Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-08ko bideoen artxiboa

Etxeratek euskal presoak Zaballara

Etxeratek euskal presoak Zaballara 'azkar' ek...
Etxeratek euskal presoak Zaballara 'azkar' ekartzeko eskatu dio Madrili

Sakabanaketa politika ezartzen hasi z...
2:03 min.

Sakabanaketa politika ezartzen hasi zenean izan zuen azkartasun bera eskatu diote Espainiako Gobernuari, bi hilabetetan 600 preso urrundu zituelako.

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio presoak Zaballako espetxera ekartzeko, "azkar" eta "arduraz". Senideen elkarteak 18. Batzar Nazionala egin du Gasteizen, eta iragarri du "salbuespenezko espetxe politiken desaktibazioa lortzea" izango dela haien helburua datozen hilabeteetan. Hala, "testigantza eta salaketa" erabiliko omen dituzte tresna gisa, "urrunketari eta preso gaixoek pairatzen duten muturreko egoerari lehentasuna emanez". Espainiako Gobernuak espetxe politikan aldaketak iragarri zituenetik euskal preso bat espetxean hil dela gogorarazi dute, eta gaixotasun larriak dituzten ia preso guztiek lehen graduan eta urrutiko espetxeetan jarraitzen dutela, tratamendu egokia jasotzeko aukerarik gabe. Era berean, 24 senidek bisitetara bidean edo itzuleran istripuak izan dituztela leporatu diote Gobernuari, eta hori "urrunketak dakarren arriskuaren ondorio" dela. Horren harira, sakabanaketaren ondorioz hil diren pertsonei aitortza sozial eta instituzionala lortzeko lan egingo dutela jakinarazi dute. Presoak Euskal Herrira ekartzeari dagokionez, sakabanaketa politika ezartzen hasi zenean izan zuen azkartasun bera eskatu diote Espainiako Gobernuari, bi hilabetetan 600 preso urrundu zituelako. Etxeratek aitortu du 24 preso gerturatu dituztela, baina ez dela "inondik ere" nahikoa. Gainera, azpimarratu du ez dagoela "inolako aitzakiarik" presoak Zaballara ez eramateko, "ez legediaren aldetik, ez baldintza materialei dagokienez".

La Navaleko

La Navaleko 'hilketa industriala' leporatu di...
La Navaleko 'hilketa industriala' leporatu diete Jaurlaritzari eta Gobernu zentralari

Dagoeneko kaleratuta dauden langileak...
2:33 min.

Dagoeneko kaleratuta dauden langileak manifestatu dira Bilbon, eta ohartarazi dutenez, EAJk eta PSOEk ez dute langileen boza merezi, ontziolaren itxieraren "erantzule" baitira.

La Naval ontziolaren eta Ezkerraldeko "hilketa industriala" leporatu diete dagoeneko kaleratuta dauden La Navaleko langileek Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Ezkerraldeko ehunka bizilagun eta La Navaleko langileak larunbat arratsalde honetan manifestatu ziren berriro Bilboko kaleetan, "Eusko Jaurlaritza-Gobernu zentrala: negoziazioa. Ezkerraldeko enpleguaren alde" lelopean. Martxaren buruan 20 bat langile jarri dira, maletekin, Cadizeko, Ferroleko, Cartagenako edo Madrilgo Navantiako lantegietara joateko aukera duten langileen ordezkaritza moduan. Manifestazioa hasi aurretik, Juan Llorden enpresa-batzordeko presidenteak gogoratu zuen La Navaleko 178 langileak kalean daudela otsailaren 28az geroztik, likidazio prozesua daraman epaileak aginduta, lau langile salbu (mantenu lanak egiten dituen bat, beste garbiketan eta zuzendaritzako bi). 'Erbesteratzeko zigorra' Llordenek azpimarratu duenez, ontziola erosteko baimena eman die Europak Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari: orain akziodunik ez dagoenez, ez litzatekeelako Estatuko laguntzak izango. Duela 14 urte huts egindako La Navaleko pribatizazioagatik, "bidegabekeria hori konpontzeko erantzukizuna dute" bi Gobernuek. Gainera, enpresa-batzordeak adierazi du EAJk eta PSOEk ez dutela langileen boza merezi, ontziolaren itxieraren erantzule direlako eta langileak "erbestera kondenatu" dituztelako. Amaitzeko, Ingeteam eta Murueta Ontziolak La Navaleko akziodun nagusiak ere erantzuleak direla salatu dute langileek, La Navalekin "lotutako enpresen bidez mozkinak lortu zituztelako, ontziola hondatzen zuten bitartean".

