Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe.

Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago).

Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra.

Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez.

Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz.

Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe.

Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak.

Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako".

Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten".

Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe.

Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari.

Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian.

Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren.

Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko.

Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen.

Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda...
Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaket...
2:51 min.

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe. Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago). Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra. Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez. Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz. Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

2020/09/24

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen b...
Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egite...
1:47 min.

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe. Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin. Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak. Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako". Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten". Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

2020/09/24

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du ...
Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren ...
1:32 min.

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe. Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari. Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian. Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren. Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko. Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen. Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

2020/09/24

Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Abuztua 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2020-09-07ko bideoen artxiboa

EAEko milaka ikasle gaur itzuli dira eskolara, bigarren olatu betean

EAEko milaka ikasle gaur itzuli dira eskolara...
EAEko milaka ikasle gaur itzuli dira eskolara, bigarren olatu betean

Hezkuntzako sindikatu guztiek gogor k...
3:09 min.

Hezkuntzako sindikatu guztiek gogor kritikatu dute Jaurlaritza, ikasleen eta irakasleen "segurtasuna ez dagoelako bermatuta". Greba deitu dute irailaren 15erako.

Audiorik gabe. COVID-19aren pandemiagatik ezohiko neurriak hartuta, mailakatuta eta sindikatuen greba deialdi bat ate-joka dagoela itzuli dira eskoletara EAEko ikasleak, kutsatzeen bigarren olatu betean. Astelehen honetan, irailak 7, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleen txanda izango da. Gainerakoek irailaren 14 eta 15ean ekingo diote ikasturteari. Ikastetxe guztiek eraikinak egokitu dituzte azken asteotan, koronabirusaren kutsatzeak ekiditeko, baina sindikatuetako ordezkariek behin eta berriz esan dute "baliabide nahikorik ez" dutela eta ikasleen eta hezkuntza komunitateko langileen "segurtasuna ez dagoela bermatuta". Musukoak, segurtasun distantziak eta higiene neurriak, besteak beste, izango dira eskolek utziko dituzten ezohiko argazkien protagonistak. Ikasturteari ekin bezperan, Amezketako herri-eskolak astebete atzeratu du hasiera, irakasleetako batek COVID-19a duela baieztatu ondoren. Gainerako irakasleek ostiralean egin zituzten PCR probak, eta irailaren 11ra arte etxean isolatuta egon beharko dute. Ipar Euskal Herrian, irailaren 1ean ekin zioten, eta Nafarroan joan den ostiralean, aparteko segurtasun neurriak hartuta. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabakitakoaren arabera, ikasleek eta irakasleek etxean hartu beharko dute tenperatura eskolara joan aurretik, eta musukoa erabili beharko dute 6 urtetik gorako guztiek. Eskuak behin eta berriz garbitzeko gel hidroalkoholikoak ipiniko dituzte gela guztietan, eta neurri horiez gain, beste hainbat jarri dira tokian-tokian, azpiegituren ezaugarrien arabera. Eskoletarako itzulera modu egokian ez antolatzea eta "inprobisazioa" egotzi dizkiote Hezkuntzako sindikatu nagusiek (ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT) Eusko Jaurlaritzari, eta "itzulera segurua eta adostua" aldarrikatzeko greba deitu dute irailaren 15erako. Langileen ordezkariek salatu dutenez, Hezkuntza Sailak prestatutako protokoloak "konkrezio falta" du, eta agindutako 1.000 kontratazioak ez dira gauzatu. Gainera, batzarrak eskatu badituzte ere, biltzeko eskaintzarik ez dutela jaso kritikatu dute, eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte.

EHUk ikasturte berriari ekin dio, segurtasun neurri zorrotzak hartuta

EHUk ikasturte berriari ekin dio, segurtasun ...
EHUk ikasturte berriari ekin dio, segurtasun neurri zorrotzak hartuta

Gutxienez klaseen % 75 aurrez aurreko...
1:28 min.

Gutxienez klaseen % 75 aurrez aurrekoak izatea jarri dute helburutzat, eta ikasleek 1,5 metroko segurtasun tartea gorde beharko dute.

