Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako mobilizazioekin eta lanuztearekin bat egiteko eskatu diete inguruko herrietako bizilagunei, hondamendi honen erantzuleak mugi daitezen.

Zaldibar Argitu herri elkarteak hiru orduko lanuztea deitu du gaurko, osteguna, zabortegian izandako luiziaren kudeaketarekin nazkatuta daudela adierazteko eta arduradunek behingoz aurpegia ematea eskatzeko. Elkarteak 12:00etatik 15:00etara bitartean egingo duten protestarekin bat egiteko eskatu die Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta eta Mallabia udalerrietako herritarrei, langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta ardura politikoagatik.

Elkarte horretako bozeramaileek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte aipatutako herrietan, eta 19:00etan manifestazio bateratua egingo dute, Eibar eta Ermua artean dagoen biribilgunean hasita.

100 langile inguru ari dira gaur egun Zaldibarko zabortegian desagertutako bi langileen bila, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Desagertutako bi langileak topatzeko lanak errazteko asmoz, luizia izan zen eremua lau gunetan banatu dute, eta horiek, aldi berean, zenbait azpieremutan. Gainera, baldintza meteorologikoak hobetzearekin batera, ezponda egonkortzeko lanak areagotu dituzte.

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.

Ertzaintzak Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten Portugaleteko, Bizkaia, lau udaltzainak inputatu ditu, ustezko hilketa delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Tiroketan 35 urteko emakume bat hil eta 37 urteko gizon bat zauritu ziren. Agenteen eta lekukoen deklarazioaren arabera, lapurtutako auto batekin harrapatzen saiatzean tiro egin zieten.

Ertzaintzak armak kendu dizkie gertakarian parte hartu zuten udaltzainei, eta Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du haien aurkako epaiketa ireki ala ez.

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Orain, bertako Gobernuaren lehentasuna inportazioen aurrean babestea da, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan sar ez dadin.

COVID-19 birusaren kutsatze maila gorena gainditu dute Txinan, eta orain, gaixoen kopurua nabarmen ari da jaisten, herrialde horretako Osasun Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez. Kasu berrien kopurua jaisten ari da. Agerraldiaren maila gorena gainditu dugula uste dugu. Azken asteotako mailarik baxuenean dago kutsatze kopurua, baina halere, ez dugu alerta jaitsiko. Kontrolerako eta prebentziorako neurriak indartzen jarraituko dugu, esan du Mi Feng Gobernu txinatarreko eledunak.

Orain, inportazioen aurrean babes neurriak hartzea da Txinako agintarien lehentasuna, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan atzera bueltan sar ez dadin. Izan ere, Mik zehaztu duenez, beste toki batzuetatik Txinara bidaiatu berri duten 85 pertsona daude gaitzarekin, eta agintariek uste dute kanpoan kutsatu direla.

Lehen kasuen berri izan eta datuak biltzen hasi zirenetik, denera 3.169 pertsona hil dira koronabirusak jota herrialde asiarrean, eta 80.793 herritar daude gaitzarekin, horietako asko larri.

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, tokian tokiko baldintzen arabera doituko dituzte murrizketak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako, AEB, presidenteak zorrotz mugatuko ditu Europatik AEBra doazen bidaia guztiak, koronabirusaren hedapena saihesteko. Erresuma Batua, ordea, neurri horretatik kanpo dago. AEBn bizitzeko baimena duten bidaiariei ere ez die eragingo, betiere COVID-19 gaitza atzemateko proban negatibo ematen badute. Behin behineko etenaldia ostiral gauerdian sartuko da indarrean, eta gutxienez 30 egun iraungo du.

Murrizketa horiek tokian tokiko baldintzen arabera doitzen joango dira, adierazi du presidenteak, eta Europatik itzuli nahi duten estatubatuarrentzat salbuespenak egingo dituztela iragarri du. Dena dela, kasu horietan birusa atzemateko azterketa zorrotzak egingo dizkietela gaineratu du.

Trumpek Europako herrialdeei bota die koronabirusaren hedapenaren errua, eta atzerriko birustzat jo du COVID-19 gaitza. Une kritikoan gaude birusaren aurkako borrokan. Txinarekiko hartu genituen prebentzio-neurriek estatubatuar askoren bizitzak salbatu dituzte, eta orain modu berean jokatu behar dugu Europarekin, ziurtatu du Trumpek.

AEBn, 1.200 kutsatu eta 36 hildako daude jada.

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu di...
Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako m...
1:21 min.

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako mobilizazioekin eta lanuztearekin bat egiteko eskatu diete inguruko herrietako bizilagunei, hondamendi honen erantzuleak mugi daitezen.

