Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-10-30ko bideoen artxiboa

Ikastetxeetako sarreretan tabakoa saihesteko ekimen bat sustatuko du Jaurlaritzak

Ikastetxeetako sarreretan tabakoa saihesteko ...
Ikastetxeetako sarreretan tabakoa saihesteko ekimen bat sustatuko du Jaurlaritzak

Haur ugari biltzen diren guneetan tab...
1:38 min.

Haur ugari biltzen diren guneetan tabakoa erretzea edota zigarro elektronikoa kontsumitzea debekatu nahi du, nahiz eta toki horiek aire zabalean egon eta legeak bertan erretzea baimentzen duen.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako sarreretan tabakoa erretzea saihesteko ekimen bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Zehazki, euskal udalerri batzuetako ikastetxeetan emango diote hasiera sentsibilizazio eta kontzientziazio egitasmo honi, esperientzia pilotu batekin. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak “Kerik gabeko herriak” izeneko ekimena aurkeztu du atzo Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Murgak azaldu duenez, tabakorik gabeko guneak esparru irekietara zabaltzea da horren helburua. Hala, pertsona eta, bereziki, haur ugari biltzen diren guneetan, tabakoa erretzea edota zigarro elektronikoa kontsumitzea debekatu nahi du Jaurlaritzak, nahiz eta toki horiek aire zabalean egon eta legeak bertan erretzea baimentzen duen. Sentsibilizazio programa berria EAEko udalerri batzuetako ikastetxeetan frogatuko dute, Hezkuntza Sailak bultzatuko duen esperientzia pilotu baten bidez. Adikzioen VII. Planaren lehen ebaluazio-txostenaren berri emateko Legebiltzarrean egin duen agerraldian iragarri du Murgak ekimena. Plan horrek adikzioen kontsumoa murriztea du helburu, arreta indibidualeko neurrien bitartez ez ezik, ingurune osasungarriak sortzera eta gizartearen, ekonomiaren eta politikaren eremuei dagozkien faktore estrukturalagoetan eragina izatera bideratutako ekintzen bidez ere.

Uraren faktura % 6 garestituko da Bizkaian, batez beste 11,5 euro gehiago urtean

Uraren faktura % 6 garestituko da Bizkaian, b...
Uraren faktura % 6 garestituko da Bizkaian, batez beste 11,5 euro gehiago urtean

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arab...
2:07 min.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arabera, azpiegiturak eta zerbitzuaren kalitatea egungo eta etorkizuneko hiri urei buruzko eskakizunetara egokitzeko hartu du erabakia.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuengatiko tarifak % 6 igoko ditu datorren urtean. Gauzak horrela, Bizkaiko etxebizitzetan batez beste 11,5 euro gehiago ordainduko dituzte urtean uraren fakturan. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Arrigorriagan egin duen Batzar Nagusian hartu du erabakia. Izan ere, erakundeak egindako azterlanen arabera, egungo tarifekin zerbitzua ematetik eratorritako gastuen % 86 inguru estaltzen da. Hala, Ur Partzuergoaren arabera, beharrezkoa da pixkanaka % 100era hurbiltzea, "urari buruzko Europako zuzentarauaren kostuak berreskuratzeko printzipioari jarraiki". Gainera, erakunde horren arabera, igoera horrek "lurraldeak bere azpiegiturak eta zerbitzuaren kalitatea hiri urei buruzko egungo eta etorkizuneko euskal eta europar araudiak finkatzen dituen eskakizunetara egokitzeko behar duen inbertsioa bermatzen du". Bestalde, batzarrak 183,5 milioi euroko aurrekontua onartu du 2020rako, eta, horrenbestez, aurreko ekitaldiarekin alderatuta 4,5 milioi euro gehiago izango ditu. Ildo horretatik, aurrekontu osoaren % 36,4 hornidura eta saneamendu azpiegituretan inbertsio berriak egiteko erabiliko da. Guztira, 66,8 milioi euro bideratuko dira horretara, eta horietatik 10 milioi euro Ur Partzuergoak Bizkaiko Foru Aldundiarekin udalerrien azpiegiturak hobetzeko sinatutako hitzarmenetik datoz. Bestalde, Partzuergoak jakinarazi duenez, 2019ko urtarriletik irailera bitartean 918 familiek jaso dute saneamendu-tasaren % 80ko hobaria haien fakturetan, hau da, 2.571 likidaziok jaso dute hobaria, guztira, 37.125 euroko zenbatekoan.

