Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-10-23ko bideoen artxiboa

Alerta laranja Bizkaian gaur eta bihar, euriteengatik

Alerta laranja Bizkaian gaur eta bihar, eurit...
Alerta laranja Bizkaian gaur eta bihar, euriteengatik

EAE osoa dago abisu horian prezipitaz...
0:57 min.

EAE osoa dago abisu horian prezipitazio iraunkorragatik ostegun goizera arte; arratsalde honetan, gainera, beste abisu hori bat deituko dute Euskadin, prezipitazio handiagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja jarriko du indarrean Bizkaian prezipitazio iraunkorragatik gaurko 18:00etatik osteguneko 06:00ak arte. Bitartean, EAE osoa dago abisu horian, prezipitazio iraunkorragatik, eta egoera horri eutsiko dio osteguneko 09:00ak arte; horrez gain, gaur arratsaldean ere, beste abisu hori bat deituko dute, Euskadi osoan, prezipitazio handiagatik. Kantaurialdean, prezipitazioak mardulagoak ari dira izaten, barnealdean baino. Segurtasun Sailak ohartarazi duenez, 24 orduan metro koadroko 60 litrotik gora pilatzea, 80 ere, bereziki mendebaldean. Araban, 24 orduan, aukera dago metro koadroko 40 litro ere pilatzeko; gainera, ekaitzak jo lezake, EAE osoan.

Pertsona bat hil da eta bi desagertuta daude Katalunian, euri denboralea dela eta

Pertsona bat hil da eta bi desagertuta daude ...
Pertsona bat hil da eta bi desagertuta daude Katalunian, euri denboralea dela eta

Gizonezko baten gorpua topatu dute go...
1:19 min.

Gizonezko baten gorpua topatu dute goizean Caldes d'Estrac hondartzan (Bartzelona). Horrez gain, emakume baten eta semearen bila ari dira Vilaverden (Tarragona).

Pertsona bat hil da eta bi desagertuta daude Katalunian azken orduetan izandako eurite gogorren ondorioz, Kataluniako larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez. Denboralea dela eta, alarma gorrian dago Katalunia. Larrialdi zerbitzuek gizonezko baten gorpua topatu dute goizean Bartzelona, eta hura identifikatzeko lanetan daude jada. Dena dela, hipotesi nagusia da atzo desagertutako 70 urteko gizona izatea. Horrez gain, bi pertsonaren bila ari dira. Tarragonako bungalo batean zeuden ama-semeak dira desagertutakoak. 22:47tik ez da haien berririk, Kataluniako suhiltzaileek zehaztu dutenez. Babes Zibilaren esanetan, Ter ibaia "oso hazita dago eta gainezka egin lezake hainbat lekutan". Horrez gain, Gironako eskualdean tentuz ibiltzeko gomendatu du. Izan ere, gainerako eskualdeetan prezipitazioak gutxituz joango badira ere, Gironan gehiago egitea espero da.

Maravillas gaztetxea okupatzea leporatuta ikertutako 22 lagunak absolbitu dituzte

Maravillas gaztetxea okupatzea leporatuta ike...
Maravillas gaztetxea okupatzea leporatuta ikertutako 22 lagunak absolbitu dituzte

Iruñeko 4 zenbakiko epaitegiko titula...
1:44 min.

Iruñeko 4 zenbakiko epaitegiko titularraren aburuz, akusazioek ez dute frogarik aurkeztu auzipetutakoak eraikinean egon ohi zirela egiaztatzeko.

Iruñeko 4 zenbakiko epaitegiko titularrak absolbitu ditu Rozalejoko markesaren jauregia, Maravillas gaztetxea, okupatzea leporatuta higiezinen usurpazio delitu arin bategatik ikertu dituzten 22 pertsonak, uste baitu akusazioek ez dutela frogarik aurkeztu lagun horiek bertan maiz egoten zirela egiaztatzeko, 2018ko abuztuaren 17an, Poliziak eraikina hustu zuenean, identifikatu izanaz haraindi. Epailearen iritziz, ez dago eraikinean “etengabe” sartu-irtenean ibiltzen ziren pertsonen inguruko txostenik, eta ez zituzten jarduera publikoetan parte hartu zuten pertsonak identifikatu: jantoki solidario baten inaugurazioa, 2018ko sanferminetako herri tabernaren irekiera, asteroko asanbleak, batzarrak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, pelikulen proiekzioak, kontzertuak eta dantza saioak. Jarduera horien guztien irudiak partekatu dira Facebooken, Twitterren eta Youtuben, baina, epaileak deitoratzen duenez, inongo txostenetan ez dituzte identifikatu arduradun gisa parte hartzen zutenak edo jarduerotan maiz esku hartzen zutenak.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe....
1:38 min.

Testurik gabe.

Testurik gabe.