Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-11ko bideoen artxiboa

Osakidetzak elgorri kasu berri bat antzeman du Gipuzkoan

Osakidetzak elgorri kasu berri bat antzeman d...
Osakidetzak elgorri kasu berri bat antzeman du Gipuzkoan

Apirilaren 5ean Gipuzkoara bidaia egi...
1:40 min.

Apirilaren 5ean Gipuzkoara bidaia egin zuen 41 urteko gizon bat da. Ondoezik sentitu eta lurraldeko osasun zentro batera joan zen. Bertako laborategiak diagnostikoa baieztatu zuen.

Elgorriaren aurkako protokoloa berriro martxan jarri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Euskaditik kanpo bizi den gizon bati diagnostikatu diote. Gipuzkoa bisitatu zuen. Apirilaren 5ean Gipuzkoara bidaia egin zuen 41 urteko gizon bat da. Ondoezik sentitu eta lurraldeko osasun zentro batera joan zen. Bertako laborategiak diagnostikoa baieztatu zuen, Sailak agiri batean jakitera eman duenez. Horregatik, kutsatze berriak eragozteko neurriak hartu dituzte, isolamendua aplikatuz eta harremanak aztertuz. Gipuzkoara bidaia egin baino lehen gaixoak aurreneko sintomak izan zituela azaldu du Osakidetzak; ondorioz, Euskaditik kanpo kutsatu zen. Astigarragako sagardotegian, martxoaren 23an, afaldu zuen madrildarrarekin inolako loturarik ez duela esan du Osasun Sailak. Hala ere, bi kasuetan pazienteek eritasuna Euskaditik at harrapatu zuten, eta Gipuzkoa bisitatu zuten kutsakortasun epean. Astigarragako Rezola sagardotegian afaldu zuten 250 bezeroen harreman azterketa “normaltasunez” egiten jarraitzen du Osakidetzak. 2019an sei elgorri kasu baieztatu dituzte Euskadin, horietako lau Bizkaian eta bi Araban. Oraingo honetan ez da EAEn kutsatu.

Genero indarkeriako epaitegi batek ikertuko du emazteari hiltzen lagundu zion gizona

Genero indarkeriako epaitegi batek ikertuko d...
Genero indarkeriako epaitegi batek ikertuko du emazteari hiltzen lagundu zion gizona

Esklerosi anizkoitza zuen Maria Jose ...
1:31 min.

Esklerosi anizkoitza zuen Maria Jose Carrasco emazteari hiltzen lagundu ziola onartu zuen Angel Hernandezek epailearen aurrean. Kasuak norabide berri bat hartu du orain.

Madrilgo epaitegi batek emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegi batera bideratu du esklerosi anizkoitza zuen Maria Jose Carrasco emazteari hiltzen lagundu zion Angel Hernandez gizonaren kasua, iturri juridikoek EFEri baieztatu diotenez. Madrilgo 25. Instrukzio Epaitegiko epailearen erabaki horren ondorioz, kasuak norabide berri bat hartu du orain. Guardian zegoen Madrilgo 36. Epaitegiko epailearen aurrean egindako deklarazioan, gaixo zegoen emazteari hiltzen lagundu ziola aitortu zuen Angel Hernandezek. Deklaratu ostean, kautelazko neurririk gabe aske gelditu zen. Dena den, suizidio lagundua leporatzen diote eta horren kontrako ikerketak aurrera jarraitzen du. Madrilgo 36. Epaitegiak 25. Epaitegiaren esku utzi zuen auzia, eta orain azken horrek emakumeen kontrako indarkeria kasuetarako epaitegi batera bideratu du. Genero indarkeriaren kontrako legea eta Auzitegi Gorenaren doktrina erabili ditu epaileak bere erabakia arrazoitzeko. Gorenaren doktrinaren arabera, hiltzailearen emazte edo bikotekide izan direnen hilketak edo heriotzak horretarako bereziki sortutako epaitegiek ikertu behar dituzte. Emazteari bere buruaz beste egiten laguntzeagatik, 2 eta 10 urte bitarteko kartzela zigorra ezar diezaiokete.

