Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-10-22ko bideoen artxiboa

Jaurlaritzak urrian onartuko du 16 asteko guraso baimena bermatuko duen dekretua

Jaurlaritzak urrian onartuko du 16 asteko gur...
Jaurlaritzak urrian onartuko du 16 asteko guraso baimena bermatuko duen dekretua

Josu Erkorekak Euskadi Irratiko 'Fakt...
1:01 min.

Josu Erkorekak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du 8. astetik 16ra bitarteko ordainketa.

Eusko Jaurlaritzak urriko bigarren hamabostaldian onartuko du erditu ez diren bikotekide guztientzako 16 asteko guraso baimena ahalbidetuko duen dekretua, eta, horrenbestez, Estatuan ezarrita dagoen amatasun baimenarekin parekatuko du. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan jakinarazi duenez, egun, Gizarte Segurantza egiten da lehenengo 8 asteen kargu. Dekretu hori indarrean sartzen denean, berriz, Jaurlaritzak ordainduko du aste horretatik 16.era arte jasoko dutena. Dekretu berria argitaratzen dutenetik, 16 asteko baimena izango dute erditu ez diren bikotekide guztiek, baita estreinakoz guraso izango direnek ere. Gainera, familia gurasobakarrei ere eragingo die neurriak. Bestalde, testu horrek beste neurri batzuk hartzen ditu barnean, familia ugarien, % 50etik gorako desgaitasuna duen kideren bat duten sendien eta genero indarkeriaren biktima izan diren pertsonen mesederako.

EAEko aurrekontu proiektua onartuta, politika publikoetarako % 2,9 gehiago bideratuta

EAEko aurrekontu proiektua onartuta, politika...
EAEko aurrekontu proiektua onartuta, politika publikoetarako % 2,9 gehiago bideratuta

2020rako EAEko Aurrekontuen proiektua...
1:36 min.

2020rako EAEko Aurrekontuen proiektua 10 milioi euro murriztu da, 11.744 milioira arte, zor publikoa amortizatzeko behar txikiagoa dagoelako.

2020rako EAEko Aurrekontuen proiektua 10 milioi euro murriztu da aurtengo kontuen aldean, 11.744 milioi eurora arte, Euskadik zor publikoa amortizatzeko behar txikiagoa duelako. Gaur bertan onartu du proiektua Eusko Jaurlaritzak, baina ostiralera arte ez dute Legebiltzarrean aurkeztuko. Han, EAJk eta PSE-EEk ez dute, oraingoz, 2019ko aurrekontuak aurrera ateratzeko babes nahikoa. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean azaldu duenez, 2020an Jaurlaritzak iaz baino % 2,9 (301 milioi euro) gehiago bideratuko ditu politika publikoetara. Bestalde, Azpiazuk nabarmendu du aurrekontuaren % 10,5 (1.236 milioi euro) genero ikuspegiko politiketara bideratuko dela. Aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzari, berriz, 540 milioi euro bideratuko dituzte, uztailaren 30ean onartutako Larrialdi Klimatikoaren Adierazpenaren harira.

Eraikin bat hustu dute Laudion, ondoan duen zubi batek jausteko arriskua duelako

Eraikin bat hustu dute Laudion, ondoan duen z...
Eraikin bat hustu dute Laudion, ondoan duen zubi batek jausteko arriskua duelako

Latiorroko oinezkoen pasabidea kentze...
1:22 min.

Latiorroko oinezkoen pasabidea kentzeko lanek egitura desegonkortu dute bart, eta, badaezpada, 34 familia etxetik atera dituzte. Renferen tren zerbitzua ere eten dute.

Laudioko (Araba) Zubiko kaleko 2. zenbakiko 34 familia etxetik atera dituzte bart, ondoan dagoen Latiorroko oinezkoen pasabidea behera etortzeko arriskua zegoelako. Latiorroko oinezkoen pasabidea kentzeko lanak egin dituzte goizaldean, eta erabilitako garabiak egitura desegonkortu omen du. Ondorioz, zubia jausteko arriskua zegoela ikusita, ondoan dagoen etxebizitza eraikina hustea erabaki dute 03:00ak aldera. Etxetik atera dituzten, 34 familiak Zubiko Jauregira eraman dituzte. Goizean, bizilagun horiek San Rokeko jubilatuen etxean egoteko aukera izango dute. Laudioko alkateak azaldu duenez, "egoera kontrolpean" dute, eta zubia garabiari lotuta dago. Añibarroren esanetan, goizean zehar beste bi garabi ekarriko dituzte, eta pasabidea kenduko dute. Orduan itzuli ahalko dira bizilagunak etxera. Latiorroko oinezkoen pasabidea Renferen trenbidearen gainetik igarotzen da. Hori dela eta, segurtasun neurri gisa, tren zerbitzua ere eten dute Ugao eta Amurrio artean. Eten horrek Bilbotik irten eta hiriburua jomuga duten ibilbide luzeko trenei ere eragiten die. Zerbitzu hori etenda dagoen bitartean, autobusez garraiatuko dituzte bidaiariak.

Txileko Gobernuak metroaren prezioaren igoera baliogabetu du, protesten ondorioz

Txileko Gobernuak metroaren prezioaren igoera...
Txileko Gobernuak metroaren prezioaren igoera baliogabetu du, protesten ondorioz

Txileko presidentea gobernuko eta opo...
1:17 min.

Txileko presidentea gobernuko eta oposizioko alderdiekin bilduko da gaur, "akordio sozial bat" adosteko asmoz. Azken egunotan 13 pertsona hil dira herrialdean.

Txileko Gobernuak bertan behera utzi du Santiagoko metroko txartelen prezioaren igoera, herritarren protesten ondorioz. Azken egunotan 13 pertsona hil dira bertan izandako protestetan; azkena Santiago erdialdeko supermerkatu batean hil da, elektrokutatuta. Bestalde, Txileko presidentea Gobernuko eta oposizioko alderdiekin bilduko da gaur, asteartea, "akordio sozial bat" adosten saiatzeko. Metroko txartelak garestitu ostean herrialdean piztutako protestekin amaitu nahi du horrela Piñerak. Joan den astean hasi ziren protestak, azken hilabeteetan gobernuak lau aldiz garestitu duelako metroko txartelaren prezioa. Manifestazioak are bortitzagoak izan dira asteburuan, eta manifestariek kalteak eragin dituzte garraio publikoan. Horrez gain, arpilatzeak ere izan dira herrialdean. Testuinguru horretan, agintariak larrialdi egoera ezarri zuen ostiralean, eta etxeratze agindua jarri zuen indarrean Santiagon eta inguruko beste hiri batzuetan. Oraingoz, baina, atzera egin du neurri polemiko horretan, eta metroko txartelaren prezioa izoztea erabaki du.