Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako mobilizazioekin eta lanuztearekin bat egiteko eskatu diete inguruko herrietako bizilagunei, hondamendi honen erantzuleak mugi daitezen.

Zaldibar Argitu herri elkarteak hiru orduko lanuztea deitu du gaurko, osteguna, zabortegian izandako luiziaren kudeaketarekin nazkatuta daudela adierazteko eta arduradunek behingoz aurpegia ematea eskatzeko. Elkarteak 12:00etatik 15:00etara bitartean egingo duten protestarekin bat egiteko eskatu die Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta eta Mallabia udalerrietako herritarrei, langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta ardura politikoagatik.

Elkarte horretako bozeramaileek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte aipatutako herrietan, eta 19:00etan manifestazio bateratua egingo dute, Eibar eta Ermua artean dagoen biribilgunean hasita.

100 langile inguru ari dira gaur egun Zaldibarko zabortegian desagertutako bi langileen bila, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Desagertutako bi langileak topatzeko lanak errazteko asmoz, luizia izan zen eremua lau gunetan banatu dute, eta horiek, aldi berean, zenbait azpieremutan. Gainera, baldintza meteorologikoak hobetzearekin batera, ezponda egonkortzeko lanak areagotu dituzte.

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.

Ertzaintzak Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten Portugaleteko, Bizkaia, lau udaltzainak inputatu ditu, ustezko hilketa delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Tiroketan 35 urteko emakume bat hil eta 37 urteko gizon bat zauritu ziren. Agenteen eta lekukoen deklarazioaren arabera, lapurtutako auto batekin harrapatzen saiatzean tiro egin zieten.

Ertzaintzak armak kendu dizkie gertakarian parte hartu zuten udaltzainei, eta Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du haien aurkako epaiketa ireki ala ez.

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Orain, bertako Gobernuaren lehentasuna inportazioen aurrean babestea da, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan sar ez dadin.

COVID-19 birusaren kutsatze maila gorena gainditu dute Txinan, eta orain, gaixoen kopurua nabarmen ari da jaisten, herrialde horretako Osasun Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez. Kasu berrien kopurua jaisten ari da. Agerraldiaren maila gorena gainditu dugula uste dugu. Azken asteotako mailarik baxuenean dago kutsatze kopurua, baina halere, ez dugu alerta jaitsiko. Kontrolerako eta prebentziorako neurriak indartzen jarraituko dugu, esan du Mi Feng Gobernu txinatarreko eledunak.

Orain, inportazioen aurrean babes neurriak hartzea da Txinako agintarien lehentasuna, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan atzera bueltan sar ez dadin. Izan ere, Mik zehaztu duenez, beste toki batzuetatik Txinara bidaiatu berri duten 85 pertsona daude gaitzarekin, eta agintariek uste dute kanpoan kutsatu direla.

Lehen kasuen berri izan eta datuak biltzen hasi zirenetik, denera 3.169 pertsona hil dira koronabirusak jota herrialde asiarrean, eta 80.793 herritar daude gaitzarekin, horietako asko larri.

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, tokian tokiko baldintzen arabera doituko dituzte murrizketak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako, AEB, presidenteak zorrotz mugatuko ditu Europatik AEBra doazen bidaia guztiak, koronabirusaren hedapena saihesteko. Erresuma Batua, ordea, neurri horretatik kanpo dago. AEBn bizitzeko baimena duten bidaiariei ere ez die eragingo, betiere COVID-19 gaitza atzemateko proban negatibo ematen badute. Behin behineko etenaldia ostiral gauerdian sartuko da indarrean, eta gutxienez 30 egun iraungo du.

Murrizketa horiek tokian tokiko baldintzen arabera doitzen joango dira, adierazi du presidenteak, eta Europatik itzuli nahi duten estatubatuarrentzat salbuespenak egingo dituztela iragarri du. Dena dela, kasu horietan birusa atzemateko azterketa zorrotzak egingo dizkietela gaineratu du.

