Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-10-29ko bideoen artxiboa

Iñaki Abadek ezin du oraindik hirugarren gradua eskatu

Iñaki Abadek ezin du oraindik hirugarren grad...
Iñaki Abadek ezin du oraindik hirugarren gradua eskatu

Auzitegi Gorenak kartzela-zigorra 6 u...
1:26 min.

Auzitegi Gorenak kartzela-zigorra 6 urtetik 3,5era murriztu ostean, berriz sailkatzeko zain dago. Gauzak horrela, oraindik ezin du eskaera hori egin.

Iñaki Abad Altsasuko (Nafarroa) gazteetako batek ezin du oraindik hirugarren gradua eskatu. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatuta dago preso. Hasiera batean albiste-agentziek gaztea hirugarren gradua eskatzera zihoala esan badute ere, Radio Euskaditik bere inguruarekin harremanetan jarri dira, eta argitu dute oraindik Iñaki Abadek ezin duela eskaera hori egin, Auzitegi Gorenak kartzela-zigorra 6 urtetik 3,5era murriztu ostean, berriz sailkatzeko zain baitago. Espetxeko zuzendariak gehienez ere bi hilabeteko epea du eskaera horri erantzuteko, eta gaztea bigarren graduan uzten duen (ohikoa da preso arruntentzat) edo hirugarren graduan sailkatzen duen (erregimen ireki arrunta edo ireki mugatua) zehaztu beharko du bere idatzian.

Ultraeskuineko militar ohi batek bi pertsona larri zauritu ditu Baionako meskitan

Ultraeskuineko militar ohi batek bi pertsona ...
Ultraeskuineko militar ohi batek bi pertsona larri zauritu ditu Baionako meskitan

Erasotzailea, 84 urtekoa, meskitari s...
1:42 min.

Erasotzailea, 84 urtekoa, meskitari su ematen saiatu da, eta, ondoren, tiro egin du bi pertsonaren aurka. Atxilotu egin dute.

84 urteko militar ohi batek eraso egin dio atzo Baionako meskitari, eta bi pertsona larri zauritu ditu, tiroz. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. Erasotzailea Claude Sinke da, 84 urteko militar ohia. Duela lau urte hautagai izan zen ultraeskuineko Fronte Nazionalarekin (gaur egun Batasun Nazionala dena), departamenduko hauteskundeetan. Erasoaren ostean, ihes egin du, baina etxean atxilotu dute, Landetan. Erasotzailea atxilotzeko, Segurtasun Indarrek lehergaietan adituak diren taldeak bidali behar izan dituzte, armak, granadak eta lehergaiak zituela ohartarazi baitie. Frantziako presidenteak gaitzetsi egin du erasoa, eta Errepublikak ez duela inoiz gorrotoa onartuko nabarmendu du. "Behar beste egingo da egileak zigortzeko eta erlijio musulmaneko aberkideak babesteko. Promestu egiten dut", gaineratu du. Barne ministroa, bere aldetik, suminduta agertu da, "elkartasuna eta babesa" agertu dio komunitate musulmanari, eta txalotu egin du Poliziaren "profesionaltasuna".

Puigdemonten estradizioaren gaineko erabakia abenduaren 16ra arte atzeratu dute

Puigdemonten estradizioaren gaineko erabakia ...
Puigdemonten estradizioaren gaineko erabakia abenduaren 16ra arte atzeratu dute

Generalitateko presidente ohiaren def...
1:14 min.

Generalitateko presidente ohiaren defentsak saioa abendura arte atzeratzea eskatu du, estrategia hobeto prestatu ahal izateko, eta epaileak onartu egin du eskaria.

Epaileak Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren eskaria onartu du, eta, hortaz, haren euroaginduaren gaineko erabakia abenduaren 16ra arte atzeratzea ebatzi du. Belgikako Fiskaltzak Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia Espainiara estraditatzea eskatuko du gaur, haren aurkako euroaginduari buruzko saioan, sedizioa eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita, bere abokatuetako btaek aurreratu duenez. Fiskaltzaren ustez, Puigdemont bi delitu horiengatik Espainiako justiziaren esku utz daiteke, estradizioa ahalbidetzeko, Generalitateko presidente ohiari leporatutako delituen baliokidetasuna aurkitu behar baita Belgikako araudian. Generalitateko presidente ohiaren defentsak, berriz, saioa abendura arte atzeratzea eskatuko du, estrategia hobeto prestatu ahal izateko.

Sute handia izan da Santiagoko erdigunean, Txileko protestetan

Sute handia izan da Santiagoko erdigunean, Tx...
Sute handia izan da Santiagoko erdigunean, Txileko protestetan

Astelehen honetan izan da, herrialdea...
1:26 min.

Astelehen honetan izan da, herrialdearen hiriburuko merkataritza-gune batean, Gobernuaren egoitzarantz zihoan ibilaldi baten ostean.

Herritarren nahigabea plazaratzeko asmoz Txileko Gobernuaren egoitza den Moneda jauregirantz zihoan protesta bat sute handi batekin amaitu da astelehen honetan Santiagon, merkataritza-gune batean, herrialdearen hiriburuko erdigunean. Protestan, halaber, hainbat istilu eta barrikada izan dira. Protesta deitu dutenek Moneda jauregiko hesien aurreraino heldu nahi zuten, herritarren nahigabea adierazteko, baina, Karabineroek manifestariei aurre egin ondoren, protestariak Gobernuaren egoitzatik 200 bat metrora geratu dira. Borroka horien erdian, zenbait txanodunek merkataritza-gunea ixten zuen hesi metalikoa hautsi dute, eta hiru solairuko eraikinean sartu dira, dendak arpilatzera. Arpilatzea amaituta, sutea izan da merkataritza-gunearen barruan (batez ere, jantzi-dendak zeuden bertan), eta sua barreiatzen hasi da, suhiltzaileek kontrolpean hartu arte. Sutea aldameneko bi eraikinetara zabaldu da (bulegoak daude horietan), baina, esan bezala, suhiltzaileak bertaratu dira eta garrak merkataritza gunetik kanpora ez zabaltzea lortu dute. Aldameneko eraikinetara barreiatzeko zorian izan da, baina, azkenean, ez da halakorik gertatu, suhiltzaileei esker.