Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?

Txartela 2013an erosi zutenek berritu egin beharko dute aurten.

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten. Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2013an jarri zuen martxan, eta hasiera batean lau urteko epe-muga jarri zioten arren, 2017an hiru urte gehiago luzatu zuten. Hori dela eta, aurten iraungiko dira Barik txartel asko. Partzuergotik, hilero 40.000 txartel iraungitzea aurreikusten dute.

Guztira 1.900.000 txartel inguru daude eta, Partzuergoaren esanetan, erabiltzaile bakoitzak, batez beste, bizpahiru txartel ditu. Txartelaren iraungitze data Partzuergoaren webgunean ikus daiteke (https://www.ctb.eus/eu/barik-iraungitze-data-kontsultatu).

Txartel zaharreko dirua ez da galtzen, erabiltzaileak txartel berrira pasatu ahalko baitu lau hilabeteko epean, iraungitze datatik zenbatzen hasita. Horretarako, Bizkaiko Garraio Partzuergoak dituen 11 bulegoetako (https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta) batera joan beharra dago.

Nolanahi ere, espero da txartel fisikoen erabilera jaistea, urte amaieran Partzuergoak sistema berria jarriko baitu abian ordainketan telefonoarekin egin ahal izateko. Hala ere, txartel fisikoak ez dira guztiz desagertuko.

Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretiro-pentsioak 2020an

"Ez da pentsiodunen erosteko ahalmenaren murrizketarik izango, 2021eko apirila baino lehen" ordainsari konpentsatzaile bat jasoko baitute, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu.

Erretiro-pentsioak % 0,9 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera, Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu duen lege-dekretuaren arabera. Gainera, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu, pentsiodunek "2021eko apirila baino lehen" jasoko dute ordainsari konpentsatzaile bat.

Sanchezek azaroaren 10eko hauteskundeen aurretik aurreratutako neurria da, urtero pentsioak aurreikusitako inflazioaren arabera berriro baloratzeko konpromisoa hartu baitzuen orduan.

Gobernuak egiten duen inflazioaren batez besteko aurreikuspenari erantzuten dio igoerak, eta igoera horrekin ia 10 milioi pentsiodunekin hartutako konpromisoa betetzen duela azaldu du Sanchezek. Horrenbestez, erosteko ahalmena galtzeak ekarri zien "% 0,25eko gehienezko igoera" zuzendu du.

Moncloatik jakinarazi dutenez, igoera hori "otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrileko atzerapenak sartuko ditu".

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Hainbat deliturengatik aurrekariak dituen 40 urteko gizonezko bat da atxilo hartutakoa. Egia auzoko kale batean biktimari atzetik hurbildu zitzaion eta ukituak egin zizkion.

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Eraso matxista 12:00ak aldera jazo zen, Egia auzoko kale batean. Gizona atzetik hurbildu zitzaion emakumeari, eta ukituak egin zizkion jarrera lizunarekin.

Biktimak aurre egin zion, eta gizonak ihes egin zuen. Jarraian, Ertzaintzarengana jo zuen emakumeak salaketa aurkeztera. Agenteek handik gutxira atzeman zuten ustezko erasotzailea Mandasko Dukearen etorbidean, eta sexu abusu delitua egotzita atxilotu zuten.

Atxilotutakoak aurrekariak ditu hainbat deliturengatik. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa kendu eta urruntze-agindua urratzeagatik

Gertakaria Erriberako herri batean jazo da. Gizonak bikotekide ohiaren aurkako kautelazko urruntze-agindua zuen, eta urratu egin du.

Foruzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du kautelazko neurria urratzea egotzita; izan ere, epailearen aginduz, bere bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua zuen, eta bere kokapenaren berri ematen zuen gailua kendu du.

Gertakaria Erriberako herri batean gertatu da orain gutxi, patruila bat atxilotuak esleituta zuen zaintza-dispositiboa egiaztatzera bertaratu ondoren, bi ordu baino gehiago baitzeramatzan konexiorik gabe. Genero indarkeriarekin lotutako urruntze neurriak dituzten pertsonak aurkitzeko mekanismoa da gailu hori.

