Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan

Euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi dute. Gero, zirkulazioa bere onera etorri da.

Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta, azken orduotan, uholde txikiak sortu dira Donostia, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Hernani eta Irun inguruan. Ibaien emaria nabarmen igo da, eta urak arazo batzuk utzi ditu goizaldean Euskal Herriko hainbat tokitan. Larrialdi zerbitzuek arreta berezia jarri behar izan dute kostaldean eta Gipuzkoa ipar-ekialdean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Oiartzun eta Bidasoako arroetan "hainbat gertakari suertatu dira", eta maila laranjara igo dira. Halaber, Ereñotzuko estazioa (Urumeako arroan) maila horira iritsi da, eta bidea itxi dute Hernani eta Ereñotzu artean.

Errenterian, Oiartzun eta Fanderia errekek gainezka egin dute, eta herrigunean, berriz, Landare elkartean ura sartu da eta Herriko taberna argirik gabe geratu da. Irunen ere hainbat etxepetan sartu da ura. Oiartzun inguruan, Bidasoa ibaiaren arroetan uholdeak izan dira, eta Hernanin, futbol zelaia urez gainezka geratu da.

Gainera, azken orduotako euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi behar izan dute, bi norabideetan, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez. Garbiketa zerbitzuko langileak lekuan izan dira goiz osoan, bazterrak garbitzen.

Arratsaldean, lanak amaituta errepidea ireki dute berriro, eta zirkulazioa bere onera etorri da. Gipuzkoako errepideetan arazo ugari eragin dituzte prezipitazioek, eta zenbait tokitan lur-jausiak izan dira.

Ildo horretatik, arretaz gidatzea eta abiadura moteltzea aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak. Halaber, Hernani eta Ereñotzu artean bidea itxi dute, euria dela eta. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, azken orduotako euri jasek ur putzu handiak sortu dituzte. Bizkaian ere euri jasa handiak izan dira igande goizean, eta Lekeition ‘Haratzago’ lelopean ospatzen ari diren Bizkaiko ikastolen aldeko jaia zapuztu du eguraldiak. Dena dela, euskaltzale ugari murgildu da Ibilaldian. Gainera, Gorlizen, ‘XIII. Triatloia Gorlizko Badia’ lasterketa bertan behera geratu da, eguraldia dela eta.

Iruñean, Takonera parkearen ondoan, Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkartearen jaia ospatzen ari dira. Alabaina, goizeko ekitaldiak bertan behera geratu dira, euria dela eta.

Arazo nagusiak eguneko lehen orduetan jaso dira, baina goizean egoera korapilatsua izan ostean, arratsaldean normaltasunera itzuli dira errepideak, itsasgora pasa ondoren.

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian

Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da. Hilotza 08:05 aldera topatu dute, La Calzada auzoan.

65 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute astelehen honetan Gordexolan, ibaiaren ertzean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Larrialdi zerbitzuek 08:05 aldera jaso dute abisua, Calzada auzoaren parean, ibaian, pertsona bat zegoela esanez.

Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta hilotza atera dute uretatik.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak zehazteko. Ur-emari gutxiko ibaia izaki, biktimari zer gertatu ote zaion argitzeko. Lehen hipotesien arabera, litekeena da gizonak zorabio bat jasatea edota irrist egitea.

La Ertzaintza ha abierto una investigación para esclarecer las circunstancias de su muerte. Se trata de un río con poco caudal por lo que habrá que determinar qué le ha podido pasar. Las primeras hipótesis apuntan a que el hombre ha sufrido algún desvanecimiento o un resbalón fatal.

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sutea bat tarteko

Goizean piztu dira garrak, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Lauzpabost autokarabana eta hainbat bungalow kiskali dira.

30 bat pertsona Erriberagoitiko (Araba) kanpin batetik atera behar izan dituzte gaur sute bat tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira: hainbat autokarabana eta bungalow kiskali dira.

Sutea 09:45ean piztu da, El Roble Verde kanpinean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bertan zeuden lauzpabost autokarabanek eta bungalow batzuk su hartu dute.

Ez da inor zauritu. Badaezpada, 30 pertsona atera dituzte bertatik.

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Urnietako Udalak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Fernando Hernandez (60 urte) Urnietako misiolari salestarraren hilketa gaitzesteko. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Orain arte zabaldutakoaren arabera, salestarren etxeko langile ohi batek hil zuen Fernando Hernandez, labankada emanda, hura bazkaltzen ari zela, eta beste apaiz bat larri zauritu zuen. Salestarrek Bobo-Dioiulasso hirian kudeatzen duten etxean gertatu zen erasoa.

