Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-24ko bideoen artxiboa

Epaileak arduragabekeriazko homizidioa egotzi die Zaldibarko zabortegiko arduradunei

Epaileak arduragabekeriazko homizidioa egotzi...
Epaileak arduragabekeriazko homizidioa egotzi die Zaldibarko zabortegiko arduradunei

Verter Recyclingeko jabea eta beste b...
1:43 min.

Verter Recyclingeko jabea eta beste bi goi-karguak aske geratu dira, baina pasaportea kendu diete eta hilean behin epaitegira joan beharko dute sinatzera.

Audiorik gabe. Durangoko Auzitegiko epaileak arduragabekeriazko homizidio delituak leporatu dizkie Verter Recyclingeko jabeari eta beste bi goi-karguei. Zaldibarko zabortegia otsailean erori zen eta harrezkero Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileen gorpuak hondakin azpian daude. Epaileak behin-behinean aske utzi ditu hirurak, kautelazko neurriak hartuta: pasaportea kendu diete eta hilean behin epaitegira joan beharko dute sinatzera. Enpresako iturriek jakinarazi dutenez, hirurek uko egin diote deklaratzeari, defentsako abokatuek agerraldia baino "ordubete lehenago jaso dutelako epailearen txostena eta akusazioak aztertzeko denbora nahikoa izan dutelako". Epaitegian bi auzibide ireki zituzten hondamendi honekin lotuta: bata, langileen bizitza eta osasunaren kontrako delituengatik; eta bestea, ingurumenean eragindako kalteengatik. Bestalde, Verter Recyclingeko arduradunen atxiloketak polemika sortu du Justizia Administrazioaren eta Segurtasun Sailaren artean; izan ere, Ertzaintzak esan zuen epailearen aginduz atzeman zituela hirurak, baina azken horrek ukatu egin zuen atxiloketak egiteko agindua eman izana. Enpresako jabearen abokatuak, berriz, atxiloketak "legez kanpo" eta "zuzenbidearen aurka" egin zirela salatu zuen.

ITP Aerok 600 bat langile kaleratuko ditu guztira

ITP Aerok 600 bat langile kaleratuko ditu guz...
ITP Aerok 600 bat langile kaleratuko ditu guztira

Konpainiak Bizkaiko lau herritan ditu...
1:31 min.

Konpainiak Bizkaiko lau herritan ditu intalazioak: Zamudion, Barakaldon, Sestaon eta Derion.

Audiorik gabe. ITP Aero enpresak jakinarazi duenez, 600 langile inguru kaleratuko dituzte, eta euskal lantegiak ere neurri horren barruan daude. Covid-19aren pandemiaren ondoriozko egungo krisiak eragindako doikuntza herrialde guztietan planteatzen da (Espainiako Estatua, Erresuma Batua, Mexiko, India eta Italia), eta ez da homogeneoa izango, lantegi bakoitzaren egoeraren araberakoa baizik, lan-karga eta negozioa aztertu ondoren. 2019ko abenduan 4.000 langilek osatzen zuten plantilla; horietatik 2.000 EAEn daude, Zamudion, Barakaldon, Sestaon eta Derion. Erabakia dagoeneko jakinarazi zaie enpresa-batzordeei, eta aldi baterako lan erregulazio txostena amaitu ondoren langileen ordezkariekin negoziatzen hastea espero dute. ITP Aero agentziak adierazi duenez, covid-19aren pandemia "aurrekaririk gabeko eragina" izaten ari da abiazio merkataritzan, eta, aeronautika industria globalaren zati gisa, ITP Aero enpresak "lan kargaren beherakada handia" izan du parte hartzen duen programa nagusietan. Horregatik, egiturazko aldaketetara eta tamaina txikiagoko merkatu berri batera egokitu ahal izateko proposatu ditu kaleratzeak.

18 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen 20 urteko beste bat hiltzeagatik

18 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen 2...
18 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen 20 urteko beste bat hiltzeagatik

Ikerketako iturrien arabera, elkar ez...
1:04 min.

Ikerketako iturrien arabera, elkar ezagutzen zuten biek, eta krimenaren atzean drogengatiko zorra egon liteke.

Audiorik gabe. 20 urteko gazte bat hil dute ostegun honetan Gasteizko La Peña kalean, Lakua Arriaga inguruko poligonoko pabiloi batean. Ertzaintzak baieztatu duenez, 18 urteko gazte bat atxilotu dute, gertakarien ustezko egilea delakoan. 21:00ak aldera, Gasteizko Udaltzaingoak Lakua Arriaga inguruko poligonoko pabiloi batean "ustez hildako pertsona bat" zegoela zihoen abisu bat jaso zuen, indarkeria zantzuekin. Udaltzaingoak abisua eman zien larrialdi zerbitzuei eta Ertzaintzari. Polizia autonomikoa eta talde medikoak bertaratu ziren, eta gaztea hilda zegoela egiaztatu zuten, iturri berberek azaldu dutenez. Ikerketako iturrien arabera, elkar ezagutzen zuten biek, eta krimenaren atzean drogengatiko zorra egon liteke. Handik gutxira, 18 urteko mutil bat atxilotu zuten Gasteizen, heriotza horrekin lotuta. Gaur goizean polizia-etxean jarraitzen du, epailearen esku geratzeko zain, eta Ertzaintzak hilketa ikertzen jarraitzen du.

Neska gazte bat ito da Aragoi ibaian, Milagron

Neska gazte bat ito da Aragoi ibaian, Milagro...
Neska gazte bat ito da Aragoi ibaian, Milagron

Inguruan zeuden pertsona batzuek topa...
1:14 min.

Inguruan zeuden pertsona batzuek topatu dute 18 urteko neskaren gorpua ur azalean, baina medikuak ezin izan du haren bizia salbatu.

Audiorik gabe. 18 urteko neska bat hil da atzo arratsaldean Milagron, Aragoi ibaian bainatzen ari zenean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Gaztearen senideek ohartarazi dituzte larrialdi zerbitzuak 19:55 inguruan, uretan desagertu dela konturatu ostean. Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Guardia Zibila, anbulantzia bat eta mediku talde bat bertaratu dira. Larrialdi zerbitzuetako langileak iritsi baino minutu batzuk lehenago, inguru hartan zenbiltzan zenbait lagunek neskaren gorpua ur azalean ikusi eta erreskatatu egin dute. Medikua 30 minutuz saiatu da hura suspertzen, baina, tamalez, ezinezkoa izan da. Hilotza Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.