Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-20ko bideoen artxiboa

Nola jokatu behar dugu koronabirusagatik etxean bakartuta gaudenean?

Nola jokatu behar dugu koronabirusagatik etxe...
Nola jokatu behar dugu koronabirusagatik etxean bakartuta gaudenean?

COVID-19 duten pertsonak isolatzea oi...
2:24 min.

COVID-19 duten pertsonak isolatzea oinarrizkoa da epidemiaren hedakuntza gelditzeko. Horretarako, etxean bakarturik egoteko neurriak jarraitzea berebizikoa da.

Audiorik gabe. Pertsona batek sintomak dituenean edo positibo batekin harreman estua izan denean hasten da isolamendua. PCR proba baten zain egon bitartean, harreman estua izan duena etxean geratu behar da. Bakarturik eman beharreko egunen kopurua protokoloarekin batera aldatuz joan da, 10 eta 14 egunen artean. Gaur egun, positiboek 10 egun egon behar dute isolatuta, eta sintomarik gabe 3 igaro behar dituzte berriz kalera irten ahal izateko. Isolamendua norbanakoarena da. Ahal bada, paziente bakoitza gela batean egon behar da, eta ez da familiarrik bertara sartuko. Bereziki saihestu behar du adineko pertsonekin, gaixotasun kronikoak dituztenekin edo haurdunekin bizitzea. Bakartuta dagoenak, logelarekin bezala, bainugela bat erabiliko du, berarentzat bakarrik, bizilagunekin instalazioak konpartitzea saihesteko. Gelatik irteten den guztietan, pazienteak musukoa ipini eta beste bizilagunekin segurtasun-tartea gorde beharko du. Gainazalak garbitzeko, lixiba erabili beharko du: zopa koilarakada bat ur litro bakoitzeko. Bakartuta dagoenak erabilitako jateko eta edateko tresnak tenperatura altuan garbitu beharko dira, eta ahal bada, ontzi-garbigailuan. Erabilitako arropa eta maindireei dagokienez, poltsa itxi batean sartu beharko dira, gero garbituak izan daitezen garbigailuraino eramateko. Zaborra estalki automatikoa duen zabor-ontzi batean sartu beharko du pazienteak, barruko poltsak itxitura hermetikoa duela. Poltsa hori behar bezala itxi behar da, eta gelaren atarian dagoen bigarren poltsa batean sartu. Zaintzaileak erabilitako eskularruak eta musukoa bertara bota behar dira, eta poltsa hori etxeko gainerako errefusa hondakinen poltsan sartu. Noski, eskuak ondo garbitzea garrantzitsua da: 40 eta 60 segundo artean. Ura eta xaboia erabiltzearekin nahikoa da.

Ipar Euskal Herrian derrigorrezkoa da jada maskara leku itxietan erabiltzea

Ipar Euskal Herrian derrigorrezkoa da jada ma...
Ipar Euskal Herrian derrigorrezkoa da jada maskara leku itxietan erabiltzea

Zehazki, denda, supermerkatu, banku e...
1:14 min.

Zehazki, denda, supermerkatu, banku eta azoka estalietan beharrezkoa da maskara. Zinema aretoetan, ordea, maskara ez da derrigorrezkoa izango behin aretoan eserita.

Audiorik gabe. Ipar Euskal Herriko bizilagunek maskara jantzita eraman behar dute jada publiko orokorrarentzako espazio itxietara sartzeko. Izan ere, astelehen honetatik derrigorrezkoa da jada musukoa erabiltzea, koronabirusa zabaltzea saihesteko. Zehazki, denda, supermerkatu, banku eta azoka estalietan beharrezkoa da maskara. Zinema aretoetan, ordea, maskara ez da derrigorrezkoa izango behin aretoan eserita. Bai antzokietan, bai hitzaldi aretoetan neurri bera aplikatuko da oraingoz. Leku publiko itxietan maskara ez eramateagatik 135 euroko isuna jarriko dutela iragarri dute Frantziako agintariek. Presidenteak asteartean ziurtatu zuen birusaren zirkulazioak gora egin zuela herrialdean, eta, horregatik, leku publiko itxietan maskara eramatera behartzeko eskatu zion Gobernuari. Frantziak izurritearen agerraldi berriak atzeman ditu, Mayenne departamenduan bereziki, herrialdearen ipar-mendebaldean, 100.000 biztanleko 50 kutsatuko tasa gainditu baita. Gobernuaren ordezkaritzak maskararen derrigortasuna ezarri du leku itxi guztietan, saileko sei udalerritan, eta, aldi berean, test-kanpaina bat abiarazi du, infekzio-fokuak isolatzen saiatzeko. Hori dela eta, toki publiko itxietan maskara eramateko betebeharra ezarri dute agintariek, herrialde osoan zabaldu arte itxaron gabe.

Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalea bilatzeko lanak hasi dituzte berriro

Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalea ...
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalea bilatzeko lanak hasi dituzte berriro

Igande goizaldeko 01:30ak aldera eman...
1:07 min.

Igande goizaldeko 01:30ak aldera eman zuten desagerpenaren berri, laketontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zutenean.

Audiorik gabe. Larrialdi zerbitzuek Zierbenako uretan desagertutako bigarren gizona bilatzeko lanei ekin diete berriro, atzo, igandea, arrantzan atera zen lagunaren gorpua aurkitu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Igande goizaldeko 01:30ak aldera eman zuten desagerpenaren berri, laketontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zutenean. Berehala, bilaketa-dispositibo bat jarri zen martxan, Itsas Salbamenduko, Gurutze Gorriko eta Guardia Zibileko urpekariek eta ontziek eta Ertzaintzaren helikoptero batek parte hartuta. Atzo, 06:45 aldera, bi arrantzaleetako baten gorpua aurkitu zuten hilik, eta ondoren, haiekin zihoan txakurraren gorpua aurkitu zuten. Ontziko bigarren tripulatzailearen bilaketa egun osoan zehar luzatu zen, eta gaur goizean berriz hasi da, baina oraingoz ez du emaitzarik izan.

Errusiak COVID-19aren aurkako txertoaren proba kliniko arrakastatsuak iragarri ditu

Errusiak COVID-19aren aurkako txertoaren prob...
Errusiak COVID-19aren aurkako txertoaren proba kliniko arrakastatsuak iragarri ditu

Txertoak ez du zailtasunik eragin, ez...
1:05 min.

Txertoak ez du zailtasunik eragin, ezta albo-ondoriorik edo nahi ez ziren erreakziorik ere.

Audiorik gabe. Errusiako Defentsa Ministerioak astelehen honetan iragarri duenez, Gamaleya Epidemiologia eta Mikrobiologia Zentro Nazionalarekin batera egindako COVID-19aren aurkako txertoaren proba klinikoen fasea arrakastatsua izan da. Prentsa oharraren arabera, "analisien emaitzek argi eta garbi erakusten dute boluntario guztiek erantzun immunitarioa garatu zutela txertoaren emaitza gisa". Ekainaren 23an jarri zieten txertoa boluntarioei, eta datorren abuztuaren 4an kontrol analisi batzuk egingo dizkiete, emaitza horiek eta txertoaren kaltegabetasuna baieztatzeko. Defentsak azpimarratu duenez, txertoaren proba kliniko horiek "metodologia zientifikoarekin eta indarreko legeriarekin bat etorriz egin dira, ikerketaren epeak laburtu gabe, ondorengo arriskuak saihesteko".