Zentroko ikasle batzuek erasotzailea atxiki zuten, poliziak iritsi eta atxilotu zuten arte. Albistearen berri izan ostean, Urnietako Udalak eta salestarren komunitateak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Kontzentrazioa 19:00etarako deitu dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean.

Fernando Hernandezen hilotza ez dute Urnietara ekarriko, eta Burkina Fason bertan egingo diote azken agurra, berak eskatu bezala. Senideak dokumentazioa prestatzen ari dira Afrikako herrialde horretara joateko.

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu du

Auzitegiak eskaera onartuz gero, Wikileakseko sortzailea atxilotzeko agindua emango du. AEBk ere eskatua dute estradizioa, beraz, Erresuma Batuak erabaki beharko du zein aginduk duen lehentasuna.

Suediako Fiskaltzak Julian Assange Wikileakseko sortzailea atxilotzeko eskaera formala egin du gaur, haren kontra aurkeztutako bortxaketa salaketa bat tarteko. Fiskaltzak aurreratu duenez, Uppsala barrutiko Auzitegiak eskaera onartzen badu, Assange atxilotzeko agindu europarra emango du.

Assange apirilaren 11n atxilotu zuten Erresuma Batuan, Ekuadorrek zazpi urtean emandako babesa kendu ostean. Ondoren, epaitegi britainiar batek 50 asteko espetxe zigorra ezarri zion, 2012an Erresuma Batuak ezarritako behin-behineko askatasun baldintzak urratzeagatik.

Suediako Fiskaltzaren arabera, "Assangek 25 aste emango ditu preso", eta horren ondotik libre geratuko da. AEBk ere eskatua dute estradizioa. Washingtonek dokumentu sekretuak zabaldu izana egotzi dio Assangeri, eta bost urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete delitu horrengatik.

Perssonek azaldu duenez, "Europako atxilotze aginduaren eta AEBn estradizio eskaeraren artean gatazkarik balego, Erresuma Batuko agintariek ebatzi beharko lukete nork duen lehentasuna. Emaitza zein izango den aurreikustea ezinezkoa da. Dena dela, uste dut Suediako auzia Erresuma Batuko prozedurekin batera gauza daitekeela".

Halaber, Per Samuelson Assangeren abokatuetako batek aurreratu du erabakia atzeratzeko eskatuko dio epaileari, hark bere bezeroarekin hitz egin arte. "Ingalaterran preso dagoenez, oraindik ezin izan dut berarekin telefonoz hitz egin", ohartarazi du.

Suediak 2017an artxibatu zuen Assangen kontrako auzia, ikerketan aurrera egin ezin zezakeela kontuan hartuta (Wikileakseko sortzailea Ekuadorrek Londresen zuen enbaxadan zegoen). Duela astebete zabaldu zuen berriro ikerketa, Assangeren egoera pertsonala aldatu egin zela kontuan hartuta.

Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan

Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jas...
Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan

Euri jasa handien ondorioz, zenbait t...
2:13 min.

Euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi dute. Gero, zirkulazioa bere onera etorri da.

Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta, azken orduotan, uholde txikiak sortu dira Donostia, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Hernani eta Irun inguruan. Ibaien emaria nabarmen igo da, eta urak arazo batzuk utzi ditu goizaldean Euskal Herriko hainbat tokitan. Larrialdi zerbitzuek arreta berezia jarri behar izan dute kostaldean eta Gipuzkoa ipar-ekialdean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Oiartzun eta Bidasoako arroetan "hainbat gertakari suertatu dira", eta maila laranjara igo dira. Halaber, Ereñotzuko estazioa (Urumeako arroan) maila horira iritsi da, eta bidea itxi dute Hernani eta Ereñotzu artean. Errenterian, Oiartzun eta Fanderia errekek gainezka egin dute, eta herrigunean, berriz, Landare elkartean ura sartu da eta Herriko taberna argirik gabe geratu da. Irunen ere hainbat etxepetan sartu da ura. Oiartzun inguruan, Bidasoa ibaiaren arroetan uholdeak izan dira, eta Hernanin, futbol zelaia urez gainezka geratu da. Gainera, azken orduotako euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi behar izan dute, bi norabideetan, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez. Garbiketa zerbitzuko langileak lekuan izan dira goiz osoan, bazterrak garbitzen. Arratsaldean, lanak amaituta errepidea ireki dute berriro, eta zirkulazioa bere onera etorri da. Gipuzkoako errepideetan arazo ugari eragin dituzte prezipitazioek, eta zenbait tokitan lur-jausiak izan dira. Ildo horretatik, arretaz gidatzea eta abiadura moteltzea aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak. Halaber, Hernani eta Ereñotzu artean bidea itxi dute, euria dela eta. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, azken orduotako euri jasek ur putzu handiak sortu dituzte. Bizkaian ere euri jasa handiak izan dira igande goizean, eta Lekeition ‘Haratzago’ lelopean ospatzen ari diren Bizkaiko ikastolen aldeko jaia zapuztu du eguraldiak. Dena dela, euskaltzale ugari murgildu da Ibilaldian. Gainera, Gorlizen, ‘XIII. Triatloia Gorlizko Badia’ lasterketa bertan behera geratu da, eguraldia dela eta. Iruñean, Takonera parkearen ondoan, Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkartearen jaia ospatzen ari dira. Alabaina, goizeko ekitaldiak bertan behera geratu dira, euria dela eta. Arazo nagusiak eguneko lehen orduetan jaso dira, baina goizean egoera korapilatsua izan ostean, arratsaldean normaltasunera itzuli dira errepideak, itsasgora pasa ondoren.