Agenteak biktimaren etxera heldu zirenean, atxilotua haren etxebizitza barruan zegoela ikusi zuten, urruntze-agindua indarrean zuen arren.

Atxilotutako gazteak agenteei adierazi dienez, metalezko zerra batekin kendu zuen gailua, eta alboko baxera batetik salto eginez sartu zen etxera, bezperan etxeko giltzak konfiskatu baitzizkioten.

Hori guztia dela eta, kautelazko neurria urratzea egotzita atxilotu zuten, eta polizia-etxera eraman zuten, atestatua egin eta agintaritza judizialaren esku uzteko.

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurt...
Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?

Txartela 2013an erosi zutenek berritu...
1:47 min.

Txartela 2013an erosi zutenek berritu egin beharko dute aurten.

Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten. Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2013an jarri zuen martxan, eta hasiera batean lau urteko epe-muga jarri zioten arren, 2017an hiru urte gehiago luzatu zuten. Hori dela eta, aurten iraungiko dira Barik txartel asko. Partzuergotik, hilero 40.000 txartel iraungitzea aurreikusten dute. Guztira 1.900.000 txartel inguru daude eta, Partzuergoaren esanetan, erabiltzaile bakoitzak, batez beste, bizpahiru txartel ditu. Txartelaren iraungitze data Partzuergoaren webgunean ikus daiteke (https://www.ctb.eus/eu/barik-iraungitze-data-kontsultatu). Txartel zaharreko dirua ez da galtzen, erabiltzaileak txartel berrira pasatu ahalko baitu lau hilabeteko epean, iraungitze datatik zenbatzen hasita. Horretarako, Bizkaiko Garraio Partzuergoak dituen 11 bulegoetako (https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta) batera joan beharra dago. Nolanahi ere, espero da txartel fisikoen erabilera jaistea, urte amaieran Partzuergoak sistema berria jarriko baitu abian ordainketan telefonoarekin egin ahal izateko. Hala ere, txartel fisikoak ez dira guztiz desagertuko.

2020/01/16

Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretiro-pentsioak 2020an

Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretir...
Espainiako Gobernuak % 0,9 igoko ditu erretiro-pentsioak 2020an

"Ez da pentsiodunen erosteko ahalmena...
1:15 min.

"Ez da pentsiodunen erosteko ahalmenaren murrizketarik izango, 2021eko apirila baino lehen" ordainsari konpentsatzaile bat jasoko baitute, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu.

Erretiro-pentsioak % 0,9 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera, Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu duen lege-dekretuaren arabera. Gainera, urteko inflazioak igoera hori gainditzen badu, pentsiodunek "2021eko apirila baino lehen" jasoko dute ordainsari konpentsatzaile bat. Sanchezek azaroaren 10eko hauteskundeen aurretik aurreratutako neurria da, urtero pentsioak aurreikusitako inflazioaren arabera berriro baloratzeko konpromisoa hartu baitzuen orduan. Gobernuak egiten duen inflazioaren batez besteko aurreikuspenari erantzuten dio igoerak, eta igoera horrekin ia 10 milioi pentsiodunekin hartutako konpromisoa betetzen duela azaldu du Sanchezek. Horrenbestez, erosteko ahalmena galtzeak ekarri zien "% 0,25eko gehienezko igoera" zuzendu du. Moncloatik jakinarazi dutenez, igoera hori "otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrileko atzerapenak sartuko ditu".

2020/01/16

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bat...
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Hainbat deliturengatik aurrekariak di...
1:03 min.

Hainbat deliturengatik aurrekariak dituen 40 urteko gizonezko bat da atxilo hartutakoa. Egia auzoko kale batean biktimari atzetik hurbildu zitzaion eta ukituak egin zizkion.

