Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-11-04ko bideoen artxiboa

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe....
1:13 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

84 urteko gizon bat hil da Zumaian, konortea galdu eta uretara erorita

84 urteko gizon bat hil da Zumaian, konortea ...
84 urteko gizon bat hil da Zumaian, konortea galdu eta uretara erorita

Ezbeharra Talaipe inguruan jazo zen. ...
0:48 min.

Ezbeharra Talaipe inguruan jazo zen. Senide batekin paseatzen ari zela, konortea galdu zuen, eta uretara erori zen. Gizonezkoa suspertzen saiatu ziren, baina hil egin zen.

84 urteko gizon bat hil da bart Zumaian (Gipuzkoa), Urolako itsasadarretik gertu konortea galdu eta uretara erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharra 19:30 aldera jazo zen, Talaipe inguruan, senide batekin paseatzen ari zela. Konortea galdu ondoren, gizona uretara erori zen, eta harekin zihoan senideak uretatik atera zuen. Ertzaintzaren hainbat patruila eta anbulantzia bat bertaratu ziren, eta gizonezkoa suspertzen saiatu ziren, baina hil egin zen.

'Aita Mari' ontzia Lesbosera iritsi da, zortz...
'Aita Mari' ontzia Lesbosera iritsi da, zortzi tona laguntza humanitariorekin

Itsas Laguntza Humanitarioaren ontzia...
0:50 min.

Itsas Laguntza Humanitarioaren ontzia urriaren 20an itsasoratu zen Pasaiako portutik; batez ere, oinetakoak eta neguari aurre egiteko arropa eraman du.

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontzia astelehen honetako goizean iritsi da Lesbosera (Grezia), zortzi tona laguntza humanitariorekin. Euskadi Irratiak baieztatu duenez, ontzia helmugara heldu da. Bereziki, oinetakoak eta neguari aurre egiteko arropa eraman die ondorengo hilabeteotan greziar uharteetan izango direnei. Aita Mari urriaren 20an itsasoratu zen Pasaiako portutik; aurreko asteotan, hainbat aldiz atzeratu behar izan zuen irteera hura.

Erresuma Batuan etorkinak sartzen zituen sare bat harrapatu dute

Erresuma Batuan etorkinak sartzen zituen sare...
Erresuma Batuan etorkinak sartzen zituen sare bat harrapatu dute

Ikerketako iturrien arabera, taldeak ...
0:37 min.

Ikerketako iturrien arabera, taldeak Bilboko portutik jarduten zuen bereziki.

Guardia Zibilak sare baten kontrako operazio bat jarri du martxan, ustez, Espainiako portuetatik etorkinak sartzeagatik Erresuma Batuan. Ikerketako iturrien arabera, taldeak Bilboko portutik jarduten zuen bereziki, baina Santander, Vigo, Ferrol, Ribadeo, Gijon, Aviles, Pasaia, Valentzia eta Castello bezalako tokiak ere erabili zituzten. Operazioak martxan jarraitzen duela adierazi dute iturri horiek, beste batzuek bederatzi atxilotu egon direla dioten bitartean.