Zaldibar Argitu herri elkarteak hiru orduko lanuztea deitu du gaurko, osteguna, zabortegian izandako luiziaren kudeaketarekin nazkatuta daudela adierazteko eta arduradunek behingoz aurpegia ematea eskatzeko. Elkarteak 12:00etatik 15:00etara bitartean egingo duten protestarekin bat egiteko eskatu die Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta eta Mallabia udalerrietako herritarrei, langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta ardura politikoagatik. Elkarte horretako bozeramaileek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte aipatutako herrietan, eta 19:00etan manifestazio bateratua egingo dute, Eibar eta Ermua artean dagoen biribilgunean hasita. 100 langile inguru ari dira gaur egun Zaldibarko zabortegian desagertutako bi langileen bila, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Desagertutako bi langileak topatzeko lanak errazteko asmoz, luizia izan zen eremua lau gunetan banatu dute, eta horiek, aldi berean, zenbait azpieremutan. Gainera, baldintza meteorologikoak hobetzearekin batera, ezponda egonkortzeko lanak areagotu dituzte.

2020/03/12

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tir...
Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Gertakarian inplikatutako udaltzainek...
0:58 min.

Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.

Ertzaintzak Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten Portugaleteko, Bizkaia, lau udaltzainak inputatu ditu, ustezko hilketa delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Tiroketan 35 urteko emakume bat hil eta 37 urteko gizon bat zauritu ziren. Agenteen eta lekukoen deklarazioaren arabera, lapurtutako auto batekin harrapatzen saiatzean tiro egin zieten. Ertzaintzak armak kendu dizkie gertakarian parte hartu zuten udaltzainei, eta Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du haien aurkako epaiketa ireki ala ez.

2020/03/12

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa...
Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Orain, bertako Gobernuaren lehentasun...
1:22 min.

Orain, bertako Gobernuaren lehentasuna inportazioen aurrean babestea da, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan sar ez dadin.

COVID-19 birusaren kutsatze maila gorena gainditu dute Txinan, eta orain, gaixoen kopurua nabarmen ari da jaisten, herrialde horretako Osasun Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez. Kasu berrien kopurua jaisten ari da. Agerraldiaren maila gorena gainditu dugula uste dugu. Azken asteotako mailarik baxuenean dago kutsatze kopurua, baina halere, ez dugu alerta jaitsiko. Kontrolerako eta prebentziorako neurriak indartzen jarraituko dugu, esan du Mi Feng Gobernu txinatarreko eledunak. Orain, inportazioen aurrean babes neurriak hartzea da Txinako agintarien lehentasuna, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan atzera bueltan sar ez dadin. Izan ere, Mik zehaztu duenez, beste toki batzuetatik Txinara bidaiatu berri duten 85 pertsona daude gaitzarekin, eta agintariek uste dute kanpoan kutsatu direla. Lehen kasuen berri izan eta datuak biltzen hasi zirenetik, denera 3.169 pertsona hil dira koronabirusak jota herrialde asiarrean, eta 80.793 herritar daude gaitzarekin, horietako asko larri.

2020/03/12

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko dit...
Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Neurriak salgaiei eta merkantziako pr...
0:49 min.

Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, tokian tokiko baldintzen arabera doituko dituzte murrizketak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako, AEB, presidenteak zorrotz mugatuko ditu Europatik AEBra doazen bidaia guztiak, koronabirusaren hedapena saihesteko. Erresuma Batua, ordea, neurri horretatik kanpo dago. AEBn bizitzeko baimena duten bidaiariei ere ez die eragingo, betiere COVID-19 gaitza atzemateko proban negatibo ematen badute. Behin behineko etenaldia ostiral gauerdian sartuko da indarrean, eta gutxienez 30 egun iraungo du. Murrizketa horiek tokian tokiko baldintzen arabera doitzen joango dira, adierazi du presidenteak, eta Europatik itzuli nahi duten estatubatuarrentzat salbuespenak egingo dituztela iragarri du. Dena dela, kasu horietan birusa atzemateko azterketa zorrotzak egingo dizkietela gaineratu du. Trumpek Europako herrialdeei bota die koronabirusaren hedapenaren errua, eta atzerriko birustzat jo du COVID-19 gaitza. Une kritikoan gaude birusaren aurkako borrokan. Txinarekiko hartu genituen prebentzio-neurriek estatubatuar askoren bizitzak salbatu dituzte, eta orain modu berean jokatu behar dugu Europarekin, ziurtatu du Trumpek. AEBn, 1.200 kutsatu eta 36 hildako daude jada.

