Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako mobilizazioekin eta lanuztearekin bat egiteko eskatu diete inguruko herrietako bizilagunei, hondamendi honen erantzuleak mugi daitezen.

Zaldibar Argitu herri elkarteak hiru orduko lanuztea deitu du gaurko, osteguna, zabortegian izandako luiziaren kudeaketarekin nazkatuta daudela adierazteko eta arduradunek behingoz aurpegia ematea eskatzeko. Elkarteak 12:00etatik 15:00etara bitartean egingo duten protestarekin bat egiteko eskatu die Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta eta Mallabia udalerrietako herritarrei, langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta ardura politikoagatik.

Elkarte horretako bozeramaileek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte aipatutako herrietan, eta 19:00etan manifestazio bateratua egingo dute, Eibar eta Ermua artean dagoen biribilgunean hasita.

100 langile inguru ari dira gaur egun Zaldibarko zabortegian desagertutako bi langileen bila, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Desagertutako bi langileak topatzeko lanak errazteko asmoz, luizia izan zen eremua lau gunetan banatu dute, eta horiek, aldi berean, zenbait azpieremutan. Gainera, baldintza meteorologikoak hobetzearekin batera, ezponda egonkortzeko lanak areagotu dituzte.

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.

Ertzaintzak Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten Portugaleteko, Bizkaia, lau udaltzainak inputatu ditu, ustezko hilketa delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Tiroketan 35 urteko emakume bat hil eta 37 urteko gizon bat zauritu ziren. Agenteen eta lekukoen deklarazioaren arabera, lapurtutako auto batekin harrapatzen saiatzean tiro egin zieten.

Ertzaintzak armak kendu dizkie gertakarian parte hartu zuten udaltzainei, eta Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du haien aurkako epaiketa ireki ala ez.

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Orain, bertako Gobernuaren lehentasuna inportazioen aurrean babestea da, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan sar ez dadin.

COVID-19 birusaren kutsatze maila gorena gainditu dute Txinan, eta orain, gaixoen kopurua nabarmen ari da jaisten, herrialde horretako Osasun Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez. Kasu berrien kopurua jaisten ari da. Agerraldiaren maila gorena gainditu dugula uste dugu. Azken asteotako mailarik baxuenean dago kutsatze kopurua, baina halere, ez dugu alerta jaitsiko. Kontrolerako eta prebentziorako neurriak indartzen jarraituko dugu, esan du Mi Feng Gobernu txinatarreko eledunak.

Orain, inportazioen aurrean babes neurriak hartzea da Txinako agintarien lehentasuna, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan atzera bueltan sar ez dadin. Izan ere, Mik zehaztu duenez, beste toki batzuetatik Txinara bidaiatu berri duten 85 pertsona daude gaitzarekin, eta agintariek uste dute kanpoan kutsatu direla.

Lehen kasuen berri izan eta datuak biltzen hasi zirenetik, denera 3.169 pertsona hil dira koronabirusak jota herrialde asiarrean, eta 80.793 herritar daude gaitzarekin, horietako asko larri.

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, tokian tokiko baldintzen arabera doituko dituzte murrizketak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako, AEB, presidenteak zorrotz mugatuko ditu Europatik AEBra doazen bidaia guztiak, koronabirusaren hedapena saihesteko. Erresuma Batua, ordea, neurri horretatik kanpo dago. AEBn bizitzeko baimena duten bidaiariei ere ez die eragingo, betiere COVID-19 gaitza atzemateko proban negatibo ematen badute. Behin behineko etenaldia ostiral gauerdian sartuko da indarrean, eta gutxienez 30 egun iraungo du.

Murrizketa horiek tokian tokiko baldintzen arabera doitzen joango dira, adierazi du presidenteak, eta Europatik itzuli nahi duten estatubatuarrentzat salbuespenak egingo dituztela iragarri du. Dena dela, kasu horietan birusa atzemateko azterketa zorrotzak egingo dizkietela gaineratu du.

Trumpek Europako herrialdeei bota die koronabirusaren hedapenaren errua, eta atzerriko birustzat jo du COVID-19 gaitza. Une kritikoan gaude birusaren aurkako borrokan. Txinarekiko hartu genituen prebentzio-neurriek estatubatuar askoren bizitzak salbatu dituzte, eta orain modu berean jokatu behar dugu Europarekin, ziurtatu du Trumpek.

AEBn, 1.200 kutsatu eta 36 hildako daude jada.

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu di...
Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako m...
1:21 min.

