Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe.

Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago).

Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra.

Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez.

Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz.

Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe.

Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak.

Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako".

Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten".

Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe.

Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari.

Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian.

Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren.

Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko.

Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen.

Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda...
Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaket...
2:51 min.

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe. Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago). Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra. Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez. Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz. Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

2020/09/24

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen b...
Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egite...
1:47 min.

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe. Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin. Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak. Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako". Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten". Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

2020/09/24

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du ...
Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren ...
1:32 min.

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe. Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari. Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian. Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren. Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko. Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen. Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

2020/09/24

Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Abuztua 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2020-09-14ko bideoen artxiboa

Arcelorrek iraila amaieran zabalduko du berriro Sestaoko ACB

Arcelorrek iraila amaieran zabalduko du berri...
Arcelorrek iraila amaieran zabalduko du berriro Sestaoko ACB

Itxi aurreko ekoizpen berarekin (hila...
1:29 min.

Itxi aurreko ekoizpen berarekin (hilabeteko 40.000 tona) eta langile guztiekin (250) ekingo dio berriro lanari, merkatuan "suspertze zantzuak" atzeman eta gero.

Audiorik gabe. ArcelorMittalek hilabete amaieran zabalduko du berriroSestaoko ACB. Pandemiak eragindako krisia tarteko,martxoan zarratu zuten Bizkaiko lantegia, eta zazpi hilabete geroago, merkatuan "suspertze zantzuak" atzemanda, berriro irekitzea ebatzi du. Itxi aurreko ekoizpen berarekin —hilabeteko 40.000 tona—, eta langile guztiekin (205 lagun) zabalduko du, gainera.

Kalean edateko bilkura batean zeuden 38 pertsona salatu ditu Ertzaintzak Astigarragan

Kalean edateko bilkura batean zeuden 38 perts...
Kalean edateko bilkura batean zeuden 38 pertsona salatu ditu Ertzaintzak Astigarragan

Igande goizaldean Ertzaintzak jasotak...
0:56 min.

Igande goizaldean Ertzaintzak jasotako dei batek ohartarazi zituen agenteak Sagardoaren Museotik gertu gertatzen ari zenaz. Han berrogei bat gazte zeuden, kalean edaten.

Audiorik gabe. Ertzaintzak 38 salaketa jarri ditu Astigarragan, gaur egun indarrean dauden osasun neurriak ez betetzeagatik. Izan ere, Sagardoaren Museoaren kanpoaldean, kalean edateko bilkura batean parte hartu zuten hainbat gaztek asteburuan. Igande goizaldean Ertzaintzak jasotako dei batek ohartarazi zituen agenteak Sagardoaren Museotik gertu gertatzen ari zenaz. Han berrogei bat gazte zeuden, kalean edaten. Pandemia kontrolpean izateko helburuarekin jarritako neurri bereziak ez betetzeak, kale-zurrutean aritzeak adibidez, arriskua ekar liezaioke osasun publikoari. Horregatik, kalean litroak egin zituzten gazteak identifikatu eta guztira 38 salaketa jarri zituen Ertzaintzak.

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 120.000 ikaslek gaur hasi dituzte eskolak

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 12...
DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 120.000 ikaslek gaur hasi dituzte eskolak

Ikasturtea abiatu eta biharamunean gr...
1:22 min.

Ikasturtea abiatu eta biharamunean greba deialdiarekin egingo dute topo ikasleok.

Audiorik gabe. Koronabirusa dela eta, ikasturte hasiera mailakatua izan dute Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikasleek. Joan den asteanhasi zituzten eskolak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. eta 2. mailetan. Gaur, berriz, DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 120.000 ikasleen txanda da. Ikasturtea hasi orduko, greba deialdiarekin egingo dute topo ikasleek, biharko lanuztea deitu baitute Hezkuntzako sindikatu guztiek. Lanbide Heziketako 42.500 ikasleei dagokienez, horien buelta are mailakatuagoa izango da, irailaren amaiera arte pixkanaka-pixkanaka joango baitira eskoletara batzen. Denek bezala, horiek ere bigarren itxialdi baten beldurra dute; izan ere, martxoan pandemiak kolokan jarri zituen horien praktikak, eta online klaseak ez dira beti baliagarriak horien heziketarako. Julen Elgeta Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteko presidenteak Euskadi Irratian azaldu duenez, ikasketa telematikoa "Lanbide Heziketan ezinezkoa da. Mekanizatu bat egiteko edo pieza bat egiteko makina aurrean eduki behar duzu, bestela ez duzu ezer lortuko". Euskal Herrian dagoeneko 50 bat ikastetxek itxi behar izan dute ikasgelaren bat; hiru ikastetxe itxi dituzte jada EAEn, eta lauzpabost bat Iparraldean.

Israelek hiru asteko itxialdia ezarriko du kutsatzeak geldiarazten saiatzeko

Israelek hiru asteko itxialdia ezarriko du ku...
Israelek hiru asteko itxialdia ezarriko du kutsatzeak geldiarazten saiatzeko

Birusaren bigarren olatuan itxialdia ...
1:50 min.

Birusaren bigarren olatuan itxialdia ezartzen duen lehen herrialdea da. Iragan astean, eguneko 4.000 positiboen langa gainditu zuen.

Audiorik gabe. Israelgo Ministroen Kontseiluak hiru asteko itxialdia onartu zuten atzo, igandearekin, koronosabirusaren hedapena geldiarazteko ahaleginean. Bigarren itxialdi horrek jai judu garrantzitsuenekin bat egingo du. Neurria ostiralean, irailaren 18an, sartuko da indarrean, juduen urte berriaren (Rosh Hashana) ospakizunaren bezperan, hain justu. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez, herritarrak ezingo dira euren etxebizitzetatik 500 metro baino urrunago joan, ez bada elikagaiak edo botikak erosteko. Eskolak itxita egongo dira, eta supermerkatu, farmazia eta nahitaezkoak diren beste denda batzuk bakarrik egongo dira zabalik. Sektore publikoko enpresek euren langile kopurua gutxienera murriztuko dituzte, eta pribatuek ohiko moduan zabaldu ahalko dute, baina ezingo dituzte bezeroak hartu. Otoitz egiteko bilkuretan bildu ahal den jende kopurua ere asko txikituko dute: leku itxietan 10 pertsonakoa izango da gehienezko edukiera, eta 20koa, espazio irekietan. "Badakit neurri gogorra dela denontzat familiarekin jaiak ezin ospatzea", aitortu du Netanyahuk.