Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe.

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du.

Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren.

Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten.

Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe.

Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba.

Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute.

Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan.

Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak.

COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe.

Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak.

Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere.

Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua.

Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina p...
Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra j...
1:18 min.

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe. Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du. Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren. Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten. Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

2020/10/20

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebar...
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko lan...
2:14 min.

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe. Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba. Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute. Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan. Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak. COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

2020/10/20

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibi...
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen e...
1:42 min.

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe. Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak. Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere. Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin. Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua. Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

2020/10/20

Urria 2020
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 

        2020-10-06ko bideoen artxiboa

Nafarroa eta EAE, Espainiako Estatuan PCR proba gehien egiten dituzten erkidegoak

Nafarroa eta EAE, Espainiako Estatuan PCR pro...
Nafarroa eta EAE, Espainiako Estatuan PCR proba gehien egiten dituzten erkidegoak

Foru Erkidegoan, 1.000 biztanleko 411...
0:55 min.

Foru Erkidegoan, 1.000 biztanleko 411,2 proba egiten dituzte, eta EAEn, 376,8.

Audio eta testurik gabe. Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) dira Espainiako Estatuan koronabirusa atzemateko PCR proba gehien egiten dituzten erkidegoak. Zehatz esanda, Euskadiko osasun zerbitzuak 822.233 test egin zituen urriaren 1era arte, hots, 1.000 biztanleko 376,8 PCR proba. Aurretik du Nafarroa, 1.000 biztanleko 411,2 egin baititu. Espainiako Estatuko batez besteko tasa 214,78koa da.

Adineko emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Adineko emakume baten gorpua aurkitu dute Bil...
Adineko emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

10:45 aldera, Ertzaintzari jakinarazi...
0:37 min.

10:45 aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote gorpu bat ur gainean zegoela Bilboko itsasadarrean, San Anton zubiaren eta Martzana kaiaren parean.

Audio eta testurik gabe. Adineko emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Bilboko itsasadarrean, San Anton zubiaren parean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Astearteko 10:45 aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote Bilboko itsasadarrean gorpu bat ur gainean zegoela, San Anton zubiaren eta Martzana kaiaren parean. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira eta gorpua uretatik atera dute. Adineko emakume batean gorpua da, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Udaltzaingoak Gasteizko Gaztetxea hustu eta 40 pertsona salatu ditu

Udaltzaingoak Gasteizko Gaztetxea hustu eta 4...
Udaltzaingoak Gasteizko Gaztetxea hustu eta 40 pertsona salatu ditu

Udaltzainek lokalaren barruan zeuden ...
0:59 min.

Udaltzainek lokalaren barruan zeuden 40 pertsona identifikatu dituzte, eta salaketa jarri zieten, Osasun Sailaren agindua betez. Agindu horrek gazteen lonjetan jarduera oro debekatzen du.

Audio eta testurik gabe. Gasteizko udaltzainek Gaztetxea hustu dute astelehen honetan, arratsaldeko azken orduan, eta 40 pertsona salatu dituzte. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, 20:00ak pasata, Gasteizko Alde Zaharrean zaintza-lanak egiten ari zen patruila batek lokala irekita zegoela ikusi zuen eta barruan jendea zegoela. Udaltzainek lokalaren barruan zeuden 40 pertsona identifikatu zituzten, eta salaketa jarri zieten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agindua betez. Agindu horrek gazteen lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan jarduera oro debekatzen du. Udaltzainek Gaztetxeko arduraduna ere identifikatu zuten, eta, eraikina hustu ostean, itxita geratu zen.

Tuterako gazte bat larri zauritu da, Corellan uzta-makina batekin talka eginda

Tuterako gazte bat larri zauritu da, Corellan...
Tuterako gazte bat larri zauritu da, Corellan uzta-makina batekin talka eginda

Istripua 07:50ean gertatu da, NA-161 ...
1:19 min.

Istripua 07:50ean gertatu da, NA-161 errepideko 3. kilometroan, Corellan. Zaurituak 26 urte ditu, Tuterakoa da eta positibo eman du droga-proban.

Audio eta testurik gabe. Drogen kontrolean positibo eman duen Tuterako gizonezko bat larri zauritu da astearte honetan Corellan izandako istripu batean; izan ere, ibilgailua bidetik atera da, eta uzta biltzeko makina batekin egin du talka. Istripua 07:50 aldera gertatu da, NA-161 errepideko 3. kilometroan, eta zaurituak (26 urte) positibo eman du speed eta kalamuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Zazpi minutu geroago, eta Corellan bertan, Foruzaingoko agenteek AP-68 autobideko 202. kilometroan izandako talka bat artatu behar izan dute. Bestalde, Guardia Zibilak beste irteera bat artatu du gaur goizean, A-15eko 132. kilometroan, Gorriti parean. Istripua izan duen ibilgailuaren gidaria arin zauritu da.