Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzte epailearen aurrera.

Atzo, Voxen mitin baten kontra antolatutako elkarretaratze antifaxistaren harira, Bilbon sortutako istiluetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Adin txikikoak direnez, gurasoen zaintzapean geratu dira seiak.

Gainerako 12ak ertzain-etxean daude oraindik, epailearen aurrera noiz eramango zain.

Goizean zehar geratuko omen dira justiziaren esku, eta horrek erabakiko du neurriren bat hartu edo aske uztea.

Sare Antifaxistak deituta, 200 bat pertsona bildu ziren atzo Euskalduna Jauregi parean, Bilbon, Voxek bertan egin duen mitinaren aurka protestatzeko. Istiluak sortu ziren eta faxismoaren aurkako talde horren kontra kargatu zuen Ertzaintzak. 22 pertsona atxilotu zituzten.

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute.

Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu.

Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak.

Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa.

Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu".

Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio".

Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean.

Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira.

Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte.

Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz.

Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

Piñeraren gobernuak milaka militar jarri ditu kaleetan ordena publikoa berrezartzeko. Presidentearen esanetan, "gerran" daude "etsai boteretsu eta errukigabe" baten kontra.

Andres Chadwick Txileko Barne ministroak jakinarazi duenez, gutxienez 10 pertsona hil dira azken egunetan metroko txartelen salneurria igotzearen kontra abiatutako protestetan.

Chadwicken esanetan, azken 24 orduetan 960 pertsona atxilotu dituzte —horietatik 244, etxeratze aginduan—. Guztira, indarkeriazko 103 ekintza zenbatu dituzte: 50, metropolian bertan, eta 53, herrialdeko gainerako guneetan.

Protestak bortitzagoak bihurtu dira azken orduetan: barrikadak daude nonahi, baita sute eta arpilatzeak ere.

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei a...
Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzt...
0:56 min.

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzte epailearen aurrera.

Atzo, Voxen mitin baten kontra antolatutako elkarretaratze antifaxistaren harira, Bilbon sortutako istiluetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Adin txikikoak direnez, gurasoen zaintzapean geratu dira seiak. Gainerako 12ak ertzain-etxean daude oraindik, epailearen aurrera noiz eramango zain. Goizean zehar geratuko omen dira justiziaren esku, eta horrek erabakiko du neurriren bat hartu edo aske uztea. Sare Antifaxistak deituta, 200 bat pertsona bildu ziren atzo Euskalduna Jauregi parean, Bilbon, Voxek bertan egin duen mitinaren aurka protestatzeko. Istiluak sortu ziren eta faxismoaren aurkako talde horren kontra kargatu zuen Ertzaintzak. 22 pertsona atxilotu zituzten.

2019/10/21

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco dik...
Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duene...
1:53 min.

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute. Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu. Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak. Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa. Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu". Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio". Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

2019/10/21

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'pro...
Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kal...
1:54 min.

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean. Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira. Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte. Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz. Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

2019/10/21

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garesti...
10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

Piñeraren gobernuak milaka militar ja...
1:00 min.

Piñeraren gobernuak milaka militar jarri ditu kaleetan ordena publikoa berrezartzeko. Presidentearen esanetan, "gerran" daude "etsai boteretsu eta errukigabe" baten kontra.

Andres Chadwick Txileko Barne ministroak jakinarazi duenez, gutxienez 10 pertsona hil dira azken egunetan metroko txartelen salneurria igotzearen kontra abiatutako protestetan. Chadwicken esanetan, azken 24 orduetan 960 pertsona atxilotu dituzte —horietatik 244, etxeratze aginduan—. Guztira, indarkeriazko 103 ekintza zenbatu dituzte: 50, metropolian bertan, eta 53, herrialdeko gainerako guneetan. Protestak bortitzagoak bihurtu dira azken orduetan: barrikadak daude nonahi, baita sute eta arpilatzeak ere.

2019/10/21

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-10-03ko bideoen artxiboa

Gurasotasun baimena dutenek ezingo dute umea haurtzaindegira eraman

Gurasotasun baimena dutenek ezingo dute umea ...
Gurasotasun baimena dutenek ezingo dute umea haurtzaindegira eraman

Eusko Jaurlaritzak urriaren erdialder...
1:07 min.

Eusko Jaurlaritzak urriaren erdialderako onartuko du guraso guztiek 16 asteko baimena eduki ahal izateko neurria, baina muga batzuk edukiko ditu.

