Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe.

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du.

Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren.

Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten.

Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe.

Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba.

Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute.

Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan.

Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak.

COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe.

Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak.

Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere.

Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua.

Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina p...
Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra j...
1:18 min.

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe. Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du. Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren. Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten. Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

2020/10/20

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebar...
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko lan...
2:14 min.

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe. Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba. Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute. Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan. Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak. COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

2020/10/20

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibi...
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen e...
1:42 min.

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe. Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak. Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere. Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin. Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua. Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

2020/10/20

Urria 2020
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 

        2020-09-21ko bideoen artxiboa

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:10 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Espainiako 30 espetxetan bisitak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxeratek

Espainiako 30 espetxetan bisitak eten dituzte...
Espainiako 30 espetxetan bisitak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxeratek

Murrizketa horren ondorioz, badira gu...
2:26 min.

Murrizketa horren ondorioz, badira guraso presoak ikusi gabe sei hilabete baino gehiago daramatzaten haurrak.

Audiorik gabe. Sare eta Etxerat euskal presoen aldeko elkarteek salatu dutenez, COVID-19aren pandemiak berez "zaila" duten egoera are gehiago zaildu die presoei, eta kolektibo horrek pairatzen duen "eskubide urraketa etengabea" kritikatu dute. Bi elkarteetako bozeramaileek, Joseba Azkarragak eta Patricia Velezek, prentsaurrekoa eskaini dute gaur Gasteizen, eta azaldu dute Espainiako Estatuko 30 espetxetan aurrez aurreko bisitak eten dituztela, eta bisitak baimentzen dituzten horietan mugak ezarri dituztela, presoen eta senideen egoera "larriagotuz". Elkarteon hitzetan, "vis a vis familiarrak pertsona batera edo bira mugatzean, bi edo hiru seme-alaba txiki dituzten familietako haur guztiek ezin dituzte ikusi haien guraso presoak. Sei hilabete baino gehiago daramate haur hauek haien aita edo ama, edo biak, bisitatu gabe. Espetxeetako arduradunek adingabearen alde egin beharko lukete eta ez lukete ahaztu behar familia-lotura sendotzearen garrantzia. Oraindik vis a visak egiten uzten duten espetxe batzuetan ez dira egiten asteburuetan, astegunetan baizik, eta, beraz, asaldura larria eragiten die bisita bat egin ahal izateko lanegunak galdu behar dituzten senideei". Sarek eta Etxeratek egoera hori salatu eta "urruntze politikarekin eta horrelako egoerek dakartzaten eskubideen urraketekin amaitzeko" eskatu dute. Horren ildoan, joan den astean Eusko Legebiltzarrean eta Espainiako Kongresu eta Senatuan espetxe-politika aldatzeko egindako adierazpenak eskertu dituzte. Era berean, esker ona adierazi nahi izan diete sindikatuei salbuespen espetxe-politikarekin amaitzeko hartutako konpromisoagatik, joan den ostiralean Bilbon adierazi zuten bezala. Oharrean azpimarratu dutenez, "uste dugu erakunde, politika eta gizarte konpromisoaren bidea egin beharko dela, baita mobilizazioarena ere. Euskal gizarteari bakearen eta bizikidetzaren bidean parte hartzen jarraitzeko eskatzen diogu".

Istiluak Tolosan, poliziak 150 pertsonako talde bat sakabanatu ostean

Istiluak Tolosan, poliziak 150 pertsonako tal...
Istiluak Tolosan, poliziak 150 pertsonako talde bat sakabanatu ostean

10 lagunetik gorako taldeak eratu ezi...
1:35 min.

10 lagunetik gorako taldeak eratu ezin direla kontuan izanda, agenteek lagun taldea sakabanatu zuten. Ondorioz, edukiontziak lurrera bota eta zenbait autoren leihoak apurtu zituzten hainbat lagunek.

Audiorik gabe. Hainbat edukiontzi bide erdian gurutzatu eta zenbait ibilgailuren leihoak hautsi zituzten Tolosan larunbat gauerdian, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Antonio Lekuona kalean 150 pertsonako lagun talde bat sakabanatu ostean. Udalak gaitzetsi egin ditu istiluok, eta, nabarmendu duenez, "gisa horretako jarrerek ez dute tokirik egun bizi dugun egoeran". "Elkar errespetatzea eta banaka zein taldean arduraz jokatzea nahitaezkoa da egoera honi aurre egiteko", adierazi dute udal ordezkariek. Dirudienez, aipatu kaletik bueltaka zebiltzan udaltzainek atzeman zuten 100 pertsonatik gorako lagun taldea, 01:00a aldera. Ertzaintzari horren berri eman ostean, hainbat agentek taldea sakabanatu zuten, COVID-19aren egoerak eraginda, kalean zein etxean 10 lagunetik gorako bilkurak debekatuta daudela kontuan izanda. Sakabanaketa gertatu eta gutxira, kale erdian hainbat edukiontzi gurutzatu zituzten, eta, ondorioz, ibilgailuen joan-etorria oztopatu. Gainera, inguru horretan aparkatuta zeuden auto batzuen leihoak hautsi egin zituzten.

Txirrindulari bat hil da Gereñun, A-3110 errepidean

Txirrindulari bat hil da Gereñun, A-3110 erre...
Txirrindulari bat hil da Gereñun, A-3110 errepidean

Ezbeharra Agurainera bidean gertatu d...
1:14 min.

Ezbeharra Agurainera bidean gertatu da, Gereñu (Araba) parean. Momentuz ezin izan dute baieztatu erorikoaren ondorioz hil ote den, edo bizikletan zihoala ondoezak jota.

Audiorik gabe. Gizon bat hil da, astelehen honetan, A-3110 errepidean, Gereñun (Araba), bizikletatik erorita. Momentuz ezin izan dute baieztatu erorikoaren ondorioz hil ote den, edo bizikletan zihoala ondoezak jota. Eguerdiko 12:15ak aldera SOS-Deiak/112-era ezezagun batek deitu du A-3110 errepidean, Agurainera norazkoan eta Gereñu udalerriaren parean, gizon bat lurrean etzanda zegoela ohartaraziz. Biktima ez zen mugitzen, eta ez zuen kasurik egiten. Berehala gerturatu dira anbulantzia eta Osakidetzaren ZIU mugikorra. Ertzaintza ere segituan bertaratu da, eta larrialdietako kideek euren lana burutu ahal izateko, errepidea itxi dute. Dena dela, suspertzen ahalegindu badira ere, ezin izan dute gizonaren bizitza salbatu. Une honetan zabalik dago A-3110 errepidea, naiz eta lan zehatzak medio, baliteke momenturen batean ixtea.