Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.

Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.

17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.

Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok.

Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik".

AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean.

Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihe...
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egu...
1:28 min.

Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.

17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez. Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten. Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak. 17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote. Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.

2019/04/17

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea...
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arra...
1:06 min.

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriroastelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita. Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

2019/04/17

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, g...
Bilboko Aireportuko pasareletako langileak, greba mugagabean gaurtik hasita

CSIF sindikatuak deituta, pasareletak...
1:10 min.

CSIF sindikatuak deituta, pasareletako 13 beharginek greba abiatu dute baldintzak hobetzea eskatzeko, lanean eman dituzten 15 urteetan lehen aldiz. Oraingoz, lanuzteak ez du trabarik eragin.

CSIF sindikatuak deituta, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egiten du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira langileok. Gorka Bermejo beharginon ordezkariak eitb.eus-i jakinarazi dionez, litekeena da grebaren ondorioz "hegaldiak atzeratzea edo bertan behera uztea", pasarelarik ez dagoenez, bidaiariak autobusez mugitu behar direlako, eta "Loiuko aireportuan ez dago hainbeste hegazkini zerbitzua emateko bitartekorik". AENAko iturriek jakinarazi digutenez, "oraingoz, grebak ez du aparteko eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan".

2019/04/17

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu ...
Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzi...
1:34 min.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailuekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita. Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu. Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

2019/04/17

Zeinuk oporrak hartuko ditu

Zeinuk oporrak hartuko ditu ...
Zeinuk oporrak hartuko ditu

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur e...
0:23 min.

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 25ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 25an, osteguna, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2019/04/17

Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2019-04-15ko bideoen artxiboa

Gaur egingo diote ebakuntza larunbatean Bilboko istiluetan zauritutako neskari

Gaur egingo diote ebakuntza larunbatean Bilbo...
Gaur egingo diote ebakuntza larunbatean Bilboko istiluetan zauritutako neskari

Bi tokitan hautsita du masailezurra E...
2:26 min.

Bi tokitan hautsita du masailezurra Ertzaintzak botatako jaurtigai baten ondorioz, eta Basurtuko ospitalean jarraitzen du.

Voxen bisitaren harira, larunbatean Bilboko Euskalduna Jauregiaren inguruetan izandako istiluetan zauritutako 19 urteko neskari gaur egingo diote ebakuntza Basurtuko ospitalean. Ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez, bi tokitan du hautsita masailezurra, eta gaur egunean zehar egingo diote ebakuntza. Biktimak Naiz hedabideari kontatutakoaren arabera, "Santiago Abascalek Euskaldunan ematekoa zuen mitinaren kontra protesta egitera joan zen modu baketsuan. Bat-batean ertzainak Casilda Iturrizar parkean zeuden antifaxisten aurka kargatzen hasi ziren haiek harri batzuk bota eta gero, eta ihes egiten hasi zenean aurpegira tiro egin zion agente batek". Voxek Euskalduna Jauregian egin behar zuen hauteskunde-ekitaldi baten kontrako protesta baten ostean liskarrak izan ziren Bilbon, eta Ertzaintzak bost pertsona atxilotuzituen. Bost atxilotuetako lau aske gelditu ziren atzo, epailearen aurretik igaro ostean. Bosgarren atxilotua, ostera, libre geratu zen larunbat gauean, epailearen aurretik igaro gabe. Agenteek kargatu egin zuten kontzentrazio antifaxistaren aurka, eta hainbat lagunek edukiontziak bidean gurutzatu eta erre zituzten, eta objektuak bota zizkieten ertzainei. Jon Iñarritu Espainiako Diputatuen Kongresurako EH Bilduren hautagaiak ikerketa bat zabaltzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, emakume gaztea zauritu zen istiluetan gertatutakoak argitzeko. Onda Vasca irrati-kateari egindako adierazpenetan adierazi duenez, "benetan larriena zera da: hainbat talde feministekin batera manifestatzen ari zen emakume batek foamezko jaurtigai baten kolpea jaso zuela buruan eta masailezurra hautsita duela". "Iñigo Cabacasekin gertatutakoaren ondotik, onartezina da hau berriro gertatzea", azpimarratu du Iñarrituk. Hori dela eta, ikerketa "argia eta neutrala" eskatu du, jaurtiketa egin zuen ertzaina identifikatzeko.