Neska baten gorpua aurkitu dute Castellon, bikoteak aitortu ondoren

Neska baten gorpua aurkitu dute Castellon, bi...
Neska baten gorpua aurkitu dute Castellon, bikoteak aitortu ondoren

20 urte zituen biktimak eta desagertu...
1:42 min.

20 urte zituen biktimak eta desagertuta zegoen otsailaren erdiaz geroztik.

Otsailaren erdi aldetik Vinarozen (Castello) desagertuta zegoen Moldaviako 20 urteko neska baten gorpua aurkitu du gaur Guardia Zibilak. Ikerketaren baitan, hiru pertsona atxilotu dituzte azken orduetan, neskaren bikotekidea tartean, eta hainbat miaketa egin dituzte Vinarozen eta Ulldeconan (Tarragona). Hainbat lekukoren arabera, bikoteak eztabaida izan zuen desagertu zen gauean, diskoteka batean, eta neska ez zen Vinarozeko etxera itzuli. Gainera, emakume gazte bat hilda eta erdi biluzik aurkitu dute Torreviejako (Alacant, Espainia) industria poligono batean. Poliziak jakitera eman duenez, hainbat diskoteka eta lokal biltzen diren gunea da, eta eraikin bateko eskaileretan aurkitu dute gorpua. Inguruan zebilen bizilagun batek deitu du larrialdietarako zerbitzura, gorpu bat ikusi duela esanez. Guardia Zibilak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Jose Manuel Dolon Torreviejako alkateak jakinarazi du oraindik ez dutela gorpua identifikatu.

Ruandan genozidioaren 25. urteurrena oroitzeko astea hasi dute

Ruandan genozidioaren 25. urteurrena oroitzek...
Ruandan genozidioaren 25. urteurrena oroitzeko astea hasi dute

Herrialde afrikarrak Frantziari lepor...
1:45 min.

Herrialde afrikarrak Frantziari leporatzen dio 800.000 hilketen zati handiena egin zuen hutu etniari lagundu izana.

Milaka eta milaka ruandarrek bat egin zuten Kigaliko fubol estadioan, 800.000 hildako utzi zituen genozidioaren 25. urteurrena oroitzeko ekitaldian. Paul Kagame Ruandako presidenteak lore eskaintza egin zuen Gisoziko genozidioaren oroimen lekuan, hildako 250.000 lagunen gorpuak lurperatu zituzten tokian, hain zuzen ere. Ondoren, presidenteak eta Jeanette Kagame bere emazteak "Memoriaren sugarra" piztuko zuten, eta pizturik egongo da 100 egunez genozidioaren ostean ruandarrek erakutsi duten erresistentzia eta balioa irudikatzeko. Aurtengo oroimen ekitaldietan gazteekin lotutako gaiak jorratuko dituzte, bereziki gazteei historia erakusteak duen garrantzia azpimarratuko dute. Arratsaldean, Ruandako Gobernuak bat egin zuen Parlamentutik futbol estadiora herritarrek egin zuten "oroitzeko paseoarekin", eta estadioan kandelak piztuko zuten. Gutxienez 10 estatuburu gerturatu dira estadiora, Emmanuel Macron Frantziako presidentea, berriz, ez da bertan izan, eta Ruandako Gobernuak keinu itsusitzat hartu du hori. Izan ere, Ruandak Frantziari leporatzen dio 800.000 hilketen zati handiena egin zuen hutu etniari lagundu izana.