Eusko Jaurlaritzak aita-amentzako 16 asteko gurasotasun baimena onartuko du urriaren erdialderako, eta, Euskadi Irratiak gaur jakin duenez, hainbat muga izango ditu neurriak, hala nola etxean zaintzailea kontratatuta dutenek edota seme-alabak haur eskola edo haurtzaindegira eramaten dutenek ezingo dutela baimena hartu. Jaurlaritzak azaldu duenez, erantzunkidetasuna eta haurrekiko harremana estutzea ditu helburu baimenak eta kasu horietan ez litzateke halakorik indartuko. Edonola ere, irailaren 1etik langile publikoek egin dezaketen moduan, hemendik gutxira enpresa pribatuetako langileek ere 16 asteko gurasotasun baimena hartu ahal izango dute. Horietako zortzi Gizarte Segurantzak ordainduko ditu, langileak eszedentzia eskatu beharko du beste zortziak hartu ahal izateko, eta ondoren jasoko du soldata osoa berdinduko duen laguntza.

Gizon bat oso larri zauritu da Hernanin patinete elektriko batetik erorita

Gizon bat oso larri zauritu da Hernanin patin...
Gizon bat oso larri zauritu da Hernanin patinete elektriko batetik erorita

Ezbeharra Elizatxo auzoan gertatu zen...
0:40 min.

Ezbeharra Elizatxo auzoan gertatu zen. Gizona konortea galduta aurkitu zuten, pareta baten kontra jo eta buruan kolpe handia hartuta, antza.

Hernanin, 36 urteko gizon bat oso larri zauritu da igande gauean, patinete elektrikoan zihoala ezbeharra izanda. Gizona koma induzituan dago, Hernaniko Udaltzaingoak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez. Lasarten erroldatuta dagoen gizona konortea galduta aurkitu zuten, pareta baten kontra jo eta buruan kolpe handia hartuta, antza. Donostia Ospitalean dago orduz geroztik. Zaurituak zeraman patineteak gehienez orduko 25 kilometroko abiadura har dezake, eta patinete horien erabilera arautzeko eta ardurak zehazteko, lege aldetik, hutsune handia dagoela eta horrek zalantza asko sortzen dituela adierazi dute kexu Hernaniko udaltzainek.

Langile bat hil da eraikin batetik behera erorita, Burlatan

Langile bat hil da eraikin batetik behera ero...
Langile bat hil da eraikin batetik behera erorita, Burlatan

32 urteko langilea momentuan hil da, ...
0:31 min.

32 urteko langilea momentuan hil da, Erripagañako eraikin batean lanean ari zela. Osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.

32 urteko langile bat hil da gaur, asteazkena, Burlatan, Erripagañan (Nafarroa), eraikitzen ari diren eraikinetik behera erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Ezbeharra 15:10ean gertatu da. Langilea lekuan bertan hil da, eta osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin. Foruzainak eta Burlatako udaltzainak ere ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira.

AEBk muga zergak ezarriko dizkio EBri urriaren 18tik aurrera

AEBk muga zergak ezarriko dizkio EBri urriare...
AEBk muga zergak ezarriko dizkio EBri urriaren 18tik aurrera

Munduko Merkataritza Elkartearen baim...
1:04 min.

Munduko Merkataritza Elkartearen baimena izango du Trumpen Gobernuak.

Urriaren 18tik aurrera EBri muga-zergak ezarriko dizkiola iragarri du AEBk, horretarako baimena eman baitio Munduko Merkataritza Elkarteak. Muga-zerga horiek eragina izango dute, esaterako, gazta freskoa, olibak eta espainiar jatorrizko zein Alemaniako eta Erresuma Batuko txerrien elikagaiengan; baita Frantziako ardoarengan ere, AEBko Kanpo Merkaritzak muga-zergen harira ezagutzera eman duen zerrendaren arabera. Jogurtengan, gurinarenagan, gereziengan eta melokotoiengan ere eragina izango dute muga-zergek.

Urriaren 3an asteroide batek Lurraren aurka talka egiteko arriskua oso txikia da

Urriaren 3an asteroide batek Lurraren aurka t...
Urriaren 3an asteroide batek Lurraren aurka talka egiteko arriskua oso txikia da

“2007 FT3” asteroidea Lurraren aurka...
0:52 min.

“2007 FT3” asteroidea Lurraren aurka talka egiteko probabilitatea % 0,0000092 da, alegia, aukera bakarra dago hamaika milioiren artean. Arriskua hain txikia izanik, ezinezkoa da talka egitea.

2019ko urriaren 3an, asteroide erraldoi batek Lurraren aurka talka egin dezakeela ohartarazi dute nazioarteko webgune sentsazionalistek. Ildo horretatik, gure planetari hondamendia ekarriko liokeela ziurtatu dute. Alabaina, albiste hori ez da zuzena, “2007 FT3” izena duen asteroidea existitzen bada ere, oso txikia baita Lurraren aurka talka egiteko arriskua. Gainera, Torinoko Eskalan (asteroideen eta kometen inpaktuaren arriskua 0tik 10era sailkatzen duena), “2007 FT3” asteroidea arrisku maila baxuenean sailkatuta dago. Horrek esan nahi du gizateriaren etorkizuna ez dagoela arriskuan, ez baitago mehatxurik.