Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?

Txartela 2013an erosi zutenek berritu egin beharko dute aurten.

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten. Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2013an jarri zuen martxan, eta hasiera batean lau urteko epe-muga jarri zioten arren, 2017an hiru urte gehiago luzatu zuten. Hori dela eta, aurten iraungiko dira Barik txartel asko. Partzuergotik, hilero 40.000 txartel iraungitzea aurreikusten dute.

Guztira 1.900.000 txartel inguru daude eta, Partzuergoaren esanetan, erabiltzaile bakoitzak, batez beste, bizpahiru txartel ditu. Txartelaren iraungitze data Partzuergoaren webgunean ikus daiteke (https://www.ctb.eus/eu/barik-iraungitze-data-kontsultatu).

Txartel zaharreko dirua ez da galtzen, erabiltzaileak txartel berrira pasatu ahalko baitu lau hilabeteko epean, iraungitze datatik zenbatzen hasita. Horretarako, Bizkaiko Garraio Partzuergoak dituen 11 bulegoetako (https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta) batera joan beharra dago.

Nolanahi ere, espero da txartel fisikoen erabilera jaistea, urte amaieran Partzuergoak sistema berria jarriko baitu abian ordainketan telefonoarekin egin ahal izateko. Hala ere, txartel fisikoak ez dira guztiz desagertuko.

Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretiro-pentsioak 2020an

"Ez da pentsiodunen erosteko ahalmenaren murrizketarik izango, 2021eko apirila baino lehen" ordainsari konpentsatzaile bat jasoko baitute, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu.

Erretiro-pentsioak % 0,9 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera, Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu duen lege-dekretuaren arabera. Gainera, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu, pentsiodunek "2021eko apirila baino lehen" jasoko dute ordainsari konpentsatzaile bat.

Sanchezek azaroaren 10eko hauteskundeen aurretik aurreratutako neurria da, urtero pentsioak aurreikusitako inflazioaren arabera berriro baloratzeko konpromisoa hartu baitzuen orduan.

Gobernuak egiten duen inflazioaren batez besteko aurreikuspenari erantzuten dio igoerak, eta igoera horrekin ia 10 milioi pentsiodunekin hartutako konpromisoa betetzen duela azaldu du Sanchezek. Horrenbestez, erosteko ahalmena galtzeak ekarri zien "% 0,25eko gehienezko igoera" zuzendu du.

Moncloatik jakinarazi dutenez, igoera hori "otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrileko atzerapenak sartuko ditu".

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Hainbat deliturengatik aurrekariak dituen 40 urteko gizonezko bat da atxilo hartutakoa. Egia auzoko kale batean biktimari atzetik hurbildu zitzaion eta ukituak egin zizkion.

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Eraso matxista 12:00ak aldera jazo zen, Egia auzoko kale batean. Gizona atzetik hurbildu zitzaion emakumeari, eta ukituak egin zizkion jarrera lizunarekin.

Biktimak aurre egin zion, eta gizonak ihes egin zuen. Jarraian, Ertzaintzarengana jo zuen emakumeak salaketa aurkeztera. Agenteek handik gutxira atzeman zuten ustezko erasotzailea Mandasko Dukearen etorbidean, eta sexu abusu delitua egotzita atxilotu zuten.

Atxilotutakoak aurrekariak ditu hainbat deliturengatik. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa kendu eta urruntze-agindua urratzeagatik

Gertakaria Erriberako herri batean jazo da. Gizonak bikotekide ohiaren aurkako kautelazko urruntze-agindua zuen, eta urratu egin du.

Foruzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du kautelazko neurria urratzea egotzita; izan ere, epailearen aginduz, bere bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua zuen, eta bere kokapenaren berri ematen zuen gailua kendu du.

Gertakaria Erriberako herri batean gertatu da orain gutxi, patruila bat atxilotuak esleituta zuen zaintza-dispositiboa egiaztatzera bertaratu ondoren, bi ordu baino gehiago baitzeramatzan konexiorik gabe. Genero indarkeriarekin lotutako urruntze neurriak dituzten pertsonak aurkitzeko mekanismoa da gailu hori.

Agenteak biktimaren etxera heldu zirenean, atxilotua haren etxebizitza barruan zegoela ikusi zuten, urruntze-agindua indarrean zuen arren.

Atxilotutako gazteak agenteei adierazi dienez, metalezko zerra batekin kendu zuen gailua, eta alboko baxera batetik salto eginez sartu zen etxera, bezperan etxeko giltzak konfiskatu baitzizkioten.

Hori guztia dela eta, kautelazko neurria urratzea egotzita atxilotu zuten, eta polizia-etxera eraman zuten, atestatua egin eta agintaritza judizialaren esku uzteko.

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurt...
Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?

Txartela 2013an erosi zutenek berritu...
1:47 min.

Txartela 2013an erosi zutenek berritu egin beharko dute aurten.

