Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzte epailearen aurrera.

Atzo, Voxen mitin baten kontra antolatutako elkarretaratze antifaxistaren harira, Bilbon sortutako istiluetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Adin txikikoak direnez, gurasoen zaintzapean geratu dira seiak.

Gainerako 12ak ertzain-etxean daude oraindik, epailearen aurrera noiz eramango zain.

Goizean zehar geratuko omen dira justiziaren esku, eta horrek erabakiko du neurriren bat hartu edo aske uztea.

Sare Antifaxistak deituta, 200 bat pertsona bildu ziren atzo Euskalduna Jauregi parean, Bilbon, Voxek bertan egin duen mitinaren aurka protestatzeko. Istiluak sortu ziren eta faxismoaren aurkako talde horren kontra kargatu zuen Ertzaintzak. 22 pertsona atxilotu zituzten.

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute.

Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu.

Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak.

Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa.

Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu".

Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio".

Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean.

Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira.

Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte.

Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz.

Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

Piñeraren gobernuak milaka militar jarri ditu kaleetan ordena publikoa berrezartzeko. Presidentearen esanetan, "gerran" daude "etsai boteretsu eta errukigabe" baten kontra.

Andres Chadwick Txileko Barne ministroak jakinarazi duenez, gutxienez 10 pertsona hil dira azken egunetan metroko txartelen salneurria igotzearen kontra abiatutako protestetan.

Chadwicken esanetan, azken 24 orduetan 960 pertsona atxilotu dituzte —horietatik 244, etxeratze aginduan—. Guztira, indarkeriazko 103 ekintza zenbatu dituzte: 50, metropolian bertan, eta 53, herrialdeko gainerako guneetan.

Protestak bortitzagoak bihurtu dira azken orduetan: barrikadak daude nonahi, baita sute eta arpilatzeak ere.

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei a...
Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzt...
0:56 min.

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzte epailearen aurrera.

Atzo, Voxen mitin baten kontra antolatutako elkarretaratze antifaxistaren harira, Bilbon sortutako istiluetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Adin txikikoak direnez, gurasoen zaintzapean geratu dira seiak. Gainerako 12ak ertzain-etxean daude oraindik, epailearen aurrera noiz eramango zain. Goizean zehar geratuko omen dira justiziaren esku, eta horrek erabakiko du neurriren bat hartu edo aske uztea. Sare Antifaxistak deituta, 200 bat pertsona bildu ziren atzo Euskalduna Jauregi parean, Bilbon, Voxek bertan egin duen mitinaren aurka protestatzeko. Istiluak sortu ziren eta faxismoaren aurkako talde horren kontra kargatu zuen Ertzaintzak. 22 pertsona atxilotu zituzten.

2019/10/21

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco dik...
Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duene...
1:53 min.

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute. Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu. Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak. Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa. Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu". Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio". Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

2019/10/21

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'pro...
Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kal...
1:54 min.

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean. Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira. Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte. Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz. Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

2019/10/21

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garesti...
10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

Piñeraren gobernuak milaka militar ja...
1:00 min.

Piñeraren gobernuak milaka militar jarri ditu kaleetan ordena publikoa berrezartzeko. Presidentearen esanetan, "gerran" daude "etsai boteretsu eta errukigabe" baten kontra.

Andres Chadwick Txileko Barne ministroak jakinarazi duenez, gutxienez 10 pertsona hil dira azken egunetan metroko txartelen salneurria igotzearen kontra abiatutako protestetan. Chadwicken esanetan, azken 24 orduetan 960 pertsona atxilotu dituzte —horietatik 244, etxeratze aginduan—. Guztira, indarkeriazko 103 ekintza zenbatu dituzte: 50, metropolian bertan, eta 53, herrialdeko gainerako guneetan. Protestak bortitzagoak bihurtu dira azken orduetan: barrikadak daude nonahi, baita sute eta arpilatzeak ere.

2019/10/21

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-10-07ko bideoen artxiboa

AEBren muga-zergen gaineko kontseilari autonomikoen bileran izango da gaur Tapia

AEBren muga-zergen gaineko kontseilari autono...
AEBren muga-zergen gaineko kontseilari autonomikoen bileran izango da gaur Tapia

Sailburuak Planas ministroak deitutak...
1:56 min.

Sailburuak Planas ministroak deitutako batzarrean parte hartuko du. AEBk iragarritako nekazaritzako elikagaien muga-zergen ondorioak aztertuko dituzte bertan.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak parte hartuko du, gaur, Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Espainiako jarduneko ministroak deitutako bileran, arloko beste kontseilari autonomikoekin; batzarren helburua da aztertzea, gai sektorialez eta komunitate-gaiez gain, brexitaren eta AEBk iragarritako nekazaritzako elikagaien muga-zergen ondorioak aztertzea. Planasek, ostiralean, adierazi zuen asteartetik aurrera, hau da, hilaren 8tik aurrera, nekazarien, kooperatiben eta industriaren ordezkariekin biltzekoa zela, egoerari heltzeko. Esan zuenez, aukera dago proposatzeko kaltetutako sektoreentzako laguntzak, Trumpen Gobernuak muga-zergen gaineko bere proposamenak gauzatzekotan. Aurreko astean, AEBko Gobernuak iragarri zuen muga-zergak ezarriko dizkiola Europar Batasunari; ordutik, hainbatek eskatu dute, autonomia-erkidegoetatik, Espainiako Gobernuarekin biltzea, arrisku-plana prestatzeko. Juan Manuel Moreno Andaluziako presidentea Bruselan izango da ondorengo egunetan, eta, zehaztu zuenez, asmoa du gaiaz aritzeko Phil Hogan Nazioarteko Merkataritzako hurrengo komisarioarekin eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin. Tapiak ohartarazi du AEBk iragarritako muga-zerga horiek euskal ekonomiarako "oso kezkagarriak" izan daitezkeela, eta Europar Batasunari eskatu zion "AEBren eta Txinaren mehatxuei aurre egiteko moduko muga-zergen gaineko politika bat".

