Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzte epailearen aurrera.

Atzo, Voxen mitin baten kontra antolatutako elkarretaratze antifaxistaren harira, Bilbon sortutako istiluetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Adin txikikoak direnez, gurasoen zaintzapean geratu dira seiak.

Gainerako 12ak ertzain-etxean daude oraindik, epailearen aurrera noiz eramango zain.

Goizean zehar geratuko omen dira justiziaren esku, eta horrek erabakiko du neurriren bat hartu edo aske uztea.

Sare Antifaxistak deituta, 200 bat pertsona bildu ziren atzo Euskalduna Jauregi parean, Bilbon, Voxek bertan egin duen mitinaren aurka protestatzeko. Istiluak sortu ziren eta faxismoaren aurkako talde horren kontra kargatu zuen Ertzaintzak. 22 pertsona atxilotu zituzten.

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute.

Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu.

Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak.

Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa.

Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu".

Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio".

Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean.

Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira.

Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte.

Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz.

Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

Piñeraren gobernuak milaka militar jarri ditu kaleetan ordena publikoa berrezartzeko. Presidentearen esanetan, "gerran" daude "etsai boteretsu eta errukigabe" baten kontra.

Andres Chadwick Txileko Barne ministroak jakinarazi duenez, gutxienez 10 pertsona hil dira azken egunetan metroko txartelen salneurria igotzearen kontra abiatutako protestetan.

Chadwicken esanetan, azken 24 orduetan 960 pertsona atxilotu dituzte —horietatik 244, etxeratze aginduan—. Guztira, indarkeriazko 103 ekintza zenbatu dituzte: 50, metropolian bertan, eta 53, herrialdeko gainerako guneetan.

Protestak bortitzagoak bihurtu dira azken orduetan: barrikadak daude nonahi, baita sute eta arpilatzeak ere.

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei a...
Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzt...
0:56 min.

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzte epailearen aurrera.

Atzo, Voxen mitin baten kontra antolatutako elkarretaratze antifaxistaren harira, Bilbon sortutako istiluetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Adin txikikoak direnez, gurasoen zaintzapean geratu dira seiak. Gainerako 12ak ertzain-etxean daude oraindik, epailearen aurrera noiz eramango zain. Goizean zehar geratuko omen dira justiziaren esku, eta horrek erabakiko du neurriren bat hartu edo aske uztea. Sare Antifaxistak deituta, 200 bat pertsona bildu ziren atzo Euskalduna Jauregi parean, Bilbon, Voxek bertan egin duen mitinaren aurka protestatzeko. Istiluak sortu ziren eta faxismoaren aurkako talde horren kontra kargatu zuen Ertzaintzak. 22 pertsona atxilotu zituzten.

2019/10/21

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco dik...
Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duene...
1:53 min.

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute. Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu. Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak. Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa. Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu". Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio". Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

2019/10/21

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'pro...
Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kal...
1:54 min.

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean. Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira. Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte. Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz. Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

2019/10/21

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garesti...
10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

Piñeraren gobernuak milaka militar ja...
1:00 min.

Piñeraren gobernuak milaka militar jarri ditu kaleetan ordena publikoa berrezartzeko. Presidentearen esanetan, "gerran" daude "etsai boteretsu eta errukigabe" baten kontra.

Andres Chadwick Txileko Barne ministroak jakinarazi duenez, gutxienez 10 pertsona hil dira azken egunetan metroko txartelen salneurria igotzearen kontra abiatutako protestetan. Chadwicken esanetan, azken 24 orduetan 960 pertsona atxilotu dituzte —horietatik 244, etxeratze aginduan—. Guztira, indarkeriazko 103 ekintza zenbatu dituzte: 50, metropolian bertan, eta 53, herrialdeko gainerako guneetan. Protestak bortitzagoak bihurtu dira azken orduetan: barrikadak daude nonahi, baita sute eta arpilatzeak ere.

2019/10/21

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-10-01ko bideoen artxiboa

Gizon baten burua aurkitu dute kutxa baten barruan Castro Urdialesko etxe batean

Gizon baten burua aurkitu dute kutxa baten ba...
Gizon baten burua aurkitu dute kutxa baten barruan Castro Urdialesko etxe batean

Baliteke biktima otsailetik desagertu...
0:35 min.

