Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-29ko bideoen artxiboa

Turismoa eta kontsumoa bultzatzeko 620.000 bonuak irailetik aurrera eskuragarri

Turismoa eta kontsumoa bultzatzeko 620.000 bo...
Turismoa eta kontsumoa bultzatzeko 620.000 bonuak irailetik aurrera eskuragarri

5, 10 eta 20 euroko deskontuekin EAEk...
1:30 min.

5, 10 eta 20 euroko deskontuekin EAEko turismoa eta kontsumoa bultzatzea dute helburu.

Audiorik gabe. Irailean 620.000 bonu jarriko dituzte eskuragarri EAEko erakundeek, 5,7 milioi euroko aurrekontuarekin, kontsumoari eta turismoari bultzada emateko asmoz, 5, 10 eta 20 euroko deskontuen bitartez. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Eusko Jaurlaritzan aurkeztu ditu "Euskadi turismo bonoa" eta "Euskadi bono Denda" martxan jartzeko aginduak. Proposamen horrekin Jaurlaritzak, aldundiek eta Eudelek pandemiaren ondorioak arindu nahi dituzte bi sektoreetan. Bonuak irailetik aurrera egongo direla eskuragarri, eta orduan plazaratuko direla ekimenaren inguruko xehetasun gehiago. Aurreratu dutenez, bonuak EAEn bizi den eta 18 urte edo gehiago dituen edozein herritarrek erosi ahalko ditu, eta turismoko bonuen kasuan, kanpotik etorritakoek ere erosi ahalko dituzte. Sektoreko enpresa eta establezimendu guztiek parte hartu ahalko dute ekimenean, aginduak argitaratu eta hurrengo 3 asteetan. Plataforma baten bitartez eskatu ahalko dute bonu kopuru jakin bat.

Hernaniko 37 konfinatuetatik 35ek negatibo eman dute PCR probetan

Hernaniko 37 konfinatuetatik 35ek negatibo em...
Hernaniko 37 konfinatuetatik 35ek negatibo eman dute PCR probetan

Hernaniko Udalak gaur goizean altxatu...
1:13 min.

Hernaniko Udalak gaur goizean altxatu du herriko etxebizitza eraikinean ezarritako isolamendua.

Audiorik gabe. Hernaniko Udalak (Gipuzkoa) bertan behera utzi du herriko etxebizitza-eraikinean ezarritako isolamendua gaur goizean, egindako PCR testek ez baitute atzeman COVID-19 kasurik bizilagunen artean. Bizilagunen artean hainbat positiboren susmoa zegoelako isolatu zituzten. Erakunde bakar batek ere ez zuen balizko kaltetuen kopuruari buruzko daturik eman nahi izan, baina Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo esan zuenez, guztira hamar familia ziren kaltetuak. Hernaniko alkateordeak adierazi zuenez, asteleheneko 20:30ak aldera izan zuen Udalak egoeraren berri, Osasun Saila Udalarekin harremanetan jarri zenean, "etxebizitza batean kasu positibo batzuk zeudela eta eraikina konfinatu behar zela baieztatzeko". Komunikazio horren ondoren, Udaltzaingoa eta Babes Zibila "Osasun Sailarekin koordinatuta jarri ziren, eta eraikina konfinatu" zuten, bizilagunei egingo zitzaizkien PCR testen emaitzak izan arte. Egun oso bat isolatuta igaro ondoren, emaitza negatiboak gaur goizeko lehen orduan ezagutu dira, eta horri esker etxebizitza-bloke horren konfinamendua altxatu ahal izan da.

LABek egungo kutsatzeak lan istripu gisa aitortzeko eskatu du

LABek egungo kutsatzeak lan istripu gisa aito...
LABek egungo kutsatzeak lan istripu gisa aitortzeko eskatu du

LABen arabera, COVID-19ak "albo-ondor...
1:09 min.

LABen arabera, COVID-19ak "albo-ondorio garrantzitsuak" sortzen ditu, eta horiek "estalita ez dauden" gastuak eragin ditzakete.

Audiorik gabe. LAB sindikatuak ematen ari diren COVID-19aren kutsatzeak lan istripu gisa aitortzeko eskatu du osasun eta egoitzetako langileentzako, pandemiak oraindik jarraitzen duelako. Espainiako Gobernuak errekonozimendu hori ezarri zuen langile soziosanitarioentzat, alarma-egoeraren indarraldian eta ondorengo hilabetean, hau da, uztailaren 22ra arte. "Alarma-egoera amaitu dela egia izan arren, pandemiak jarraitzen du eta osasun zentroetan eta zentro soziosanitarioetan kutsatzeko arrisku egoerak berriro sortzeko modukoa da", argudiatu dute, errege dekretua luzatzea argudiatzeko. LABen arabera, COVID-19ak "albo-ondorio garrantzitsuak" sortzen ditu, eta horiek "estalita ez dauden" gastuak eragin ditzakete.

Txinan nabarmen ugaritu dira koronabirus kasu berriak, egun batean 101 positiborekin

Txinan nabarmen ugaritu dira koronabirus kasu...
Txinan nabarmen ugaritu dira koronabirus kasu berriak, egun batean 101 positiborekin

Txinan 84.060 pertsona kutsatu dira p...
1:23 min.

Txinan 84.060 pertsona kutsatu dira pandemiaren hasieratik, eta kanpotik iritsitako herritarren artean 2.056 positibo baieztatu dituzte. Azken orduetan, ordea, ez da inor hil COVID-19aren ondorioz.

Audiorik gabe. Txinako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, 101 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte herrialdean astearte honetan; hau da, aurreko egunean baino 33 positibo gehiago. Txinako osasun agintariek asteazken honetan emandako datuen arabera, positibo eman duten kasu berrietatik 98 tokiko transmisiokoak dira, eta hiru beste herrialde batetik iritsitakoak. Datu berri horiekin, Txinan 84.060 pertsona kutsatu dira jada pandemiaren hasieratik, eta kanpotik iritsitako herritarren artean 2.056 positibo baieztatu dituzte. Astearte honetan, ordea, ez da inor hil COVID-19aren ondorioz. Bestalde, Txinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, 27 kasu asintomatiko gehiago atzeman dituzte, beste herrialde batetik iritsitako zortzi kasu barne. Txinako osasun agintariek azaldu dutenez, orain arte, 78.944 pertsonak jaso dute senda-agiria, aurreko egunean baino 10 gehiagok. Dena dela, oraindik 482 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 25 larri.