Gidari batek Iruñeko udaltzain bat harrapatu eta positibo eman du alkoholemia proban

Gidari batek Iruñeko udaltzain bat harrapatu ...
Gidari batek Iruñeko udaltzain bat harrapatu eta positibo eman du alkoholemia proban

56 urteko gidaria kontrol batetik ihe...
1:17 min.

56 urteko gidaria kontrol batetik ihes egiten ahalegindu da, baina ez du lortu. Zauritutako agenteak lesioak ditu hanka batean.

Asteburuan, gidari batek Iruñeko udaltzain bat harrapatu du kontrol batetik ihes egiten saiatu denean. Gizonak positibo eman du alkoholemia proban. Alkohol eta droga kontrol bat egiten ari zirela, agenteek gelditzeko agindu zioten 56 urteko gidariari. Udaltzainen seinaleei jaramonik egin gabe, ordea, bidean aurrera egin zuen. Zauritutako agenteak lesioak ditu hanka batean. Azkenean, ibilgailuaren giltzak kendu zizkioten gidariari eta atxilotu egin zuten. Ondoren egin zioten alkoholemia proban, positibo eman zuen; beraz, auzibidea zabaldu zuten haren kontra. Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, beste istripu aipagarri bat gertatu da asteburuan Nafarroa etorbidean. Gidariak autoaren kontrola galdu eta farola baten kontra jo zuen, eta autoa irauli. Nazionalitate frantziarreko 38 urteko gizon batek hirukoiztu egin zuen baimendutako alkohol tasa. Ondorioz, atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten. Bestalde, 53 urteko emakume batek Zangoza kalean aparkatuta zegon motor baten kontra egin zuen, eta kalteak eragin. Autoa gidatzen ari zen 53 urteko emakumeak positibo eman zuen alkoholemia proban, eta, hori dela eta, haren kontrako izapideak abiatu dituzte. Guztira, 17 trafiko istripu artatu ditu Iruñeko Udaltzaingoak asteburuan.

Air Nostrumek zazpi hegaldi bertan behera utzi ditu gaur Hondarribian eta Noainen

Air Nostrumek zazpi hegaldi bertan behera utz...
Air Nostrumek zazpi hegaldi bertan behera utzi ditu gaur Hondarribian eta Noainen

SEPLA Aire-Lineetako Pilotuen Espaini...
1:06 min.

SEPLA Aire-Lineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak 24 orduko lanuzteak deitu ditu asteazkenera arte, eta Hondarribian eta Noainen Madrilekiko konexioetan izango du eragina.

Gaur zazpi hegaldi bertan behera geldituko dira Hondarribiko eta Noaingo aireportuetan, SEPLA Aire-Lineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak Air Nostrum konpainian deitutako greba dela eta, aire-konpainiak bere webgunean zabaldutako informazioaren arabera. Asteazkenera bitartean, 24 hegaldi geldituko dira bertan behera Hondarribian eta Noainen. Gainera, SEPLA sindikatuak beste 24 orduko hiru greba-egun deitu ditu Air Nostrumek apirilaren 22rako (astelehena), 23rako (asteartea) eta 24rako (asteazkena). Ikusteke dago grebak zer-nolako eragina izango duen. Protesta horien bitartez, ekoizpena beste aire-lineetara ez desbideratzea eskatzen dute. Salatu dutenez, konpainiak ez du betetzen langileekin hitzartutakoa, eta desbideratzeek arriskuan jartzen dituzte enpresaren etorkizuna eta pilotuen lan-baldintzak.