Trumpek Europako herrialdeei bota die koronabirusaren hedapenaren errua, eta atzerriko birustzat jo du COVID-19 gaitza. Une kritikoan gaude birusaren aurkako borrokan. Txinarekiko hartu genituen prebentzio-neurriek estatubatuar askoren bizitzak salbatu dituzte, eta orain modu berean jokatu behar dugu Europarekin, ziurtatu du Trumpek.

AEBn, 1.200 kutsatu eta 36 hildako daude jada.

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu di...
Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako m...
1:21 min.

Zaldibar Argitu elkarteak deitutako mobilizazioekin eta lanuztearekin bat egiteko eskatu diete inguruko herrietako bizilagunei, hondamendi honen erantzuleak mugi daitezen.

Zaldibar Argitu herri elkarteak hiru orduko lanuztea deitu du gaurko, osteguna, zabortegian izandako luiziaren kudeaketarekin nazkatuta daudela adierazteko eta arduradunek behingoz aurpegia ematea eskatzeko. Elkarteak 12:00etatik 15:00etara bitartean egingo duten protestarekin bat egiteko eskatu die Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta eta Mallabia udalerrietako herritarrei, langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta ardura politikoagatik. Elkarte horretako bozeramaileek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte aipatutako herrietan, eta 19:00etan manifestazio bateratua egingo dute, Eibar eta Ermua artean dagoen biribilgunean hasita. 100 langile inguru ari dira gaur egun Zaldibarko zabortegian desagertutako bi langileen bila, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Desagertutako bi langileak topatzeko lanak errazteko asmoz, luizia izan zen eremua lau gunetan banatu dute, eta horiek, aldi berean, zenbait azpieremutan. Gainera, baldintza meteorologikoak hobetzearekin batera, ezponda egonkortzeko lanak areagotu dituzte.

2020/03/12

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tir...
Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak

Gertakarian inplikatutako udaltzainek...
0:58 min.

Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.

Ertzaintzak Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten Portugaleteko, Bizkaia, lau udaltzainak inputatu ditu, ustezko hilketa delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Tiroketan 35 urteko emakume bat hil eta 37 urteko gizon bat zauritu ziren. Agenteen eta lekukoen deklarazioaren arabera, lapurtutako auto batekin harrapatzen saiatzean tiro egin zieten. Ertzaintzak armak kendu dizkie gertakarian parte hartu zuten udaltzainei, eta Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du haien aurkako epaiketa ireki ala ez.

2020/03/12

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa...
Kutsatze mailak goia jo ondoren, koronabirusa dutenen kopurua jaisten ari da Txinan

Orain, bertako Gobernuaren lehentasun...
1:22 min.

Orain, bertako Gobernuaren lehentasuna inportazioen aurrean babestea da, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan sar ez dadin.

COVID-19 birusaren kutsatze maila gorena gainditu dute Txinan, eta orain, gaixoen kopurua nabarmen ari da jaisten, herrialde horretako Osasun Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez. Kasu berrien kopurua jaisten ari da. Agerraldiaren maila gorena gainditu dugula uste dugu. Azken asteotako mailarik baxuenean dago kutsatze kopurua, baina halere, ez dugu alerta jaitsiko. Kontrolerako eta prebentziorako neurriak indartzen jarraituko dugu, esan du Mi Feng Gobernu txinatarreko eledunak. Orain, inportazioen aurrean babes neurriak hartzea da Txinako agintarien lehentasuna, beste herrialde batzutatik COVID-19 birusa Txinan atzera bueltan sar ez dadin. Izan ere, Mik zehaztu duenez, beste toki batzuetatik Txinara bidaiatu berri duten 85 pertsona daude gaitzarekin, eta agintariek uste dute kanpoan kutsatu direla. Lehen kasuen berri izan eta datuak biltzen hasi zirenetik, denera 3.169 pertsona hil dira koronabirusak jota herrialde asiarrean, eta 80.793 herritar daude gaitzarekin, horietako asko larri.

