Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-10-24ko bideoen artxiboa

Bilboko Udala taxiak geolokalizatzea aztertzen ari da, zerbitzu falta saihesteko

Bilboko Udala taxiak geolokalizatzea aztertze...
Bilboko Udala taxiak geolokalizatzea aztertzen ari da, zerbitzu falta saihesteko

Udalak, hiriko taxi-elkarteekin adost...
1:09 min.

Udalak, hiriko taxi-elkarteekin adostu nahi du neurria, eta, horretarako, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, unean-unean Bilbon zenbat taxi eskuragarri dauden jakin nahi du.

Bilbon eskuragarri dauden taxiak geolokalizatzeko sistema bat martxan jartzea aztertzen ari da Udala, eskaera handia dagoenean, herritarrei erantzun egokia eman ahal izateko. Izan ere, hirian ekitaldi jendetsuak daudenean, edota euria egiten duenean, ohi baino taxi gehiago eskatzen dira. Taxilarien elkarteek esan dutenez, egunero 155 taxilarik ez dute lanik egiten Bilbon, eta, ondorioz, ohi baino eskaera handiagoa dagoenean, libre dauden taxilarien erdiak zerbitzua indartzeko aukera aztertzen ari dira. Horrela, "eskaera ondo baino hobeto erantzungo litzateke". Aurreikusitako geolokalizazio-sistemari esker, Bilboko Udalak jakin ahal izango luke zenbat taxi dauden erabilgarri eta ea mugitzen ari diren edo geralekuetan aparkatuta dauden. Horrek, unean-unean nahikoa taxi dagoen zehazten lagunduko luke.

Hasi da Francoren gorpuzkien exhumazioa, Espainiako Gobernuaren arabera

Hasi da Francoren gorpuzkien exhumazioa, Espa...
Hasi da Francoren gorpuzkien exhumazioa, Espainiako Gobernuaren arabera

Prozesua 2 ordutik 5 ordura luza lite...
1:15 min.

Prozesua 2 ordutik 5 ordura luza liteke. Espainiako Gobernuak ahalegin handia egin du zerraldoa ateratzen duten uneko irudirik egon ez dadin.

Azkenean iritsi da Franco diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haraneko leku pribilegiatutik atera eta familiaren panteoira eramateko eguna. Baina Espainiako Gobernuaren ahaleginaren eta ultraeskuindarren eta diktadorearen senideen oztopoen ondoren ailegatu da. Agintariek, Espainiako Gobernuko Justizia jarduneko ministro Dolores Delgado buru, Erorien Haranean daude. Diktadorearen senideak ere bertan daude; guztira, 22 izango dira exhumazioan. Delgado Erresumako Notario Nagusi moduan arituko da, goizeko prozesuan zehar. Franco Erorien Haranetik ateratzeko eta familiaren hilerriko panteoian,sartzeko prozedura guztia ostegun honetan egingo da, goizean, bi ordutik 5 ordura iraungo duen operazio batean.

7.400 langabe gehiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

7.400 langabe gehiago zenbatu dituzte hirugar...
7.400 langabe gehiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

EAEn 5.600 pertsona gehiago daude lan...
0:59 min.

EAEn 5.600 pertsona gehiago daude lan bila, eta 1.800 gehiago Nafarroan, bigarren hiruhileko datuekin alderatuta

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 7.400 langabe gehiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren harira, gaur jakinarazi dituen azken datuen arabera. Horrenbestez, Euskadiko langabezia tasa % 9,26koa izan da hirugarren hiruhilekoan. Nafarroari dagokionez, 1.800 langabe gehiago daude, eta guztira 25.900 pertsona daude lanik gabe. Azken urtebetean, langabeziak % 4,81 egin du behera . Horrek esan nahi du Foru Erkidegoa dela hiruhilekoko langabezia tasarik baxuena duen bigarrena, Balear Uharteen atzetik, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. Espainiako datuei dagokienez, 16.200 langabe gutxiago izan dira hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiru hilabeteetako datuekin alderatuta. Guztira 3.214.400 pertsona daude lanik gabe.

Bi etxebizitza miatu dituzte Ipar Irlandan, kamioi batean topatutako gorpuen harira

Bi etxebizitza miatu dituzte Ipar Irlandan, k...
Bi etxebizitza miatu dituzte Ipar Irlandan, kamioi batean topatutako gorpuen harira

Susmagarria, 25 urteko kamioilari ipa...
1:26 min.

Susmagarria, 25 urteko kamioilari ipar-irlandarra, Essexeko polizia-etxe batera eraman dute atxilotuta, eta poliziek galdeketa egin diote, gertatutakoaren ingurukoak argitzeko asmoz.

Erresuma Batuko Poliziak bi etxebizitza miatu ditu Ipar Irlandan, bart kamioi baten barruan 39 hilotz topatu ostean, Essex konderriko industria-gune batean, Ingalaterran. Tokiko hedabideen arabera, susmagarria Mo Robinson da, 25 urteko kamioilari ipar-irlandarra. Ggidaria heriotza horiekin zerikusia duelakoan atxilotu dute, eta, bitartean, biktimak identifikatzeko lanean ari dira. Erresuma Batuko Krimenaren Agentzia Nazionalak, bestalde, gertaera horietan parte hartu ahal izan zuten "antolatutako talde kriminalak" identifikatzeko lanean ari dela jakinarazi du. Erresuma Batuko Poliziak atzo esan zuenaren arabera, kamioiaren kabina Ipar Irlandatik heldu zen, eta Purfeeten hartu zuen trailerra. Bulgariako Atzerri Gaietarako Ministerioak adierazi duenez, ordea, atoia Bulgarian dago erregistratuta, Irlandako herritar batena den konpainia baten izenean. Segurtasun indarrak biktimak identifikatzeko lanean ari dira: adin nagusiko 38 pertsona eta nerabe bat.