Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe.

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du.

Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren.

Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten.

Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe.

Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba.

Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute.

Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan.

Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak.

COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe.

Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak.

Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere.

Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua.

Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina p...
Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra j...
1:18 min.

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe. Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du. Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren. Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten. Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

2020/10/20

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebar...
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko lan...
2:14 min.

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe. Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba. Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute. Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan. Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak. COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

2020/10/20

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibi...
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen e...
1:42 min.

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe. Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak. Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere. Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin. Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua. Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

2020/10/20

Urria 2020
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 

        2020-09-30ko bideoen artxiboa

Bildarratz Hezkuntzako sindikatuekin bilduko da datozen egunetan

Bildarratz Hezkuntzako sindikatuekin bilduko ...
Bildarratz Hezkuntzako sindikatuekin bilduko da datozen egunetan

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindi...
1:19 min.

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan Bildarratzi "negoziatzeko prest" joateko eta sindikatuen "eskaerak" entzuteko eskatzeko.

Audiorik gabe. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak bilera bat egingo du sindikatuekin datozen egunetan, ikastetxeetan COVID-19aren pandemia gorabehera irakaskuntza presentzial seguruabermatzeko hartutako neurriak jorratzeko. Astelehen honetan ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGTsindikatuek Hezkuntza Sailari gaur, asteazkena, biltzeko deia egin zioten, baina hitzordua hain tarte txikiarekin antolatzea ezinezkoa zenez, Bildarratzen taldeak data alternatiboakproposatu zizkien sindikatuei. Sindikatuak agendak osatzen ari dira bilera noiz izango den erabakitzeko, iturri sindikalek eta Exekutiboko iturriek azaldu dutenez. Langileen ordekariek Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren aurrean asteazken honetan egindako elkarretaratzean sailburuari eskatu diote "plangintza integrala, irizpide komunak eta egoerak eskatzen dituen baliabide gehigarriak negoziatzeko prest" egoteko, eta sindikatuen "eskaerak" entzutea ere eskatu diote.

Gestampek bi lantegi itxiko ditu Zamudion, 230 langile kalean utzita

Gestampek bi lantegi itxiko ditu Zamudion, 23...
Gestampek bi lantegi itxiko ditu Zamudion, 230 langile kalean utzita

Hain zuzen ere, Matriceria Deusto eta...
2:02 min.

Hain zuzen ere, Matriceria Deusto eta GTS itxiko dituzte, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

Gestamp taldeko arduradunek Zamudion (Bizkaia) bi lantegi ixteko asmoa jakinarazi diete astearte honetan sindikatuei. Hain zuzen ere, Matriceria Deusto eta GTS itxiko dituzte, LAB sindikatuak zehaztu duenez. 230 langile kaleratuko dituzte. Gestamp taldeak 120 milioi euroko galerak izan ditu aurtengo lehen seihilekoan, eta, horren ostean, Europan kaleratzeak egingo dituela aurreratu zuen. Gaur, LAB sindikatuak iragarri du enpresak aipatutako bi itxierak jakinarazi dizkiela sindikatuei. "Ez dugu onartuko enpleguak suntsitzea eta lanpostuak prekarizatzea. Enpresak bideragarriak dira", ohartarazi du zentralak. "Enpresak 258 milioi euroko mozkin garbiak izan zituen 2018an, eta 212 milioi eurokoak 2019an. Gainera, diru-laguntza publikoak jasotzen ditu hainbat erakundetatik, eta Euskal Herrian sortutako aberastasunaz baliatu da mundu osoan lanpostu prekarioak sortzeko", salatu du sindikatuak. Era berean, emandako diru-laguntzen kontrolik ez egitea egotzi die erakunde publikoei: "Arantxa Tapiak (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapenerako sailburua) eta bere Kabineteak onartu egingo dute astakeria hau? Publiko egin dezatela zenbat diru eman dioten Gestamp Taldeari".

Euskadiko biztanleen % 82,6k Internet erabiltzen du

Euskadiko biztanleen % 82,6k Internet erabilt...
Euskadiko biztanleen % 82,6k Internet erabiltzen du

% 24,7k euskaraz nabigatzen du. Ia ik...
1:24 min.

% 24,7k euskaraz nabigatzen du. Ia ikasle guztiek, % 99,7k, erabiltzen dute Internet. Nabarmentzekoa da 65 urte edo gehiagoko erabiltzaileen kopuruak gora egin duela, Eustaten arabera.

Audiorik gabe. 15 urtetik gorako EAEko biztanleen % 82,6k Internet erabiltzen du, % 2,4 gehiago, eta % 24,7k euskara erabiltzen du nabigatzeko, % 0,2 gutxiago. Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) familien teknologia berrien erabilerari buruzko datuak argitaratu ditu asteazken honetan, 2020ko lehen hiruhilekoari dagozkionak. Horren arabera, ia ikasle guztiek, % 99,7k, erabiltzen dute Internet; lanean ari den biztanleriaren ehunekoa % 97,9koa da, eta ez-aktiboen eta langabeen kolektiboa % 60,4koa. Nabarmentzekoa da 65 urte edo gehiago dituzten Interneteko erabiltzaileen kopurua 4,7 puntu igo dela, eta 55 eta 64 urte bitartekoena 4,5 puntu. Hala ere, 65 urte eta gehiago dituztenen % 42k soilik erabiltzen dute sarea; 55 eta 64 urte bitartekoen artean, berriz, % 90,4k erabiltzen dute, eta gainerako adinetan % 96,8k.

Lehen eztabaida bero eta kaotikoa Trump eta Biden hautagaien artean

Lehen eztabaida bero eta kaotikoa Trump eta B...
Lehen eztabaida bero eta kaotikoa Trump eta Biden hautagaien artean

Elkarri zapaldu diote. Trumpek bere k...
0:59 min.

Elkarri zapaldu diote. Trumpek bere kudeaketa defendatu du eta Bidenek gezurtia deitu dio. Azaroan egingo dituzte presidentea aukeratzeko hauteskundeak eta hurrengo eztabaida urriaren 15ean izango da.

Audiorik gabe. Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), azaroko hauteskundeetarako bost aste falta direnean, Donald Trumppresidente eta hautagai errepublikanoaren eta Joe Bidenhautagai demokrataren arteko lehen aurrez aurrekoa izan da bart. Aurreikuspenak bete dira eta debate kaotiko eta beroa izan da. Elkarri zapaldu diote etengabe eta eztabaida falta izan da. Hori dela eta, Chris Wallace moderatzaileak behin eta berriro errieta egin die. Donald Trumpek azken urteotako bere kudeaketa defendatu du eta Joe Bidenek, bere aldetik, "gezurtia" eta "pailazoa" deitu dio. 90 minutuz boto-emaileak gehien kezkatzen dituzten gaiak jorratu dituzte, baina ez dute horietan asko sakondu ahal izan.