2020/03/12

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko dit...
Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik

Neurriak salgaiei eta merkantziako pr...
0:49 min.

Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, tokian tokiko baldintzen arabera doituko dituzte murrizketak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako, AEB, presidenteak zorrotz mugatuko ditu Europatik AEBra doazen bidaia guztiak, koronabirusaren hedapena saihesteko. Erresuma Batua, ordea, neurri horretatik kanpo dago. AEBn bizitzeko baimena duten bidaiariei ere ez die eragingo, betiere COVID-19 gaitza atzemateko proban negatibo ematen badute. Behin behineko etenaldia ostiral gauerdian sartuko da indarrean, eta gutxienez 30 egun iraungo du. Murrizketa horiek tokian tokiko baldintzen arabera doitzen joango dira, adierazi du presidenteak, eta Europatik itzuli nahi duten estatubatuarrentzat salbuespenak egingo dituztela iragarri du. Dena dela, kasu horietan birusa atzemateko azterketa zorrotzak egingo dizkietela gaineratu du. Trumpek Europako herrialdeei bota die koronabirusaren hedapenaren errua, eta atzerriko birustzat jo du COVID-19 gaitza. Une kritikoan gaude birusaren aurkako borrokan. Txinarekiko hartu genituen prebentzio-neurriek estatubatuar askoren bizitzak salbatu dituzte, eta orain modu berean jokatu behar dugu Europarekin, ziurtatu du Trumpek. AEBn, 1.200 kutsatu eta 36 hildako daude jada.

2020/03/12

Martxoa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 

        2020-03-04ko bideoen artxiboa

Intoxikatu bat eta hainbat lagun etxetik kanpo Orion, gas-leherketa baten ondorioz

Intoxikatu bat eta hainbat lagun etxetik kanp...
Intoxikatu bat eta hainbat lagun etxetik kanpo Orion, gas-leherketa baten ondorioz

Gertaera 06:10 aldera jazo da, Eusko ...
0:52 min.

Gertaera 06:10 aldera jazo da, Eusko Gudari kaleko etxebizitza batean, ikertzen ari diren arrazoiak direla eta.

Pertsona bat kea arnastuta intoxikatu da eta hainbat lagun etxetik atera dituzte asteazken goizean Orion, Gipuzkoa, etxebizitza batean izandako gas-leherketa baten ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Zauritua ospitalera eraman dute. Gertaera 06:10 aldera jazo da, Eusko Gudari kaleko etxebizitza batean, ikertzen ari diren arrazoiak direla eta. Gas-leherketa bigarren solairuan izan da, eta kaltetutako etxebizitzaren leiho bat eraikinaren barruko patiora erori da. Ondorioz, sutea piztu da sukaldean, eta Gipuzkoako Suhiltzaileak bertaratu dira, garrak itzaltzeko.

Lehen koronabirus kasua atzeman dute Ipar Euskal Herrian

Lehen koronabirus kasua atzeman dute Ipar Eus...
Lehen koronabirus kasua atzeman dute Ipar Euskal Herrian

Baionan bizi den 34 urteko gizonezkoa...
1:08 min.

Baionan bizi den 34 urteko gizonezkoa da kutsatutakoa. Italian egon berri da. Prefekturak ez du haren osasun egoeraren berri eman.

Pirinio Atlantikoetako Prefekturak baieztatu duenez, Ipar Euskal Herrian lehen koronabirus kasua atzeman dute. Baionan bizi den 34 urteko gizonezko bat da kutsatutakoa. Italian egon berri da, eta handik bueltan izan ditu lehen sintomak. Prefekturak kaleratutako oharraren arabera, kutsatzea bart baieztatu dute. Berehala, COVID-19aren agerraldiari aurre egiteko protokoloa jarri zuten martxan, eta pertsona horrekin harremanak izan dituzten lagunak identifikatzen ari dira orain. Prefekturak ez du eriaren osasun egoeraren berri eman. Hori horrela, Euskal Herrian 16 dira koronabirusak jotakoak baieztatutakoak: 13 Euskal Autonomia Erkidegoan, bi Nafarroan, eta bat, Ipar Euskal Herrian.