2019/05/20

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gor...
65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian

Ertzaintza heriotzaren nondik norakoa...
0:51 min.

Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da. Hilotza 08:05 aldera topatu dute, La Calzada auzoan.

65 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute astelehen honetan Gordexolan, ibaiaren ertzean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik. Larrialdi zerbitzuek 08:05 aldera jaso dute abisua, Calzada auzoaren parean, ibaian, pertsona bat zegoela esanez. Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta hilotza atera dute uretatik. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak zehazteko. Ur-emari gutxiko ibaia izaki, biktimari zer gertatu ote zaion argitzeko. Lehen hipotesien arabera, litekeena da gizonak zorabio bat jasatea edota irrist egitea. La Ertzaintza ha abierto una investigación para esclarecer las circunstancias de su muerte. Se trata de un río con poco caudal por lo que habrá que determinar qué le ha podido pasar. Las primeras hipótesis apuntan a que el hombre ha sufrido algún desvanecimiento o un resbalón fatal.

2019/05/20

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sutea bat tarteko

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kan...
30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sutea bat tarteko

Goizean piztu dira garrak, argitu gab...
0:51 min.

Goizean piztu dira garrak, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Lauzpabost autokarabana eta hainbat bungalow kiskali dira.

30 bat pertsona Erriberagoitiko (Araba) kanpin batetik atera behar izan dituzte gaur sute bat tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira: hainbat autokarabana eta bungalow kiskali dira. Sutea 09:45ean piztu da, El Roble Verde kanpinean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bertan zeuden lauzpabost autokarabanek eta bungalow batzuk su hartu dute. Ez da inor zauritu. Badaezpada, 30 pertsona atera dituzte bertatik.

2019/05/20

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko b...
Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute...
1:30 min.

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Urnietako Udalak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Fernando Hernandez (60 urte) Urnietako misiolari salestarraren hilketa gaitzesteko. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean. Orain arte zabaldutakoaren arabera, salestarren etxeko langile ohi batek hil zuen Fernando Hernandez, labankada emanda, hura bazkaltzen ari zela, eta beste apaiz bat larri zauritu zuen. Salestarrek Bobo-Dioiulasso hirian kudeatzen duten etxean gertatu zen erasoa. Zentroko ikasle batzuek erasotzailea atxiki zuten, poliziak iritsi eta atxilotu zuten arte. Albistearen berri izan ostean, Urnietako Udalak eta salestarren komunitateak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Kontzentrazioa 19:00etarako deitu dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Fernando Hernandezen hilotza ez dute Urnietara ekarriko, eta Burkina Fason bertan egingo diote azken agurra, berak eskatu bezala. Senideak dokumentazioa prestatzen ari dira Afrikako herrialde horretara joateko.

2019/05/20

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu du

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu...
Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzea eskatu du

Auzitegiak eskaera onartuz gero, Wiki...
2:29 min.

Auzitegiak eskaera onartuz gero, Wikileakseko sortzailea atxilotzeko agindua emango du. AEBk ere eskatua dute estradizioa, beraz, Erresuma Batuak erabaki beharko du zein aginduk duen lehentasuna.

