Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek

Ezohiko neurri hori onartu du Hauteskunde Batzordeak, koronabirusa dela eta. Horrela bozkatu nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera, uztailaren 2a baino lehen.

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena eman die Hauteskunde Batzordeak Correoseko postariei. Koronabirusaren pandemiak eragindako larrialdi egoera honetan, herritarren bozkatzeko eskubidea eta osasuna bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak posta bidezko botoa arintzea eskatu zuen.

Hauteskunde Batzordeak posta bidez bozkatzeko eskaria telematikoki egitea eta botoak etxez etxe batzeko aukera eskaintzea onartu du. Hala egin nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera.

Hauteskunde Batzordeak azpimarratu du ezohiko aukera bat dela, eta, edonola ere, posta bidezko botoa betiko moduan ere eska daitekeela: Correoseko bulegora joanda, hain zuzen ere.

Posta bidezko botoa eskatzeko epea uztailaren 2ra arte egongo da indarrean, eta botoa igortzeko azken eguna uztailaren 8a izango da.

Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako eztabaidetan parte hartzea eskatu du

"Gizarte Segurantzari eta osasun eta zaintza zerbitzu publikoei dagokienez" iritzia eman ahal izatea eskatu dute.

Bizkaiko Pentsiodunak/Ados-Consenso plataformak "pentsiodunen kolektiboa errealitate berri bat berrosatzeko prozesuan parte aktiboa izatea" proposatu du, bereziki, osasun eta zaintza zerbitzu publikoen definizioan, egoitzen ereduari eta mendekotasuna duten pertsonak eta adinekoak artatzeko beste zerbitzu batzuen ereduari buruz eztabaidatzeko.

Maskarak eta osasuna babesteko beste produktu batzuk (hidrogelak, esaterako) erabiltzeari buruz agintariek emandako azken gomendioen aurrean, BEZa % 21etik % 4ra jaisteko eta doakotasun formula bat ezartzeko eskatu du, gizarte eta ekonomia aldetik kalteberak diren kolektiboentzat.

Kolektibo horrek ohartarazi duenez, "krisiari emandako erantzunak kaltegarriak badira, ez ditugu mobilizazioak baztertzen".

Bestalde, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari "bere estrategia eta helburuak berrikusteko" proposatu diote berriro, eta "adostasunera itzultzeko eta ekintza batasuna ezartzeko" eskatu diote.

Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilean Portugaleten, eta aste honetan, astelehenean, beste hiru atxilotu ditu.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilaren amaieran Portugaleten (Bizkaia), etxebizitza batean eta Santurtziko taberna batean drogekin trafikatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atxilotuei droga ekartzen zieten pertsonak identifikatzeko ikerketak beste operazio bat egitea ahalbidetu du Portugaleten, Barakaldoko Instrukzio-epaitegiaren zuzendaritzapean.

Aste honetan, maiatzaren 25ean, kilo bat haxix atzeman zituzten salerosketa batean (4.100 euro), eta hiru pertsona atxilotu zituzten drogarekin trafikatzea leporatuta.

Biharamunean, hilaren 26an, atxilotuen etxebizitza miatu zuten, eta lau kilo haxix, 17.000 euro, zenbait kokaina gramo, baskulak eta agiri ugari atzeman zituen Ertzaintzak miaketan.

Aldi berean, Portugaleteko lau taberna miatu zituzten. Haxix eta kokaina kantitate txikiak atzeman zituzten bertan, eta hiru pertsonaren inguruko ikerketa abiatu zuten.

Ezkerraldean drogarekin trafikatzen duen sare nagusietako bat desegin dutela uste du Ertzaintzak. 33, 30 eta 29 urteko atxilotuak epailearen esku utzi zituzten asteazkenean.

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Jatorri afroamerikarreko herritar bat Poliziaren zaintzapean hil ostean, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten agenteak zigortu egin behar direla adierazi du Michelle Bacheletek.

Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioak George Floyd afroamerikarraren hilketa gaitzetsi du. Bideoan grabatu zuten heriotza, eta, hedabideetan eta sare sozialetan zabaldu ostean, protesta larriak eragin ditu Minneapolisen.

Atsekabea agertu du George Floyden izena azken urteetan poliziaren esku hil diren beste hainbat afroamerikar desarmaturi gehitu behar izateagatik.

"Hilketak geldiarazteko neurri zorrotzak" hartzea eskatu die AEBetako agintariei, eta "ematen direnean justizia" bermatzea eskatu die. Horrez gain, prozedurak aldatzea beharrezkoa dela gaineratu du, prebentzio sistemak ezartzea eta, batez ere, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten polizia agenteak auzipetuak eta zigortuak izatea" eskatu du.

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmen...
Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek

Ezohiko neurri hori onartu du Hautesk...
1:09 min.

