Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-10-25ko bideoen artxiboa

Poliziaren esku jarraitzen dute Bilboko tiroketako bi atxilotuek

Poliziaren esku jarraitzen dute Bilboko tirok...
Poliziaren esku jarraitzen dute Bilboko tiroketako bi atxilotuek

Ondorengo orduotan eramango dituzte e...
3:18 min.

Ondorengo orduotan eramango dituzte epailearengana. Bi familiaren arteko liskar batek eragin omen du hilketa.

Bilboko Bilbo Zaharra auzoan ostegun honetan izandako tiroketaren ostean atxilotutako bi lagunek Ertzaintzaren bulegoetan jarraitzen dute, eta ziur aski ondorengo orduetan utziko dituzte epailearen esku, ostiral honetan bertan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Tiroketa horren ondorioz, gizon bat hil zen. Ostegun honetako 14:40 aldera, larrialdi-zerbitzuek hainbat dei jaso zituzten, eta, horien bidez, Bruno Mauricio Zabala kalean izandako tiroketa baten berri izan zuten. Zenbait patruila bertaratu ziren, eta gizon bat lurrean etzanda topatu zuten. Osasun-langile batzuek gizona artatu zuten, baina ezin izan zuten heriotza saihestu. Ertzaintzak sokaz hesi zuen gunea, gizonaren heriotza eragin zuen tiroketaren ustezko egileak topatzeko asmoz; ustezko egile horiek handik gutxira atxilotu zituzten, auzo horretan bertan. Bi atxilotuei egozten diete posta-eskopeta bat erabili zutela beste gizon baten anaiari tiro egiteko; antza, azken gizon horrek maitasunezko harremana izan zuen atxilotuetako gazteenaren emaztearekin. Engainatutako senarrak esan zion gizonari ez bueltatzeko auzora, ezta senideak ere, baina anaia, ostegunean, bertara joan zen; atxilotuak, biktima ikusi zutenean, eta biktima bera eztabaidatzen hasi ziren, eta azkenean, gizonaren heriotzaren amaitu zen. Gertakariaren ostean, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruila batzuek gaua eman dute auzoa zaintzen, bi familien arteko balizko liskarrak saihestea xede; ez da istilurik izan, aipatutako iturrien arabera. Gertaturikoaren harira, Sanfran Auzokideak elkarteak "sakonki" deitoratu du gizonaren heriotza, eta eskatu die euskal erakundeei "premiazko neurriak", gunea onbideratzeko, bertako bizilagunen "segurtasuna arrisku larrian" baitago. Ohar batean, elkarteak krimena salatu du, eta biktimaren senideei "doluminak" agertu dizkie. Adierazten duenez, San Frantziskon eta aldameneko kaleetan "gero eta handiagoak dira delinkuentzia eta segurtasunik eza", eta horrek egoerarik latzena ekarri du azkenean, alegia, "gizaki baten bizitzaren konpondu ezinezko galera". Elkarteak gogora ekarri du nola, azken hilabeteotan, salatu izan duen San Frantziskon "lapurretak, droga-trafikoa, emakumeen kontrako erasoak eta borroka jendetsuak gero eta ugariagoak" izan direla, "eta, bitartean, erakundeak beste alde batera begira izan direla". Eskatu diete agintari instituzionalei, eta, bereziki, Bilboko Udaleko alderdi guztiei, konpromiso bat, San Frantzisko "auzo segurua izateko". Halaber, taldeak gaitzetsi du Udalek edo udal-taldeek, orain arte, ez dutela antolatu elkarretaratzerik "auzoko bizilagunek bizi duten indarkeria salatzeko". Ohartarazi dute San Frantziskon ibiltzen diren gaizkileak "Bilboko beste gune batzuetara ere jaisten direla, delitu egiteko".

Zazpi lagun atxilotu dituzte eta kokaina-laborategi bat desegin dute, Nafarroan

Zazpi lagun atxilotu dituzte eta kokaina-labo...
Zazpi lagun atxilotu dituzte eta kokaina-laborategi bat desegin dute, Nafarroan

Droga-trafikoa eta talde kriminaleko ...
1:00 min.