Bi sexu-eraso salatu dituzte asteburuan Bilbon eta Zallan

Bi sexu-eraso salatu dituzte asteburuan Bilbo...
Bi sexu-eraso salatu dituzte asteburuan Bilbon eta Zallan

Ertzaintzak bi gizon inputatu ditu Bo...
0:54 min.

Ertzaintzak bi gizon inputatu ditu Boluetako diskoteka baten inguruetan eta Zallako jaietako gunean izandako erasoengatik.

Ertzaintza asteburuan Bilbon eta Zallan izandako bi sexu-eraso ikertzen ari da, Segurtasun Sailak astelehen honetan eitb.eus-i jakinarazi dionez. Eraso biak igande goizaldean gertatu ziren eta emakume biek sexu-erasoak salatu zituzten. Bilbon, biktimaren lagunek Ertzaintzari ohartarazi diotenez, gizon batek sexu-erasoa egin dio gazteari, 01:00 aldera. Ertzaintzako patruila bat Boluetako diskoteka baten inguruetan bertaratu da eta ustezko erasotzailea identifikatu eta inputatu du. Osasun zerbitzuen laguntza jaso ostean, gazteak erasoa salatu du polizia-etxean. Zallan emakume batek igande goizaldean, 07:00 aldera, sexu-erasoa jasan izana salatu du. Erasoa herriko jaietako guneko inguruetan gertatu omen da, Euskadi plazatik gertu. Ertzaintzak gizona identifikatu du, eta emakumeak Balamsedako polizia-etxean salaketa jarri ostean, ustezko erasotzailea inputatu du. Zallako Udalak elkarretaratzea egin du astelehen eguerdian, erasoa gaitzesteko.

Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute Leganesen

Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume ...
Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute Leganesen

Butarque parkeko aintziratik gertu au...
1:03 min.

Butarque parkeko aintziratik gertu aurkitu dute bart gorpua. Espainiako Polizia indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, aurpegian eta zerbikaletan traumatismo handiak zituen.

Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute bart Leganesen (Madril), Butarque parkeko aintziratik gertu, eta Espainiako Polizia indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, aurpegian eta zerbikaletan traumatismo handiak zituen. Larrialdi zerbitzuek herritar baten deia jaso zuten atzo, 14:25 aldera, baina bertaratu ziren medikuek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko, Madrilgo 112 Larrialdi Zerbitzuko bozeramaile batek jakitera eman duenez. Poliziak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko, eta, Espainiako Poliziak azaldu duenez, biktima ez zen udalerri horretako bizilaguna. Halaber, genero indarkeria programaren baitan ere ez zuen zaintza agindurik.

Goreneko epaileek bilera dute gaur

Goreneko epaileek bilera dute gaur 'proces' a...
Goreneko epaileek bilera dute gaur 'proces' auziko zigorren zenbatekoa zehazteko

Urriaren 16a baino lehen argitaratu n...
1:46 min.

Urriaren 16a baino lehen argitaratu nahiko luke epaia Goreneko Zigor Aretoak; hortaz, ziurrena asteon bertan jakinaraziko du.

Manuel Marchena buru duen Auzitegi Goreneko Zigor arloko Aretoak bilera du gaur-biharretan 'proces' auziaren 12 akusatuei ezarriko dien zigorren zenbatekoa zehazten hasteko. Izan ere, epaia asteon kaleratzea espero da. Zigorrak zehazteko orduan, 12 buruzagi independentistek egindakoa sedizioa (Estatuko Abokatutzak eskatu bezala) edo matxinada (Fiskaltzaren tesia) izan zen ebatzi beharko dute epaileek. Horrez gain, 12 akusatuek diru publikoa bidegabe erabili ote zuten ere erabaki beharko du epaimahaiak. Hori erabakita, epaiaren argitalpen data zehaztu beharko du Gorenak. Asteazkenean emango omen dute horren berri, eta epaia ostiralean, urriaren 11n, edo, beranduen jota, astelehenean, urriaren 14an, kaleratuko dute. Egutegiak ez dizkio aukera asko uzten Auzitegiari. Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez Omnium eta ANCko buruzagi ohiek bi urte beteko dituzte urriaren 16an badaezpadako espetxealdian, eta hori baino lehen argitaratu nahi du epaia Marchenak. Bezpera, hilaren 15a, sinbolismo handiko eguna da Katalunian: Lluis Companys Generalitateko presidentea egun horretan fusilatu zuten. Hortaz, oso data polemikoa litzateke. Ondorioz, litekeena da urriaren 11n eta 14an kaleratzea epaia.