Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe.

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du.

Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren.

Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten.

Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe.

Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba.

Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute.

Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan.

Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak.

COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe.

Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak.

Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere.

Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua.

Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina p...
Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra j...
1:18 min.

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe. Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du. Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren. Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten. Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

2020/10/20

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebar...
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko lan...
2:14 min.

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe. Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba. Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute. Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan. Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak. COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

2020/10/20

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibi...
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen e...
1:42 min.

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe. Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak. Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere. Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin. Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua. Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

2020/10/20

Urria 2020
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 

        2020-10-05ko bideoen artxiboa

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:04 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Gaur hasiko dira gripearen aurkako txertoa jartzen Hego Euskal Herrian

Gaur hasiko dira gripearen aurkako txertoa ja...
Gaur hasiko dira gripearen aurkako txertoa jartzen Hego Euskal Herrian

Euskal Autonomia Erkidegoko kanpaina ...
1:10 min.

Euskal Autonomia Erkidegoko kanpaina orokorra urriaren 13an abiatuko da, baina gaurtik aurrera adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta langileei eta Osakidetzako osasun langileei jarriko diete.

Audio eta testurik gabe. Gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpainak gaur, urriaren 5ean, hasiko dira Nafarroako Foru Erkidegoan, modu orokorrean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) adinekoen egoitzetan eta osasun langileen artean. Txertoa jartzea ez da derrigorrezkoa, baina agintariek bereziki gomendatzen dute aurten, batez ere arrisku taldeei, COVID-19aren pandemiagatik. Normalean urria eta azaroa bitartean hasten badira ere, aurten aste batzuk aurreratu dituzte, urriaren 5era Nafarroan eta hilaren 13ra EAEn. Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen egoitzetan, baina, gaur bertan ekingo diote egoiliarrak eta langileak txertatzeari. Helburua, urtero bezala, kutsatzeak eta heriotzak murriztea da. COVID-19aren eta gripearen infekzio bikoitz batek heriotza arriskua bikoiztu egingo luke. Horrenbestez, gripearen aurkako txertoa jartzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela ohartarazi dute.

Hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak ETAren zulo batekin lotuta

Hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak E...
Hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak ETAren zulo batekin lotuta

Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Ima...
0:58 min.

Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio dira atxilotuak.

Audio eta testurik gabe. Guardia Zibilak hiru pertsona atxilotu ditu astelehen honetan, Ertzaintzak 2019an Arraia-Maeztun (Araba) atzemandako ETAren zulo batekin lotuta. Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio dira atxilotuak. Guardia Zibilaren arabera, ETArekin zerikusia duten azpiegiturak aurkitzeko abiatutako ikerketaren baitan egin dituzte atxiloketak. Zulo horretan lehergaiak, tenporizadoreak eta detonagailuak atzeman zituzten iaz.

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:32 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.