Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-11-07ko bideoen artxiboa

Abisu horia elurragatik gaur eta bihar, elur-maila 900 metrora jaitsiko baita

Abisu horia elurragatik gaur eta bihar, elur-...
Abisu horia elurragatik gaur eta bihar, elur-maila 900 metrora jaitsiko baita

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila...
1:16 min.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak beste bi abisu hori deituko ditu egun horietan: haizeagatik kostaldean eta nabigaziorako arriskuagatik.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia deituko du elurragatik gaur eta bihar; hain zuzen ere, 21:00etan hasiko da abisua, eta 09:00etan indargabetuko dute. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, elur-maila 900 metroraino jaitsiko da, eta prezipitazio handiagoak izango dira isurialde atlantikoan. Bi egun horietan, baina, abisu gehiago izango dira indarrean, Segurtasun Sailak beste bi deituko baititu. Bata haizeagatik jarriko dute, kostaldean, osteguneko 21:00etatik ostiraleko 15:00etara arte; bestea, aldiz, itsasaldeko arriskuagatik deituko dute, lehenengo bi milietako nabigazioari dagokionez; izan ere, 5 metroko olatuak izan litezke. Osteguneko 21:00etan hasiko eta ostiraletik larunbaterako gauerdian amaituko da olatuengatik ezarriko duten abisua. Nafarroan, AEMET Estatuko Meteorologia Agentziak hiru abisu hori ezarriko ditu ostiralean: elurragatik, Pirinioetan; euriagatik, isurialde atlantikoan; eta haizeagatik, Erriberan.

Emakume batek salatu du bi gizonek sexu erasoa egin diotela Barakaldon

Emakume batek salatu du bi gizonek sexu eraso...
Emakume batek salatu du bi gizonek sexu erasoa egin diotela Barakaldon

Erasoa astelehen gauean gertatu zen B...
0:34 min.

Erasoa astelehen gauean gertatu zen Bizkaiko herrian. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Barakaldon bi gizonek sexu erasoa egin diotela salatu du emakume batek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EiTBri baieztatu dionez. Erasoa astelehen gauean jazo zen, eta biktimak atzo jarri zuen salaketa. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta erasotzaileak atxilo hartzeko. Polizia autonomikoak ez du eraso matxista horren inguruko xehetasun gehiagorik eman.

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin ditu itunpekoen grebarako gutxieneko zerbitzuak

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin ditu itunpek...
Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin ditu itunpekoen grebarako gutxieneko zerbitzuak

ELA, Steilas, CCOO eta LAB sindikatue...
1:36 min.

ELA, Steilas, CCOO eta LAB sindikatuek greba deitu dute itunpeko ikastetxeetan azaroaren 7tik (osteguna) abenduaren 5era bitartean.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak nabarmen handitu ditu gutxieneko zerbitzuak ostegun honetan itunpeko irakaskuntzan hasiko den hilabeteko grebari begira, aurretik akordiorik ez badago; izan ere, zenbait kasutan bikoiztu eta hirukoiztu egin du aurreko grebarekin alderatuta ezarritako gutxieneko langileen kopurua. ELA, Steilas, CCOO eta LAB sindikatuek greba deitu dute itunpeko ikastetxeetan azaroaren 7tik (osteguna) abenduaren 5era bitartean, eta 100.000 ikasleri baino gehiagori eragingo die. Hilabete hori azken bi ikasturteetan deitutako 27 lanuzte-egunei gehituko zaie (aurreko ikasturtean 24 izan ziren), kolektiboaren lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmena berritzea eskatzeko. Hitzarmen horrek 9.000 langileri eragiten die, eta hamar urte daramatza berritu gabe. Grebaren deialdiaren berri izan zuenean, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen "neurriz kanpokoa" dela, eta ikasleen familiekiko begirunerik ez duela, eta hori kontuan izan dute gutxieneko zerbitzuak ezartzeko orduan, Josu Erkoreka bozeramaileak iragarri zuenez.

Osasun-prestazio zorrotzagoak Frantzian, migratzaile irregular eta errefuxiatuentzat

Osasun-prestazio zorrotzagoak Frantzian, migr...
Osasun-prestazio zorrotzagoak Frantzian, migratzaile irregular eta errefuxiatuentzat

Emmanuel Macronen Gobernuaren helburu...
1:57 min.

Emmanuel Macronen Gobernuaren helburua da iruzurraren eta abusuen aurka borrokatzea. 2020tik, halaber, europarrak ez direnei lan-baimenak emateko, kuotak ezarriko dituzte urtero.

Frantziako Gobernuak, iruzurraren eta abusuen aurka borrokatzeko helburua argudiatuta, egoera irregularrean dauden migratzaileentzako eta asilo-eskatzaileentzako osasun-prestazio batzuetako kontrola mugatu eta zorroztuko ditu. Asteazken honetan eman dute horren berri, immigrazioa aztergai izan duen hainbat ministeriok osatutako batzorde bat amaituta. Halaber, baieztatu egin dute Frantziak, 2020tik aurrera, kuotak ezarriko dituela urtero, europarrak ez diren herritarrei lan-baimenak emateko, langileak zein arlotan behar diren kontuan izanik. Ezkerrean, Macron presidentearen alderdiko parlamentari batzuen artean ere (mehatxua egin dute, esanez aukera dagoela aurkako botoa emateko), polemika sortu du neurrietako batek, bereziki: asilo-eskaria aurkeztu dutenei, lehen hiru hilabeteetan, osasun-prestazioak mugatzea. Epe horretan, premiazko arreta soilik jasoko dute; asmoa da eskaera mediku-arrazoiengatik egiten dutenei estimulua kentzea. Estatuko Laguntza Medikua izenekoaren onuradunen egiaztapenak zorroztuko dituzte, "paperarik gabeko" migratzaileei dagokienez; baimen mediku espezifikoa izan beharko dute tratamendu jakin batzuk jasotzeko, begi-lausoetako edo belauneko ebakuntzetarako, edo fisioterapia saioetarako, besteak beste. Frantzian bisa turistiko batekin sartzen dutenek eta herrialdean irregular moduan geratzen direnek ezin izango dute Estatuko Laguntza Medikuaren onuradunak izan bisa iraungi eta hiru hilabetera, gutxienez.