Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe.

Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango.

Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du.

Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe.

Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera.

Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak".

Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe.

Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen.

Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe.

Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dir...
Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun g...
1:35 min.

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe. Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango. Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du. Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

2020/07/03

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri...
Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzi...
1:46 min.

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe. Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera. Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak". Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

2020/07/03

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murrizte...
Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak esp...
1:03 min.

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe. Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen. Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe. Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

2020/07/03

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-06-18ko bideoen artxiboa

Funtzionarioek telelana egiteko aukera izango dute astean lau egunetan

Funtzionarioek telelana egiteko aukera izango...
Funtzionarioek telelana egiteko aukera izango dute astean lau egunetan

"Borondatezkoa eta behin-behinekoa" i...
1:48 min.

"Borondatezkoa eta behin-behinekoa" izango da, eta COVID-19ak eragindako osasun arloko krisia amaitutzat eman arte egongo da indarrean astelehenetik aurrera.

Audiorik gabe. Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioek telelana egiteko aukera izango dute astean lau egunetan, eta bosgarrenean lantokira joan beharko dute, 14 urtetik beherako umeak edo mendeko pertsonak zaintzeko, CSIF sindikatuak eta Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzionario Publikoko Ministerioak lortutako akordioari esker. Zehazki, gaur egun indarrean dagoen alarma-egoera bertan behera geratzen den unetik aurrera, alegia, astelehenetik aurrera (hilak 21), egongo da telelana asteko lau egunetan egiteko aukera. "Borondatezkoa eta behin-behinekoa" izango da, eta COVID-19ak eragindako osasun arloko krisia amaitutzat eman arte egongo da indarrean. CSIF sindikatuak nabarmendu duenez, akordio "aitzindaria" da Espainian lanaren antolaketari dagokionez, familia eta lana uztartzeko. Ebazpenak, telelanaren etorkizuneko erregulazioan izango du jarraipena, eta uztailean negoziatzen hasiko dira Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroaren lantaldearekin. Gainerako beharginen kasuan, ordea, aurrez aurreko modalitatea lehenetsiko da, baina astean behin, gutxienez, telelana egiteko aukera izango dute.

284 kilo mozzarella atzeman dituzte Donostian, modu irregularrean eramanda

284 kilo mozzarella atzeman dituzte Donostian...
284 kilo mozzarella atzeman dituzte Donostian, modu irregularrean eramanda

Agenteek gazta konfiskatu zuten eta i...
0:43 min.

Agenteek gazta konfiskatu zuten eta ibilgailuko bidaiariak zigortu zituzten produktu galkorrak modu irregularrean eta hotz-katea hautsita lekualdatzeagatik.

Audiorik gabe. Donostiako policial, Antiguo auzoan ibilgailuen kontrol bat egiten ari zirenean 284 kilo mozzarella gazta modu irregularrean zeramatzan auto bat atzeman zuten atzo arratsaldean. Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, agenteek ibilgailua geldiarazi zuten eta barruan 284 kilo mozzarella gazta kargatu zituztela ikusi zuten. Agenteek gazta konfiskatu zuten eta ibilgailuko bidaiariak zigortu zituzten produktu galkorrak modu irregularrean eta hotz-katea hautsita lekualdatzeagatik.

Euskal Y-a ez da europar trenbide sarearekin lotuta egongo 2037a baino lehen

Euskal Y-a ez da europar trenbide sarearekin ...
Euskal Y-a ez da europar trenbide sarearekin lotuta egongo 2037a baino lehen

Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak e...
1:29 min.

Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak esan du frantziar trenbidea, Ipar Euskal Herrira iritsiko dena, ez dela lehenago egongo eta egungoak ez duela merkantzia garraiorako ahalmen nahikorik.

Audiorik gabe. Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak adierazi du Ipar Euskal Herrian Euskal Y-arekin bat egingo duen frantziar trenbidea ez dela abiatuko 2037. urtera arte, eta, egungo diseinuan, azpiegitura horrek merkantzia garraiorako ahalmen “baxuegia” duela ohartarazi du. Euskal Y-ari dagokionez, Auzitegiak azaldu du egungo azpiegitura ez dela nahikoa merkantzia garraiorako, Bordele arteko ohiko trenbideak gaitasun baxuegia baitu eta berritu beharra baitago. Gainera, 1990etik eztabaida eragiten ari den frantziar zati berria ez dela 2037a baino lehen abiatuko erantsi dute. Auditoreen datuei jarraituta, aztertu dituzten Europako obra handietan, atzerapenak 11 urtekoak dira batez beste eta gainkostua % 47koa. “Hortaz, gutxienez 20 urte gehiagoz, Iberiar penintsularako merkantzia garraioa itsaso edo errepide bidez egiten jarraituko da nagusiki, horrek dakarren karbono isuri handiarekin”, dio txostenak.

Lehen agerraldi masiboa Europan: 650 kutsatu Alemaniako haragi enpresa batean

Lehen agerraldi masiboa Europan: 650 kutsatu ...
Lehen agerraldi masiboa Europan: 650 kutsatu Alemaniako haragi enpresa batean

7.000 lagun inguru koarentenan daude ...
1:17 min.

7.000 lagun inguru koarentenan daude eta agintariek hiltegiaren inguruan dauden ikastetxeak eta haurtzaindegiak ixteko agindua eman dute.

Audiorik gabe. 650 langile baino gehiago kutsatu dira koronabirusarekin Alemaniako Gütersloh hirian dagoen haragi enpresa batean, eta alarma piztu da herrialde horretan. Alemaniako komunikabideek zabaldu dutenez, oraingoz 983 test egin dituzte eta 657 positibo izan dira. Azken boladan, 7.000 behargin baino gehiago aritu dira lantegi horretan eta, ondorioz, kutsatu kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute. Fabrika itxi egin dute eta langileak eta haiekin harremanetan izan diren pertsonak koarentenan jarri dituzte. Bestalde, agerraldia gertatu den barrutiko arduradunek inguru horretako ikastetxeak eta haurtzaindegiak ixteko agindua eman dute. Alabaina, konfinamendu osoa ezartzea baztertu dute.