2020/03/12

Martxoa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 

        2020-03-02ko bideoen artxiboa

Emakume bat larri zauritu da Bilbon, auto batek harrapatuta

Emakume bat larri zauritu da Bilbon, auto bat...
Emakume bat larri zauritu da Bilbon, auto batek harrapatuta

Istripua 06:20 aldera jazo da, Boluet...
0:41 min.

Istripua 06:20 aldera jazo da, Bolueta auzoan, ikertzen ari diren arrazoiak direla eta. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

36 urteko emakume bat larri zauritu da astelehen honetan Bilboko Bolueta auzoan, auto batek harrapatuta, Bilboko Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Istripua 06:20 aldera jazo da, Bilbotik Galdakaorako errepidean Mercadona parean, ikertzen ari diren arrazoiak direla eta. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileek 5 asteko greba abiatu dute

EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako ...
EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileek 5 asteko greba abiatu dute

Eusko Jaurlaritzaren garbiketa-langil...
3:28 min.

Eusko Jaurlaritzaren garbiketa-langileek dituzten baldintzak izatea eskatzen dute langileek.

ELA, CC. OO., LAB eta ESK sindikatuek bost asteko greba deitu dute, martxoaren 2tik aurrera, EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileen kolektiboan. Grebaren helburua Eusko Jaurlaritzaren garbiketa-langileekin soldata-parekatzea eskatzea da, baita hitzarmenaren negoziazioari edukiekin berrekitea eskatzea ere. Sindikatuek adierazi dutenez, negoziatzen bost urte eman ostean, enpresek mahaira joateari utzi diote, eta Jaurlaritza beste alde batera ari da begiratzen. Hortaz, lan bera, soldata bera goiburupean, langileek Jaurlaritzak kontratatutako garbitzaileekin parekatzea eskatuko dute. Egun, aldea % 13tik gorakoa da azaldu dutenez. Halaber, sindikatuek salatu dute diskriminazioa ez dela hor amaitzen: Langileen % 40k lanaldi partzialak dituzte, eta, ondorioz, soldata partzialak. Sindikatuen esanetan, enpresek ez dute lanaldiak luzatzeko neurririk hartu nahi, bete gabe dauden postuak betetzeko sistema bat erabil dezakete horretarako, adibidez, baina errefusatu egiten dute, eta prekariotasuna, hortaz, mugagabea da. Lan-zamak jasanezinak direla ere salatu dute. Sindikatuek azaldu dutenez, Hezkuntza Sailaren garbitzaileek gehienez 1.420 metro garbitzen dituzte egunean, baina azpikontratatutako langileek 2.500 metro garbitzen dituzte egunero, baita 2.800 metro kasu batzuetan ere, eta ondorioz, langile askok karpo-tunela, sorbaldan tendinitisa eta antsietatea pairatzen dituzte. Zerbitzuak prezio baxuenean kontratatzen ari dira Sindikatuek, horrez gain, salatu dute Hezkuntza Saila eta EHU prezio baxuenean ari direla zerbitzuak kontratatzen: Gero, enpresek diote zailtasunak dituztela langileek eskatutako hobekuntzak egiteko, eta horrela igaro dira bost urte. Grebara jotzea beste aukerarik ez zaie geratu langileei, egoera jasanezina baita azaldu dute sindikatuek: Gelditzea erabaki dute, norbaitek ikus ditzan, eta beraiek ere hezkuntza-komunitateko kideak direla erakusteko. Grebari esker enpresek negoziazioa seriotasunez berrartzea espero dute, baita Hezkuntza Sailak eta EHUk azken bost urte hauetan eman ez dien arreta ematea ere. Negoziaketa edukiz hornitu nahi dute langileek, aspalditik merezi duten lan-hitzarmena sinatze aldera aldarrikatu dute sindikatu deitzaileek.

Haize-boladek 145 km/h-ko abiadura gainditu dute Matxitxakon eta 137 km/h-koa Urduñan

Haize-boladek 145 km/h-ko abiadura gainditu d...
Haize-boladek 145 km/h-ko abiadura gainditu dute Matxitxakon eta 137 km/h-koa Urduñan

Euskalmetek hainbat fronte iritsiko d...
2:44 min.

