Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe.

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du.

Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren.

Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten.

Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe.

Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba.

Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute.

Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan.

Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak.

COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe.

Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak.

Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere.

Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua.

Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina p...
Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra j...
1:18 min.

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe. Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du. Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren. Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten. Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

2020/10/20

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebar...
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko lan...
2:14 min.

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe. Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba. Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute. Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan. Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak. COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

2020/10/20

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibi...
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen e...
1:42 min.

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe. Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak. Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere. Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin. Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua. Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

2020/10/20

Urria 2020
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 

        2020-09-22ko bideoen artxiboa

EAJk bederatzi batzorde zuzenduko ditu; EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+Csek, bina

EAJk bederatzi batzorde zuzenduko ditu; EH Bi...
EAJk bederatzi batzorde zuzenduko ditu; EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+Csek, bina

Bien bitartean, Eusko Legebiltzarreko...
2:19 min.

Bien bitartean, Eusko Legebiltzarreko 17 batzordeetatik bakar batean ere ez dira ez Elkarrekin Podemos-IU ez Vox batzordeburu izango.

Audiorik gabe. Datorren legegintzaldian, EAJ izango da presidente Eusko Legebiltzarreko hamabost batzorde iraunkorretako bederatzitan. EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+Csek bina batzorde zuzenduko dituzte eta Elkarrekin Podemos-IU eta Vox, ostera, ez dira batzordeburu izango. Atzo, astelehena, egin zuten hamazazpi batzordeak osatzeko saioa Eusko Legebiltzarrean. Legegintzaldi honetan aurrekoan baino bi batzorde gehiago izango dira, Eusko Jaurlaritzaren osaketa berrira egokitzeko. Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten EAJk eta PSE-EEk zuzenduko dituzte hamabost batzorde iraunkorretatik hamaika. Gainera, Legebiltzarreko araudiak ezarritakoari jarraituz, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko burua izango da Erregelamendu eta Gobernu Batzordeko presidentea. Zehazki, EAJk gidatuko ditu ondorengo batzordeak: Erakuntza, Gobernantza Publiko eta Segurtasuna; Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza; Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturala; Hezkuntza; Gizarte Politika eta Gazteria; Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia; EITBren Kontrol Batzordea; Osasuna, eta Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak. Sozialistek bi batzordeburu izango dituzte: Lan eta Enpleguari eta Lurralde Planginta, Etxebizitza eta Garraio batzordeei dagozkienak. EH Bilduk gidatuko dituzten batzordeak osteak hauek dira: Kultura, Euskara eta Kirola, eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismoa. Azkenik, PP+Csek bi batzorde zuzenduko ditu: Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuena eta Bateraezintasunei buruzkoak. Bestalde, ez Elkarrekin Podemos-IU ez Vox ez dira batzorde bakar batean ere buru izango.

EH Bilduk Bilbon dituen lau zinegotziak bakarturik, COVID-19 kasu batengatik

EH Bilduk Bilbon dituen lau zinegotziak bakar...
EH Bilduk Bilbon dituen lau zinegotziak bakarturik, COVID-19 kasu batengatik

Lau zinegotziak ez ezik, bi aholkular...
0:56 min.

Lau zinegotziak ez ezik, bi aholkulari ere koarentenan daude, PCR proba egin bitartean, udal talde horretako beste behargin batek positibo eman duelako.

Audiorik gabe. EH Bilduk Bilboko Udalean dituen lau zinegotziak eta talde horretako beste bi langile bakarturik daude igandetik, COVID-19a atzemateko proba egiteko zain baitaude. Izan ere, haien lankide batek positibo eman du PCR proban. Hain zuzen ere, kasu positibo hori atzeman zutenetik daude etxetik atera gabe Jone Goirizelaia, Asier Gonzalez, Alba Fatuarte eta Bruno Zubizarreta, badaezpadako neurri gisa eta osasun profesionalen gomendioei men, EH Bilduko iturrien esanetan. Osakidetzak deitu arte, beraz, telematikoki egingo dute lan.

Euskadiko hoteletako gaualdiak % 43 jaitsi dira abuztuan

Euskadiko hoteletako gaualdiak % 43 jaitsi di...
Euskadiko hoteletako gaualdiak % 43 jaitsi dira abuztuan

Bidaiarien sarrerek ere behera egin d...
1:19 min.

Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan, % 39,2ko beherakadarekin, uztailean baino gutxiago.

Audiorik gabe. Abuztuan EAEko hoteletan izandako gaualdiak % 43,1 jaitsi dira aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, uztailean baino datu hobea, orduan % 50,8ko beherakada izan baitzen. Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan (% 39,2), uztailean baino gutxiago (% 45,2), Eustatek astearte honetan jakitera eman dituen datuen arabera. Abuztuan gaualdien jaitsiera orokorra izan da hiru lurraldeetan, baina uztailean baino datu hobeekin. Bizkaian % 53ko beherakada izan zen (% 59,2 uztailean), Araban % 45,7koa (% 51,3 uztailean) eta Gipuzkoan % 30,9koa (% 42 aurreko hilabetean). Turisten sarrerek neurri handiagoan egin dute behera abuztuan Bizkaian (% 52); Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 41,8 eta % 21,9 egin dute behera, hurrenez hurren. Hiru lurraldeetan datuak uztailean baino hobeak izan dira.

Arabako Aldundiaren esku dagoen garraioa doakoa da gaur

Arabako Aldundiaren esku dagoen garraioa doak...
Arabako Aldundiaren esku dagoen garraioa doakoa da gaur

Autorik Gabeko Europako Eguna ospatze...
1:42 min.

Autorik Gabeko Europako Eguna ospatzeko, Foru Aldundiak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du ibilgailu partikularraren alternatiba gisa.

Audiorik gabe. Arabako Foru Aldundiko Azpiegitura eta Mugikortasun Sailak diruz lagundutako hiriarteko autobus-lineen eta Eskualdeko Garraio Zerbitzuko lineen txartela doakoa da gaur bidaiari guztientzat, Autorik Gabeko Europako Eguna ospatzeko. Neurri horrek Araba Erdialdeko, Arabako Errioxako eta Aiarako kontzesioetan bildutako Arababuseko 1-16 lineen erabiltzaileei egingo die mesede, Arabako Foru Aldundiak ohar baten bidez zehaztu duenez. Gasteiz Miranda Ebro eta Durangorekin lotzen duten 18. eta 19. lineetako bidaiak ere musu truk dira, baita Lurralde Historikoko landa-gune txikiei laguntzen dieten Eskualdeko Garraioko linea guztiak ere. Blanca de la Peña Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko diputatuak nabarmendu duenez, ekimen horren helburua da "Foru garraio publikoaren erabilera sustatzeaibilgailu partikularraren alternatiba gisa, Europako mugikortasun iraunkorreko politiken ildotik, herritarrei zerbitzu horren eta berau osatzen duten lineen berri ematea, eta ohiko moduan erabiltzen dutenekin errekonozimendua izatea".