Suediako Fiskaltzak Julian Assange Wikileakseko sortzailea atxilotzeko eskaera formala egin du gaur, haren kontra aurkeztutako bortxaketa salaketa bat tarteko. Fiskaltzak aurreratu duenez, Uppsala barrutiko Auzitegiak eskaera onartzen badu, Assange atxilotzeko agindu europarra emango du. Assange apirilaren 11n atxilotu zuten Erresuma Batuan, Ekuadorrek zazpi urtean emandako babesa kendu ostean. Ondoren, epaitegi britainiar batek 50 asteko espetxe zigorra ezarri zion, 2012an Erresuma Batuak ezarritako behin-behineko askatasun baldintzak urratzeagatik. Suediako Fiskaltzaren arabera, "Assangek 25 aste emango ditu preso", eta horren ondotik libre geratuko da. AEBk ere eskatua dute estradizioa. Washingtonek dokumentu sekretuak zabaldu izana egotzi dio Assangeri, eta bost urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete delitu horrengatik. Perssonek azaldu duenez, "Europako atxilotze aginduaren eta AEBn estradizio eskaeraren artean gatazkarik balego, Erresuma Batuko agintariek ebatzi beharko lukete nork duen lehentasuna. Emaitza zein izango den aurreikustea ezinezkoa da. Dena dela, uste dut Suediako auzia Erresuma Batuko prozedurekin batera gauza daitekeela". Halaber, Per Samuelson Assangeren abokatuetako batek aurreratu du erabakia atzeratzeko eskatuko dio epaileari, hark bere bezeroarekin hitz egin arte. "Ingalaterran preso dagoenez, oraindik ezin izan dut berarekin telefonoz hitz egin", ohartarazi du. Suediak 2017an artxibatu zuen Assangen kontrako auzia, ikerketan aurrera egin ezin zezakeela kontuan hartuta (Wikileakseko sortzailea Ekuadorrek Londresen zuen enbaxadan zegoen). Duela astebete zabaldu zuen berriro ikerketa, Assangeren egoera pertsonala aldatu egin zela kontuan hartuta.

2019/05/20

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-05-14ko bideoen artxiboa

Urte arteko inflazioa % 1,7koa eta % 2,1ekoa izan da EAEn eta Nafarroan apirilean

Urte arteko inflazioa % 1,7koa eta % 2,1ekoa ...
Urte arteko inflazioa % 1,7koa eta % 2,1ekoa izan da EAEn eta Nafarroan apirilean

Batez ere, Aste Santuko turismoak era...
2:21 min.

Batez ere, Aste Santuko turismoak eragin du prezioen igoera.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1,7 eta % 2,1 hazi da apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. Azken hilabetean inflazioa bi hamarren hazi da EAEn, martxokoa % 1,5ekoa izan baitzen; prezioak, berriz, % 1,0 igo dira. Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Gipuzkoan urte arteko inflazioa % 1,8 hazi da apirilean. Araban eta Bizkaian, berriz, gutxiago hazi da; % 1,6, hain zuzen ere. Garraioak (% 4,7), hotel, taberna eta jatetxeak (% 2,4), etxebizitzak (% 2,2), jantziak eta oinetakoak (% 1,2), irakaskuntzak (% 0,8); alkoholdun edariak eta tabakoa (% 0,6), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,4), etxeko gauzak (% 0,4), aisiarenak eta kulturak (% 0,3), medikuntza (% 0,2) eta komunikazioak (% 0,2) gora egin dute. Nafarroako KPIa Nafarroan KPIa lau hamarren igo da % 2,1era arte. Estatuko erkidego inflazionistena izan da Nafarroa. Prezioek ere lau hamarren gora egin zuten, Estatuko gorakadarik handiena ere (Aragoi eta Errioxarekin batera). Garraioaren (% 4,4), hotelen, tabernen eta jatetxeen eta etxebizitza sektoreen (% 2,9), medikuntzaren (% 2,3), elikagaien eta alkoholik gabeko edarien (% 1,9), jantzien eta oinetakoen zein irakaskuntzaren (% 1,1), aisiarenak eta kulturaren (% 0,8) prezioak igo dira gehien. Komunikazioa (% 0,4) sektorean, berriz, behera egin dute prezioek. Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 1,5 hazi da, martxoan baino bi hamarren gehiago. Batez ere, Aste Santuko turismoak eragin du prezioen igoera.

Larrabetzuko Gorka Izagirre upategiko txakolina, munduko ardo zuririk onena

Larrabetzuko Gorka Izagirre upategiko txakoli...
Larrabetzuko Gorka Izagirre upategiko txakolina, munduko ardo zuririk onena

Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako ...
1:27 min.

Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako produktua 46 herrialdeko 9.150 ardo artean aukeratu dute. 51 herrialdeko 363 adituk egin dute ardo-dastatzea Ainglen (Suitza).

Gorka Izagirre upategiko (Larrabetzu, Bizkaia) 42 by Eneko Atxa 2015 txakolina nazioarteko Ardo Zuri Onena aukeratu zuten Munduko Brusela Lehiaketan. Txapelketa iragan astean egin zuten Ainglen (Suitza). Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako ardoa da. Bizkaiko Txakolinak jakitera eman duenez, txakolina 46 herrialdeko 9.150 ardo arteanaukeratu dute. 51 herrialdeko 363 adituk egin zuten ardo-dastatzea. Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako ardo batek nazioarteko kalifikazio hori lortzen duen aurreneko aldia da. Konkretuki, 42 by Eneko Atxa 2015 txakolinak Urrezko Domina eta Ardo Zuri Onenaren Saria jaso ditu. Gainera, Gorka Izagirre upategiko beste ardo batek, 2018ko Gorka Izagirre txakolinak Urrezko Domina erdietsi du lehiaketa berean.

2.000 milioiko zigorra Monsantori, bere herbizida bat minbizi-eragile delakoan

2.000 milioiko zigorra Monsantori, bere herbi...
2.000 milioiko zigorra Monsantori, bere herbizida bat minbizi-eragile delakoan

Herri epaimahai batek ebatzi du glifo...
2:40 min.

Herri epaimahai batek ebatzi du glifosatoz egindako belar-hiltzailea 'erabakigarria' izan zela Kaliforniako bikote batek ez-Hodgkin linfoma garatzeko.

Oaklandeko (Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak) herri epaimahai batek Monsanto konpainia zigortu du, glifosatoz egindako bere belar-hiltzaile batek bikote bati minbizia eragin zielakoan. Guztira, 2.000 milioi dolar ordaindu beharko dizkie Pilliod senar-emazteei. Enpresa horren aurka AEBn izandako hirugarren epaia da honakoa. Epaimahaiaren aburuz, Monsantoren "Roundup" herbizida "erabakigarria" izan zen Alva eta Alberta Pilliod senar-emazteek ez-Hodgkin linfoma garatzeko. 76 urteko Alva Pilliodi 2011n atzeman zioten linfoma; 74 urteko Albertari, berriz, 2015ean. Bikoteak 30 urtez erabili zuen "Roundup" belar-hiltzailea Livermore herriko etxebizitzako lorategian. Hori horrela, Monsantok 1.000na dolar ordaindu beharko dizkie bakoitzari, eta horrez gain, beste 55 milioi dolar ere eman beharko dizkie mediku fakturei eta bestelakoei aurre egiteko. "Ez dago proba zientifikorik glifosatoz egindako herbizida bat linfoma eragiteko erabakigarria dela esateko", erantsi du. Epaiaren kontrako errekurtsoa iragarri du multinazionalak. AEBen Monsantok jaso duen hirugarren zigorra da, denetan handiena. Iazko abuztuan San Frantziskoko epaimahai batek 289 miloi dolarreko zigorra ezarri zion (gero, epaileak 89 milioi dolarrera murriztu bazuen ere). Martxoan, bestalde, Sonomako (Kalifornia) bizilagun bati 80 milioi ordaintzera kondenatu zuten Monsanto.

Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen Nazioarteko Egunaren harian

Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen...
Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen Nazioarteko Egunaren harian

Guztira, 65 bat jarduera antolatu dit...
1:02 min.

Guztira, 65 bat jarduera antolatu dituzte Bizkaiko 24 udalerritako museoetan. Ekitaldietako batzuk larunbatez egingo dira, baina gehienak asteburua osoan gozatu ahal izango dira.

Bizkaiko 38 museok ospatuko dute larunbatean, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna lurraldeko 24 udalerritako erakustegietan doako sarrerak eta berrogeita hamar jarduera baino gehiago eskainiz. Aurten, jardunaldiaren leloa "Museoak kulturaren ardatz gisa: tradizioen etorkizuna" da. Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak aurkeztu zuen astelehenean Museoen Nazioarteko Egunaren harira prestatutako egitaraua, 38 museo horietako hogei bat ordezkariren batera, Bilboko Arkeologi Museoan. Hauek dira ekimenarekin bat egin duten 38 museoak: [museoak.bizkaia.eus](http://museoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/13_5_119__14_24_29_A4FolletoDIM_2019_baja.pdf)