Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?

Txartela 2013an erosi zutenek berritu egin beharko dute aurten.

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten. Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2013an jarri zuen martxan, eta hasiera batean lau urteko epe-muga jarri zioten arren, 2017an hiru urte gehiago luzatu zuten. Hori dela eta, aurten iraungiko dira Barik txartel asko. Partzuergotik, hilero 40.000 txartel iraungitzea aurreikusten dute.

Guztira 1.900.000 txartel inguru daude eta, Partzuergoaren esanetan, erabiltzaile bakoitzak, batez beste, bizpahiru txartel ditu. Txartelaren iraungitze data Partzuergoaren webgunean ikus daiteke (https://www.ctb.eus/eu/barik-iraungitze-data-kontsultatu).

Txartel zaharreko dirua ez da galtzen, erabiltzaileak txartel berrira pasatu ahalko baitu lau hilabeteko epean, iraungitze datatik zenbatzen hasita. Horretarako, Bizkaiko Garraio Partzuergoak dituen 11 bulegoetako (https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta) batera joan beharra dago.

Nolanahi ere, espero da txartel fisikoen erabilera jaistea, urte amaieran Partzuergoak sistema berria jarriko baitu abian ordainketan telefonoarekin egin ahal izateko. Hala ere, txartel fisikoak ez dira guztiz desagertuko.

Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretiro-pentsioak 2020an

"Ez da pentsiodunen erosteko ahalmenaren murrizketarik izango, 2021eko apirila baino lehen" ordainsari konpentsatzaile bat jasoko baitute, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu.

Erretiro-pentsioak % 0,9 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera, Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu duen lege-dekretuaren arabera. Gainera, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu, pentsiodunek "2021eko apirila baino lehen" jasoko dute ordainsari konpentsatzaile bat.

Sanchezek azaroaren 10eko hauteskundeen aurretik aurreratutako neurria da, urtero pentsioak aurreikusitako inflazioaren arabera berriro baloratzeko konpromisoa hartu baitzuen orduan.

Gobernuak egiten duen inflazioaren batez besteko aurreikuspenari erantzuten dio igoerak, eta igoera horrekin ia 10 milioi pentsiodunekin hartutako konpromisoa betetzen duela azaldu du Sanchezek. Horrenbestez, erosteko ahalmena galtzeak ekarri zien "% 0,25eko gehienezko igoera" zuzendu du.

Moncloatik jakinarazi dutenez, igoera hori "otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrileko atzerapenak sartuko ditu".

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Hainbat deliturengatik aurrekariak dituen 40 urteko gizonezko bat da atxilo hartutakoa. Egia auzoko kale batean biktimari atzetik hurbildu zitzaion eta ukituak egin zizkion.

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Eraso matxista 12:00ak aldera jazo zen, Egia auzoko kale batean. Gizona atzetik hurbildu zitzaion emakumeari, eta ukituak egin zizkion jarrera lizunarekin.

Biktimak aurre egin zion, eta gizonak ihes egin zuen. Jarraian, Ertzaintzarengana jo zuen emakumeak salaketa aurkeztera. Agenteek handik gutxira atzeman zuten ustezko erasotzailea Mandasko Dukearen etorbidean, eta sexu abusu delitua egotzita atxilotu zuten.

Atxilotutakoak aurrekariak ditu hainbat deliturengatik. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa kendu eta urruntze-agindua urratzeagatik

Gertakaria Erriberako herri batean jazo da. Gizonak bikotekide ohiaren aurkako kautelazko urruntze-agindua zuen, eta urratu egin du.

Foruzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du kautelazko neurria urratzea egotzita; izan ere, epailearen aginduz, bere bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua zuen, eta bere kokapenaren berri ematen zuen gailua kendu du.

Gertakaria Erriberako herri batean gertatu da orain gutxi, patruila bat atxilotuak esleituta zuen zaintza-dispositiboa egiaztatzera bertaratu ondoren, bi ordu baino gehiago baitzeramatzan konexiorik gabe. Genero indarkeriarekin lotutako urruntze neurriak dituzten pertsonak aurkitzeko mekanismoa da gailu hori.

