Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan

Euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi dute. Gero, zirkulazioa bere onera etorri da.

Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta, azken orduotan, uholde txikiak sortu dira Donostia, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Hernani eta Irun inguruan. Ibaien emaria nabarmen igo da, eta urak arazo batzuk utzi ditu goizaldean Euskal Herriko hainbat tokitan. Larrialdi zerbitzuek arreta berezia jarri behar izan dute kostaldean eta Gipuzkoa ipar-ekialdean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Oiartzun eta Bidasoako arroetan "hainbat gertakari suertatu dira", eta maila laranjara igo dira. Halaber, Ereñotzuko estazioa (Urumeako arroan) maila horira iritsi da, eta bidea itxi dute Hernani eta Ereñotzu artean.

Errenterian, Oiartzun eta Fanderia errekek gainezka egin dute, eta herrigunean, berriz, Landare elkartean ura sartu da eta Herriko taberna argirik gabe geratu da. Irunen ere hainbat etxepetan sartu da ura. Oiartzun inguruan, Bidasoa ibaiaren arroetan uholdeak izan dira, eta Hernanin, futbol zelaia urez gainezka geratu da.

Gainera, azken orduotako euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi behar izan dute, bi norabideetan, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez. Garbiketa zerbitzuko langileak lekuan izan dira goiz osoan, bazterrak garbitzen.

Arratsaldean, lanak amaituta errepidea ireki dute berriro, eta zirkulazioa bere onera etorri da. Gipuzkoako errepideetan arazo ugari eragin dituzte prezipitazioek, eta zenbait tokitan lur-jausiak izan dira.

Ildo horretatik, arretaz gidatzea eta abiadura moteltzea aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak. Halaber, Hernani eta Ereñotzu artean bidea itxi dute, euria dela eta. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, azken orduotako euri jasek ur putzu handiak sortu dituzte. Bizkaian ere euri jasa handiak izan dira igande goizean, eta Lekeition ‘Haratzago’ lelopean ospatzen ari diren Bizkaiko ikastolen aldeko jaia zapuztu du eguraldiak. Dena dela, euskaltzale ugari murgildu da Ibilaldian. Gainera, Gorlizen, ‘XIII. Triatloia Gorlizko Badia’ lasterketa bertan behera geratu da, eguraldia dela eta.

Iruñean, Takonera parkearen ondoan, Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkartearen jaia ospatzen ari dira. Alabaina, goizeko ekitaldiak bertan behera geratu dira, euria dela eta.

Arazo nagusiak eguneko lehen orduetan jaso dira, baina goizean egoera korapilatsua izan ostean, arratsaldean normaltasunera itzuli dira errepideak, itsasgora pasa ondoren.

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian

Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da. Hilotza 08:05 aldera topatu dute, La Calzada auzoan.

65 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute astelehen honetan Gordexolan, ibaiaren ertzean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Larrialdi zerbitzuek 08:05 aldera jaso dute abisua, Calzada auzoaren parean, ibaian, pertsona bat zegoela esanez.

Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta hilotza atera dute uretatik.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak zehazteko. Ur-emari gutxiko ibaia izaki, biktimari zer gertatu ote zaion argitzeko. Lehen hipotesien arabera, litekeena da gizonak zorabio bat jasatea edota irrist egitea.

La Ertzaintza ha abierto una investigación para esclarecer las circunstancias de su muerte. Se trata de un río con poco caudal por lo que habrá que determinar qué le ha podido pasar. Las primeras hipótesis apuntan a que el hombre ha sufrido algún desvanecimiento o un resbalón fatal.

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sutea bat tarteko

Goizean piztu dira garrak, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Lauzpabost autokarabana eta hainbat bungalow kiskali dira.

30 bat pertsona Erriberagoitiko (Araba) kanpin batetik atera behar izan dituzte gaur sute bat tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira: hainbat autokarabana eta bungalow kiskali dira.

Sutea 09:45ean piztu da, El Roble Verde kanpinean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bertan zeuden lauzpabost autokarabanek eta bungalow batzuk su hartu dute.

Ez da inor zauritu. Badaezpada, 30 pertsona atera dituzte bertatik.

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Urnietako Udalak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Fernando Hernandez (60 urte) Urnietako misiolari salestarraren hilketa gaitzesteko. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Orain arte zabaldutakoaren arabera, salestarren etxeko langile ohi batek hil zuen Fernando Hernandez, labankada emanda, hura bazkaltzen ari zela, eta beste apaiz bat larri zauritu zuen. Salestarrek Bobo-Dioiulasso hirian kudeatzen duten etxean gertatu zen erasoa.

