Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe.

Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira.

Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe.

Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean.

Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte.

Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute.

Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira.

Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute.

NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen art...
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etx...
1:07 min.

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira. Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

2020/12/03

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxega...
Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen ne...
1:00 min.

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe. Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean. Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte. Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

2020/12/03

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN berria digitala ere izango da eta telefon...
NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko t...
1:16 min.

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute. Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira. Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute. NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

2020/12/03

Abendua 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Azaroa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2020-11-05ko bideoen artxiboa

Taldean korrika egitea edo bizikletan ibiltzea debekatu ditu Jaurlaritzak

Taldean korrika egitea edo bizikletan ibiltze...
Taldean korrika egitea edo bizikletan ibiltzea debekatu ditu Jaurlaritzak

Sei pertsonako taldeak osatu ahalko d...
1:08 min.

Sei pertsonako taldeak osatu ahalko dira paseatzeko. Maskara derrigorrezkoa da bizikletan ibiltzeko hiriguneetan; ez, ordea, menditik ibiltzeko.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak (Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpekoa) eguneratu egin ditu alarma egoeran kirola eta jarduera fisikoa egiteko jarraibideak. Dokumentu berriak, azaroaren 4ko data duenak, debekatu egin du taldean eta aire zabalean kirola egitea. Hots, taldean korrika egitea, bizikletan biltzea edo patinekin. Kirolok bakarka egin beharko dira orain. Taldeka paseoak egitea (gehienez sei pertsona) baimenduta dago, baina betiere pertsonen arteko harremana saihestuta eta musukoa aldean eramanda hiriguneetan. Mendian zehar egindako paseoetan, oinez zein bizikletan, maskara ez da derrigorrezkoa. Halaber, musukoa nahitaezkoa da bizikletan gure udalerrian edo ondokoan bagabiltza.

Jaurlaritzak 11,3 milioi bideratuko ditu eraikinen birgaitze energetikorako

Jaurlaritzak 11,3 milioi bideratuko ditu erai...
Jaurlaritzak 11,3 milioi bideratuko ditu eraikinen birgaitze energetikorako

Jarduerak 2007a aurretik eraikitako E...
1:14 min.

Jarduerak 2007a aurretik eraikitako EAEko etxebizitzetan egingo dira. Eraikin osoetan egin beharko dira eta jarduketa guztien kostuaren % 35eraino lagunduko da, eta % 15eraino argiztapena hobetzeko.

Audiorik gabe. Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) 11,3 milioi eurobideratuko ditu eraikinen birgaitze energetikorakolaguntzetan. Jarduketak eraikin osoetan egin beharko dira, diruz lagundu ahal izateko, eta jarduketa guztien kostuaren % 35eraino lagunduko da, eta % 15eraino argiztapena hobetzeko. EEEk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Euskadin dauden eraikinen energia berriztatzeko 11,3 milioi euro zuzenduko ditu. Laguntza horiek ingurua hobetzen, ohiko energia sistemak berriztagarriengatik ordezkatzen eta argiztapen eraginkorra lortzen lagunduko dute. Programa ostiral honetan argitaratuko da EHAAn, eta azaroaren 16an irekiko da eskaerak egiteko epea.

Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki die EAEko hainbat higiezini

Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedien...
Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki die EAEko hainbat higiezini

Lehiaren Euskal Agintaritzaren ustez,...
0:51 min.

Lehiaren Euskal Agintaritzaren ustez, "arrazoizko zantzuak" daude Euskadiko alokairu-merkatuan lehiaren aurkako ustezko praktiken inguruan.

Audiorik gabe. Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki die higiezinen sektoreko zenbait enpresari, Euskadiko alokairuaren merkatuan lehiaren aurkako praktikak egin dituztelakoan, erakunde horrek jakitera eman duenez. Informazioa bildu ostean, Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki du, etxebizitzaren alokairuaren prezioak edo beste merkataritza-baldintza batzuk ezartzeko "balizko akordioa, hitzartutata edo nahita" egiteagatik. Lehiaren Euskal Agintaritza ustez, Lehiaren Defentsari buruzko Legearen 1. artikulua hautsi izanaren "arrazoizko zantzuak" daude bereziki zaurgarria den kolektibo bati eragiten dion merkatu batean, hots, etxebizitza behar duten pertsonei eragiten dien merkatu batean.