Agenteak biktimaren etxera heldu zirenean, atxilotua haren etxebizitza barruan zegoela ikusi zuten, urruntze-agindua indarrean zuen arren.

Atxilotutako gazteak agenteei adierazi dienez, metalezko zerra batekin kendu zuen gailua, eta alboko baxera batetik salto eginez sartu zen etxera, bezperan etxeko giltzak konfiskatu baitzizkioten.

Hori guztia dela eta, kautelazko neurria urratzea egotzita atxilotu zuten, eta polizia-etxera eraman zuten, atestatua egin eta agintaritza judizialaren esku uzteko.

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurt...
Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?

Txartela 2013an erosi zutenek berritu...
1:47 min.

Txartela 2013an erosi zutenek berritu egin beharko dute aurten.

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten. Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2013an jarri zuen martxan, eta hasiera batean lau urteko epe-muga jarri zioten arren, 2017an hiru urte gehiago luzatu zuten. Hori dela eta, aurten iraungiko dira Barik txartel asko. Partzuergotik, hilero 40.000 txartel iraungitzea aurreikusten dute. Guztira 1.900.000 txartel inguru daude eta, Partzuergoaren esanetan, erabiltzaile bakoitzak, batez beste, bizpahiru txartel ditu. Txartelaren iraungitze data Partzuergoaren webgunean ikus daiteke (https://www.ctb.eus/eu/barik-iraungitze-data-kontsultatu). Txartel zaharreko dirua ez da galtzen, erabiltzaileak txartel berrira pasatu ahalko baitu lau hilabeteko epean, iraungitze datatik zenbatzen hasita. Horretarako, Bizkaiko Garraio Partzuergoak dituen 11 bulegoetako (https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta) batera joan beharra dago. Nolanahi ere, espero da txartel fisikoen erabilera jaistea, urte amaieran Partzuergoak sistema berria jarriko baitu abian ordainketan telefonoarekin egin ahal izateko. Hala ere, txartel fisikoak ez dira guztiz desagertuko.

2020/01/16

Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretiro-pentsioak 2020an

Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretir...
Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretiro-pentsioak 2020an

"Ez da pentsiodunen erosteko ahalmena...
1:15 min.

"Ez da pentsiodunen erosteko ahalmenaren murrizketarik izango, 2021eko apirila baino lehen" ordainsari konpentsatzaile bat jasoko baitute, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu.

Erretiro-pentsioak % 0,9 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera, Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu duen lege-dekretuaren arabera. Gainera, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu, pentsiodunek "2021eko apirila baino lehen" jasoko dute ordainsari konpentsatzaile bat. Sanchezek azaroaren 10eko hauteskundeen aurretik aurreratutako neurria da, urtero pentsioak aurreikusitako inflazioaren arabera berriro baloratzeko konpromisoa hartu baitzuen orduan. Gobernuak egiten duen inflazioaren batez besteko aurreikuspenari erantzuten dio igoerak, eta igoera horrekin ia 10 milioi pentsiodunekin hartutako konpromisoa betetzen duela azaldu du Sanchezek. Horrenbestez, erosteko ahalmena galtzeak ekarri zien "% 0,25eko gehienezko igoera" zuzendu du. Moncloatik jakinarazi dutenez, igoera hori "otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrileko atzerapenak sartuko ditu".

2020/01/16

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bat...
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Hainbat deliturengatik aurrekariak di...
1:03 min.

Hainbat deliturengatik aurrekariak dituen 40 urteko gizonezko bat da atxilo hartutakoa. Egia auzoko kale batean biktimari atzetik hurbildu zitzaion eta ukituak egin zizkion.