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako mobilizazioekin eta lanuztearekin bat egiteko eskatu diete inguruko herrietako bizilagunei, hondamendi honen erantzuleak mugi daitezen.

Zaldibar Argitu herri elkarteak hiru orduko lanuztea deitu du gaurko, osteguna, zabortegian izandako luiziaren kudeaketarekin nazkatuta daudela adierazteko eta arduradunek behingoz aurpegia ematea eskatzeko. Elkarteak 12:00etatik 15:00etara bitartean egingo duten protestarekin bat egiteko eskatu die Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta eta Mallabia udalerrietako herritarrei, langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta ardura politikoagatik. Elkarte horretako bozeramaileek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte aipatutako herrietan, eta 19:00etan manifestazio bateratua egingo dute, Eibar eta Ermua artean dagoen biribilgunean hasita. 100 langile inguru ari dira gaur egun Zaldibarko zabortegian desagertutako bi langileen bila, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Desagertutako bi langileak topatzeko lanak errazteko asmoz, luizia izan zen eremua lau gunetan banatu dute, eta horiek, aldi berean, zenbait azpieremutan. Gainera, baldintza meteorologikoak hobetzearekin batera, ezponda egonkortzeko lanak areagotu dituzte.

2020/03/12

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tir...
Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Gertakarian inplikatutako udaltzainek...
0:58 min.

Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.

Ertzaintzak Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten Portugaleteko, Bizkaia, lau udaltzainak inputatu ditu, ustezko hilketa delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Tiroketan 35 urteko emakume bat hil eta 37 urteko gizon bat zauritu ziren. Agenteen eta lekukoen deklarazioaren arabera, lapurtutako auto batekin harrapatzen saiatzean tiro egin zieten. Ertzaintzak armak kendu dizkie gertakarian parte hartu zuten udaltzainei, eta Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du haien aurkako epaiketa ireki ala ez.

2020/03/12

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa...
Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Orain, bertako Gobernuaren lehentasun...
1:22 min.

Orain, bertako Gobernuaren lehentasuna inportazioen aurrean babestea da, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan sar ez dadin.

COVID-19 birusaren kutsatze maila gorena gainditu dute Txinan, eta orain, gaixoen kopurua nabarmen ari da jaisten, herrialde horretako Osasun Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez. Kasu berrien kopurua jaisten ari da. Agerraldiaren maila gorena gainditu dugula uste dugu. Azken asteotako mailarik baxuenean dago kutsatze kopurua, baina halere, ez dugu alerta jaitsiko. Kontrolerako eta prebentziorako neurriak indartzen jarraituko dugu, esan du Mi Feng Gobernu txinatarreko eledunak. Orain, inportazioen aurrean babes neurriak hartzea da Txinako agintarien lehentasuna, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan atzera bueltan sar ez dadin. Izan ere, Mik zehaztu duenez, beste toki batzuetatik Txinara bidaiatu berri duten 85 pertsona daude gaitzarekin, eta agintariek uste dute kanpoan kutsatu direla. Lehen kasuen berri izan eta datuak biltzen hasi zirenetik, denera 3.169 pertsona hil dira koronabirusak jota herrialde asiarrean, eta 80.793 herritar daude gaitzarekin, horietako asko larri.

2020/03/12

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko dit...
Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Neurriak salgaiei eta merkantziako pr...
0:49 min.

Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, tokian tokiko baldintzen arabera doituko dituzte murrizketak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako, AEB, presidenteak zorrotz mugatuko ditu Europatik AEBra doazen bidaia guztiak, koronabirusaren hedapena saihesteko. Erresuma Batua, ordea, neurri horretatik kanpo dago. AEBn bizitzeko baimena duten bidaiariei ere ez die eragingo, betiere COVID-19 gaitza atzemateko proban negatibo ematen badute. Behin behineko etenaldia ostiral gauerdian sartuko da indarrean, eta gutxienez 30 egun iraungo du. Murrizketa horiek tokian tokiko baldintzen arabera doitzen joango dira, adierazi du presidenteak, eta Europatik itzuli nahi duten estatubatuarrentzat salbuespenak egingo dituztela iragarri du. Dena dela, kasu horietan birusa atzemateko azterketa zorrotzak egingo dizkietela gaineratu du. Trumpek Europako herrialdeei bota die koronabirusaren hedapenaren errua, eta atzerriko birustzat jo du COVID-19 gaitza. Une kritikoan gaude birusaren aurkako borrokan. Txinarekiko hartu genituen prebentzio-neurriek estatubatuar askoren bizitzak salbatu dituzte, eta orain modu berean jokatu behar dugu Europarekin, ziurtatu du Trumpek. AEBn, 1.200 kutsatu eta 36 hildako daude jada.

