Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe.

Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago).

Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra.

Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez.

Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz.

Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe.

Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak.

Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako".

Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten".

Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe.

Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari.

Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian.

Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren.

Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko.

Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen.

Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda...
Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaket...
2:51 min.

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe. Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago). Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra. Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez. Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz. Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

2020/09/24

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen b...
Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egite...
1:47 min.

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe. Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin. Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak. Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako". Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten". Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

2020/09/24

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du ...
Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren ...
1:32 min.

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe. Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari. Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian. Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren. Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko. Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen. Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

2020/09/24

Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Abuztua 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2020-09-16ko bideoen artxiboa

46 pertsona hil dira azken astean Euskadin koronabirusaren ondorioz

46 pertsona hil dira azken astean Euskadin ko...
46 pertsona hil dira azken astean Euskadin koronabirusaren ondorioz

Azken orduetan 459 kasu gehiago atzem...
1:51 min.

Azken orduetan 459 kasu gehiago atzeman dituzte EAEn. Hain zuzen ere, kasu berrietako 237 Bizkaian baieztatu dituzte, 166 Gipuzkoan eta 46 Araban. Guztira, 9.764 PCR egin zituzten atzo.

Audiorik gabe. COVID-19aren ondorioz 46 pertsona hil dira Euskadin irailaren 7tik 13ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan jakitera eman duenez. Gainera, EAEn 459 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 237 Bizkaian atzeman dituzte, 166 Gipuzkoan eta 46 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 10 pertsonak eman dute positibo azken orduetan egindako PCR probetan. Gaitza atzemateko 9.764 PCR proba egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Horrela,% 4,7ra igo da asteartean egindako PCR proben gaineko positiboen ehunekoa. Araban, kutsatu gehienak Gasteizen atzeman dituzte (41). Bizkaian, berriz, askoz zabalduago dago gaitza udalerrien artean: Bilbon, adibidez, 100 kasu baieztatu dituzte, Getxon 20, Barakaldon 18 eta Erandion 17. Gipuzkoako egoerari dagokionez, Donostian 40 kutsatu zenbatu dituzte, Hernanin 12 eta Arrasaten 9. Koronabirusak Euskadin eragindako egoera epidemiologikoari buruzko bilakaera esteka honetan dago eskuragarri. Azken orduetan herriz herri atzemandako positibo berriakageri dira bertan, bai eta pandemia hasi zenetik zenbatutako kasu guztiak eta adin-taldeen araberako sailkapena ere. Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 56 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera. Une honetan, COVID-19a duten 315 pertsona daude gela arruntean; horietatik, 42 azken orduetan ospitaleratu dituzte. 0,86 da gaurko R0 indizea (atzo 0,89 zen).

Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren biktimak omenduko ditu datorren astelehenean

Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren biktimak omen...
Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren biktimak omenduko ditu datorren astelehenean

Ekitaldi horren bidez, biktimak gogor...
1:24 min.

Ekitaldi horren bidez, biktimak gogoratuko dituzte, familia guztiei eta maitatzen zituzten pertsonei agur esateko aukera izan ez zuten guztiei elkartasuna adieraziz.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren biktima guztiak gogoratzeko eta aitortzeko ekitaldia egingo du datorren astelehenean, irailaren 21ean, lehendakariak maiatzean Diputazio Iraunkorrean iragarri bezala. Pandemiak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz, oso ekitaldi txikia antolatu behar izan dute, Iñigo Urkulluren Gobernuak jakinarazi duenez. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak biktimen omenezko ekitaldi bat sustatuko du, presentzia sozial zabalagoarekin, osasun-egoerak ahalbidetzen duenean eta edukiera murrizten ez denean. Ekitaldi horren bidez, biktimak gogoratuko dituzte, familia guztiei eta maitatzen zituzten pertsonei agur esateko aukera izan ez zuten guztiei elkartasuna adieraziz. Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen ekitaldia 12:00etan izango da, Gasteizko Sequoia parkean (Urkide Ikastetxearen ondoan). Eusko Jaurlaritzako sailburuez gain, Diputatu Nagusiak, hiru hiriburuetako alkateak eta euskal erakundeetako, Eudeleko, Arartekoko, alderdi politikoetako eta epailetzako ordezkari nagusiak izango dira bertan. Biktima guztien oroimenez landatu den sekuoia baten eta oroitzapenezko plaka baten inguruan egingo da. Ekitaldia musika pieza labur batek eta Lehendakariaren hitzaldiak osatuko dute.