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Eraso matxista 12:00ak aldera jazo zen, Egia auzoko kale batean. Gizona atzetik hurbildu zitzaion emakumeari, eta ukituak egin zizkion jarrera lizunarekin. Biktimak aurre egin zion, eta gizonak ihes egin zuen. Jarraian, Ertzaintzarengana jo zuen emakumeak salaketa aurkeztera. Agenteek handik gutxira atzeman zuten ustezko erasotzailea Mandasko Dukearen etorbidean, eta sexu abusu delitua egotzita atxilotu zuten. Atxilotutakoak aurrekariak ditu hainbat deliturengatik. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

2020/01/16

Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa kendu eta urruntze-agindua urratzeagatik

Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa ...
Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa kendu eta urruntze-agindua urratzeagatik

Gertakaria Erriberako herri batean ja...
1:06 min.

Gertakaria Erriberako herri batean jazo da. Gizonak bikotekide ohiaren aurkako kautelazko urruntze-agindua zuen, eta urratu egin du.

Foruzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du kautelazko neurria urratzea egotzita; izan ere, epailearen aginduz, bere bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua zuen, eta bere kokapenaren berri ematen zuen gailua kendu du. Gertakaria Erriberako herri batean gertatu da orain gutxi, patruila bat atxilotuak esleituta zuen zaintza-dispositiboa egiaztatzera bertaratu ondoren, bi ordu baino gehiago baitzeramatzan konexiorik gabe. Genero indarkeriarekin lotutako urruntze neurriak dituzten pertsonak aurkitzeko mekanismoa da gailu hori. Agenteak biktimaren etxera heldu zirenean, atxilotua haren etxebizitza barruan zegoela ikusi zuten, urruntze-agindua indarrean zuen arren. Atxilotutako gazteak agenteei adierazi dienez, metalezko zerra batekin kendu zuen gailua, eta alboko baxera batetik salto eginez sartu zen etxera, bezperan etxeko giltzak konfiskatu baitzizkioten. Hori guztia dela eta, kautelazko neurria urratzea egotzita atxilotu zuten, eta polizia-etxera eraman zuten, atestatua egin eta agintaritza judizialaren esku uzteko.

2020/01/16

Urtarrila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2020-01-13ko bideoen artxiboa

Gobernuaren ministroek karguen promesak egin dituzte Epainiako erregearen aurrean

Gobernuaren ministroek karguen promesak egin ...
Gobernuaren ministroek karguen promesak egin dituzte Epainiako erregearen aurrean

Ekitaldia amaituta, Pedro Sanchez bur...
1:19 min.

Ekitaldia amaituta, Pedro Sanchez buru duen koalizio-gobernuko ministroak beren ministerioetan jabetuko dira karguez.

Espainiako Gobernu berriaren ministroek gaur, astelehena, egin dute beren karguen promesa edo zina, Felipe VI.a Espainiako erregearen aurrean, 10:00etan, Zarzuela Jauregian egindako ekitaldi batean. Ondoren, goiz osoan zehar karguez jabetuko dira, bakoitza bere ministerioan. Juan Carlos Campo Justizia ministro berria izan da kargua promesten lehena. Ondoren, Carmen Calvo Presidentetza eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak egin du, eta, jarraian, kabineteko gainerako kideek, sail bakoitzeko lehentasun hurrenkeraren arabera. Pablo Iglesiasek ere kargua hartu du, bigarren presidenteorde bezala, eta ohiko protokoloari jarraitu dio, nahiz eta azkenean "ministroen Kontseilua" formula gehitu duen. Iglesiasen ostean, Nadia Calviño eta Teresa Ribera presidenteordeen eta Kabinete berriko gainerako kideen txanda izan da.

Gizon bat atxilotu dute Alesbeseko komun batzuetan emakumeak grabatzea leporatuta

Gizon bat atxilotu dute Alesbeseko komun batz...
Gizon bat atxilotu dute Alesbeseko komun batzuetan emakumeak grabatzea leporatuta

Bezero bat ohartu zen kamera bat zego...
1:10 min.