2020/03/12

Martxoa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 

        2020-03-03ko bideoen artxiboa

Hamar koronabirus kasu daude EAEn, eta bi, Nafarroan

Hamar koronabirus kasu daude EAEn, eta bi, Na...
Hamar koronabirus kasu daude EAEn, eta bi, Nafarroan

Horrez gain, Gasteizko Txagorritxu os...
3:19 min.

Horrez gain, Gasteizko Txagorritxu ospitalean lan egiten duen erizain baten kasua ere atzeman dute Errioxan. Osasun arloko arreta zaintzea da gomendio nagusia.

Arabako osasun arloko langile batek positibo eman duela koronabirusaren probetan baieztatu du EAEko Osasun sailak. Azken horrekin, baieztatutako 10 kasu daude EAEn. Azken kutsatu hori isolamendu egoeran zegoen dagoeneko, kutsatutako osasun arloko beste langile batekin kontaktuan egon baitzen. Beraz, orain arte 8 kasu baieztatu dira Araban eta 2 Gipuzkoan. Guztiak egoera onean aurkitzen dira eta jarraipen bat egiten ari zaie haien etxeetan. Era berean, Osasun Publikoko eta Osakidetzako taldeak jarraipen bat egiten ari dira 10 kutsatuekin harremanetan egon diren pertsona guztiei eta susmagarriak diren bestelako kasuak ikertzen ari dira. Kasu horrez gain, Gasteizko Txagorritxu ospitalean lan egiten duen erizain baten kasua ere atzeman dute Errioxan. Hala ere, Osasun Ministerioak momentuz aparteko neurririk ez hartzea erabaki du. Horrela adierazi du Osasun Ministerioak arratsaldean izandako bilera teknikoan. Gomendio nagusia osasun arloko neurriak arreta zaintzea da, Osakidetza egiten ari den moduan, adierazi du Osasun Zerbitzuak komunikatu batean. ELA sindikatuak, bere aldetik, ziurtatu du kasu berriak lau direla, guztiak Arabako Santiago ospitalean, eta kaltetu berrietako bat osasun zentro horretako mediku bat dela. Hala ziurtatu du Elena Generabarrena sindikatuko ordezkariak Gasteizko Txagorritxu Ospitalearen aurrean egindako elkarretaratzean, koronabirusaren agerraldi horren aurrean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako kudeaketa salatzeko. Beste kasu bat Nafarroan. Nafarroako Osasun Zerbitzuak, berriz, koronabirus kasu positibo berri bat atzeman du Foru Erkidegoan. 34 urteko gizon bat da, Iruñean bizi dena, eta larunbatean positibo eman zuen Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean dagoen emakumearen senidea da. Larrialdi Zerbitzuan ospitaleratu ostean, aurreikusitako protokoloen arabera, gizona isolamendu erregimenean sartu dute, baina egoera klinikoa ez da arriskutsua, Foru Gobernuak jakitera eman duenez. Horrekin, dagoeneko bi kasu positibo daude Foru Erkidegoan. Bestalde, koronabirusak kutsatutako Iruñeko 39 urteko pazienteak Nafarroako Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean, ZIU, jarraitzen du, larritasunaren baitan egonkor, eta hainbat patogeno ditu, COVID-19 gaitzarenak eta B gripearenak barne.

EHUk klasera ez joateko aholkatu die paperen sintomak dituzten 30 bat ikasleri

EHUk klasera ez joateko aholkatu die paperen ...
EHUk klasera ez joateko aholkatu die paperen sintomak dituzten 30 bat ikasleri

Ikasleetako batzuk Unamunoko erreside...
1:02 min.

Ikasleetako batzuk Unamunoko erresidentzian omen daude, Bilboko Sarriko auzoan.

EHUk klasera ez joateko aholkatu die paperen sintomak dituzten Bizkaiko 30 ikasleri, ikaskideak eta irakasleak ez kutsatzeko. Unibertsitatetik jakitera eman dutenez, ikasle guztiekin jarri dira harremanetan etxean geratzea eta medikuarenera joatea gomendatzeko, tratamenduan has daitezen. Ikasle horiek sukarra dute, eta karotida glandula, hazita. Paperen sintomak dituzten ikasleak EHUren Bizkaiko hainbat zentrotan ikasten dute, eta batzuk Unamunoko erresidentzian daude, Bilboko Sarriko auzoan.