Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako mobilizazioekin eta lanuztearekin bat egiteko eskatu diete inguruko herrietako bizilagunei, hondamendi honen erantzuleak mugi daitezen.

Zaldibar Argitu herri elkarteak hiru orduko lanuztea deitu du gaurko, osteguna, zabortegian izandako luiziaren kudeaketarekin nazkatuta daudela adierazteko eta arduradunek behingoz aurpegia ematea eskatzeko. Elkarteak 12:00etatik 15:00etara bitartean egingo duten protestarekin bat egiteko eskatu die Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta eta Mallabia udalerrietako herritarrei, langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta ardura politikoagatik.

Elkarte horretako bozeramaileek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte aipatutako herrietan, eta 19:00etan manifestazio bateratua egingo dute, Eibar eta Ermua artean dagoen biribilgunean hasita.

100 langile inguru ari dira gaur egun Zaldibarko zabortegian desagertutako bi langileen bila, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Desagertutako bi langileak topatzeko lanak errazteko asmoz, luizia izan zen eremua lau gunetan banatu dute, eta horiek, aldi berean, zenbait azpieremutan. Gainera, baldintza meteorologikoak hobetzearekin batera, ezponda egonkortzeko lanak areagotu dituzte.

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.

Ertzaintzak Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten Portugaleteko, Bizkaia, lau udaltzainak inputatu ditu, ustezko hilketa delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Tiroketan 35 urteko emakume bat hil eta 37 urteko gizon bat zauritu ziren. Agenteen eta lekukoen deklarazioaren arabera, lapurtutako auto batekin harrapatzen saiatzean tiro egin zieten.

Ertzaintzak armak kendu dizkie gertakarian parte hartu zuten udaltzainei, eta Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du haien aurkako epaiketa ireki ala ez.

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Orain, bertako Gobernuaren lehentasuna inportazioen aurrean babestea da, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan sar ez dadin.

COVID-19 birusaren kutsatze maila gorena gainditu dute Txinan, eta orain, gaixoen kopurua nabarmen ari da jaisten, herrialde horretako Osasun Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez. Kasu berrien kopurua jaisten ari da. Agerraldiaren maila gorena gainditu dugula uste dugu. Azken asteotako mailarik baxuenean dago kutsatze kopurua, baina halere, ez dugu alerta jaitsiko. Kontrolerako eta prebentziorako neurriak indartzen jarraituko dugu, esan du Mi Feng Gobernu txinatarreko eledunak.

Orain, inportazioen aurrean babes neurriak hartzea da Txinako agintarien lehentasuna, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan atzera bueltan sar ez dadin. Izan ere, Mik zehaztu duenez, beste toki batzuetatik Txinara bidaiatu berri duten 85 pertsona daude gaitzarekin, eta agintariek uste dute kanpoan kutsatu direla.

Lehen kasuen berri izan eta datuak biltzen hasi zirenetik, denera 3.169 pertsona hil dira koronabirusak jota herrialde asiarrean, eta 80.793 herritar daude gaitzarekin, horietako asko larri.

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, tokian tokiko baldintzen arabera doituko dituzte murrizketak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako, AEB, presidenteak zorrotz mugatuko ditu Europatik AEBra doazen bidaia guztiak, koronabirusaren hedapena saihesteko. Erresuma Batua, ordea, neurri horretatik kanpo dago. AEBn bizitzeko baimena duten bidaiariei ere ez die eragingo, betiere COVID-19 gaitza atzemateko proban negatibo ematen badute. Behin behineko etenaldia ostiral gauerdian sartuko da indarrean, eta gutxienez 30 egun iraungo du.

Murrizketa horiek tokian tokiko baldintzen arabera doitzen joango dira, adierazi du presidenteak, eta Europatik itzuli nahi duten estatubatuarrentzat salbuespenak egingo dituztela iragarri du. Dena dela, kasu horietan birusa atzemateko azterketa zorrotzak egingo dizkietela gaineratu du.

Trumpek Europako herrialdeei bota die koronabirusaren hedapenaren errua, eta atzerriko birustzat jo du COVID-19 gaitza. Une kritikoan gaude birusaren aurkako borrokan. Txinarekiko hartu genituen prebentzio-neurriek estatubatuar askoren bizitzak salbatu dituzte, eta orain modu berean jokatu behar dugu Europarekin, ziurtatu du Trumpek.

AEBn, 1.200 kutsatu eta 36 hildako daude jada.

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu di...
Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako m...
1:21 min.

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako mobilizazioekin eta lanuztearekin bat egiteko eskatu diete inguruko herrietako bizilagunei, hondamendi honen erantzuleak mugi daitezen.