Bezero bat ohartu zen kamera bat zegoela aire girotuaren instalazioan ezkutatuta. Atxilotua Alesbes bertako bizilagun bat da.

Tafallako Foruzaingoak gizon bat atxilotu du Alesbeseko taberna bateko komunetan kamera bat ezkutatu eta emakumeak euren baimenik gabe grabatzea leporatuta. Bezero bat ohartu zen kamera bat zegoela aire girotuaren instalazioan ezkutatuta eta Foruzaingoari abisu eman zion. Bertaratu ziren agenteek kamera bat topatu zuten emakumeen komunean ezkutatuta. Lekukoen kontakizunak jasota, ustezko egilea herriko bizilagun bat zela susmatu zuten agenteek. Ondoren, Tuterako komisariako agenteek hartu zuten ikerketa bere gain eta susmagarriaren etxea miatu zuten, gertakariekin zerikusia zuen materiala topatuz. Gizona atxilotu egin zuten eta kasua Tuterako guardiako epaitegiaren esku geratu zen. Ez da atxilotuaren datu gehiagorik zabaldu.

Santanderreko parke bat behera etorri da urbanizazio baten aparkalekuaren gainean

Santanderreko parke bat behera etorri da urba...
Santanderreko parke bat behera etorri da urbanizazio baten aparkalekuaren gainean

Asteleheneko 06:30 aldera jazo da. Or...
0:54 min.

Asteleheneko 06:30 aldera jazo da. Oraingoz, ez dute jakinarazi biktimarik dagoen, baina Gema Igual alkateak aurreratu du balitekeela ez egotea.

Kirol-pista zuen haurrentzako parke bat behera etorri da goizeko lehen orduan Santanderren, eraikinetako urbanizazio baten lurpeko aparkalekuaren gainean. EFEri Udaltzaingoaren iturriek jakinarazi diotenez, biktimarik izan den ari dira ikertzen oraindik, baina Gema Igual alkateak aurreratu du hipotesi nagusia dela ez zegoela inor aparkalekuan gertakaria jazo denean, 06:30 aldera. Gertakaria jazo denetik, Santanderreko suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Babes Zibila, Guardia Zibila eta zerbitzu guztietako larrialdietako langileak daude aparkalekuan. Alkatea eta beste zinegotzi batzuk ere bertaratu dira. Haurrentzako parkea eta kirol-pista txiki bat (bata bestearen ondoan zeuden) behera etorri dira, eta lurpeko aparkalekuaren gainean erori dira. Aparkalekua etxebizitzetako urbanizazio batena da.

Erretreta adin finkoa pentsioen erreformatik kendu du Frantziako Gobernuak

Erretreta adin finkoa pentsioen erreformatik ...
Erretreta adin finkoa pentsioen erreformatik kendu du Frantziako Gobernuak

Sindikatu erradikalenen buruzagiek ke...
1:00 min.

Sindikatu erradikalenen buruzagiek keinuarekin nahikoa ez dela adierazi dute. CFDTk, ostera, 64 urteko erretiro adina kentzea txalotu du.

Frantziako lehen ministroak sindikatuei gutun bat igorri die larunbat honetan. 64 urteko erretreta adin finkoa pentsio erreforma proiektutik kendu dutela jakinarazi die mezuan. Sindikatuek greba orokorra mugagabea hasi zuten abenduaren 5ean. Horrela, orain arte Frantziako sindikatuek pentsio erreformaren aurka azaldu duten batasuna hautsi egin da larunbat honetan, Eliseok erretreta adin finkoan atzera egin ondoren. Sindikatu erradikalenen buruzagiek Exekutiboaren keinuarekin nahikoa ez dela adierazi dute dagoeneko. Lege-proiektua osorik atzera botatzea aldarrikatu dute. Sindikatu moderatuagoek, aldiz, tartean CFDT (sektore pribatuko nagusia), 64 urteko erretiro adin finkoa kentzea txalotu dute, eta sistemaren oreka bermatzeko beste neurri batzuk negoziatzeko prest agertu dira.