Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe.

Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago).

Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra.

Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez.

Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz.

Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe.

Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak.

Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako".

Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten".

Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe.

Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari.

Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian.

Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren.

Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko.

Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen.

Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda...
Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaket...
2:51 min.

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe. Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago). Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra. Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez. Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz. Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

2020/09/24

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen b...
Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egite...
1:47 min.

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe. Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin. Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak. Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako". Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten". Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

2020/09/24

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du ...
Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren ...
1:32 min.

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe. Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari. Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian. Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren. Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko. Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen. Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

2020/09/24

Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Abuztua 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2020-09-15ko bideoen artxiboa

Hezkuntza arloko greba % 65eko jarraipena izaten ari da, sindikatuen esanetan

Hezkuntza arloko greba % 65eko jarraipena iza...
Hezkuntza arloko greba % 65eko jarraipena izaten ari da, sindikatuen esanetan

Ikastetxe batzuetan gehiengo batek eg...
2:29 min.

Ikastetxe batzuetan gehiengo batek egin du lanuztearen bat, baina beste batzuetan normaltasuna da nagusi. Zerbitzu minimoek % 100 bermatzen dute garbiketan, eta irakasle bat etapako.

Audiorik gabe. EAEko unibertsitatetik kanpoko 1.200 hezkuntza zentro publiko eta kontzertatu deitu dituzte grebara astearte honetan hezkuntzako sindikatu guztiek (ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT), prebentzio neurriei buruzko negoziazioa eskatzeko, eta ikasgeletara itzulera "segurua" eta "adostua" bermatzeko kontratazio gehiago eskatzeko. Lehen balorazio batean,jarraipena % 65ekoa izan dela adierazi dute sindikatu deitzaileek. Eskola batzuetan, deialdiak jarraipen zabala izan du lehen orduetan, eta beste batzuetan normaltasuna izan da nagusi. Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean, adibidez, ikasleek ohiko eskola eguna dute gaurkoa. Hala, greba egiteko arrazoiak egon daitezkeen arren, testuingurua ez dela egokia esan du Itziar Iturrioz ikastetxe horretako zuzendaritza taldeko kideak Euskadi Irratian. Gasteizko Ekialdea institutuan, berriz, irakasleen bi herenek egin dute bat grebarekin, Pello Salazar zuzendariak jakinarazi duenez. Halaber, aurreikusitakoa baino ikasle gutxiago joan dira ikastetxera, eta horietako batzuek etxera itzultzea erabaki dute egoera ikustean. Bilbon, Txurdinagako Kirikiño ikastolan ere Lehen Hezkuntzako guraso batzuek ez dituzte seme-alabak eskolara eraman, eta grebaren eragina Lehen Hezkuntzan nabaritu da gehien. Atxuriko eskolan, grebak jarraipen zabala izan du goizean. Irakasle gehienek (% 90) greba deialdiarekin bat egin dute, eta ikastetxe atarian ohar bidez jakinarazi dute gaur ez dela eskola zerbitzurik egongo. Garazi Pizarro bertako irakasleak azaldu duenez, ikasleak babesteko sortutako "burbuila taldeak" gaur ezin direla bermatu azaldu diete gurasoei. Hori dela eta, gaur kudeaketa lanetarako bakarrik egongo da irekita ikastetxea, ezin baitute arreta egokia bermatu.

Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu hezkuntzan deitutako grebarako

Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezar...
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu hezkuntzan deitutako grebarako

Garbiketako langile guztiek, etapa ba...
0:56 min.

Garbiketako langile guztiek, etapa bakoitzeko irakasle batek eta Hezkuntza Berezian % 75ek joan beharko dute. COVID koordinatzaileak ere egon beharko du.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu astearte honetan, irailaren 15ean, EAEko ikastetxeetan deituta dagoen grebaren harira; garbitzaileen % 100ek, ikastetxe bakoitzeko COVID koordinatzaileak eta etapa bakoitzeko irakasle batek, gutxienez, beren lanpostuetara joan beharko dutela zehaztu du, eta horiei Haur eta Lehen Hezkuntzan matrikulatutako 100 ikasleko beste bi irakasle gehituko zaizkie. Hezkuntza Bereziko irakasleen artean % 75ek joan beharko dute. Jantoki-zerbitzua bermatzeko gutxieneko zerbitzuak ere ezarri dira, eskola-jantokietako erabiltzaileen adinaren araberakoak, bai eta ikastetxeetarako sarbidea bermatzeko ere.

Zazpi pertsona hil dira EAEko zahar egoitzetan azken orduetan

Zazpi pertsona hil dira EAEko zahar egoitzeta...
Zazpi pertsona hil dira EAEko zahar egoitzetan azken orduetan

Bizkaian 4 adineko hil dira, Foru Ald...
1:23 min.

Bizkaian 4 adineko hil dira, Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Gipuzkoan, berriz, Donostiako Alai-Etxe egoitzako 98 urteko egoiliar bat hil da, eta Araban bi pertsona zendu dira.

Audiorik gabe. Guztira, bost adineko hil dira Bizkaiko eta Gipuzkoako zahar egoitzetan, COVID-19ak jota, azken orduetan, bi lurralde horietako foru aldundiek jakitera eman dutenez. Horrek esan nahi du, gaur ezagutu ditugun lau heriotzak kontuan izanda, 41 direla dagoeneko koronabirusaren bigarren olatuan Bizkaiko zahar etxeetan hil diren pertsonak, Foru Aldundiak emandako datuen arabera. PCR proban positibo eman duten egoitzetako erabiltzaile eta langileen kopuruak, ordea, ez du gorabehera handirik izan: 141 egoiliar (duela bi egun baino bi gehiago) daude kutsatuta. Horietatik 22 zahar egoitzetatik atera eta ospitalera eraman behar izan dituzte. Kutsatutako langileei dagokienez, 111 kasu positibo daude Bizkaian. 61 behargin, gainera, isolatuta daude.

Gizon batek lau urteko alaba hil du Zaragozan

Gizon batek lau urteko alaba hil du Zaragozan...
Gizon batek lau urteko alaba hil du Zaragozan

Aitak larri zauritu zuen alaba, lepoa...
0:54 min.

Aitak larri zauritu zuen alaba, lepoan ebakia eginda, eta ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin neskatoa ik ateratzeko.

Audiorik gabe. Gizon bat atxilotu dute Zaragozako etxebizitza batean lau urteko alaba hiltzeagatik, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Aitak larri zauritu zuen alaba, lepoan ebakia eginda, eta ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin neskatoa onik ateratzeko. 23:08 aldera, telefono-dei bat jaso eta berehala, erasoa gertatu zen lekura joan zen Polizia Nazionala, Delicias auzoan dagoen Domingo Ram kaleko 76. zenbakira. Dei horren bidez jakin zuten emakume bat shock egoeran zegoela, alaba besoetan hartuta. Ordurako, aita ez zegoen etxean, baina Herri Segurtasuneko patruila batek 01:00ean aurkitu zuen kalean, eta bertan atxilotu zuen. Homizidioak ikertzeko taldeak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ikerketa.