Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-10-31ko bideoen artxiboa

Zazpi lagun atxilotu dituzte Bilbon iruzurrezko erroldatzeak egitea leporatuta

Zazpi lagun atxilotu dituzte Bilbon iruzurrez...
Zazpi lagun atxilotu dituzte Bilbon iruzurrezko erroldatzeak egitea leporatuta

Erroldatzea ostatu-apopilo kontratu b...
1:28 min.

Erroldatzea ostatu-apopilo kontratu baten bidez egiten zuten, etxebizitzen jabeen sinadura faltsutuz.

Polizia Nazionalak zazpi pertsona atxilotu ditu Bilbon, hiriburuko hainbat etxebizitzatan iruzur eginez erroldatzeko ostatu-kontratuak faltsutzeagatik, eta, ondorioz, Euskal Enplegu Zerbitzuari (Lanbide) iruzur egiten saiatzen ari zirelako. Atxiloketak urriaren 16an eta hil bereko 21ean, 22an eta 23an egindako bi operaziotan eman ziren. Bilboko Udalak irregulartasunak antzeman eta abisua eman ondoren hasi zen operazioa. Ikertuek jarraitu zuten jarduteko modua ostatu-apopilo kontratu baten bidez erroldatzea zen, erabilitako etxebizitzen jabeen sinadura faltsutuz, eta azken horiek zer gertatzen zen jakin barik. Operazioaren ideologoa pisuetako titularren filiazio-datuak lortzeaz arduratzen zen; ondoren, haren baimenik gabe, ostatu-apopilo kontratuak egiteko. Gainera, 150 euro kobratzen zizkien gainerako inplikatuei erroldatze-izapideagatik, eta 50 euro gehiago hilero, erroldatuta zeuden bitartean. Hori dela eta, pertsona horri, dokumentuak faltsutzearen ustezko delituaz gain, atzerriko herritarren eskubideen aurkako delituak egozten zaizkio. Ikertzaileen ustez, Lanbideren prestazio publikoak kobratzea bilatzen zuten atxilotuek, eta, aldi berean, Espainian bizitzeko baimenak lortu nahi zituzten.

2.000 lagun bildu dira Santurtzin bi etxebizitzaren okupazioa salatzeko

2.000 lagun bildu dira Santurtzin bi etxebizi...
2.000 lagun bildu dira Santurtzin bi etxebizitzaren okupazioa salatzeko

Protesta jendetsua egin dute Jose Mig...
1:28 min.

Protesta jendetsua egin dute Jose Migel Barandiaran kalean, bertako okupak etxetik aterarazteko asmoz. Ertzaintzak eraikinera hurbiltzea galarazi die manifestariei eta tentsio uneak izan dira.

2.000 pertsona inguru bildu dira arratsalde honetan Santurtzin, bi etxebizitzan legez kanpo bizi diren okupak aterarazteko asmoz. Ertzaintzak kalea itxi du eta manifestariei eraikinera hurbiltzea galarazi die. Okupak leihora atera dira eta izara bana eskegi dituzte, ondoko leloekin: "Kontratuak ditugu. Ez gara okupak" eta "Legea epaileak ezartzen du, eta ez zuek". Bizilagunek deitutako elkarretaratzea 19:00etan hasi da. Deialdia sare sozialen bidez egin dute. Portugaleten lortu zutena errepikatu nahi zuten, hau da, mobilizazio jendetsua egin eta okupak etxetik ateratzera behartzea. Bilkura handia izan da, baina ordurako Ertzaintzak dozena bat furgoneta bertaratua zituen eta manifestariei eraikineko atarira hurbiltzea galarazi die. Manifestariak segurtasun hesia gainditzen saiatu dira eta tentsio uneak izan dira. Udalak, legedia aldatzea babestu du, "horrelako egoeren aurrean berehalako erantzuna eman ahal izateko". "Ezin dugu horrelako egoera bidegaberik onartu eta horregatik jabetza pribatu baten usurpatzailea babesten duen araudia aldatzea eskatzen dugu", adierazi du Udal Gobernuak.

Uber hogei bat ibilgailurekin iritsi da Bilbora

Uber hogei bat ibilgailurekin iritsi da Bilbo...
Uber hogei bat ibilgailurekin iritsi da Bilbora

Etorkizunera begira beste toki batzue...
1:21 min.

Etorkizunera begira beste toki batzuetara hedatzea du helburu. UberX aplikazioaren bitartez hogei bat auto eskainiko ditu.

Uber Bilbon da jada. Gidariekin alokatzen diren ibilgailuak (VTC) eskaintzen dituen konpainia estatubatuarra isilean iritsi da Bizkaiko hiriburura, bere zerbitzua lurralde osora zabaltzeko asmoz. Zehazki, bere webgunean edo aplikazioan izena ematen duten gidariak eta bidaiariak elkartzen dituen multinazionalak 20 bat ibilgailu eskainiko ditu Bizkaiko hiriburuan, UberX aplikazioaren bitartez. Etorkizunera begira, bere zerbitzua inguruko beste toki batzuetara hedatzea du helburu. Dena dela, herritarren mugikortasuna errazteko asmoa duen plataformak aitortu du hastapenak zailak direla, eta, beraz, momentuz Bizkaiko hiriburuan arituko da bakarrik. Enpresa estatubatuarrak nazioarteko ehunka hiritan eskaintzen du bere zerbitzua, besteak beste, Madrilen, Sevillan, Txilen, Ekuadorren edo Perun, nahiz eta leku askotan haren etorrerak polemika piztu du. Gainera, Bartzelonan VTC bat aldez aurretik eskatzera behartzen duen araudia aldatu arte hirian ez zuela berriro zerbitzurik eskainiko iragarri zuen konpainia horrek duela gutxi.

Gutxienez 65 pertsona hil dira Pakistan iparraldean, tren batean izandako sutean

Gutxienez 65 pertsona hil dira Pakistan iparr...
Gutxienez 65 pertsona hil dira Pakistan iparraldean, tren batean izandako sutean

Suak trenaren hiru konpartimentu kisk...
0:52 min.

Suak trenaren hiru konpartimentu kiskali ditu, janaria prestatzeko konboian gas bonbona bat lehertu ostean. Hainbat pertsona zauritu dira.

Gutxienez 65 pertsona hil eta beste hainbat zauritu dira ostegun honetan Pakistan iparraldeko herri baten tren batean izandako sutean,. Tokiko agintarien esanetan, suak trenaren hiru konpartimentu kiskali ditu, janaria prestatzeko bagoian gas-bonbona bat lehertu ostean. "Bi bonbona lehertu dira sukaldean. Janaria prestatzen ari ziren eta zartaginean olioa zuten. Horrek sua bizitu du", adierazi du, Pakistango Trenbide ministroak. "Trena martxan zegoela salto eginda hil dira pertsona gehienak”, esan du eta sua berehala itzali dutela jakinarazi du. Ezbeharra izan den barruti horretako larrialdietarako zerbitzuko buruak hildakoen kopurua baieztatu du, eta gorpuak DNA proben bidez identifikatuko dituztela azaldu du. Pakistango lehen ministroak, bere aldetik, doluminak eman dizkie hildakoen senideei, eta zaurituak ahalik eta ondoren artatzea espero duela esan du.