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten. Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2013an jarri zuen martxan, eta hasiera batean lau urteko epe-muga jarri zioten arren, 2017an hiru urte gehiago luzatu zuten. Hori dela eta, aurten iraungiko dira Barik txartel asko. Partzuergotik, hilero 40.000 txartel iraungitzea aurreikusten dute. Guztira 1.900.000 txartel inguru daude eta, Partzuergoaren esanetan, erabiltzaile bakoitzak, batez beste, bizpahiru txartel ditu. Txartelaren iraungitze data Partzuergoaren webgunean ikus daiteke (https://www.ctb.eus/eu/barik-iraungitze-data-kontsultatu). Txartel zaharreko dirua ez da galtzen, erabiltzaileak txartel berrira pasatu ahalko baitu lau hilabeteko epean, iraungitze datatik zenbatzen hasita. Horretarako, Bizkaiko Garraio Partzuergoak dituen 11 bulegoetako (https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta) batera joan beharra dago. Nolanahi ere, espero da txartel fisikoen erabilera jaistea, urte amaieran Partzuergoak sistema berria jarriko baitu abian ordainketan telefonoarekin egin ahal izateko. Hala ere, txartel fisikoak ez dira guztiz desagertuko.

2020/01/16

Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretiro-pentsioak 2020an

Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretir...
Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretiro-pentsioak 2020an

"Ez da pentsiodunen erosteko ahalmena...
1:15 min.

"Ez da pentsiodunen erosteko ahalmenaren murrizketarik izango, 2021eko apirila baino lehen" ordainsari konpentsatzaile bat jasoko baitute, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu.

Erretiro-pentsioak % 0,9 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera, Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu duen lege-dekretuaren arabera. Gainera, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu, pentsiodunek "2021eko apirila baino lehen" jasoko dute ordainsari konpentsatzaile bat. Sanchezek azaroaren 10eko hauteskundeen aurretik aurreratutako neurria da, urtero pentsioak aurreikusitako inflazioaren arabera berriro baloratzeko konpromisoa hartu baitzuen orduan. Gobernuak egiten duen inflazioaren batez besteko aurreikuspenari erantzuten dio igoerak, eta igoera horrekin ia 10 milioi pentsiodunekin hartutako konpromisoa betetzen duela azaldu du Sanchezek. Horrenbestez, erosteko ahalmena galtzeak ekarri zien "% 0,25eko gehienezko igoera" zuzendu du. Moncloatik jakinarazi dutenez, igoera hori "otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrileko atzerapenak sartuko ditu".

2020/01/16

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bat...
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Hainbat deliturengatik aurrekariak di...
1:03 min.

Hainbat deliturengatik aurrekariak dituen 40 urteko gizonezko bat da atxilo hartutakoa. Egia auzoko kale batean biktimari atzetik hurbildu zitzaion eta ukituak egin zizkion.

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Eraso matxista 12:00ak aldera jazo zen, Egia auzoko kale batean. Gizona atzetik hurbildu zitzaion emakumeari, eta ukituak egin zizkion jarrera lizunarekin. Biktimak aurre egin zion, eta gizonak ihes egin zuen. Jarraian, Ertzaintzarengana jo zuen emakumeak salaketa aurkeztera. Agenteek handik gutxira atzeman zuten ustezko erasotzailea Mandasko Dukearen etorbidean, eta sexu abusu delitua egotzita atxilotu zuten. Atxilotutakoak aurrekariak ditu hainbat deliturengatik. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

2020/01/16

Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa kendu eta urruntze-agindua urratzeagatik

Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa ...
Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa kendu eta urruntze-agindua urratzeagatik

Gertakaria Erriberako herri batean ja...
1:06 min.

Gertakaria Erriberako herri batean jazo da. Gizonak bikotekide ohiaren aurkako kautelazko urruntze-agindua zuen, eta urratu egin du.

Foruzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du kautelazko neurria urratzea egotzita; izan ere, epailearen aginduz, bere bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua zuen, eta bere kokapenaren berri ematen zuen gailua kendu du. Gertakaria Erriberako herri batean gertatu da orain gutxi, patruila bat atxilotuak esleituta zuen zaintza-dispositiboa egiaztatzera bertaratu ondoren, bi ordu baino gehiago baitzeramatzan konexiorik gabe. Genero indarkeriarekin lotutako urruntze neurriak dituzten pertsonak aurkitzeko mekanismoa da gailu hori. Agenteak biktimaren etxera heldu zirenean, atxilotua haren etxebizitza barruan zegoela ikusi zuten, urruntze-agindua indarrean zuen arren. Atxilotutako gazteak agenteei adierazi dienez, metalezko zerra batekin kendu zuen gailua, eta alboko baxera batetik salto eginez sartu zen etxera, bezperan etxeko giltzak konfiskatu baitzizkioten. Hori guztia dela eta, kautelazko neurria urratzea egotzita atxilotu zuten, eta polizia-etxera eraman zuten, atestatua egin eta agintaritza judizialaren esku uzteko.

2020/01/16

Urtarrila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2020-01-08ko bideoen artxiboa

Sanchezek Espainiako presidente kargua hartu du

Sanchezek Espainiako presidente kargua hartu ...
Sanchezek Espainiako presidente kargua hartu du

Ekitaldia 11:00etan izan da, Zarzuela...
0:50 min.

