Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe.

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du.

Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren.

Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten.

Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe.

Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba.

Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute.

Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan.

Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak.

COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe.

Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak.

Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere.

Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua.

Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina p...
Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra j...
1:18 min.

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe. Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du. Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren. Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten. Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

2020/10/20

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebar...
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko lan...
2:14 min.

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe. Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba. Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute. Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan. Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak. COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

2020/10/20

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibi...
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen e...
1:42 min.

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe. Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak. Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere. Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin. Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua. Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

2020/10/20

Urria 2020
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 

        2020-10-15ko bideoen artxiboa

Espainiako Gobernuak martxora arte atzeratu du eskuduntzei buruzko negoziazioa

Espainiako Gobernuak martxora arte atzeratu d...
Espainiako Gobernuak martxora arte atzeratu du eskuduntzei buruzko negoziazioa

Eusko Jaurlaritzak ontzat eman du Ped...
4:02 min.

Eusko Jaurlaritzak ontzat eman du Pedro Sanchezek negoziaziorako egin duen egutegi berria.

Audiorik gabe. 40 urte eta gero eskualdatu gabe dauden eskumenak negoziatzeko egutegi berria egin du Espainiako Gobernuak, eta elkarrizketak martxora arte atzeratzea proposatu dio Eusko Jaurlaritzari, EiTBk jakin duenez. Carolina DariasEspainiako Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak helarazitako proposamena ontzat eman du Eusko Jaurlaritzak. Hala, martxoan abiatuko dituzte lehen blokeari buruzko negoziazioak (besteak beste, espetxeetako eskumena dago zerrenda horretan). Espainiako Gobernuak egutegia aldatu du, baina transferentzien hiru blokeak bere horretan utzi ditu, bi gobernuek aurretik adostu zuten bezala. Lehenengoak 11 eskumen ditu, besteak beste, espetxeen kudeaketa, eta 2021eko martxorako transferituta egongo litzateke, hau da, aurreikusitakoa baino hiru hilabete geroago. Dena dela, espetxe politikak Espainiako Gobernuaren esku jarraituko du. Lehen bloke horretan, aseguruak, segurtasun-zerbitzu pribatuak, meteorologia, nekazaritza-aseguruak, errepideko garraioa, zinematografia babesteko funtsa, arrantza-produktuen eta itsas laboreen merkatua, turismo-paradoreak, ISBN eta ISSN (argitalpenen benetakotasun-erregistroak) eta itsasertzaren antolamendua eta kudeaketa ere sartzen dira. Bigarren blokea, hasiera batean 2021eko ekainean amaitzen zena, datorren urteko urrira atzeratzen da eta bertan interes orokorreko aireportu eta portuen kudeaketa agertzen da, alegia, Pasaiakoa zein Bilbokoa. Gainera, bloke honetan honako gai hauek sartzen dira: kreditu ofiziala, kreditua eta banka, balore-merkatua, ikerketa-zentroak, hidrokarburoak, itsas salbamendua, Estatuko sektore publikoa, erakunde-administrazioa eta berrikuntza teknologikoa, trenbide-garraioa aldiriko eta lehengo FEVEko lineetan, immigrazioa, eta unibertsitate-irakaskuntzetako atzerriko tituluak eta ikasketak. Gai horiez gain, bigarren blokean ibilgailuak zirkulatzeko eta matrikulatzeko baimenak, udal-hauteskundeen araubidea, arrantza-ikuskaritza eta herri-lanen azterketa- eta esperimentazio-zentroa jasotzen dira, guztiak ere 2021eko urrira arte transferitu beharrekoak. Hirugarren blokeari dagokionez, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoarekin lotutako gaiak aztertzen hasiko dira. Kasu horretan, lanak 2021eko azaroan hasi eta 2022ko maiatzean amaituko dira. Horrez gain, Bizitzako Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketa izan behar da kontuan, datorren urriaren 31rako Eusko Jaurlarizaren esku egon behar dena. Testuinguru horretan, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu eta lehen lehendakariordea "pozik" agertu da, "hitzemandako konpromisoak betetzeko bidean" direlako. Hala, legegintzaldi honetan, transferitzeke dauden eskumenak eskualdatzeko prozesua "behin betiko" amaitzeko bidean aurrera egingo dela nabarmendu du. Hortik aurrera, Eusko Jaurlaritzak "autogobernuaren alorrean aukera berriak" proposatu ditzakeela esan du Erkorekak, hasierako egutegiarekiko atzerapenek pandemiarekin eta hauteskundeekin zerikusia izan dutela ziurtatuz.

Udalerriak COVID-19aren semaforoaren arabera sailkatzen hasi da Osasun Saila

Udalerriak COVID-19aren semaforoaren arabera ...
Udalerriak COVID-19aren semaforoaren arabera sailkatzen hasi da Osasun Saila

Durango eta Gipuzkoako sei udalerri g...
1:13 min.

Durango eta Gipuzkoako sei udalerri gorriz koloreztatu dituzte, azken 14 egunetan izandako intzidentzia-tasa altua dela eta. Semaforoak berdez, horiz, laranjaz edo gorriz margotzen ditu udalerriak.

Audiorik gabe. COVID-19ak Euskadiko udalerrietan izandako eragina aztertzen duen koloretako semaforo bat erabili du gaur, lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Gauzak horrela, semaforo horrek kolore berde, hori, laranja edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela esleitzen dira: - Berdea: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 60 kasutik beheragokoa denean. - Horia: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 60-299 kasu artekoa denean. - Laranja: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 300-499 kasu artekoa denean. - Gorria: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 kasukoa edo hortik gorakoa denean.

Eskuak Garbitzearen Mundu Eguna, inoiz baino garrantzitsuagoa

Eskuak Garbitzearen Mundu Eguna, inoiz baino ...
Eskuak Garbitzearen Mundu Eguna, inoiz baino garrantzitsuagoa

Eskuak garbitzea herritarren segurtas...
1:06 min.

Eskuak garbitzea herritarren segurtasuna eta ongizatea hobetzeko oinarrizko neurria bihurtu da, bai epe laburrerako, bai epe luzerako.

Audiorik gabe. Eskuak Garbitzearen Mundu Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak eskuak behar bezala garbitzearen garrantzia eta COVID-19aren aurkako banakako babes-neurriak zorrozteko beharra gogorarazi dute. Munduko pandemiak eskuetako higiene egokiaren garrantzia erakutsi digu. Eskuak garbitzea inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtu da. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, eskuak garbitzea da koronabirusaren infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko neurri nagusia. Eskuak garbitzeak herritarren segurtasuna eta ongizatea hobetuko ditu. COVID-19az harago, neurri hau ezinbestekoa da beste birus batzuen kutsatzea kontrolatzeko eta saihesteko; gripeak, hotzeriak, beherako gaixotasunak eta arnas gaixotasuna, besteak beste. Praktika hau gure bizitzetan txertatzea onuragarria izango da herritar guztientzat, bai epe laburrean, bai epe luzean.