Bizum erabilita eta Gizarte Segurantzaren izenean egindako iruzur bat atzeman dute

Bizum erabilita eta Gizarte Segurantzaren ize...
Bizum erabilita eta Gizarte Segurantzaren izenean egindako iruzur bat atzeman dute

Seme-alabak eskolaratzeagatik ordaind...
2:30 min.

Seme-alabak eskolaratzeagatik ordaindutako tasak itzuli behar dizkietela sinestarazten diete biktimei, eta hala, euren datuak lortzen dituzte.

Audiorik gabe. Panda Segurity zibersegurtasun enpresak ohartarazi duenez, iruzurra egiten ari dira Bizum plataformaren bidez (ordainketak sakelakoan ditugun kontaktuei egiteko sistema) eta Gizarte Segurantzaren izenean. Hainbat pertsona izan omen dira biktima eta, badaezpada, 'phising' saiakera horren berri eman diote Espainiako Poliziari. Biktimak Gizarte Segurantzaren sasi-funtzionario baten telefono deia jasotzen du. Horrek azaltzen dionez, seme-alabak eskolaratzeagatik ordaindutako tasak itzuli behardizkiote, COVID-19aren harira Espainiako Gobernuak martxan jarritako laguntza bati esker. Ondoren, SMS mezu bat jasotzen du biktimak, ustez Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak bidalitakoa (TGSS da bidaltzailea, gaztelerazko Gizarte Segurantzaren siglak).Mezuan balioztatzeko kode bat ageri zaio biktimari, sinatu beharrekoa. Orduan gauzatzen da iruzurra. Izan ere, zibergaizkileek biktimaren kontu korronteko datuak eskuratzen dituzte, eta kreditu txartela edo kontu korrontearen zenbaki hori Bizumekin lotzen dute. Aplikazio horrek pin kode bat behar du eragiketa onartzeko, eta hori da biktimek sinatzen dutena, balioztatzeko kode bat delakoan. Horren hitzetan, zibererasotzaileek ez dituzte biktimak ausaz aukeratzen, pertsonen sare sozialak arakatzen baitituzte informazioa lortzeko: seme-alaben argazkiak eskegita ote dauden begiratu, eta euren izen-abizenak lortzen dituzte. Datuokin, bilaketa egiten duten interneten biktimaren posta kodea eta NAMa lortzeko. Pertsona horren inguruko informazio nahikoa dutenean, hari deitu eta iruzur egiten diote. Hala, sare sozialetan argitaratzen denarekin kontuz ibiltzeko gomendatu dute Panda Securityko adituek, "zibergaizkileentzat oso informazio baliotsua" baita.

Inoizko uda beroena izan da aurtengoa ipar hemisferioan

Inoizko uda beroena izan da aurtengoa ipar he...
Inoizko uda beroena izan da aurtengoa ipar hemisferioan

Orain arte izan diren uda beroenetako...
2:23 min.

Orain arte izan diren uda beroenetako (2016koa eta 2019koa) tenperaturak gainditu dira 2020koan. Hain zuzen ere, azken bost urteetakoak izan dira historiako udarik beroenak.

Audiorik gabe. Inoizko udarik beroena izan da aurtengoa ipar hemisferioan. Ekaina eta abuztua bitartean, ohi baino 1,17 gradu gehiago egon dira batez beste, AEBko Administrazio Ozeaniko eta Atmosferikoaren Bulego Nazionalak (NOAA) emandako datuekin Munduko Meteorologia Erakundeak jakinarazi duenez. Orain arteko uda beroenak 2016koa eta 2019koa ziren. Gainera, Clare Nullis Munduko Meteorologia Erakundeko bozeramaileak prentsaurreko batean adierazi du azken bost urteetakoak izan direla historiako uda beroenak. Mundu mailan, 2020ko abuztua izan zen historiako bigarren hilabeterik beroena. Hain zuzen ere, XX. mendeko batez besteko tenperatura (15,6 gradu) baino 0,94 gradu gehiago neurtu zituzten hilabete horretan. Halaber, NOAAren datuek erakusten dute azken 35 urteetako hilabete guztietan gainditu dela XX. mendeko batez besteko tenperatura. AEBko mendebaldea, Europa, Errusia eta Txinako hego-ekialdea izan dira udako tenperatura altuenak jasan dituztenak. Beroaren ondorioz, sute asko piztu dira azkenaldian, bereziki AEBko mendebaldeko kostaldean. Bestalde, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, Mexikoko golkoan "oso aktiboa" izaten ari da urakanen denboraldia, eta litekeena da horrelako fenomeno meteorologikoen izen-zerrenda agortzea. Hala balitz, greziar alfabetora jo beharko lukete, 2005ean egin zuten bezala.