Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek

Ezohiko neurri hori onartu du Hauteskunde Batzordeak, koronabirusa dela eta. Horrela bozkatu nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera, uztailaren 2a baino lehen.

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena eman die Hauteskunde Batzordeak Correoseko postariei. Koronabirusaren pandemiak eragindako larrialdi egoera honetan, herritarren bozkatzeko eskubidea eta osasuna bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak posta bidezko botoa arintzea eskatu zuen.

Hauteskunde Batzordeak posta bidez bozkatzeko eskaria telematikoki egitea eta botoak etxez etxe batzeko aukera eskaintzea onartu du. Hala egin nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera.

Hauteskunde Batzordeak azpimarratu du ezohiko aukera bat dela, eta, edonola ere, posta bidezko botoa betiko moduan ere eska daitekeela: Correoseko bulegora joanda, hain zuzen ere.

Posta bidezko botoa eskatzeko epea uztailaren 2ra arte egongo da indarrean, eta botoa igortzeko azken eguna uztailaren 8a izango da.

Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako eztabaidetan parte hartzea eskatu du

"Gizarte Segurantzari eta osasun eta zaintza zerbitzu publikoei dagokienez" iritzia eman ahal izatea eskatu dute.

Bizkaiko Pentsiodunak/Ados-Consenso plataformak "pentsiodunen kolektiboa errealitate berri bat berrosatzeko prozesuan parte aktiboa izatea" proposatu du, bereziki, osasun eta zaintza zerbitzu publikoen definizioan, egoitzen ereduari eta mendekotasuna duten pertsonak eta adinekoak artatzeko beste zerbitzu batzuen ereduari buruz eztabaidatzeko.

Maskarak eta osasuna babesteko beste produktu batzuk (hidrogelak, esaterako) erabiltzeari buruz agintariek emandako azken gomendioen aurrean, BEZa % 21etik % 4ra jaisteko eta doakotasun formula bat ezartzeko eskatu du, gizarte eta ekonomia aldetik kalteberak diren kolektiboentzat.

Kolektibo horrek ohartarazi duenez, "krisiari emandako erantzunak kaltegarriak badira, ez ditugu mobilizazioak baztertzen".

Bestalde, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari "bere estrategia eta helburuak berrikusteko" proposatu diote berriro, eta "adostasunera itzultzeko eta ekintza batasuna ezartzeko" eskatu diote.

Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilean Portugaleten, eta aste honetan, astelehenean, beste hiru atxilotu ditu.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilaren amaieran Portugaleten (Bizkaia), etxebizitza batean eta Santurtziko taberna batean drogekin trafikatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atxilotuei droga ekartzen zieten pertsonak identifikatzeko ikerketak beste operazio bat egitea ahalbidetu du Portugaleten, Barakaldoko Instrukzio-epaitegiaren zuzendaritzapean.

Aste honetan, maiatzaren 25ean, kilo bat haxix atzeman zituzten salerosketa batean (4.100 euro), eta hiru pertsona atxilotu zituzten drogarekin trafikatzea leporatuta.

Biharamunean, hilaren 26an, atxilotuen etxebizitza miatu zuten, eta lau kilo haxix, 17.000 euro, zenbait kokaina gramo, baskulak eta agiri ugari atzeman zituen Ertzaintzak miaketan.

Aldi berean, Portugaleteko lau taberna miatu zituzten. Haxix eta kokaina kantitate txikiak atzeman zituzten bertan, eta hiru pertsonaren inguruko ikerketa abiatu zuten.

Ezkerraldean drogarekin trafikatzen duen sare nagusietako bat desegin dutela uste du Ertzaintzak. 33, 30 eta 29 urteko atxilotuak epailearen esku utzi zituzten asteazkenean.

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Jatorri afroamerikarreko herritar bat Poliziaren zaintzapean hil ostean, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten agenteak zigortu egin behar direla adierazi du Michelle Bacheletek.

Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioak George Floyd afroamerikarraren hilketa gaitzetsi du. Bideoan grabatu zuten heriotza, eta, hedabideetan eta sare sozialetan zabaldu ostean, protesta larriak eragin ditu Minneapolisen.

Atsekabea agertu du George Floyden izena azken urteetan poliziaren esku hil diren beste hainbat afroamerikar desarmaturi gehitu behar izateagatik.

"Hilketak geldiarazteko neurri zorrotzak" hartzea eskatu die AEBetako agintariei, eta "ematen direnean justizia" bermatzea eskatu die. Horrez gain, prozedurak aldatzea beharrezkoa dela gaineratu du, prebentzio sistemak ezartzea eta, batez ere, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten polizia agenteak auzipetuak eta zigortuak izatea" eskatu du.

