Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe.

Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango.

Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du.

Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe.

Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera.

Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak".

Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe.

Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen.

Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe.

Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dir...
Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun g...
1:35 min.

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe. Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango. Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du. Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

2020/07/03

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri...
Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzi...
1:46 min.

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe. Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera. Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak". Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

2020/07/03

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murrizte...
Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak esp...
1:03 min.

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe. Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen. Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe. Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

2020/07/03

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-06-25ko bideoen artxiboa

Ikasle talde iraunkorretan, maskararik eta segurtasun distantziarik ez

Ikasle talde iraunkorretan, maskararik eta se...
Ikasle talde iraunkorretan, maskararik eta segurtasun distantziarik ez

Hezkuntza Sailak koronabirusari aurre...
1:27 min.

Hezkuntza Sailak koronabirusari aurre egiteko protokolo orokor bat landu du datorren ikasturterako. Ikastetxe bakoitzaren ardura izango da kontingentzia plan propioa diseinatzea.

Audiorik gabe. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailan ikasle talde iraunkorrak sortuko dituzte datorren ikasturtean eta, ondorioz, ume horiek ez dute maskararik jantzi beharko, ezta 1,5 metroko segurtasun-distantzia zaindu beharko. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak koronabirusari aurre egiteko protokolo orokorra landu du eta orain ikastetxe bakoitzaren esku egongo da 2020-2021 ikasturterako kontingentzia plan propioak diseinatzea irizpide horiek kontuan hartuta. Jaurlaritzaren planak hiru agertoki posible aurreikusten ditu datorren ikasturterako: lehen agertokia normaltasunarena izango litzateke eta, betiko moduan, aurrez aurreko klaseak irailean hasiko lirateke. Bigarren eszenatokian, jarduera presentziala eta telematikoa uztartuko lituzkete; eta hirugarren eszenatokia, konfinamenduarena izango litzateke eta, beraz, ikastetxeak itxita egongo lirateke. Hezkuntza Saialak azpimarratu du zentroak prest egon beharko direla pandemiaren bilakaeraren arabera egokitzeko.

Sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Bilbon eta Barakaldon

Sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Bil...
Sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Bilbon eta Barakaldon

Sexu-esplotaziorako xedez egindako gi...
1:37 min.

Sexu-esplotaziorako xedez egindako gizakien salerosketa, kapitalak zuritzea eta dokumentuak faltsutzea egozten zaizkie.

Audiorik gabe. Ertzaintzak lau emakume askatu ditu Bilbon eta Barakaldon, eta jatorri txinatarreko sexu-esplotaziorako sare bat desegin du, sei pertsona atxilotuta. Ikerketa joan den urtearen amaieran hasi zuen EAEko poliziak, eta etxebizitza bat aurkitu zuen Bilboko Bolueta auzoan, etxebizitza eta prostituzio-etxe gisa gaitutako pabilioi bat Errekalden eta beste etxebizitza bat Barakaldoko Lasesarre auzoan, talde antolatua ezartzen zen tokia. Esplotatutako emakumeak Errekalden eta Lasesarren bizi ziren, "egoera txarrean", eta prostituziora behartzen zituzten "eguneko 24 orduetan". Atxilotuak hiru gizon eta hiru emakume dira. Horietako bat, 38 urtekoa, espainiarra da, eta gainerakoak, 29 eta 54 urte bitartekoak, txinatarrak dira. 54 urteko emakumeak aurrekariak ditu Katalunian 2016an prostituzioarekin lotutako delituengatik. Ertzaintzak atxilotuek talde kriminal bat osatzen dutela uste du, eta sexu-esplotazioa, kapitalak zuritzea eta dokumentuak faltsutzea egozten die, baita atzerriko herritarren eskubideen aurkako delitua ere.

EAEn eta Errioxan marihuana banatzen zuen talde bat desegin dute

EAEn eta Errioxan marihuana banatzen zuen tal...
EAEn eta Errioxan marihuana banatzen zuen talde bat desegin dute

Urtean 1.800 kilo marihuana ekoiztu e...
1:33 min.

Urtean 1.800 kilo marihuana ekoiztu eta banatzeko erabiltzen ziren droga ekoizteko lau pabiloi desegin dituzte, eta 5.805 marihuana landare atzeman eta suntsitu dituzte.

Audiorik gabe. Guardia Zibilak Errioxan eta EAEn drogen hazkuntzan, elaborazioan eta trafikoan aritzen zen talde bateko 7 kide atxilotu ditu, urtero 1800 kilo baino gehiago banatzen zituztenak. Operazioan, kalamuaren ekoizpen sistematikorako droga ekoizteko lau pabiloi desegin dituzte Errioxako Briones, Haro, Naiera eta Tricio herrietan. Era berean, guztira 5.805 marihuana landare atzeman eta suntsitu dira. Droga ekoizteko hiru pabiloik errendimendu osoz funtzionatzen zuten, horietako bakoitzean urtean sei uzta lortzeko. Haren funtzionamendurako, taldeak legez kanpoko loturak egin zituen sare elektriko publikoan, obra-kanalizazio baten bidez, eta iruzurrezko fluido elektrikoaren kantitatea 66.270 eurokoa dela kalkulatu da. Kalamu sativa landarea hazteko eta loratzeko erregimen naturala bizkortzeko, aireztapen eta teknologia sistemetan azkena ezarri zuen taldeak lau pabiloietan. Kalkuluen arabera, erakunde kriminalak 240.000 euro inguru inbertitu ahal izan ditu, alokairuaren eta pabiloiak egokitzearen artean.

Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, munduko aurreikuspen ekonomikoak txarrera egin du

Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, munduko a...
Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, munduko aurreikuspen ekonomikoak txarrera egin du

Funtsak espero baino atzeraldi sakona...
1:01 min.

Funtsak espero baino atzeraldi sakonagoa aurreikusten du 2020an, eta hazkunde motelagoa 2021ean. Espainiako ekonomia % 12,8 jaitsiko da aurten, koronabirusaren pandemiagatik.

Audiorik gabe. Koroabirusaren pandemiak munduko ekonomian uste baino "eragin negatiboagoa" izan du; izan ere, 2020rako % 4,9ko uzkurtzea aurreikusten du, apirilean kalkulatutako % 3aren aurrean, eta "ondorio katastrofikoak" izango ditu enpleguan, Nazioarteko Diru Funtsak jakitera eman duenez. "Jardueraren gainbehera sakonak hondamendia eragingo dio lan merkatu globalari", azaldu du Funtsak "aurreikuspen ekonomiko globalen" txosten eguneratuan. Litekeena da urteko bigarren hiruhilekoan lanorduen murrizketa lanaldi osoko 300 milioi enplegu baino gehiago galtzearen parekoa izatea. Iragarpenen zifra dramatikoak gorabehera, Nazioarteko Diru Funtsak egungo egoera berezia dela azpimarratu du, aurrekaririk gabeko krisia baita.