Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-16ko bideoen artxiboa

EAJk, EH Bilduk eta beste zazpi alderdik politikarien espioitza ikertzea eskatu dute

EAJk, EH Bilduk eta beste zazpi alderdik poli...
EAJk, EH Bilduk eta beste zazpi alderdik politikarien espioitza ikertzea eskatu dute

Eskaria erregistratu dute Diputatuen ...
1:22 min.

Eskaria erregistratu dute Diputatuen Kongresuan, horren gaineko ikerketa-batzordea sor dezaten.

Audiorik gabe. EAJk, EH Bilduk, Unidas Podemosek, ERCk, Juntsek, CUPek, BNGk, Mas Paisek eta Compromisek eskaria erregistratu dute asteazken honetan, Diputatuen Kongresuan politikariei egindako espioitzaren gaineko ikerketa-batzordea sor dezaten; hain zuzen ere, eskaria da ikertzea "Estatuko egitura publikoen aldetik, zenbait lider politikori eta banako hainbat herritarri egindako espioitza eta pribatutasunean sartzea". Estatuko egitura publiko horiei, modu arruntean, "Estatuko estoldak" deitu diete. Hain zuzen ere, asteartean eman zuten Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteari ustez egindako espioitzaren berri, eta biharamunean erregistratu dute eskaria. Unidas Podemosek, bestalde, esana zuen asmoa zuela Kongresuan bultzatzeko, "Estatuko estoldak" izenekoen auzia sakonean ikertzea helburu; 'Villarejo auzia'rekin lotutako informazioak zituen hizpide Unidas Podemosek, hori iragarri zuenean. Halaber, zehaztu dute "gauza jakina dela" egungo presidenteordeari, "bai eta enpresa-munduko ehunka pertsona ospetsuri ere", legez kanpoko jarraipena, espioitza eta monitorizazioa egin dietela "Departamentu publikoekin lotutako zenbait pertsonak".

15 metroko ezponda batetik eroritako 59 urteko iruindar bat erreskatatu dute Liebanan

15 metroko ezponda batetik eroritako 59 urtek...
15 metroko ezponda batetik eroritako 59 urteko iruindar bat erreskatatu dute Liebanan

Immobilizatu ostean, Valdecillako Osp...
1:11 min.

Immobilizatu ostean, Valdecillako Ospitalera eraman zuten, 15 metroko erorketan egindako lesioak artatzera.

Audiorik gabe. Guardia Zibileko agenteek eta Kantabriako suhiltzaileek 59 urteko gizon iruindar bat erreskatatu dute. Biktima 15 metroko ezponda batetik Bullón ibaira erori zen, Framan (Cabezón de Liébana). Kantabriako Gobernuaren 112 larrialdietarako zerbitzuak asteazkeneko 13:30 aldera jaso zuen gertatutakoaren berri, eta suhiltzaileek Guardia Zibilarekin batera jardun behar izan zuten erreskate lanetan. Gizona aurkitutakoan, agenteak biktimarenganaino iritsi ziren, soka bat erabiliz. Lesioak ez larriagotzeko, zauritua immobilizatu egin zuten, eta, ondoren, erreskate bertikala eginez atera zuten bertatik. Biktima beste gizon batekin zegoen, eta hark deitu zien larrialdietarako zerbitzuei. Lehen laguntza istripua izan zuen tokian bertan eman ostean, zauritua Valdecillako Ospitalera eraman zuten, 15 metroko erorketan egindako lesioak sendatzera.

Ospetsuen Twitterreko kontuak pirateatu dituzte kriptodirudun iruzurrak egiteko

Ospetsuen Twitterreko kontuak pirateatu dituz...
Ospetsuen Twitterreko kontuak pirateatu dituzte kriptodirudun iruzurrak egiteko

Pirateatutako kontuek antzeko txioak ...
1:36 min.

Pirateatutako kontuek antzeko txioak argitaratu dituzte bitcoin bidezko dohaintzak eskatuz. Izoztutako kontu gehienak martxan daude berriro.

Audiorik gabe. Bill Gates, Barack Obamak.. Twitter sare sozialean dituzten kontuak pirateatu dituzte kriptodiruarekin iruzur egiteko. Kontu pirateatuak antzeko txioak argitaratu dituzte bitcoin bidezko dohaintzak eskatuz. Bestalde, Twitterreko euskarri teknikoko kontuak sare sozialean zabaldu duenez, konpainiak "badu Twitterreko kontuei eragiten dien segurtasun gorabehera baten berri". "Ikertzen ari gara, eta hori konpontzeko neurriak hartzen. Laster eguneratuko dugu", gaineratu du. Pirateatu diren kontu kopuruari begiratuta, Twitterren historiako segurtasun gorabehera handiena izan da herritarren, komunikabideen eta baita mundu mailako liderren artean ere zabalduta dagoen sare sozialean. Iaz, Jack Dorsey Twitterreko zuzendari exekutiboaren kontua ere pirateatu zuten. Gertakariak FBIren arreta erakarri du, eta San Frantziskoko bulegoak jakinarazi du baduela horren berri. Aipatutako hedabideak jasotako ohar baten arabera, "badirudi kontuak konprometituak izan direla kriptodiruaren iruzurra betikotzeko". Hala, "iruzur horren biktima" ez izateko, dirurik ez bidaltzeko eskatu diete erabiltzaileei.