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmen...
Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek

Ezohiko neurri hori onartu du Hautesk...
1:09 min.

Ezohiko neurri hori onartu du Hauteskunde Batzordeak, koronabirusa dela eta. Horrela bozkatu nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera, uztailaren 2a baino lehen.

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena eman die Hauteskunde Batzordeak Correoseko postariei. Koronabirusaren pandemiak eragindako larrialdi egoera honetan, herritarren bozkatzeko eskubidea eta osasuna bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak posta bidezko botoa arintzea eskatu zuen. Hauteskunde Batzordeak posta bidez bozkatzeko eskaria telematikoki egitea eta botoak etxez etxe batzeko aukera eskaintzea onartu du. Hala egin nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera. Hauteskunde Batzordeak azpimarratu du ezohiko aukera bat dela, eta, edonola ere, posta bidezko botoa betiko moduan ere eska daitekeela: Correoseko bulegora joanda, hain zuzen ere. Posta bidezko botoa eskatzeko epea uztailaren 2ra arte egongo da indarrean, eta botoa igortzeko azken eguna uztailaren 8a izango da.

2020/05/29

Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako eztabaidetan parte hartzea eskatu du

Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako ezt...
Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako eztabaidetan parte hartzea eskatu du

"Gizarte Segurantzari eta osasun eta ...
0:52 min.

"Gizarte Segurantzari eta osasun eta zaintza zerbitzu publikoei dagokienez" iritzia eman ahal izatea eskatu dute.

Bizkaiko Pentsiodunak/Ados-Consenso plataformak "pentsiodunen kolektiboa errealitate berri bat berrosatzeko prozesuan parte aktiboa izatea" proposatu du, bereziki, osasun eta zaintza zerbitzu publikoen definizioan, egoitzen ereduari eta mendekotasuna duten pertsonak eta adinekoak artatzeko beste zerbitzu batzuen ereduari buruz eztabaidatzeko. Maskarak eta osasuna babesteko beste produktu batzuk (hidrogelak, esaterako) erabiltzeari buruz agintariek emandako azken gomendioen aurrean, BEZa % 21etik % 4ra jaisteko eta doakotasun formula bat ezartzeko eskatu du, gizarte eta ekonomia aldetik kalteberak diren kolektiboentzat. Kolektibo horrek ohartarazi duenez, "krisiari emandako erantzunak kaltegarriak badira, ez ditugu mobilizazioak baztertzen". Bestalde, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari "bere estrategia eta helburuak berrikusteko" proposatu diote berriro, eta "adostasunera itzultzeko eta ekintza batasuna ezartzeko" eskatu diote.

2020/05/29

Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean

Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pe...
Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zi...
1:40 min.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilean Portugaleten, eta aste honetan, astelehenean, beste hiru atxilotu ditu.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilaren amaieran Portugaleten (Bizkaia), etxebizitza batean eta Santurtziko taberna batean drogekin trafikatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Atxilotuei droga ekartzen zieten pertsonak identifikatzeko ikerketak beste operazio bat egitea ahalbidetu du Portugaleten, Barakaldoko Instrukzio-epaitegiaren zuzendaritzapean. Aste honetan, maiatzaren 25ean, kilo bat haxix atzeman zituzten salerosketa batean (4.100 euro), eta hiru pertsona atxilotu zituzten drogarekin trafikatzea leporatuta. Biharamunean, hilaren 26an, atxilotuen etxebizitza miatu zuten, eta lau kilo haxix, 17.000 euro, zenbait kokaina gramo, baskulak eta agiri ugari atzeman zituen Ertzaintzak miaketan. Aldi berean, Portugaleteko lau taberna miatu zituzten. Haxix eta kokaina kantitate txikiak atzeman zituzten bertan, eta hiru pertsonaren inguruko ikerketa abiatu zuten. Ezkerraldean drogarekin trafikatzen duen sare nagusietako bat desegin dutela uste du Ertzaintzak. 33, 30 eta 29 urteko atxilotuak epailearen esku utzi zituzten asteazkenean.

2020/05/29

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak erag...
Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Jatorri afroamerikarreko herritar bat...
1:14 min.

Jatorri afroamerikarreko herritar bat Poliziaren zaintzapean hil ostean, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten agenteak zigortu egin behar direla adierazi du Michelle Bacheletek.

Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioak George Floyd afroamerikarraren hilketa gaitzetsi du. Bideoan grabatu zuten heriotza, eta, hedabideetan eta sare sozialetan zabaldu ostean, protesta larriak eragin ditu Minneapolisen. Atsekabea agertu du George Floyden izena azken urteetan poliziaren esku hil diren beste hainbat afroamerikar desarmaturi gehitu behar izateagatik. "Hilketak geldiarazteko neurri zorrotzak" hartzea eskatu die AEBetako agintariei, eta "ematen direnean justizia" bermatzea eskatu die. Horrez gain, prozedurak aldatzea beharrezkoa dela gaineratu du, prebentzio sistemak ezartzea eta, batez ere, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten polizia agenteak auzipetuak eta zigortuak izatea" eskatu du.

2020/05/29

Maiatza 2020
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Apirila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2020-05-21ko bideoen artxiboa

3 hildako eta 9 positibo gehiago zenbatu dituzte Euskadin azken orduetan

3 hildako eta 9 positibo gehiago zenbatu ditu...
3 hildako eta 9 positibo gehiago zenbatu dituzte Euskadin azken orduetan

Datu horiek kontuan izanda, Euskal Au...
0:57 min.

Datu horiek kontuan izanda, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) 2 fasera igarotzeko prest dagoela nabarmendu du Nekane Murgak, eta lurraldean parametro guztiak betetzen direla gaineratu du.

Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, 3 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan; beraz, orain arte 1.483 hildako zenbatu dira. Horrez gain, 9 kasu berri baieztatu dira PCR proben bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan emandako datuen arabera (asteazkeneko 00:00ak arte bildutakoak). Horrela, koronabirusak eragindako pandemiaren bilakaera beheranzko joera izaten ari dela erakusten dute datu horiek; izan ere, hildakoen kopurua 10etik beherakoa izan da. Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken 24 orduetan 277 pertsona sendatu dira (16.965 guztira). Bestalde, EAEn kutsatzeen indizea batetik beherakoa da (0,69). Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du horrek.

Hirugarren graduan dauden presoek deseskalatzea etxean igarotzea aztertzen ari dira

Hirugarren graduan dauden presoek deseskalatz...
Hirugarren graduan dauden presoek deseskalatzea etxean igarotzea aztertzen ari dira

1 fasean edo ondorengoetan dauden esp...
1:35 min.

1 fasean edo ondorengoetan dauden espetxeetako presoei eragingo die neurriak, eta banan-banan aztertuko dituzte kasuak

Espetxe Erakundeen Idazkari Nagusiak Estatuaren Administrazio Orokorraren mende dauden kartzelei agindu bat bidali die, erdi-askatasunean edo hirugarren graduan dauden presoei zigorraren azken zatia etxean betetzeko aukera azter dezaten. Kasuak banan-banan aztertu beharko dituzte, eta koronabirusaren pandemiaren deseskalatzearen baitan kokatzen da neurria. Hirugarren graduan dauden 7.000 presoez gain (horietako 5.700ek kontrol telematikoa dute), Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluko erregimen malguan dauden presoak ere barne hartzen ditu aginduak. 1 fasean edo ondorengoetan dauden espetxeetako presoei eragingo die neurriak, eta "osasun agintariek gizarte osoarentzat ezartzen dituen irizpideekin", Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioaren esku dagoen erakundeak gogorarazi duenez. Irteteko baimenei dagokienez, eskaerak izapidetzen jarraituko dute eta gauzatu egingo dituzte onartutakoak, "espetxea dagoen lurralde berean egingo badira", COVID-19aren pandemiak ezarri dituen mugimendu murrizketengatik.

Kolonbian harrapatutako 15 euskal herritarretako 4 bihar itzuliko dira Euskadira

Kolonbian harrapatutako 15 euskal herritarret...
Kolonbian harrapatutako 15 euskal herritarretako 4 bihar itzuliko dira Euskadira

Etxera noiz itzuliko zain dauden hori...
0:51 min.

Etxera noiz itzuliko zain dauden horietako batek azaldu duenez, hegaldi pribatu bat kudeatzen saiatzen ari dira, gainerakoek Kolonbian jarraituko baitute, "beste hegaldi baten zain".

Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz Kolonbian harrapatuta geratu ziren 15 euskal herritarretako 4 bihar, ostirala, itzuliko dira Euskadira; izan ere, gaur egun egoera berean Madrilen dauden kolonbiarrak jasotzeko asmoz herrialde horretatik egingo duten hegaldi baterako txartelak erosi ahal izan dituzten 250 bidaiarien artean daude. Gainerako kaltetuek Kolonbian jarraituko dute, "beste hegaldi baten zain". Horren harira, kaltetu batek azaldu du hegaldi pribatu bat kudeatzen saiatzen ari direla, euren kabuz alde egiteko.