Julen Totalan herriko putzura jaustean hil zen, autopsiaren arabera

Julen Totalan herriko putzura jaustean hil ze...
Julen Totalan herriko putzura jaustean hil zen, autopsiaren arabera

Beraz, baztertu egin dute erreskate l...
1:17 min.

Beraz, baztertu egin dute erreskate lanetan pikotx batekin emandako kolpe bategatik hil zela —hala zihoen lursailaren jabearen defentsak—.

Totalan (Malaga) herriko putzu sakon batera jausi zen Julen bi urteko haurraren gorpuari egindako autopsiaren arabera, erorketaren ondorioz hil zen mutikoa. Behin betiko autopsiaren emaitzak jakinarazi dituzte gaur, eta horien arabera, haurra urtarrilaren 13an hil zen, 13:50ean, "amiltzearen ondorioz, burezurreko eta orno-muineko traumatismoak jota". Erreskate lanetan, suhiltzaileek erabilitako pikotx kolpe baten ondorioz hil ote zitekeela eta, autopsiak baztertu egin du aukera hori: "Ez da garezur-gangaren goialdean hausturarik topatu". Gainera, gogorarazi dute pikotxa umea hil eta lau ordura hasi zela lanean, hortaz, erabat alboratu dute hipotesi hori. Hori da, hain justu, putzua zegoen lursailaren jabearen defentsak dioena. Auzitegiko medikuen esanetan, jausi eta denbora gutxira, "minutu eskasetara" hil zenhaurra. "Ez zen erorketa askea izan, marruskadurak, umearen arropak eta putzuak zituen koskek erorketaren abiadura apaldu zuten", argudiatu dute. Julen txikia urtarrilaren 13an jausi zen putzura (70 metroko sakon eta 25 zentimetro zabal zituen). Gorpua urtarrilaren 26an topatu zuten, goizaldean (01:25), eta handik bi ordura (03:29) atera zuten gainazalera.

Chillida, Munch eta Guerrero artisten lanak faltsutzen zituen gizon bat atxilotu dute

Chillida, Munch eta Guerrero artisten lanak f...
Chillida, Munch eta Guerrero artisten lanak faltsutzen zituen gizon bat atxilotu dute

Madrilen egin dute atxiloketa, galeri...
2:00 min.

Madrilen egin dute atxiloketa, galeria baten jabeak salaketa jarri eta gero, iruzurgileak Chillidaren eskultura baten kopia saldu ostean.

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Madrilen, Eduardo Chillida eskultorearen eta Edvar Munch eta Jose Guerrero margolarien lanak faltsutzea leporatuta. Faltsifikazio horiek enkanteetan saltzen omen zituen. Galeria baten jabeak ohartarazi zuen iruzurraz. Atxilotuak Alemaniako erakusketa bati utzitako obra bat eskuratu zuen eta faltsua zela konturatu zen. Salaketa jasotakoan, Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta horri esker jakin ahal izan zuenez, berau saltzeko beste hamaika faltsifikazio utzi zituen Madrilgo enkante areto batean. Halaber, beste bost artelan enkantean atera eta 20.000 euroan saldu zituen. Atxilotuak enkanteetako erosleen konfiantza bereganatzen zuen, bere burua nazioartean ospea zuten artistekin harremanak zituela esanda. Horrela, artelan faltsuak saltzen zituen. Poliziak iragan astelehenean atxilotu zuen gizona, Madrilgo Chamberi barrutian, jabetza intelektualaren kontrako delitua eta iruzurra egotzita. Operazioaren baitan, Chillidaren, Munchen eta Guerreroren 16 obraren kopiak berreskuratu dituzte. Horiek salduta 250.000 eurotik gora jasoko zituen, adituen ustez. Horien artean garestiena Munchen bat izango litzateke, 115.000 euroren truke baitzuen salgai.