Zentroko ikasle batzuek erasotzailea atxiki zuten, poliziak iritsi eta atxilotu zuten arte. Albistearen berri izan ostean, Urnietako Udalak eta salestarren komunitateak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Kontzentrazioa 19:00etarako deitu dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean.

Fernando Hernandezen hilotza ez dute Urnietara ekarriko, eta Burkina Fason bertan egingo diote azken agurra, berak eskatu bezala. Senideak dokumentazioa prestatzen ari dira Afrikako herrialde horretara joateko.

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu du

Auzitegiak eskaera onartuz gero, Wikileakseko sortzailea atxilotzeko agindua emango du. AEBk ere eskatua dute estradizioa, beraz, Erresuma Batuak erabaki beharko du zein aginduk duen lehentasuna.

Suediako Fiskaltzak Julian Assange Wikileakseko sortzailea atxilotzeko eskaera formala egin du gaur, haren kontra aurkeztutako bortxaketa salaketa bat tarteko. Fiskaltzak aurreratu duenez, Uppsala barrutiko Auzitegiak eskaera onartzen badu, Assange atxilotzeko agindu europarra emango du.

Assange apirilaren 11n atxilotu zuten Erresuma Batuan, Ekuadorrek zazpi urtean emandako babesa kendu ostean. Ondoren, epaitegi britainiar batek 50 asteko espetxe zigorra ezarri zion, 2012an Erresuma Batuak ezarritako behin-behineko askatasun baldintzak urratzeagatik.

Suediako Fiskaltzaren arabera, "Assangek 25 aste emango ditu preso", eta horren ondotik libre geratuko da. AEBk ere eskatua dute estradizioa. Washingtonek dokumentu sekretuak zabaldu izana egotzi dio Assangeri, eta bost urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete delitu horrengatik.

Perssonek azaldu duenez, "Europako atxilotze aginduaren eta AEBn estradizio eskaeraren artean gatazkarik balego, Erresuma Batuko agintariek ebatzi beharko lukete nork duen lehentasuna. Emaitza zein izango den aurreikustea ezinezkoa da. Dena dela, uste dut Suediako auzia Erresuma Batuko prozedurekin batera gauza daitekeela".

Halaber, Per Samuelson Assangeren abokatuetako batek aurreratu du erabakia atzeratzeko eskatuko dio epaileari, hark bere bezeroarekin hitz egin arte. "Ingalaterran preso dagoenez, oraindik ezin izan dut berarekin telefonoz hitz egin", ohartarazi du.

Suediak 2017an artxibatu zuen Assangen kontrako auzia, ikerketan aurrera egin ezin zezakeela kontuan hartuta (Wikileakseko sortzailea Ekuadorrek Londresen zuen enbaxadan zegoen). Duela astebete zabaldu zuen berriro ikerketa, Assangeren egoera pertsonala aldatu egin zela kontuan hartuta.

Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan

Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jas...
Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan

Euri jasa handien ondorioz, zenbait t...
2:13 min.

Euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi dute. Gero, zirkulazioa bere onera etorri da.

Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta, azken orduotan, uholde txikiak sortu dira Donostia, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Hernani eta Irun inguruan. Ibaien emaria nabarmen igo da, eta urak arazo batzuk utzi ditu goizaldean Euskal Herriko hainbat tokitan. Larrialdi zerbitzuek arreta berezia jarri behar izan dute kostaldean eta Gipuzkoa ipar-ekialdean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Oiartzun eta Bidasoako arroetan "hainbat gertakari suertatu dira", eta maila laranjara igo dira. Halaber, Ereñotzuko estazioa (Urumeako arroan) maila horira iritsi da, eta bidea itxi dute Hernani eta Ereñotzu artean. Errenterian, Oiartzun eta Fanderia errekek gainezka egin dute, eta herrigunean, berriz, Landare elkartean ura sartu da eta Herriko taberna argirik gabe geratu da. Irunen ere hainbat etxepetan sartu da ura. Oiartzun inguruan, Bidasoa ibaiaren arroetan uholdeak izan dira, eta Hernanin, futbol zelaia urez gainezka geratu da. Gainera, azken orduotako euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi behar izan dute, bi norabideetan, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez. Garbiketa zerbitzuko langileak lekuan izan dira goiz osoan, bazterrak garbitzen. Arratsaldean, lanak amaituta errepidea ireki dute berriro, eta zirkulazioa bere onera etorri da. Gipuzkoako errepideetan arazo ugari eragin dituzte prezipitazioek, eta zenbait tokitan lur-jausiak izan dira. Ildo horretatik, arretaz gidatzea eta abiadura moteltzea aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak. Halaber, Hernani eta Ereñotzu artean bidea itxi dute, euria dela eta. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, azken orduotako euri jasek ur putzu handiak sortu dituzte. Bizkaian ere euri jasa handiak izan dira igande goizean, eta Lekeition ‘Haratzago’ lelopean ospatzen ari diren Bizkaiko ikastolen aldeko jaia zapuztu du eguraldiak. Dena dela, euskaltzale ugari murgildu da Ibilaldian. Gainera, Gorlizen, ‘XIII. Triatloia Gorlizko Badia’ lasterketa bertan behera geratu da, eguraldia dela eta. Iruñean, Takonera parkearen ondoan, Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkartearen jaia ospatzen ari dira. Alabaina, goizeko ekitaldiak bertan behera geratu dira, euria dela eta. Arazo nagusiak eguneko lehen orduetan jaso dira, baina goizean egoera korapilatsua izan ostean, arratsaldean normaltasunera itzuli dira errepideak, itsasgora pasa ondoren.

2019/05/20

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gor...
65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian

Ertzaintza heriotzaren nondik norakoa...
0:51 min.

Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da. Hilotza 08:05 aldera topatu dute, La Calzada auzoan.

65 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute astelehen honetan Gordexolan, ibaiaren ertzean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik. Larrialdi zerbitzuek 08:05 aldera jaso dute abisua, Calzada auzoaren parean, ibaian, pertsona bat zegoela esanez. Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta hilotza atera dute uretatik. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak zehazteko. Ur-emari gutxiko ibaia izaki, biktimari zer gertatu ote zaion argitzeko. Lehen hipotesien arabera, litekeena da gizonak zorabio bat jasatea edota irrist egitea. La Ertzaintza ha abierto una investigación para esclarecer las circunstancias de su muerte. Se trata de un río con poco caudal por lo que habrá que determinar qué le ha podido pasar. Las primeras hipótesis apuntan a que el hombre ha sufrido algún desvanecimiento o un resbalón fatal.

2019/05/20

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sutea bat tarteko

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kan...
30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sutea bat tarteko

Goizean piztu dira garrak, argitu gab...
0:51 min.

Goizean piztu dira garrak, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Lauzpabost autokarabana eta hainbat bungalow kiskali dira.

30 bat pertsona Erriberagoitiko (Araba) kanpin batetik atera behar izan dituzte gaur sute bat tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira: hainbat autokarabana eta bungalow kiskali dira. Sutea 09:45ean piztu da, El Roble Verde kanpinean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bertan zeuden lauzpabost autokarabanek eta bungalow batzuk su hartu dute. Ez da inor zauritu. Badaezpada, 30 pertsona atera dituzte bertatik.

2019/05/20

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko b...
Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute...
1:30 min.

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Urnietako Udalak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Fernando Hernandez (60 urte) Urnietako misiolari salestarraren hilketa gaitzesteko. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean. Orain arte zabaldutakoaren arabera, salestarren etxeko langile ohi batek hil zuen Fernando Hernandez, labankada emanda, hura bazkaltzen ari zela, eta beste apaiz bat larri zauritu zuen. Salestarrek Bobo-Dioiulasso hirian kudeatzen duten etxean gertatu zen erasoa. Zentroko ikasle batzuek erasotzailea atxiki zuten, poliziak iritsi eta atxilotu zuten arte. Albistearen berri izan ostean, Urnietako Udalak eta salestarren komunitateak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Kontzentrazioa 19:00etarako deitu dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Fernando Hernandezen hilotza ez dute Urnietara ekarriko, eta Burkina Fason bertan egingo diote azken agurra, berak eskatu bezala. Senideak dokumentazioa prestatzen ari dira Afrikako herrialde horretara joateko.

2019/05/20

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu du

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu...
Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu du

Auzitegiak eskaera onartuz gero, Wiki...
2:29 min.

