Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-11-08ko bideoen artxiboa

Eguraldi makurra iragarri dute hauteskunde egunerako

Eguraldi makurra iragarri dute hauteskunde eg...
Eguraldi makurra iragarri dute hauteskunde egunerako

Euria gogotik eta sarri egingo du. Ip...
1:03 min.

Euria gogotik eta sarri egingo du. Ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa areagotuko du, eta termometroek ez dituzte 11 ºC-ak gaindituko.

Aire masa hotz bat sartuko da igandean, hauteskunde egunean, eta giro petrala utziko du Euskal Herrian, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez. Euria goitik behera egingo du egun guztian, batez ere isurialde atlantikoan. Ekaitzak jo eta txingorra ere egin lezake. Tenperaturei dagokienez, hotz egingo du, bereziki barnealdean. Han, 5 graduz azpiko tenperatura minimoekin itzartuko dira, eta 10 ºC-ra igoko dira gehienez. Kostaldean, aldiz, 8 ºC ingurukoak izango dira hotzenak, eta maximoak, 11 ºC-koak. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, eta hotz sentsazioa areagotuko du. Elur kota 1.000 metrotik behera kokatuko da. Hori dela eta, elurragatik abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak.

Epailearen aurrera eraman dituzte Barakaldoko sexu-erasoaren ustezko bi egileak

Epailearen aurrera eraman dituzte Barakaldoko...
Epailearen aurrera eraman dituzte Barakaldoko sexu-erasoaren ustezko bi egileak

Erasoa astelehen gauean gertatu zen B...
1:47 min.

Erasoa astelehen gauean gertatu zen Bizkaiko herriko eraikin batean. Biktimak asteazkenean aurkeztu zuen salaketa. Barakaldoko Udalak iragarri du herri-akusazio gisa parte hartuko duela auzian.

Barakaldon, emakume batek astelehen gauean jasandako sexu-erasoa gatik atxilotutako 19 eta 20 urteko bi gizonak epailearen aurrera eraman dituzte ostiral honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Astelehenean, azaroak 4, jazo zen eraso matxista, Barakaldoko etxe batean. Dena dela, biktimak asteazkenean jarri zuen salaketa, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen ustezko erasotzaileak atxilotzeko asmoz. Hain justu, atzo goizean atxilotu zituzten eraso matxistaren ustezko egileak. Barakaldoko mugimendu feministak, erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo, Herriko Plazan, eta ehunka herritarrek bat egin zuten erasoa gaitzesteko protestarekin. Bestalde, Barakaldoko Udalak iragarri du herri-akusazio gisa aurkeztuko dela auzian. Amaia del Campo alkateak Zigor Kodea eguneratzeko eskatu du, "emakumeen aurkako delitu higuingarri horiek merezi duten zigorra jaso dezaten". Alkateak Bozeramaileen Batzordea deitu du, eta bertan adierazpen instituzional bat onartu dute, baita mugimendu feministak gaur arratsaldean deitutako elkarretaratzea babestu ere. Del Campok esan du dei egin nahi diela "astelehenetik aurrera gobernu gisa eratzeko betebeharra duten Madrilgo politikariei", eta eskatuko liekeela "lehen zeregin gisa jar dezatela Zigor Kodearen eguneraketa, emakumeen aurkako delitu higuingarri horiek merezi duten zigorra jaso dezaten". Alkatea Clara Campoamor elkartearekin harremanetan jarri da, prozeduran "eskutik helduta joateko".

Emakume bat oso larri zauritu da Eguesen izandako zirkulazio-istripu batean

Emakume bat oso larri zauritu da Eguesen izan...
Emakume bat oso larri zauritu da Eguesen izandako zirkulazio-istripu batean

Auto batek eta kamioi artikulatu bate...
0:53 min.

Auto batek eta kamioi artikulatu batek talka egin dute. Ibilgailu artikulatuaren gidaria onik atera da.

Caparrosoko 55 urteko emakume bat oso larri zauritu zen atzo, osteguna, 16:50ean, Na-150 errepidean (Iruñea-Agoitz-Irunberri), Egues udalerrian, izandako zirkulazio-istripu batean. Auto batek eta kamioi artikulatu batek talka egin zuten, Foruzaingoak jakinarazi duenez, eta autoa gidatzen zuen emakumea Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten, anbulantzian. Auto artikulatuaren gidaria, Huarteko 32 urteko bizilaguna, onik atera zen. Atestatuen Dibisioak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Alderdiak legez kanpo uztearen aldeko mozioa errekurritzea aztertzen ari da Sanchez

Alderdiak legez kanpo uztearen aldeko mozioa ...
Alderdiak legez kanpo uztearen aldeko mozioa errekurritzea aztertzen ari da Sanchez

Espainiako Gobernuko jarduneko presid...
2:00 min.

Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak uste du Madrilgo Asanbleak onartutako testua "joera atzerakoi oso arriskutsua" dela eta Konstituzionalera jotzeko aukera mahai gainean dutela.

Espainiako Gobernua aztertzen ari da atzo alderdi independentistak legez kanpo uztearen alde PPk, Cs-k eta Voxek adostutako mozioa Auzitegi Konstituzionalera eramatea, Pedro Sanchez jarduneko presidenteak gaur argitu duenez. Cadena Ser irrati katean eta TVE-n eskainitako bi elkarrizketetan adierazi duenez, Voxek bultzatu eta PPk eta Ciudadanosek babestutako testua "joera atzerakoi oso arriskutsua" da, eta agerian utzi du "ultraeskuinak PPrengan eta Ciudadanosengan eragin duen inposizio ideologikoa". Sanchezen aburuz, "Voxek elektoralki jakin ditu Cs eta PP". Jardunean den presidenteak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak maiz errekurritu ditu Kataluniako Parlamentuak onartutako mozioak, "Konstituzionalaren epaiak urratu dituztenean edota Kataluniaren eskuduntzak gainditu dituztenean". "Irmotasun eta proportzio berarekin jokatu behar dugu Parlamentu batek alderdiak legez kanpo uztea eskatzen duenean, eskaera ultraeskuinak egindakoa denean", erantsi du. "Oinarri legala ote dagoen ikusi behar dugu, eta halakorik badago, ezin izan zalantzarik Konstituzionalera joko dugula", nabarmendu du TVEn. Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "ultraeskuinak kate pribatuak itxi nahi ditu, kazetariei betoa ezartzen die eta homosexualei gaixoak direla esaten die, indarkeria matxistan salaketa faltsuez ari da eta alderdiak legez kanpo utzi nahi ditu. Horrek guztiak izena du Europako historian, eta ez da beharrezkoa esatea zein den denok badakigulako".