Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe.

Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira.

Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe.

Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean.

Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte.

Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute.

Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira.

Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute.

NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen art...
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etx...
1:07 min.

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira. Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

2020/12/03

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxega...
Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen ne...
1:00 min.

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe. Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean. Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte. Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

2020/12/03

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN berria digitala ere izango da eta telefon...
NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko t...
1:16 min.

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute. Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira. Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute. NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

2020/12/03

Abendua 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Azaroa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2020-11-03ko bideoen artxiboa

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:56 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Ingurumen lege berriak hondakinen tasa barne hartzea espero du Eusko Jaurlaritzak

Ingurumen lege berriak hondakinen tasa barne ...
Ingurumen lege berriak hondakinen tasa barne hartzea espero du Eusko Jaurlaritzak

Jaurlaritzak lege proiektua onartu et...
1:01 min.

Jaurlaritzak lege proiektua onartu eta Ganberara bidali du eta tramitazioan zehar industriako hondakinen tasa ezartzea espero du.

Audiorik gabe. Gobernu Kontseiluak Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege proiektua onartu du gaur, eta Eusko Legebiltzarrera bidaliko du, eztabaida dezan, "ingurunean eragina izan dezaketen jardueren kontrolean aurrera egiteko". Arantxa Tapia sailburuak azaldu duenez, izapideak egiten ari diren bitartean, hobekuntzak egin ahal izango dira, eta helburua hondakin industrialen tasa bat gehitzea da. Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak nabarmendu du "Legea eztabaidatzeko eta behin betiko onartzeko unea dela", eta "saiakera hau behin betikoa izango dela" uste du.

Bost hildako eta 17 zauritu Vienan izandako sei eraso terroristatan

Bost hildako eta 17 zauritu Vienan izandako s...
Bost hildako eta 17 zauritu Vienan izandako sei eraso terroristatan

Austriako hiriburuko sei gunetan izan...
1:07 min.

Austriako hiriburuko sei gunetan izan dira tiroketak. Erasotzaileetako bat hil du Poliziak eta beste baten bila ari dira.

Audiorik gabe. Bost pertsona hil eta beste 17 lagun zauritu dituzteastelehen honetan Viena erdiguneko sei puntutan egindako hainbat atentatutan, Barne Ministerioak baieztatu duenez. Hildakoak lau zibil (bi gizon eta bi emakume) eta ustezko erasotzaileetako bat dira. Hildakoez gain, zaurituetako asko larri daude. Poliziak erasotzaileetako bat hil du, eta azken orduetan identifikatzea eta Vienan duen etxebizitzan indarrez sartzea lortu du. "Estatu Islamikoari bereziki atxikita sentitzen den erradikalizatutako pertsona bat denaren zantzuak daude", esan du Karl Nehammer Austriako Barne ministroak. "Bigarren erasotzaileak ihes eginda jarraitzen du", gaineratu du Karl Nehammerrek. Austriako Poliziak gertaturikoa ikertzen eta ihes egindako bigarren erasotzailearen bila jarraitzen du. Atentatuan gutxienez bi gizonek parte hartu zutela uste dute, baina ez dute baztertzen gehiago izatea.

Trump ala Biden, tentsioa eta ziurgabetasuna nagusi AEBko hauteskundeetan

Trump ala Biden, tentsioa eta ziurgabetasuna ...
Trump ala Biden, tentsioa eta ziurgabetasuna nagusi AEBko hauteskundeetan

Inkestek Biden jotzen dute irabazle, ...
1:01 min.

Inkestek Biden jotzen dute irabazle, baina demokratak ez dira fio. Duela lau urte ere inkestak Hillary Clintonen aldekoak ziren eta ezustean Donald Trump Etxe Zurira iritsi zen.

Audiorik gabe. Ameriketako Estatu Batuetan presidentea aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte astearte honetan, azaroaren 3an. Herrialdean tentsio eta ziurgabetasuna dira nagusi, izan ere, datozen lau urteetan Etxe Zurian nor egongo den erabakiko dute estatubatuarrek. Bi dira hautagaiak eta biak ala biak gizonezkoak: batetik, Donald Trump egungo presidente eta Alderdi errepublikanoaren hautagaia, eta, bestetik, Joe Biden hautagai demokrata. Inkestek Biden jotzen dute irabazle, baina duela lau urte ere Hillary Clintonen aldekoak ziren eta ezustekoa gertatu zen. COVID-19aren kudeaketa, arrazakeria eta Poliziaren indarkeria izan dira kanpainako gai nagusiak. Poliziak George Floyd, Jakob Blake eta Breonna Taylor hil ostean, arrazakeriaren gaia pil-pilean dago berriro ere.