Zaldibar Argitu herri elkarteak hiru orduko lanuztea deitu du gaurko, osteguna, zabortegian izandako luiziaren kudeaketarekin nazkatuta daudela adierazteko eta arduradunek behingoz aurpegia ematea eskatzeko. Elkarteak 12:00etatik 15:00etara bitartean egingo duten protestarekin bat egiteko eskatu die Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta eta Mallabia udalerrietako herritarrei, langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta ardura politikoagatik. Elkarte horretako bozeramaileek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte aipatutako herrietan, eta 19:00etan manifestazio bateratua egingo dute, Eibar eta Ermua artean dagoen biribilgunean hasita. 100 langile inguru ari dira gaur egun Zaldibarko zabortegian desagertutako bi langileen bila, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Desagertutako bi langileak topatzeko lanak errazteko asmoz, luizia izan zen eremua lau gunetan banatu dute, eta horiek, aldi berean, zenbait azpieremutan. Gainera, baldintza meteorologikoak hobetzearekin batera, ezponda egonkortzeko lanak areagotu dituzte.

2020/03/12

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tir...
Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Gertakarian inplikatutako udaltzainek...
0:58 min.

Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.

Ertzaintzak Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten Portugaleteko, Bizkaia, lau udaltzainak inputatu ditu, ustezko hilketa delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Tiroketan 35 urteko emakume bat hil eta 37 urteko gizon bat zauritu ziren. Agenteen eta lekukoen deklarazioaren arabera, lapurtutako auto batekin harrapatzen saiatzean tiro egin zieten. Ertzaintzak armak kendu dizkie gertakarian parte hartu zuten udaltzainei, eta Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du haien aurkako epaiketa ireki ala ez.

2020/03/12

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa...
Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Orain, bertako Gobernuaren lehentasun...
1:22 min.

Orain, bertako Gobernuaren lehentasuna inportazioen aurrean babestea da, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan sar ez dadin.

COVID-19 birusaren kutsatze maila gorena gainditu dute Txinan, eta orain, gaixoen kopurua nabarmen ari da jaisten, herrialde horretako Osasun Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez. Kasu berrien kopurua jaisten ari da. Agerraldiaren maila gorena gainditu dugula uste dugu. Azken asteotako mailarik baxuenean dago kutsatze kopurua, baina halere, ez dugu alerta jaitsiko. Kontrolerako eta prebentziorako neurriak indartzen jarraituko dugu, esan du Mi Feng Gobernu txinatarreko eledunak. Orain, inportazioen aurrean babes neurriak hartzea da Txinako agintarien lehentasuna, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan atzera bueltan sar ez dadin. Izan ere, Mik zehaztu duenez, beste toki batzuetatik Txinara bidaiatu berri duten 85 pertsona daude gaitzarekin, eta agintariek uste dute kanpoan kutsatu direla. Lehen kasuen berri izan eta datuak biltzen hasi zirenetik, denera 3.169 pertsona hil dira koronabirusak jota herrialde asiarrean, eta 80.793 herritar daude gaitzarekin, horietako asko larri.

2020/03/12

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko dit...
Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Neurriak salgaiei eta merkantziako pr...
0:49 min.

Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, tokian tokiko baldintzen arabera doituko dituzte murrizketak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako, AEB, presidenteak zorrotz mugatuko ditu Europatik AEBra doazen bidaia guztiak, koronabirusaren hedapena saihesteko. Erresuma Batua, ordea, neurri horretatik kanpo dago. AEBn bizitzeko baimena duten bidaiariei ere ez die eragingo, betiere COVID-19 gaitza atzemateko proban negatibo ematen badute. Behin behineko etenaldia ostiral gauerdian sartuko da indarrean, eta gutxienez 30 egun iraungo du. Murrizketa horiek tokian tokiko baldintzen arabera doitzen joango dira, adierazi du presidenteak, eta Europatik itzuli nahi duten estatubatuarrentzat salbuespenak egingo dituztela iragarri du. Dena dela, kasu horietan birusa atzemateko azterketa zorrotzak egingo dizkietela gaineratu du. Trumpek Europako herrialdeei bota die koronabirusaren hedapenaren errua, eta atzerriko birustzat jo du COVID-19 gaitza. Une kritikoan gaude birusaren aurkako borrokan. Txinarekiko hartu genituen prebentzio-neurriek estatubatuar askoren bizitzak salbatu dituzte, eta orain modu berean jokatu behar dugu Europarekin, ziurtatu du Trumpek. AEBn, 1.200 kutsatu eta 36 hildako daude jada.

2020/03/12

Martxoa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data