Auzitegiak eskaera onartuz gero, Wikileakseko sortzailea atxilotzeko agindua emango du. AEBk ere eskatua dute estradizioa, beraz, Erresuma Batuak erabaki beharko du zein aginduk duen lehentasuna.

Suediako Fiskaltzak Julian Assange Wikileakseko sortzailea atxilotzeko eskaera formala egin du gaur, haren kontra aurkeztutako bortxaketa salaketa bat tarteko. Fiskaltzak aurreratu duenez, Uppsala barrutiko Auzitegiak eskaera onartzen badu, Assange atxilotzeko agindu europarra emango du. Assange apirilaren 11n atxilotu zuten Erresuma Batuan, Ekuadorrek zazpi urtean emandako babesa kendu ostean. Ondoren, epaitegi britainiar batek 50 asteko espetxe zigorra ezarri zion, 2012an Erresuma Batuak ezarritako behin-behineko askatasun baldintzak urratzeagatik. Suediako Fiskaltzaren arabera, "Assangek 25 aste emango ditu preso", eta horren ondotik libre geratuko da. AEBk ere eskatua dute estradizioa. Washingtonek dokumentu sekretuak zabaldu izana egotzi dio Assangeri, eta bost urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete delitu horrengatik. Perssonek azaldu duenez, "Europako atxilotze aginduaren eta AEBn estradizio eskaeraren artean gatazkarik balego, Erresuma Batuko agintariek ebatzi beharko lukete nork duen lehentasuna. Emaitza zein izango den aurreikustea ezinezkoa da. Dena dela, uste dut Suediako auzia Erresuma Batuko prozedurekin batera gauza daitekeela". Halaber, Per Samuelson Assangeren abokatuetako batek aurreratu du erabakia atzeratzeko eskatuko dio epaileari, hark bere bezeroarekin hitz egin arte. "Ingalaterran preso dagoenez, oraindik ezin izan dut berarekin telefonoz hitz egin", ohartarazi du. Suediak 2017an artxibatu zuen Assangen kontrako auzia, ikerketan aurrera egin ezin zezakeela kontuan hartuta (Wikileakseko sortzailea Ekuadorrek Londresen zuen enbaxadan zegoen). Duela astebete zabaldu zuen berriro ikerketa, Assangeren egoera pertsonala aldatu egin zela kontuan hartuta.

2019/05/20

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-04-30ko bideoen artxiboa

Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon hiru gazteri eraso egin izana egotzita

Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon hiru gazt...
Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon hiru gazteri eraso egin izana egotzita

Beste hiru lagun ere inputatu dituzte...
0:56 min.

Beste hiru lagun ere inputatu dituzte. Erasoa apirilaren 5ean gertatu zen Albia Lorategietan, goizaldeko bostak aldera.

19 eta 20 urteko bi gazte atxilotu dituzte, eta 19 eta 21 urte arteko beste hiru ikertzen ari dituzte, Bilboko Albia Lorategietan apirilaren 5ean hiru gazteri gertatutako erasoa dela eta. Jasotako jipoiaren ondorioz, biktimak ospitalean artatu behar izan zituzten eta biri ebakuntza ere egin zieten. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta joan de astelehenean bi gazte atxilotu eta beste hiru inputatu zituzten Bilbon lesioen delitu bat leporatuta. Ertzaintzaren ikerketak abian jarraitzen du, gainerako erasotzaileekin eman arte. Hiru atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte.

Giza trafikoan jarduten zuen talde bat desegin dute Irunen

Giza trafikoan jarduten zuen talde bat desegi...
Giza trafikoan jarduten zuen talde bat desegin dute Irunen

Espainiako Poliziak lau lagun atxilot...
1:15 min.

Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu. 40 eta 100 euro arteko prezioaren truke, migratzaileak autoan Baionara eramaten zituzten.

Espainiako Poliziak giza trafikoari lotutako talde bat desegin du Irunen, eta lau lagun atxilotu ditu atzerritarren eskubideen kontrako delituak eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta. Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, migratzaileekin harremanetan jartzen ziren eta horien zaurgarritasun egoeraz baliatzen ziren 40-100 euroren truke Baionara eramateko. Ikertzaileen arabera, pateratan Andaluziako kostaldera heldu eta Europa erdialdera bidean Irunera iristen ziren migratzaileak erakartzen zituzten. Delitugileek Frantziako Poliziaren lan txandak ezagutzen zituzten eta hainbat segurtasun neurri hartzen zituzten harrapatuak ez izateko. Esaterako, ibilbidean aldaketak egiten zituzten, biribilguneetan itzuliak eman, norabide aldaketak egin... Taldeko kideen helburua egunero ahalik eta bidaia gehien egitea eta irabazi ekonomikoak handitzea ziren. Irungo polizia-etxeak gidatu du operazioa.

Zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra, Carcarren beste bat hil zuen adinekoarentzat

Zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra, Carca...
Zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra, Carcarren beste bat hil zuen adinekoarentzat

Aldeek zazpi urte eta erdiko kartzela...
1:09 min.

Aldeek zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra adostu dute Julian Estornel Solerrentzat (74 urte), 2017ko abenduan Carcarreko adinekoen egoitzan kide bat hiltzeagatik.

Nafarroan, Carcarreko zaharren egoitzan kide bat hil zuen adinekoari zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, alde guztiak akordio batera heldu ostean. Inguruabar salbuesle ez-osoa aitortu diote hiltzaileari, buru nahasmendua tarteko. Hasieran, 20 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen akusazio partikularrak hilketa egotzita eta Ministerio Publikoak, ostera, absoluzioa. Dena dela, azkenean aldeak ados jarri dira Julian Estornel Soler gizonari (74 urte) zazpi urte eta erdiko kartzelaldia ezartzeko, 2017ko abenduan kidea sastakatu eta hiltzeagatik. 80 urte gizona erasoa gertatu eta hilabetera hil zen, arma zuriz aurpegian eta lepoan egindako zaurien ondorioz. Gaur goizean, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioko magistratuaren aurrean, akusatuak hilketa onartu du eta ezarritako zigorrarekin konforme agertu da.

Urdulizko ospitaleko zerbitzu osagarriak langileria propioarekin bete beharko dituzte

Urdulizko ospitaleko zerbitzu osagarriak lang...
Urdulizko ospitaleko zerbitzu osagarriak langileria propioarekin bete beharko dituzte

Garbiketa, ikuztegi eta sukalde zerbi...
0:46 min.

Garbiketa, ikuztegi eta sukalde zerbitzuak kanpora ateratzeko Osakidetzaren nahiaren aurka egin du Gorenak, CCOO sindikatuak jakitera eman duenez.

Urdulizko ospitaleko garbiketa, ikuztegi eta sukalde zerbitzuak langileria propioarekin bete beharko dituztela berretsi du Auzitegi Gorenak, CCOO sindikatuak astearte honetan agiri batean jakinarazi duenez. Horrenbestez, Gorenak ez du Osakidetzak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) aurretik emandako autoa berretsi egin du. CCOOren hitzetan, Gorenaren erabakiak zerbitzuok kanpora ateratzeko Osakidetzaren nahia bertan behera utzi du.

Sei urteko zigorra ezarri diote Valladoliden transexual bat hil zuen adingabeari

Sei urteko zigorra ezarri diote Valladoliden ...
Sei urteko zigorra ezarri diote Valladoliden transexual bat hil zuen adingabeari

Horrez gain, 20.000 euro ordaindu beh...
1:19 min.

Horrez gain, 20.000 euro ordaindu beharko dizkio biktimaren ahizpari eta ia 47.000 euroko kalte-ordaina osasun publikoari.

2018ko abuztuaren 12an Eli 59 urteko emakume transexuala hil zuen 15 urteko mutikoari ezarritako zigorraren epaia eman du gaur Valladolideko Adingabeen Epaitegiak. Mutikoa adingabeen zentro batean sartuko dute sei urtez, eta gero beste hiru eman beharko ditu zaintzapeko askatasunean. Horrez gain, 20.000 euro ordaindu beharko dizkio biktimaren ahizpari —akusazio zibila izan zena— eta 46.764,43 euroko kalte-ordaina Gaztela-Leongo osasun publikoari. Epaitegiaren erabakiz, dirutza gurasoek ordaindu beharko dute era subsidiarioan: % 99 aitak, eta % 1, amak. Izan ere, epaileek aitaren eta amaren erantzukizuna ezberdindu dute. "Aitak utzikeriaz jardun du semearekiko legezko betebeharrei dagokienez. Amak, berriz, eginahalak egin ditu semea laguntzeko", argudiatu dute. Nolanahi ere, adingabeak epaiketa-kostuak bere poltsikotik pagatu beharko dituela ebatzi dute epaileek.