Ezohiko neurri hori onartu du Hauteskunde Batzordeak, koronabirusa dela eta. Horrela bozkatu nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera, uztailaren 2a baino lehen.

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena eman die Hauteskunde Batzordeak Correoseko postariei. Koronabirusaren pandemiak eragindako larrialdi egoera honetan, herritarren bozkatzeko eskubidea eta osasuna bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak posta bidezko botoa arintzea eskatu zuen. Hauteskunde Batzordeak posta bidez bozkatzeko eskaria telematikoki egitea eta botoak etxez etxe batzeko aukera eskaintzea onartu du. Hala egin nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera. Hauteskunde Batzordeak azpimarratu du ezohiko aukera bat dela, eta, edonola ere, posta bidezko botoa betiko moduan ere eska daitekeela: Correoseko bulegora joanda, hain zuzen ere. Posta bidezko botoa eskatzeko epea uztailaren 2ra arte egongo da indarrean, eta botoa igortzeko azken eguna uztailaren 8a izango da.

2020/05/29

Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako eztabaidetan parte hartzea eskatu du

Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako ezt...
Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako eztabaidetan parte hartzea eskatu du

"Gizarte Segurantzari eta osasun eta ...
0:52 min.

"Gizarte Segurantzari eta osasun eta zaintza zerbitzu publikoei dagokienez" iritzia eman ahal izatea eskatu dute.

Bizkaiko Pentsiodunak/Ados-Consenso plataformak "pentsiodunen kolektiboa errealitate berri bat berrosatzeko prozesuan parte aktiboa izatea" proposatu du, bereziki, osasun eta zaintza zerbitzu publikoen definizioan, egoitzen ereduari eta mendekotasuna duten pertsonak eta adinekoak artatzeko beste zerbitzu batzuen ereduari buruz eztabaidatzeko. Maskarak eta osasuna babesteko beste produktu batzuk (hidrogelak, esaterako) erabiltzeari buruz agintariek emandako azken gomendioen aurrean, BEZa % 21etik % 4ra jaisteko eta doakotasun formula bat ezartzeko eskatu du, gizarte eta ekonomia aldetik kalteberak diren kolektiboentzat. Kolektibo horrek ohartarazi duenez, "krisiari emandako erantzunak kaltegarriak badira, ez ditugu mobilizazioak baztertzen". Bestalde, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari "bere estrategia eta helburuak berrikusteko" proposatu diote berriro, eta "adostasunera itzultzeko eta ekintza batasuna ezartzeko" eskatu diote.

2020/05/29

Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean

Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pe...
Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zi...
1:40 min.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilean Portugaleten, eta aste honetan, astelehenean, beste hiru atxilotu ditu.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilaren amaieran Portugaleten (Bizkaia), etxebizitza batean eta Santurtziko taberna batean drogekin trafikatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Atxilotuei droga ekartzen zieten pertsonak identifikatzeko ikerketak beste operazio bat egitea ahalbidetu du Portugaleten, Barakaldoko Instrukzio-epaitegiaren zuzendaritzapean. Aste honetan, maiatzaren 25ean, kilo bat haxix atzeman zituzten salerosketa batean (4.100 euro), eta hiru pertsona atxilotu zituzten drogarekin trafikatzea leporatuta. Biharamunean, hilaren 26an, atxilotuen etxebizitza miatu zuten, eta lau kilo haxix, 17.000 euro, zenbait kokaina gramo, baskulak eta agiri ugari atzeman zituen Ertzaintzak miaketan. Aldi berean, Portugaleteko lau taberna miatu zituzten. Haxix eta kokaina kantitate txikiak atzeman zituzten bertan, eta hiru pertsonaren inguruko ikerketa abiatu zuten. Ezkerraldean drogarekin trafikatzen duen sare nagusietako bat desegin dutela uste du Ertzaintzak. 33, 30 eta 29 urteko atxilotuak epailearen esku utzi zituzten asteazkenean.

2020/05/29

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak erag...
Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Jatorri afroamerikarreko herritar bat...
1:14 min.

Jatorri afroamerikarreko herritar bat Poliziaren zaintzapean hil ostean, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten agenteak zigortu egin behar direla adierazi du Michelle Bacheletek.

Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioak George Floyd afroamerikarraren hilketa gaitzetsi du. Bideoan grabatu zuten heriotza, eta, hedabideetan eta sare sozialetan zabaldu ostean, protesta larriak eragin ditu Minneapolisen. Atsekabea agertu du George Floyden izena azken urteetan poliziaren esku hil diren beste hainbat afroamerikar desarmaturi gehitu behar izateagatik. "Hilketak geldiarazteko neurri zorrotzak" hartzea eskatu die AEBetako agintariei, eta "ematen direnean justizia" bermatzea eskatu die. Horrez gain, prozedurak aldatzea beharrezkoa dela gaineratu du, prebentzio sistemak ezartzea eta, batez ere, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten polizia agenteak auzipetuak eta zigortuak izatea" eskatu du.

