Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe.

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du.

Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren.

Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten.

Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe.

Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba.

Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute.

Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan.

Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak.

COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe.

Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak.

Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere.

Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua.

Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina p...
Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra j...
1:18 min.

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe. Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du. Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren. Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten. Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

2020/10/20

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebar...
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko lan...
2:14 min.

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe. Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba. Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute. Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan. Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak. COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

2020/10/20

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibi...
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen e...
1:42 min.

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe. Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak. Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere. Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin. Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua. Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

2020/10/20

Urria 2020
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 

        2020-10-13ko bideoen artxiboa

EH Bilduk legez mugatu nahi du EAEko alokairuen gehienezko prezioa

EH Bilduk legez mugatu nahi du EAEko alokairu...
EH Bilduk legez mugatu nahi du EAEko alokairuen gehienezko prezioa

Alokairu prezioen igoera handiena jas...
1:09 min.

Alokairu prezioen igoera handiena jasan duten auzo eta zonaldeak identifikatzearen eta legez gehienezko errenta ezartzearen alde egin du EH Bilduk. 115.000 familia inguru bizi dira alokairuan EAEn.

Audiorik gabe. EH Bilduk lege-proposamen bat aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko alokairuen prezioa mugatzeko eta errenta maximoa ezartzeko, azken urteetan "gora egin duten" eta "neurriz kanpo dauden" errentak "mugatzeko" helburuarekin. Ander Rodriguez eta Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideek lege proposamen bat erregistratu dute astearte honetan, Espainiako beste leku batzuetan, Katalunian eta Europako hainbat herrialdetan, Alemanian eta Frantzian, izan diren esperientzien ildotik. EH Bilduk alokairu prezioen igoera handiena jasan duten auzoak eta zonaldeak identifikatzearen alde egin du, eta legez gehienezko errenta bat ezartzearen alde, "salneurriak muturrera" iristen ari direla eta "erakunde publikoek esku hartzeko" unea dela uste baitu. Prentsa ohar baten bidez, EAEn 115.000 familia inguru alokairuan bizi direla azaldu du EH Bilduk.

Donostiako institutu bateko irakasle bat salatu dute berrogeialdia ez betetzeagatik

Donostiako institutu bateko irakasle bat sala...
Donostiako institutu bateko irakasle bat salatu dute berrogeialdia ez betetzeagatik

Ikastetxe horretako hamar langile bak...
1:20 min.

Ikastetxe horretako hamar langile bakartu dituzte (horietako bat salatutako irakaslea) PCR proban positibo eman zuen irakasle batekin harremanetan egon zirelako.

Audiorik gabe. Donostiako Antigua-Luberri Institutuko irakasle bat salatu dute berrogeialdia ez betetzeagatik, Osasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Hain zuzen ere, ikastetxe horretako hamar langile bakartu zituzten (horietako bat salatutako irakaslea) PCR proban positibo eman zuen irakasle batekin harremanetan egon zirelako. Halere, Antiguo auzoko aipatu ikastetxera joan zen emakumea, klasea emateko asmoz. Zentroko zuzendaritzak, baina, ez ez zion horretarako baimenik eman, eta etxera bidali zuen. Iturri horien arabera, irakasleak uko egin zion institututik irteteari. Horregatik, Osakidetzara eta Ertzaintzara deitzea erabaki zuen zuzendaritzak. Herrizaingo Sailetik baieztatu dute urriaren 2an jaso zuela irakasle horrek hamar egunez etxean geratzeko agindua. Hiru egun geroago, urriaren 5ean, agindu horri entzungor eginda, institutura joan zen. Horren aurrean, kautelazko neurriak hautsi izana egotzi diote, eta auzia aztertzen ari dira Donostiako epaitegian.

Espainiako Gobernuak bi lege onartu ditu soldata arrakala txikitzeko

Espainiako Gobernuak bi lege onartu ditu sold...
Espainiako Gobernuak bi lege onartu ditu soldata arrakala txikitzeko

Espainiar estatuko enpresa guztiek la...
1:04 min.

Espainiar estatuko enpresa guztiek lansariak ikuskatu eta egokitu beharko dituzte, sei hilabeteko epean.

Audiorik gabe. Ministroen Kontseiluak bi lege berri onartu ditu, astearte honetan, espainiar estatuko enpresetan gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala murrizte aldera. Horrela, enpresa guztiek lansariak ikuskatu eta egokitu beharko dituzte, sei hilabeteko epean. Lan eta Berdintasun ministerioen elkarlanaren ondotik iritsi dira bi lege horiek, eta Yolanda Diaz eta Irene Montero ministroek prentsaurreko batean adierazi dutenez, "lorpen historikoa" da aipatutakoa. Biek ala biek azaldu dute lege horietako batek soldata gardentasuna arautzen duela, lansarien gaineko informazioa izateko eskubidea bermatuz. Horrek esan nahi du, Langileen Estatutuari jarriki, lan bera egiten duten beharginek soldata berdina izan behar dutela.

Munduko Osasun Erakundeak gripearen aurkako txertoa jartzea gomendatu du

Munduko Osasun Erakundeak gripearen aurkako t...
Munduko Osasun Erakundeak gripearen aurkako txertoa jartzea gomendatu du

COVID-19 eta gripe kasuak aldi berean...
2:00 min.

COVID-19 eta gripe kasuak aldi berean ugarituz gero, osasun zentroetako eta ospitaleetako lana nabarmen zailduko litzatekeela ohartarazi dute.

Audiorik gabe. Munduko Osasun Erakundeko (MOE) adituek gripearen aurkako txertoa jartzeko deia egin dute, koronabirusaren pandemia gainditzen lagunduko duela iritzita. Bi gaitzen sintomak antzekoak izanda, gizartean nahasmena sor daitekeela eta osasun zentroak eta ospitaleak kolapsatu daitezkeelako kezkatuta agertu dira. "Gripearen aurkako txertoa jartzea gomendatzen dugu, batez ere beste gaixotasun batzuk dituzten pertsonen kasua", adierazi du Mike Ryan MOEren Osasun Larrialdietarako zuzendariak. Maria Van Kerkhove COVID-19ari aurre egiteko zuzendari teknikoa kezkatuta agertu da, kutsatze kopuruak gorako joera duelako ipar hemisferioan, oraindik gripearen garaia hasi ez denean, eta, beraz, egoerak okerrera egin dezakeelako. Joera hori, besteak beste, Espainian, Frantzian, Europa ekialdeko herrialdeetan eta AEBko zenbait estatutan atzeman dutela erantsi dute. "COVID-19 eta gripe kasuak aldi berean ugaritzen badira, medikuen eta erizainen lana zailduko du kasu larrienak artatzerakoan", esan du Ryanek. Edonola ere, mundua orain pandemiaren hasieran baino prestatuago dagoela azpimarratu dute.