Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Izenburua...

Describapena...

Testua...

Zaldibarren desagertutako bi langileak beste gune batean bilatzen ari dira

Halaber, lurra eta hondakinak egonkortzeko lan egiten ari dira zabortegian, bi desaertuen bilaketa errazteko.

Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian desagertutako bi langileak bilatzeko lanei ekin diete astelehen honetan erreskate zerbitzuek, 2. gunean, aurreko egunetan lanean izan diren eremua oso ezegonkorra baita.

Horrela, bilaketaz arduratzen ari diren beharginak eta makina astunak Alberto Sololuce eta Joaquin Beltran azken aldi ikusi zituzten mendi-magalaren beste aldean daude une honetan. Horrez gain, asteburu honetan helikoptero batek apar zigilatzailea jaurti du zabortegiaren goiko aldean, sua piztea saihesteko.

Bilaketa-lanen egoera aztertzeko, bilera tekniko berria egin zuten larunbatean, eta, bertan, hondakindegiko segurtasun- eta egonkortze-lanak aztertu zituzten. Langileak topatzea helburu, bi gunetan ari dira lanean, teknikariek gorpuak bertan daudela uste dutelako. Egonkortze-lanek aurrera egin ahala, bilaketa-gunea zabaltzen ari dira, geologoek segurutzat jotzen duten tokira iritsi arte.

Emakunde: Soldata arrakalak emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna betikotzen du

Emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratzen dute EAEn, eta bi sexuen soldata diferentzia 7.500 euro ingurukoa da.

Egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.500 euro ingurukoa da EAEn —INEren Soldata Egituraren Inkesta—. Langile bakoitzeko bataz besteko irabaztea 31.000 euro ingurukoa da gizonen kasuan, eta 23.500 euro ingurukoa emakumeen kasuan. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzuen sektorean dira, hain justu, emakume gehien duen sektorean.

Azterlan horren arabera, gainera, "Gizon askoren erantzunkidetasunik ezaren" ondorioz, emakumeek malgutasun handiagoko lanbideak onartu behar dituzte, lanaren eta familiaren beharrak orekatzeko, eta horrek lan-bereizketa horretan laguntzen du.

Koronabirusak 2.592 hildako eta 77.345 kutsatu utzi ditu dagoeneko Txinan

Azken orduotan 409 kasu berri baieztatu dituzte herrialdean, eta 150 pertsona hil dira; horietatik 149, Hubein, koronabirusa agertu zen probintzian.

Txinako Osasun Ministerioak astelehen honetan jakinarazi duenez, 2.592 pertsona hil eta 77.345 kutsatu dira dagoeneko herrialdean koronabirus berriaren eraginez.

Azken orduotan 409 kasu berri baieztatu dituzte herrialdean, eta 150 pertsona hil dira.

Hotzeria baten antzekoak dira birus-familia zabal horren sintoma nagusiak, baina sukarra, eztula eta arnasa hartzeko zailtasunak izan ditzakete gaixo batzuek. Kasu larriagoetan, infekzioak pneumonia, arnas sindrome akutu larria, giltzurrun-gutxiegitasuna eta heriotza ere eragin ditzake.

Izenburua...

Izenburua......
Izenburua...

Describapena......
1:59 min.

Describapena...

Testua...

2020/02/24

Zaldibarren desagertutako bi langileak beste gune batean bilatzen ari dira

Zaldibarren desagertutako bi langileak beste ...
Zaldibarren desagertutako bi langileak beste gune batean bilatzen ari dira

Halaber, lurra eta hondakinak egonkor...
1:09 min.

Halaber, lurra eta hondakinak egonkortzeko lan egiten ari dira zabortegian, bi desaertuen bilaketa errazteko.

Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian desagertutako bi langileak bilatzeko lanei ekin diete astelehen honetan erreskate zerbitzuek, 2. gunean, aurreko egunetan lanean izan diren eremua oso ezegonkorra baita. Horrela, bilaketaz arduratzen ari diren beharginak eta makina astunak Alberto Sololuce eta Joaquin Beltran azken aldi ikusi zituzten mendi-magalaren beste aldean daude une honetan. Horrez gain, asteburu honetan helikoptero batek apar zigilatzailea jaurti du zabortegiaren goiko aldean, sua piztea saihesteko. Bilaketa-lanen egoera aztertzeko, bilera tekniko berria egin zuten larunbatean, eta, bertan, hondakindegiko segurtasun- eta egonkortze-lanak aztertu zituzten. Langileak topatzea helburu, bi gunetan ari dira lanean, teknikariek gorpuak bertan daudela uste dutelako. Egonkortze-lanek aurrera egin ahala, bilaketa-gunea zabaltzen ari dira, geologoek segurutzat jotzen duten tokira iritsi arte.

2020/02/24

Emakunde: Soldata arrakalak emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna betikotzen du

Emakunde: Soldata arrakalak emakumeen eta giz...
Emakunde: Soldata arrakalak emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna betikotzen du

Emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago...
0:57 min.

Emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratzen dute EAEn, eta bi sexuen soldata diferentzia 7.500 euro ingurukoa da.

Egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.500 euro ingurukoa da EAEn —INEren Soldata Egituraren Inkesta—. Langile bakoitzeko bataz besteko irabaztea 31.000 euro ingurukoa da gizonen kasuan, eta 23.500 euro ingurukoa emakumeen kasuan. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzuen sektorean dira, hain justu, emakume gehien duen sektorean. Azterlan horren arabera, gainera, "Gizon askoren erantzunkidetasunik ezaren" ondorioz, emakumeek malgutasun handiagoko lanbideak onartu behar dituzte, lanaren eta familiaren beharrak orekatzeko, eta horrek lan-bereizketa horretan laguntzen du.

2020/02/24

Koronabirusak 2.592  hildako eta 77.345 kutsatu utzi ditu dagoeneko Txinan

Koronabirusak 2.592 hildako eta 77.345 kutsa...
Koronabirusak 2.592 hildako eta 77.345 kutsatu utzi ditu dagoeneko Txinan

Azken orduotan 409 kasu berri baiezta...
1:09 min.

Azken orduotan 409 kasu berri baieztatu dituzte herrialdean, eta 150 pertsona hil dira; horietatik 149, Hubein, koronabirusa agertu zen probintzian.

Txinako Osasun Ministerioak astelehen honetan jakinarazi duenez, 2.592 pertsona hil eta 77.345 kutsatu dira dagoeneko herrialdean koronabirus berriaren eraginez. Azken orduotan 409 kasu berri baieztatu dituzte herrialdean, eta 150 pertsona hil dira. Hotzeria baten antzekoak dira birus-familia zabal horren sintoma nagusiak, baina sukarra, eztula eta arnasa hartzeko zailtasunak izan ditzakete gaixo batzuek. Kasu larriagoetan, infekzioak pneumonia, arnas sindrome akutu larria, giltzurrun-gutxiegitasuna eta heriotza ere eragin ditzake.

2020/02/24

Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
Urtarrila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data