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Eraso matxista 12:00ak aldera jazo zen, Egia auzoko kale batean. Gizona atzetik hurbildu zitzaion emakumeari, eta ukituak egin zizkion jarrera lizunarekin. Biktimak aurre egin zion, eta gizonak ihes egin zuen. Jarraian, Ertzaintzarengana jo zuen emakumeak salaketa aurkeztera. Agenteek handik gutxira atzeman zuten ustezko erasotzailea Mandasko Dukearen etorbidean, eta sexu abusu delitua egotzita atxilotu zuten. Atxilotutakoak aurrekariak ditu hainbat deliturengatik. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

2020/01/16

Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa kendu eta urruntze-agindua urratzeagatik

Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa ...
Gizon bat atxilotu dute zaintza-dispositiboa kendu eta urruntze-agindua urratzeagatik

Gertakaria Erriberako herri batean ja...
1:06 min.

Gertakaria Erriberako herri batean jazo da. Gizonak bikotekide ohiaren aurkako kautelazko urruntze-agindua zuen, eta urratu egin du.

Foruzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du kautelazko neurria urratzea egotzita; izan ere, epailearen aginduz, bere bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua zuen, eta bere kokapenaren berri ematen zuen gailua kendu du. Gertakaria Erriberako herri batean gertatu da orain gutxi, patruila bat atxilotuak esleituta zuen zaintza-dispositiboa egiaztatzera bertaratu ondoren, bi ordu baino gehiago baitzeramatzan konexiorik gabe. Genero indarkeriarekin lotutako urruntze neurriak dituzten pertsonak aurkitzeko mekanismoa da gailu hori. Agenteak biktimaren etxera heldu zirenean, atxilotua haren etxebizitza barruan zegoela ikusi zuten, urruntze-agindua indarrean zuen arren. Atxilotutako gazteak agenteei adierazi dienez, metalezko zerra batekin kendu zuen gailua, eta alboko baxera batetik salto eginez sartu zen etxera, bezperan etxeko giltzak konfiskatu baitzizkioten. Hori guztia dela eta, kautelazko neurria urratzea egotzita atxilotu zuten, eta polizia-etxera eraman zuten, atestatua egin eta agintaritza judizialaren esku uzteko.

2020/01/16

Urtarrila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2020-01-14ko bideoen artxiboa

Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko its...
Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Gorpua oso hondatuta dago, baina emak...
0:49 min.

Gorpua oso hondatuta dago, baina emakumeak identifikazioa zuen gainean, eta horren arabera, 84 urte zituen eta Bilboko bizilaguna zen.

Bilboko Udaleko garbiketa zerbitzuek 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute astearte honetan itsasadarrean, Udalak jakitera eman duenez. Langileek 9:45 aldera ikusi dute gorpua Areatza inguruan, eta udaltzainei jakinarazi diete. Polizia, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira eta Pio Barojatik gertu lortu dute gorpua uretatik ateratzea. Gorpua oso hondatuta dago, baina emakumeak identifikazioa zuen gainean, eta horren arabera 84 urte zituen eta Bilboko bizilaguna zen.

Euskal pentsiodunek neurri sozialak zehazteko eskatu diote Gobernu berriari

Euskal pentsiodunek neurri sozialak zehazteko...
Euskal pentsiodunek neurri sozialak zehazteko eskatu diote Gobernu berriari

Pentsiodunek eskatzen dituzten neurri...
1:04 min.

Pentsiodunek eskatzen dituzten neurrietako batzuk dira: lan erreforma indargabetzea, gutxieneko soldataren igoera eta emakumeak lan arloan jasaten duen diskriminazioari heltzea

Euskal pentsiodunak EAEko hiru hiriburuetan bildu dira berriro astelehen honetan, urtarrilak 13, mobilizazioen bigarren urteurrenean, eta neurri sozialak zehazteko eskatu diote Gobernu berriari. Pentsiodunek eskatzen dituzten neurrietako batzuk, pentsioen igoeraz gain, lan erreformaren indargabetzea, gutxieneko soldataren igoera edo emakumeak lan arloan jasaten duen diskriminazioari heltzea dira. Pentsiodunen arabera, PSOE eta Unidas Podemosen gobernua osatzeko akordioan pentsioen, gutxieneko soldataren igoeraren eta lan erreformaren indargabetzearen inguruko promesak jasotzen dira, baina "beste alderdi batzuk bere horretan mantentzen dira edo zalantzazkoak dira eta zehaztasuna falta zaie".

Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek danborrada inklusibo berria osatuko dute

Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek danborra...
Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek danborrada inklusibo berria osatuko dute

Konpainia berria, Hamaika Danborrada ...
1:22 min.

Konpainia berria, Hamaika Danborrada Elkartea, 80 bat kidek osatzen dute, eta Sarriegiren martxen erritmoan abiatuko dira, Fernando Arrieta Danbor Nagusiaren gidaritzapean.

Pertsona itsuek, ikusmen-urritasun larriak dituztenek, gor-itsuek eta ONCEko boluntarioek danborrada inklusibo berrian parte hartuko dute urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean. Hala, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek hiriko erdiguneko kale nagusiak zeharkatuko dituzte, Donostiako ONCEren egoitzatik abiatuta. Konpainia berria, Hamaika Danborrada Elkartea , 80 bat kidek osatuko dute, eta Sarriegiren martxen erritmoan abiatuko dira, 08:30ean, Fernando Arrieta Danbor Nagusiaren gidaritzapean, ONCEren egoitzaren aurretik (Arrasate kalea). Desfilatzeko, lau laguneko ilarak osatuko dira; horrela, itsuen segurtasuna bermatzeko, bi muturretan ikusten duten pertsonak ibiliko dira beti, eta erdian pertsona itsua edo gor-itsua, laguntzailearekin batera. Aurrealdean ere, emakume gor-itsu bat ibiliko da, bere txakur-gidariaren eskutik. Donostiako ONCEn afiliatutako adineko pertsona talde baten ekimenaren ondorioz sortu zen danborrada bateratzailea. Pertsona horiek erronka berri gisa proposatu dute ekimen hau, itsuek edota ikusmen-urritasun larriak dituzten pertsonek era berean parte har dezaten Donostiako gertaera nabarmenetan.

Trumpek Pentagonoaren 7.200 milioi erabil litzake Mexikoko harresirako

Trumpek Pentagonoaren 7.200 milioi erabil lit...
Trumpek Pentagonoaren 7.200 milioi erabil litzake Mexikoko harresirako

Hori iragarri du 'The Washington Post...
1:21 min.

Hori iragarri du 'The Washington Post' egunkariak. Diru horrekin, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak harresiaren 1.400 bat kilometro egingo lituzke. Mugak 3.170 kilometroko luzera du.

Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek Pentagonoaren aurrekontuko beste 7.200 milioi dolar erabiltzeko asmoa du, AEBren eta Mexikoren arteko mugan eraiki nahi duen harresirako. Hori iragarri du astearte honetan The Washington Post egunkariak, plan horiekin lotutako barne-dokumentu batzuk aztertuta. Diru horrekin, Gobernu estatubatuarrak aukera izango luke harresiaren 1.400 bat kilometro eraikitzeko. AEBren eta Mexikoren arteko mugak 3.170 bat kilometroko luzera du, egunkariak zegaztu duenez. Harresia egiteko, Trumpek erabilia du Pentagonoaren dirua; hain zuzen ere, azpiegituretan eta narkotrafikoaren aurkako borrokan erabiltzekoa zen aurrekontuaren zati bat desbideratu izan du. 2016an Presidentetzara iritsi zenean, harresia hauteskunde-kanpainako promes nagusietakoa izan zen, eta aurtengo hauteskundeetan ere berretsiko omen du harresia egin egingo duela. Guztira, orain arte, Trumpek 18.400 milioi dolar hartu ditu harresia egiteko asmoarekin.