Euskalmetek hainbat fronte iritsiko direla iragarri du. Hori dela eta, bi abisu hori ezarri dituzte, bata haizeagatik eta bestea itsasaldeko arriskuagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur, astelehena, haizeguneetan 100km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-ufadak direla eta, batez ere itsasertzean. Horrez gain, 80 km/h-ko haize-ufadak espero dira kostaldetik gertu dauden inguruetan. Goizaldean, 145,4 km/h-ko haize-ufadak izan dira Matxitxakon, 137,6 km/h-koak Urduñan eta 122,8 km/h-koak Zaldiaranen. Beluntzan eta Galea lurmuturrean ere 100 km/h-ko abiadura gainditu dute. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, hainbat fronte iritsiko dira gaur. Ondorioz, ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta prezipitazio ugari izango dira. Horrenbestez, giro euritsua nagusituko da egun osoan, eta zerua oso hodeitsu egongo da. Euskalmetek jakinarazi duenez, egunean zehar zaparrada handiak izango dira eta ekaitza ere bota dezake, batez ere kostaldean. Elur-kota pixkanaka jaisten joango da, eta 1.000 metro inguruan kokatuko da eguerdian. Gauerako, 800-900 metro inguruan kokatuko da. Halaber, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarri dute. Nabigaziorako lehen bi itsas milietan ezarritako abisua egun osoan egongo da indarrean, izan ere, 4,5 metrorainoko olatuak espero dira arratsaldean. Egunak aurrera egin ahala, olatuen altuera jaisten joango da, eta 3-3,5 metrokoak izango dira gauean. Bihar, asteartea, ez da aldaketa handirik espero, baina prezipitazioak arratsaldean ugarituko dira. Hala, goizean, bereziki goizaldean eta eguneko lehen orduetan, euri-jasak ez dira hain orokorrak izango. Elur-maila 800-900 metro inguruan kokatuko da goizaldean, eta gauean 1.500 metro ingurura igoko da. Haizeak mendebaldetik joko du, eta egunaren bigarren partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.

Larri baina egonkor jarraitzen du koronabirusa duen paziente nafarrak

Larri baina egonkor jarraitzen du koronabirus...
Larri baina egonkor jarraitzen du koronabirusa duen paziente nafarrak

39 urteko emakumeak hainbat patogeno ...
2:29 min.

39 urteko emakumeak hainbat patogeno ditu. Guztira, COVID-19 kasuak hamar dira Hegoaldean.

Koronabirusak kutsatutako 39 urteko Iruñeko pazienteak Nafarroako Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean, ZIU, jarraitzen du, egonkor larritasunaren barruan, eta hainbat patogeno ditu, COVID-19 eta B gripea barne. Hala adierazi diete kazetariei Carlos Artundo Osasun zuzendari nagusiak eta Aurelio Barricarte Gaixotasun Transmisiboen eta Txertaketen Ataleko buruak. Biek ala biek gogora ekarri dute paziente eta sintoma jakin batzuekin egindako protokoloen jarraipena Nafarroan; izan ere, orain arte 46 paziente aztertu dituzte, koronabirusaren susmoagatik, eta bi kasu positibo izan dira. Bata, 39 urteko emakumea da, ZIUn dagoena, eta bestea, gizon bat, bere kontaktuen artean dagoena. Gizona Araban bizi da, Osakidetza egiten ari da jarraipena, eta Belgikara egindako bidaia batetik itzuli ziren biak joan den ostiralean. Egun horretatik aurrera, Nafarroako Ospitale Gunean ingresatuta dago emakumea, infekzioaren inguruabarrak aztertzen ari dira oraindik, eta positibo eman die hainbat patogenori, zehazki, lauri, Koronabirusaz eta B gripeaz gain. Barricartek adierazi duenez, konbinazio hori izan daiteke haren larritasunaren arrazoia, emakumeak aurretik patologiarik ez zuelako; izan ere, Nafarroako Ospitale Gunean etengabe ari zaie koronabirus probak egiten protokoloaren irizpideekin bat datozen gaixoei, hala nola sintoma susmagarriak dituzten pertsonei, arrisku guneetatik bidaiatzera iritsitakoei, eta ospitaleratuta dauden pneumonia larria duten gaixoei. Horren harira, Artundok esan du hau serioa dela, eta horrela ari gara, eta horrela kudeatu behar dugu, baina gehiegikeriarik egin gabe. Euskal Autonomia Erkidegoan beste lau positibo baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan. Horrela, koronabirusak bederatzi pertsona kutsatu ditu EAEn jadanik, eta bakarra Nafarroan. Horrela, EAEn baieztatutako bederatzi kasuetatik lau osasun profesionalak dira, hiru Araban eta bat Gipuzkoan. Diagnostikatutako bederatzi pertsonak egoeran onean daude, eta jarraipena etxean egiten ari zaizkie.