Hautagai diren

Hautagai diren 'proces' auziko sei presoak as...
Hautagai diren 'proces' auziko sei presoak aske uztea baztertu du Gorenak

Jordi Sànchez, Jordi Turull, Josep Ru...
0:59 min.

Jordi Sànchez, Jordi Turull, Josep Rull, Oriol Junqueras, Raül Romeva y Joaquim Forn habían solicitado la libertad provisional.

Kataluniako prozesua epaitzen ari den Auzitegi Goreneko epaimahaiak baztertu egin du A28ko eta M26ko hauteskundeetan hautagai diren sei presoak aske uztea. Jordi Sanchez, Jordi Turull, Josep Rull, Oriol Junqueras, Raul Romeva eta Joaquim Forn auzipetuek kanpainan parte hartzeko behin-behinean libre geratzea eskatu zuten; aukera hori errefusatu du epaimahaiak. Gorenaren ustez, auzipetuak kartzelan mantentzeko arrazoiak badira oraindik, batez ere "epaiketaren unea kontuan hartuta". Argudiatu duenez, presook aske uzteak "eragin handia" izango luke epaiketan, eta kartzela mantentzea "proportzionatua da eta ez du akusatuen parte hartze politikoa urratzen".

Europar Batasunak sei hilabetez atzeratu du

Europar Batasunak sei hilabetez atzeratu du '...
Europar Batasunak sei hilabetez atzeratu du 'brexit'a, urriaren 31ra arte

Trukean, Erresuma Batuak maiatzeko Eu...
2:28 min.

Trukean, Erresuma Batuak maiatzeko Europako hauteskundeetan parte hartu beharko du eta Europar Batasuneko estatu kide den bitartean lankidetzan leial aritu beharko du.

Europar Batasunak sei hilabeteko beste luzapen bat eman dio Erresuma Batuari, brexita gauzatzeko. Ondorioz, urriaren 31n irtengo da Europar Batasunetik. Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearen esanetan, luzapena nahikoa da, eta, ildo horretan, denbora ez alferrik galtzeko eskatu dio Erresuma Batuari. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak, bere aldetik, atzerapena onartu du, baina Komunen Ganberan akordioa lortzea eta irteera ahalik eta azkarren gauzatzea espero du. Goizaldean amaitu da brexita luzatu ala ez erabakitzeko Europar Batasuneko 27 herrialdeetako agintariek Bruselan egin duten goi-bilera. Hainbat orduz eztabaidatzen aritu ostean, brexiterako egutegi berria adostu dute. Irteera gauzatu aurretik, ekaineko ohiko goi-bileran prozesuaren ebaluazioa egingo dute. Egutegia betez gero, Europako Batzorde berriak kargua hartu bezperan utziko dio Erresuma Batuak Europar Batasuneko kide izateari. Izan ere, azaroaren 1ean Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko egungo presidenteak lekukoa emango dio bere ondorengoari. Brexita sei hilabetez atzeratzearen truke, Erresuma Batuak lankidetzan leial aritu beharko du, Bruselaren jarduna oztopatu gabe, Europar Batasuneko estatu kide den bitartean. Halaber, maiatzeko Europako Parlamentuko hauteskundeetan parte hartu beharko du. Dena dela, Erresuma Batuak Europako hauteskundeetan parte hartzea saihestu nahi du, Komunen Ganberak brexiterako akordioa lehenbailehen onartuta. Esan bezala, Europar Batasunak ezarritako egutegia "malgua" izango da. Hortaz, edozein unetan Erresuma Batuko Komunen Ganberak irteerako akordioa berresten badu, hurrengo hilabetean bertan gauzatuko da brexita.