Gasa bota diete berriro Greziara sartzen saiatzen ari diren migratzaileei

Gasa bota diete berriro Greziara sartzen saia...
Gasa bota diete berriro Greziara sartzen saiatzen ari diren migratzaileei

Azken orduetan, Turkiaren eta Greziar...
2:47 min.

Azken orduetan, Turkiaren eta Greziaren arteko mugatik Europar Batasunera sartzen ahalegindu diren hainbat migratzailek eta errefuxiatuk Poliziaren erasoak pairatu dituzte, berriro ere.

Greziako Poliziak berriro ere bota die gas negar-eragilea Turkiaren eta Greziaren arteko mugatik herrialdera sartzen saiatzen ari diren hainbat migratzaileri eta errefuxiaturi. Hala egiaztatu dute greziar komunikabide batzuek, eta EFEk ere baieztatu ahal izan du. Asteartean, lasaitasuna nagusitu zen, baina asteazkenean berriz hasi dira Poliziaren erasoak. Komunikabideek ez dute aukerarik mugatik gertu egoteko, turkiar Poliziak ez baitu baimentzen, baina gas-zutabeak izan dira ikusgai, eta leherketak entzun ahal izan dira Pazarkuleko muga-sarbidetik kilometro batera. Puntu horretan, milaka lagun daude Europar Batasunean sartzeko aukeraren zain; azken sei egunotako egoera da hori. Euskal Herriko 07:00etan hasi da tentsioa hazten. Orduan, migratzaileen talde bat Pazarkule-Kastanies muga-sarbidea behartzen saiatu da, baina Greziako segurtasun-indarrek gas negar-eragilea baliatu dute, ERT greziar kate publikoak jakinarazi duenez. Komunikabide horren arabera, milaka lagun daude mugako hesiaren ondoan. Poliziak, bozgorailuak erabiliz emandako mezuen bidez, ohartarazten ari zaizkie: ez dute Greziara sartzeko baimenik izango. Mugaren turkiar aldean, jaurtiketak eta oihuak izan dira entzungai. Anbulantzia batzuk mugarantz abiatu dira, gainera. Milaka migratzaile saiatu dira sartzen azken egunotan Turkiako Barne Ministerioak ziurtatu du 135.844 migratzailek utzi dutela herrialdea ostiraletik, Greziara bidean. Ostiralean, turkiar Gobernuak iragarri zuen ez zuela Europar Batasunerantz joateko asmoa duten migratzaileentzako oztoporik jarriko. Kopuru hori, alabaina, ez dator bat Greziak emandakoarekin; izan ere, greziar Gobernuak esan du 24.000 bat lagun ahalegindu direla, lortu gabe, herrialdean legez kontra sartzen. Azken egunotan, 183 lagun atxilotu dituzte, Greziara sartzen ahalegindu direlako, eta hainbati, ez dute zehaztu zenbati, lau urteko espetxe-zigorra eta 10.000 euroko isuna ezarri diete. Gainera, Greziak asilo-eskaerak tramitatzeari utzi dio; argudiatzen duenez, sarrera masiboak dira, ez banakakoak, eta, ondorioz, nazioarteko itunak ez da urratzen ari. Otsailaren 28an iragarri zuen Turkiak ez ziela oztoporik jarriko migratzaileei; izan ere, 30 bat turkiar soldadu hil ziren Siriak Idliben egindako bonbardaketa batean. Bertan, Idliben, zenbait milizia islamista daude, Ankarak babestuta, eta Bachar al Asaden erregimenaren aurkako borrokan dabiltza. Horrela, Ankarak espero du Europar Batasunari presioa eragitea, Turkian bizi diren milaka siriar errefuxiatuei laguntza emateko diru gehiago eman dezan errefuxiatu horietako zenbait aspalditik bizi dira Turkian. Halaber, Sirian abian duen militar-kanpaina babesteko nahi du eskatu Turkiak EBri.