Droga-trafikoa eta talde kriminaleko kideak izatea egozten dizkiete. Atxilotuetako sei kartzelan daude jada.

Zazpi lagun atxilotu dituzte eta kokaina-laborategi bat desegin dute, Nafarroan, Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak batera gauzatutako operazio batean. Operazio horretan, agenteek ondorengoa konfiskatu dute: salgai izateko prest zeuden eta milioi bat euroko baino gehiagoko merkatu-balioa zuten sei kilo kokaina, estupefazienteak ekoitzi eta ebakitzeko gailuak, moldeak, prentsak, ontziratze-makinak, ibilgailuak eta gailu mugikorrak, su-arma simulatuez gain. Atxilotuei droga-trafikoa eta talde kriminaleko kideak izatea egozten dizkiete. Bostek kolonbiar herritartasuna dute, batek venezuelarra eta beste batek espainiarra; sei kartzelan daude jada.

A-15a itxita egongo da berriro asteburu honetan, lanegatik

A-15a itxita egongo da berriro asteburu honet...
A-15a itxita egongo da berriro asteburu honetan, lanegatik

San Lorentzo-Larreko tunela moldatzen...
2:03 min.

San Lorentzo-Larreko tunela moldatzen amaitzeko azken zirkulazio etena da asteburukoa. Ostiraleko 22:00etatik igandeko 10:00ak arte egongo da itxita autobia.

San Lorentzo-Larreko tunelean egokitzapen lanak direla eta, Leitzarango Autobia (A-15a) itxita egongo da asteburuan. Lanok egiten amaitzeko egin beharreko azken zirkulazio etena da honakoa —aurreko bi asteburuetan ere zarratuta egon da—. Ostiral honetako 22:00etatik igandeko 10:00ak arte egongo da itxita, bi noranzkoetan, Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez. Europako araudira moldatzeko lanak egin behar izan dituzte dituzte San Lorentzo-Larre tunelean. Oraingoan, euste-hesia eta lanok seinalatzeko ikurrak kenduko dituzte, besteak beste. Ordezko bideak Nafarroatik Gipuzkoara ibilbide luzeko bidaiak egiteko, Altsasuraino N-1 errepidea hartzea gomendatzen dute eta Irurtzunen A-10 errepidea hartzea, Nafarroako Lurralde Kohesiorako Departamentutik adierazi duenez. Berastegi, Elduain edo Berrobira joateko, berriz, A-15a Andoainera bidean moztuta izango denez, Berastegiko lotunean buelta eman, eta Tolosa eta Leitza artean GI-2130 errepidetik ibili ahalko da.

Denboraleagatik desagertutako gizonezko baten gorpua aurkitu dute Tarragonan

Denboraleagatik desagertutako gizonezko baten...
Denboraleagatik desagertutako gizonezko baten gorpua aurkitu dute Tarragonan

Francoli ibaiaren bokalean aurkitu du...
1:05 min.

Francoli ibaiaren bokalean aurkitu dute hilotza, eta Guardia Zibilak desagertutako bost lagunetako bat dela baieztatu du.

Tarragonako portuan aurkitu duten gorpua denboraleagatik desagertutako batena da. Katalunia jo duen denboraleak Francoli ibaia haztea eragin zuen, eta ondorioz txikizio handia egin zuen ibaiaren harroan. Itsas Salbamenduak aurkitu du gizonezkoaren gorpua Tarragonako portuan, Francoli ibaiaren bokalean, eta identifikazio lanak amaitu ostean, Guardia Zibilak baieztatu du desagertutako bost lagunetako bat dela. Denboralearen ondorioz bi pertsona desagertu ziren Vilaverden (Tarragona), eta gorpuak asteazkenean aurkitu zituzten. Beste bi desagertu ziren L’Espluga de Francolin (Tarragona), eta horien autoa hutsik aurkitu zuten. Azkenik, kamioizale belgikar bat desagertu zen aipatu udalerrian, eta horren kamioia ere hutsik aurkitu dute.