Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-10ko bideoen artxiboa

Dbusek 12 metro luzeko 9 autobus erosiko ditu aurten

Dbusek 12 metro luzeko 9 autobus erosiko ditu...
Dbusek 12 metro luzeko 9 autobus erosiko ditu aurten

Autobus berriak 2020an hasiko dira ze...
1:36 min.

Autobus berriak 2020an hasiko dira zerbitzua eskaintzen. Horrez gain, datozen lau urteetan ezaugarri horiek dituzten beste 30 autobus erostea aurreikusten du Dbus Donostiako autobus konpainiak.

Dbus Donostiako autobus konpainiak 12 metro luzeko 9 autobus erosiko ditu aurten, baina 2020an jarriko dira zerbitzuan. Horrez gain, datozen lau urteetan ezaugarri horiek dituzten beste 30 autobus erostea aurreikusten du. Ohar bidez jakinarazi duenez, "datozen egunetan" ekingo dio 9 autobusak erosteko lizitazio prozesuari. Ibilgailu berriak % 100 irisgarriak izango dira, hau da, plataforma baxuak eta arrapala elektrikoak edukiko dituzte mugikortasun urria duten pertsonen sarrera-irteerak errazteko. Lizitazioan bi lote bereiziko dira, autobusen teknologiaren arabera; izan ere, dieselak izan daitezke edo gutxienez DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren ECO etiketa edukiko duten autobusak, hala nola, autobus hibridoak, hibrido-elektrikoak, gasezkoak, eta abar. Horrez gain, erregaiaren aurrezpena, igorpen kutsatzaileen eta kutsadura akustikoaren murrizketa eta funtzionaltasun batzuk edukitzea (start&stop eta start&go sistemak eta gidatze erosoa, besteak beste) baloratuko dira. Gaur egun, Dbusek 12 metroko 3 autobus % 100 elektriko eta 38 autobus hibrido ditu. Autobus berrien erosketarekin, 2020an 12 metroko autobusen % 50 gutxi gorabehera elektriko-hibridoak izango direla aurreikusten da eta 1.000 tona CO2 gutxiago igorriko direla atmosferara.

By-passa Cadaguako korridorean, Alonsotegin izandako lur-jausi bat dela eta

By-passa Cadaguako korridorean, Alonsotegin i...
By-passa Cadaguako korridorean, Alonsotegin izandako lur-jausi bat dela eta

Luizia goizaldean jazo da, Bilboko no...
0:54 min.

Luizia goizaldean jazo da, Bilboko noranzkoan. BI-636 errepidea erabat itxi behar izan dute, eta ilarak sortu dira.

Luizia izan da bart Cadaguako korridorean —BI-636 errepidea— Alonsotegi parean, Bilboko noranzkoan. Lur-jausiaren ondorioz, errepidea itxita egon da hainbat orduz, eta hiruzpalau kilometroko ilarak sortu dira; Quadra-Lakabex auzoraino (Gueñes) iritsi dira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, lur-jausia "handi samarra" da, eta 04:10ean jazo da, Bilboko noranzkoan. Errepidean lur kantitate handia pilatu denez, itxi egin behar izan dute, eta zirkulazioa BI-3613 errepidetik (Arbuioko irteera) bideratu dute. 07:15erako, ordea, by-passa paratu dute. Pilaketak sortu dira.

Espeleologo donostiar baten gorpua topatu dute Biriatuko leize batean

Espeleologo donostiar baten gorpua topatu dut...
Espeleologo donostiar baten gorpua topatu dute Biriatuko leize batean

71 urteko gizonezkoa duela lauzpabost...
0:50 min.

71 urteko gizonezkoa duela lauzpabost egun sartu zen kobazulo horretara. Haren berri ez zuela eta, alabak larrialdi zerbitzuak ohartarazi zituen.

Espeleologo donostiar baten gorpua aurkitu dute gaur Biriatuko (Lapurdi) haitzulo batean, Sud'Ouest kazetak jakinarazi duenez. 71 urteko gizonezkoa duela lauzpabost egun joan zen kobazulora, bakarrik. Alabak, haren berri ez zuela eta, larrialdi zerbitzuak ohartarazi zituen. Gaur goizean topatu dute hilotz.

Gaurgeroa plataformak EAEko eta Nafarroako pentsiodunak batu ditu

Gaurgeroa plataformak EAEko eta Nafarroako pe...
Gaurgeroa plataformak EAEko eta Nafarroako pentsiodunak batu ditu

"Eskumen osoak izango dituen pentsioe...
1:55 min.

"Eskumen osoak izango dituen pentsioen sistema publikoa" aldarrikatu du Gaurgeroak Euskal Herriarentzat; dela nafarrentzat, dela EAEko pentsiodunentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek batzarra egin dute astearte honetan Gaurgeroa plataforma aurkezteko. Bertan adierazi dute aurrerantzean "modu koordinatuan" egingo dutela lan. Gainera, Gasteizen egindako bileraren ostean iragarri dute plataforma berriak hogeita lau ordezkari izango dituela. Hain zuzen ere, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako elkarteetako ordezkariekin osatuko dute. Bozeramailetza, berriz, Arabako Pentsionistak Lanean, Pentsionistak Martxan, Duintasuna eta Nafarroako Pentsionistak elkarteetako lau kideren esku geratuko da. Batzarra bukatu denean manifestua irakurri dute, ohiko aldarrikapenak ahaztu gabe: kontsumoko prezioen indizea kontuan izanda pentsioak automatikoki igotzea, 1.080 euroko gutxieneko soldata eta 2011ko eta 2013ko erreformak indargabetzea, baita azken lan erreformak ere. Eskaera horiekin batera, "eskumen osoak izango dituen pentsioen sistema publikoa" eskatu du Gaurgeroak Euskal Herriarentzat; dela nafarrentzat, dela EAEko pentsiodunentzat. Pentsiodunen eskubideen berme gisa egin dute aldarrikapen hori. Bestalde, Gaurgeroaren iritzian, Estatutu berriari buruzko eztabaidan "pentsio publiko duin baten" aldeko existentzia gehitu beharko lukete. Bukatzeko, bozeramaileek nabarmendu dute mugimendu feministarekin elkarlanean jarraituko dutela, eta pozik agertu dira emakume pentsiodunen Oneka plataforma jaio delako.