Audiorik gabe. Abian da dagoeneko 2020-2021 ikasturtea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta unibertsitateko ikasleak ere klasera itzuli dira jada. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) astelehen honetan ireki dizkio ateak ikasturte berriari, segurtasun neurri zorrotzak hartuta, COVID-19a ez kutsatzeko. EHUko zuzendaritzak dokumentu batean bildu zituen duela bi hilabete "normaltasun berrian" bete beharko diren segurtasun neurriak eta jarraibideak. Horien artean, aipatzeko modukoa da gutxienez eskolen % 75 aurrez aurrekoak izango direla. Gainera, jende pilaketarik egon ez dadin, sarrera eta irteera ordutegiak mailakatuak izango dira, eta ikasgelen edukiera mugatu egingo dute. Bestalde, 1,5 metroko segurtasun tartea gorde beharko dute ikasleek, eta, ezinezkoa denean, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da. Musukoa gehienez bi orduz eramango dute, eta klasea luzatzen bada, 15 minutuko atsedena izango dute. Praktikak (laborategiak, tailerrak, etab.) lehenetsiko dira, teoriaren gainetik. Ispilu gelei esker, beste ikasgela batetik klasea zuzenean jarraitzeko aukera izango dute unibertsitarioek. Horrela, ikasle guztien irakaskuntza bermatuko du unibertsitateak. Garbiketa eta desinfektatze lanak ere ohi baino zorrotzagoak izango dira zentro guztietan.

Espetxe politika aldatzeko eskatu dute milaka lagunek Bilbon eta Baionan

Espetxe politika aldatzeko eskatu dute milaka...
Espetxe politika aldatzeko eskatu dute milaka lagunek Bilbon eta Baionan

Sarek deituta, Igor Gonzalez Sola pre...
1:11 min.

Sarek deituta, Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza salatu dute, "salbuespen legediak hiltzen du" leloarekin.

Audiorik gabe. Milaka lagunek manifestazioa egin dute igande honetan Bilbon eta Baionan, Igor Gonzalez Sola ETAko presoaren heriotzasalatzeko eta "salbuespenezko eta mendekuzko" egungo kartzela politika alda dezatela eskatzeko. Bilboko manifestazioa Moyua plazatik abiatu da, Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkaritzaren egoitza dagoen lekutik, eta hiru ilaratan banatuta egin dute erdigunetik Plaza Berriarainoko bidea segurtasun distantziak mantentzen, "salbuespen legediak hiltzen du" leloa zuen pankarta batek eta presoen hurbilketa eskatzen zuen beste batek atzean.

EAEk 513 COVID-19 kasu erregistratu ditu azken orduetan, atzo baino ia 100 gutxiago

EAEk 513 COVID-19 kasu erregistratu ditu azke...
EAEk 513 COVID-19 kasu erregistratu ditu azken orduetan, atzo baino ia 100 gutxiago

Lurraldeka, 35 kasu positibo erregist...
1:08 min.

Lurraldeka, 35 kasu positibo erregistratu dira Araban, 299 Bizkaian, 162 Gipuzkoan eta 17 EAEtik kanpo bizi ziren pertsonen artean.

Audiorik gabe. EAEk 513 koronabirus kasu berri erregistratu ditu azken 24 orduetan, bezperan baino 95 gutxiago. Igandean, 6.190 PCR proba egin ziren, bezperan baino gutxiago, horrelako 7.218 test egin baitziren. Osasun Sailaren azken buletin epidemiologikoaren arabera, atzo 6.190 PCR proba egin ziren, larunbatean baino 1.016 gutxiago, nahiz eta testen inguruko kutsatuen ehunekoa antzekoa den oraindik, % 8,2koa baita, aurreko egunean baino zertxobait txikiagoa. Bizkaia da, oraindik ere, positibo berri gehien atzeman dituen lurraldea (299), eta 31 pertsona ospitaleratu dituzte azken 24 orduetan EAEko ospitaleetan. ZIUn 49 gaixo artatzen ari dira, bezperan baino bi gehiago. Igandean, 6.190 PCR proba egin ziren EAEn, eta horietatik 513k eman zuten positibo. Lurraldeka, Araban 35 kasu berri detektatu ziren, Bizkaian 299 eta Gipuzkoan 162. 17 kasu, berriz, EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie. Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan. R0 indizea, gaixo batek kutsatu dezakeen pertsona kopurua adierazten duena, 0,97koa da, igandeko zenbaketan baino lau hamarren gehiago.