Zaballako espetxeko bi funtzionario zauritu dituzte presoekin izandako liskar batean

Zaballako espetxeko bi funtzionario zauritu d...
Zaballako espetxeko bi funtzionario zauritu dituzte presoekin izandako liskar batean

Astelehen arratsaldean gertatu da. Bi...
1:26 min.

Astelehen arratsaldean gertatu da. Bi funtzionarioak bajan daude. Kartzelako zortzi preso bakartu dituzte, liskarragatik.

Zaballako espetxeko bi funtzionario zaurituta daude, astelehen arratsaldetik, hainbat presorekin izandako istilu batean preso batzuen erasoa pairatuta, TAMPM Tu Abandono Me Puede Matar presondegi-langileen elkarteak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez. Funtzionarioek kontraktura bat eta besoan lesio bat jasan zituzten, hurrenez hurren, eta bajan daude une honetan. TAMPMen iritziz "istilu jendetsu oso larria" izan zen. Asteleheneko 18:00ak aldera hasi zen. Orduan, zerbitzuetako burua haren moduluan "nolabaiteko indarra duen" preso bati hurbildu zitzaion, eta presoa langilea iraintzen hasi zen; beste preso batzuk, halaber, funtzionarioa inguratu zuten, bai eta hari laguntzeko joan ziren beste funtzionario batzuk ere, eta matxinada bat hasi zen. Istiluetan parte hartu zuten zazpi preso bakartu zituzten. Liskarretan zauritu ziren bi funtzionarioak. Kamerak aztertuta, istiluetan nahasita izan ziren beste bi preso identifikatu zituzten; horietako bat ere bakartu dute, "haren jarreraren larritasunagatik". Elkarteak jakitera eman duenez, Zaballako langileek diote "azken 20 urteotan" bertan bizi duten egoerarik arriskutsuena izan dela.

Nafar neskato bati biluzik hartutako argazkiak eskatzeagatik atxilotu dute gizon bat

Nafar neskato bati biluzik hartutako argazkia...
Nafar neskato bati biluzik hartutako argazkiak eskatzeagatik atxilotu dute gizon bat

Argazkien truke, mugikor bat eskaini ...
1:41 min.

Argazkien truke, mugikor bat eskaini zion gizonak neskatoari; garai hartan, 2018ko abuztuan, horrek 10 urte zituen. Gizona behin-behineko espetxean dago.

Kantabriako 23 urteko gizon bat atxilotu du Polizia Nazionalak, Nafarroako adingabe bat jazartzea egotzita; ustez, neskatoari azken belaunaldiko mugikor bat eskaini zion, eta trukean eskatu zizkion biluzik hartutako argazkiak. Poliziak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, atxiloketa urriaren 21ean egin zuen. Gertakariak 2018ko abuztuaren 10ean jazo ziren. Orduan, neskatoaren gurasoetako bat Nafarroako Bulego Nagusian azaldu zen, salatzeko ezezagun batek 10 urteko haren alaba engainatu egin zuela. Hain zuzen ere, azken belaunaldiko mugikor bat eskaini zion, biluzik hartutako argazkien truke. Bere adineko beste neskato bat zelakoan omen zuen hasia harremana neskatoak gizon harekin, sare sozial ezagun baten bidez. Gizonak argazki-lehiaketa batean parte hartzea eskaini omen zion adingabeari; lehiaketa horren saria gama altuko mugikorra zen, Polizia Nazionalak azaltzen duenez. Mugikor hori irabazteko aukera izateko, biluzik hartutako argazkiak eta bideoak bidali behar zizkion, 'WhatsApp' aplikazioa erabilita. Adingabeak onartu egin zuen eskaintza, baina, salaketaren ostean, polizia-ikerketen ondorioz, Kantabriako gazte bat identifikatu, aurkitu eta atxilotu zuten. I.A.D.A. inizialak ditu, eta leporatzen diote prostituzioarekin, sexu-esplotazioarekin eta adingabeak galbideratzearekin lotutako ustezko delitu bat. Atxilotuak ez zuen aurrekari penalik; epailearen esku utzi zuten, eta epaileak agindu zuen kartzelan sartzea.