2020/05/29

Maiatza 2020
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Apirila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2020-05-22ko bideoen artxiboa

4 hildako eta 13 positibo gehiago zenbatu dituzte Euskadin azken orduetan

4 hildako eta 13 positibo gehiago zenbatu dit...
4 hildako eta 13 positibo gehiago zenbatu dituzte Euskadin azken orduetan

Positiboei dagokienez, Araban 4 atzem...
1:09 min.

Positiboei dagokienez, Araban 4 atzeman dituzte, Bizkaian 8, eta Euskaditik kanpo bizi den pertsona batek ere eman du positibo

Audiorik gabe. Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, 4 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan; beraz, orain arte 1.487 hildako zenbatu dira. Horrez gain, 13 kasu berri baieztatu dira PCR proben bidez. Horrela, datuek zertxobait okerrera egin dute ostegunean zabaldutakoekin alderatuta, baina koronabirusak eragindako pandemiaren bilakaera beheranzko joera izaten ari dela erakusten dute; izan ere, hildakoen kopurua 10etik beherakoa izan da. Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken 24 orduetan 233 pertsona sendatu dira (17.098 guztira). Osasun Sailaren esanetan, gainera, koronabirusaren eraginez zainketa intentsiboetako unitatean artatu behar izan dituzten pertsonen kopuruak behera egin du, 2 gaixo gutxiago baitituzte. Horrela, gaur egun 36 pertsona daude EAEko zainketa intentsiboetako unitateetan COVID-19arekin lotuta. Orain arte, guztira 1.487 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz EAEn (gaixotu diren guztien % 7,7). Gainera, 669 gaixo daude oraindik (% 3,5).

Euskadi 2. fasera pasatuko da

Euskadi 2. fasera pasatuko da...
Euskadi 2. fasera pasatuko da

Ordu-tarteek ez dute baliorik izango ...
1:03 min.

Ordu-tarteek ez dute baliorik izango Euskadin, nahiz eta agian adinekoentzako denbora-tarte bat egokitu.

Audiorik gabe. Euskadi 2. fasera pasako da astelehen honetan. Aurreikusita zegoen bezala, Euskadik bere horretan jarraitzen du, normaltasun berrira bidean. Espainiako Gobernuak ostiral eguerdian baieztatu du. Horrela, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako herritarrek ez dituzte beren bizitzak arautuko adinaren arabera kalera ateratzeko ezartzen zituzten ordutegietan. Astelehenetik aurrera, zirkulazio askea baimenduko da, inolako mugarik gabe, baldin eta erreferentziako probintzian gertatzen badira, arrazoi sozio-ekonomikoengatik soilik 'gurutzatu' ahal izango da beste lurralde historiko batera. Hori bai, autonomia-erkidego bakoitzak adinekoentzat eta ahulentzat gordetako ordutegia mantendu ahal izango du. Une honetan, talde hori kalera irten daiteke 10: 00etatik 12: 00etara goizean, eta 19: 00etatik 20: 00etara arratsaldean.

Donostiako hainbat familiaren alokairua barkatzeko eskatu diote Azorari

Donostiako hainbat familiaren alokairua barka...
Donostiako hainbat familiaren alokairua barkatzeko eskatu diote Azorari

Kaleratzerik Ez elkarteak salatu du A...
1:40 min.

Kaleratzerik Ez elkarteak salatu du Azora enpresak "320 etxebizitza" dituela Donostian, eta "etekin handiak" lortzen baditu ere, ez duela "ekarpenik" egin nahi "pandemiari aurre egiteko".

Audiorik gabe. Kaleratzerik Ez plataformak Azora inbertsio funtsaren aurka jo du arazo ekonomikoetan dauden familiei alokairuaren ordainketa atzeratu dielako, COVID-19agatik ezarritako alarma-egoeran egoteagatik barkatu beharrean. Familietako batek duela hilabete egin zuen eskaera, eta oraindik ez du erantzunik jaso, nahiz eta epea "zazpi egunekoa" izan, eta bestearen kasuan, kontratua amaitu arte ordaindu gabeko kuotak banatzea eskatu dio Azorak. Kaleratzerik Ez elkarteak salatu du Azora enpresak "320 etxebizitza" dituela Donostian, eta "etekin handiak" lortzen baditu ere, ez duela "ekarpenik" egin nahi "pandemia gogorrari aurre egiteko". Gainera, Gobernuaren aurka ere jo du, ez duelako hipoteken atzerapenaz eta alokairurako laguntzez legedirik kaleratu "bankuek, jabetza handiek eta inbertsio funtsek" ordainketak barka diezazkieten familia ahulenei.