Ekitaldia 11:00etan izan da, Zarzuela Jauregian.

Kongresuak Espainiako presidente inbestitu eta biharamunean, Pedro Sanchezek gaur hartu du kargua, Felipe VI.a erregearen aurrean, Errege Etxeak jakinarazi duenez. Ekitaldia 11:00etan izan da. Horrenbestez, Sanchezek bigarrenez hitzemango du presidente kargua. Lehen aldia 2018ko ekainean izan zen, Mariano Rajoy orduko gobernuburuaren aurkako zentsura mozioaren ostean. Kargua gurutzea eta Biblia erabili barik promestu zuen lehen presidentea izan zen.

Ekonomia zirkularrak 3.000 lanpostu berri sortuko ditu EAEn 2030era arte

Ekonomia zirkularrak 3.000 lanpostu berri sor...
Ekonomia zirkularrak 3.000 lanpostu berri sortuko ditu EAEn 2030era arte

Eusko Jaurlaritzak onartutako estrate...
1:20 min.

Eusko Jaurlaritzak onartutako estrategiaren neurrietako bat dela eta, 2030ean merkatuan jartzen diren plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izango dira.

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan onartu duen Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren helburua da eredu ekonomiko horrek 3.000 enplegu berri sortzea eta 2030era arte CO2 isurketak % 26 murriztea. Estrategiaren neurrietako bat da 2030ean merkatuan jarriko diren plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea. Horrenbestez, Estrategiaren helburu nagusietako bat da "produktibitate materiala" % 30 handitzea, baliabideak modu eraginkorragoan aprobetxatuz eta materialen inportazioarekiko eta erauzketarekiko mendekotasun txikiagoa eraginez. Era berean, material zirkularraren erabilera-tasa % 30 handitu nahi da, eta horrek birziklapenaren sektorea bultzatuko du, baita baliabideen eraldaketarekin eta aprobetxamenduarekin lotutako enpresen agerpena ere, berrerabiltzearen bidez. Erreforma horiei ekiteko, inbertsiorako, I+G+Brako eta zerga-kenkarietarako laguntzak abiaraztea bultzatuko du Jaurlaritzak, beste neurri batzuen artean.

AEBko tropak dauden Al Asad eta Erbil base irakiarrei eraso egin die Iranek

AEBko tropak dauden Al Asad eta Erbil base ir...
AEBko tropak dauden Al Asad eta Erbil base irakiarrei eraso egin die Iranek

Soleimaniren hilketari erantzunez, do...
1:23 min.

Soleimaniren hilketari erantzunez, dozena bat misil jaurti ditu Teheranek. Pentagonoak erasoa baieztatu du, eta inguruan dauden estatubatuarrak babesteko beharrezko neurriak hartuko dituzte.

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) tropak dauden Irakeko Al Asad eta Erbil base militarrei eraso egin die asteazken goizaldean Iranek, Qasem Soleimani jeneral irandarraren hilketa dela eta. AEBk, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean hil zuen azken hamarkadetako Irango buruzagi militar boteretsuena. Irango Guardia Iraultzaileak bere gain hartu du hainbat misilekin egindako erasoa, eta, aldi berean, "edozein ekintza edo eraso berrik" erantzun "mingarriago eta zapalgarriagoak" ekarriko dituela ohartarazi dio AEBri. Defentsa Departamentuak "neurri egoki guztiak hartu ditu" bere langileak "babesteko, eta" alerta gorenean "egon dira. Era berean, egoera ebaluatu ahala," Estatu Batuetako langileak babesteko eta defendatzeko beharrezko neurri guztiak "hartuko dituztela zehaztu du.

179 pertsona hil dira Teheranen, hegazkin bat lurrera erorita

179 pertsona hil dira Teheranen, hegazkin bat...
179 pertsona hil dira Teheranen, hegazkin bat lurrera erorita

Boeing 737 motako hegazkina Kievera a...
1:13 min.

Boeing 737 motako hegazkina Kievera abiatu da, baina aireratu eta denbora gutxira erori da, Irango Khomeini Imama Nazioarteko Aireportuan, arazo teknikoak direla eta.

179 pertsona zeramatzan hegazkin ukrainar batek istripua izan du gaur, asteazkena, Irango Khomeini Imama Nazioarteko Aireportuan, Teheran hegoaldean. Tokiko hedabideek jakitera eman dutenez, bidaiari guztiak hil dira, eta baita tripulazioko kideak ere. Ukraine International Airlines konpainiako Boeing 737 motako hegazkina Kievera abiatu da, baina aireratu eta denbora gutxira erori da, IRNA Irango albiste-agentzia ofizialak zabaldutakoaren arabera. Lau anbulantzia eta helikoptero bat bidali dute bertara, bi larrialdi talderekin. Baina, litekeena da bidaiari guztiak hil izana, istripu larra izan baita. Bestalde, Tasnim albiste-agentziaren esanetan, hegazkinaren arazo teknikoek eragin omen dute ezbeharra.