Baliteke biktima otsailetik desagertuta zegoen gizon bat izatea, Bilbon, Balmasedan eta Laudion lan egin zuena. Emakume bat atxilotu dute aurkikuntzaren harira.

Gizon baten burua aurkitu dute larunbat goizaldean Castro Urdialesko etxebizitza batean, kutxa baten barruan. Guardia Zibilak emakume bat atxilotu du gertaeraren harira. Baliteke biktima otsailetik desagertuta zegoen gizon bat izatea, Kantabrian jaiotakoa, baina Bilbon, Balmasedan eta Laudion lan egin zuena, banku batean.

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Bilbon

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati...
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Bilbon

Erasoa astelehen goizaldean gertatu z...
0:54 min.

Erasoa astelehen goizaldean gertatu zen, Boluetan. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du.

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Bilbon, Boluetan, Ertzaintzak prentsa-ohar bidez jakitera eman duenez. Erasoa astelehen goizaldean gertatu da, eta ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku jarri dute. Astelehenean, goizaldeko bostak jo aurretik, emakume gazte bat Ertzaintzaren patruila bati zuzendu zitzaion, Boluetan, eta sexu-erasoa pairatu berri zuela esan zien. Biktimak agenteei esan zienez, ezagutzen zuen ustezko egilea, eta inguruko diskoteka batean zegoen. Susmagarria, 29 urtekoa, biktimak aipatutako diskoteka horren barruan zegoen, eta atxilotu egin zuten. Emakumea ospitalera eraman zuten agenteek, artatzera. Atxilotua, berriz, epailearen esku utzi dute.

Aste honetako bigarren greba eguna dute gaur Bizkaiko metalgintzan

Aste honetako bigarren greba eguna dute gaur ...
Aste honetako bigarren greba eguna dute gaur Bizkaiko metalgintzan

Goizeko lehen orduan, piketeek barrik...
1:15 min.

Goizeko lehen orduan, piketeek barrikadak jarri dituzte Zamudioko parke teknologikoan. Eguneko mobilizazio nagusiak Zornotzan eta Erandion egingo dituzte, 11:30ean.

Bizkaiko metalgintza sektorean aste honetako bigarren greba eguna dute gaur, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Greba deialdiak 50.000 langileri baino gehiagori eragingo dio. Goizeko lehen orduan, piketeek barrikadak jarri dituzte Zamudioko parke teknologikoan. Asteleheneko grebaren jarraipena % 85ekoa izan zen, Sindikatuen arabera. FVEM patronalaren esanetan, ostera, % 24koa baino ez zen izan. KPI gehi 2 puntuko soldata igoera tabletan eta KPI gehi 1 benetako soldatan, subrogazio eskubidea, behin-behinekotasunaren eta aldi baterako lan-enpresen kontrola eta lan-osasun zein genero berdintasuna lortzeko "neurri eraginkorrak" eskatzen dituzte sindikatuek.

Peruko Gobernuak hauteskundeak deitu ditu eta Kongresuak presidentea kargugabetu du

Peruko Gobernuak hauteskundeak deitu ditu eta...
Peruko Gobernuak hauteskundeak deitu ditu eta Kongresuak presidentea kargugabetu du

Martin Vizcarra presidentea buru duen...
0:56 min.

Martin Vizcarra presidentea buru duen gobernuaren (botere betearazlea) eta Fujimori zaleen esku dagoen Kongresuaren (botere legegilea) arteko aurrez aurrekoa agerikoa da.

Krisi politikoan murgildu da Peru, Martin Vizcarra herrialdeko presidenteak Kongresua desegin eta hauteskunde legegileak deitu ditu 2020ko urtarrilaren 26rako. Fujimori zaleen eta haren eskuineko eta eskuin muturreko aliatuen esku dagoen Kongresuak, ostera, Martin Vizcarra presidentea kargugabetu du eta Mercedes Araoz jarduneko presidente izendatu du. Dena dela, oposizioa buru duen Kongresuak entzungor egin zion Vizcarraren iragarpenari eta Mercedes Araoz izendatu du jarduneko presidente. Aurrez, Kongresuak Vizcarra presidentea kargugabetu du datozen 12 hilabetetarako, ezgaitasun morala argudiatuta.