Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe.

Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira.

Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe.

Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean.

Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte.

Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute.

Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira.

Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute.

NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen art...
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etx...
1:07 min.

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira. Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

2020/12/03

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxega...
Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen ne...
1:00 min.

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe. Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean. Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte. Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

2020/12/03

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN berria digitala ere izango da eta telefon...
NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko t...
1:16 min.

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute. Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira. Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute. NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

2020/12/03

Abendua 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Azaroa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2020-11-09ko bideoen artxiboa

Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko linea batzuetan

Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egingo ...
Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko linea batzuetan

Txorierrin eta Mungialdean dabiltzan ...
1:31 min.

Txorierrin eta Mungialdean dabiltzan autobusei eragingo die 07:00-09:00 eta 18:00-20:00 tarteetan eta gaueko txandako lehen bi orduetan. Halaber, beste 12 greba egun daude deituta azaroan.

Audiorik gabe. Bigarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. GAM Lujua Txorierri Mungialdea enpresako langile guztiak daude deituta lanuzteak egitera, eta greba deialdi horrek Txorierrin eta Mungialdean dabiltzan autobusei eragin die, tartean, EHUra eta aireportura doazenei. Lan hitzarmen kolektibo berria aldarrikatzen dute, besteak beste. Enpresa batzordeak salatu duenez, 2016tik berritu gabe dute lan hitzarmen kolektiboa. Horrez gain, irailaz geroztik hautsita daude negoziazioak eta enpresak bilera bakar bat egin omen du sindikatuekin, "negoziazioa desblokeatzeko proposamen bakar bat ere egin gabe". Guztira, sei orduz egingo dituzte lanuzteak: 07:00-09:00, 18:00-20:00 eta gaueko txandako lehen bi orduetan. Gaurkoaren ostean, beste 12 greba egun izango dituzte azaroan: 9an, 11n, 13an, 16an, 17an, 19an, 20an, 23an, 24an, 25ean, 26an eta 27an. Akordiorik lortu ezean, greba mugagabeari ekingo diote abenduaren 1ean.

Bilboko Portuko zamaketariek 24 orduko lanuzteei ekin diete

Bilboko Portuko zamaketariek 24 orduko lanuzt...
Bilboko Portuko zamaketariek 24 orduko lanuzteei ekin diete

Urriaren 9az geroztik ari dira greba ...
1:59 min.

Urriaren 9az geroztik ari dira greba egiten. Astelehenetik aurrera eta abenduaren 9ra arte, ordea, egun osoko grebak egingo dituzte.

Audiorik gabe. Azken 30 egunetako lanuzteen ondotik, gaurtik aurrera eta abenduaren 9ra bitartean, 24 orduko lanuzteak egingo dituzte Bilboko Portuko zamaketariek. Bilboestiba Bilboko Portuko zamaketarien sozietatean ordezkaritza duten Coordinadora, UGT, LAB eta Kaia sindikatuek greba abenduaren 9ra arte luzatzeko erabakia iragarri zuten urria amaieran. Urriaren 9tik, 317 langile daude grebara deituta, lan hitzarmen kolektibo berria eskatzeko eta indarrean dagoena "urratzen" dela salatzeko, atsedenaldiei dagokien atala, besteak beste. Radstad aldi baterako enpresak 103 langile berriro hartzea ez da nahikoa sindikatuentzat. Halaber, sindikatuek patronalaren presioak salatu dituzte, eta Eusko Jaurlaritzari eta enpresei eskatu diete sektoreko behin-behinekotasunarekin amaitzeko. Bestalde, patronalaren eta Eusko Jaurlaritzaren esanetan, arduragabekeria da greba luzatzea, eta Bizkaiko ekonomia kolokan jartzea egotzi diete sindikatuei. Urriaren 9an Bilboko Portuan hasitako lanuzteen eragina antzematen hasi da beste sektore batzuetan. Esaterako, Sestaoko ACB enpresak ez du baztertzen, epe laburrean konponbiderik egon ezean, ekoizpena murriztu behar izatea. ACBren arabera, asteak daramatzate txatarraren horniduran atzerapenak izaten eta horrek arriskuan jartzen du lantegiaren errentagarritasuna.

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen 16 urteko neska bati sexu-jazarpena egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen 16 urteko n...
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen 16 urteko neska bati sexu-jazarpena egiteagatik

Zaramaga auzoko 30 urteko gizonak bik...
0:47 min.

Zaramaga auzoko 30 urteko gizonak biktimaren senide baten eduki sexualeko hainbat irudi biralak egitearekin mehatxatu zuen.

Audiorik gabe. Gasteizko Udaltzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du 16 urteko neska bati sexu-jazarpena egitea egotzita; izan ere, adingabearen senide baten sexu-izaerako irudiak biralak egiteko mehatxua egin zion, bere sexu-bideoak bidaltzen ez bazizkion. Gasteizko Udaltzaingoak astelehen honetan jakinarazi duenez, Zaramaga auzoko 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean, adingabe bati sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako bortxaketa delitua egotzita. Gizonak sakelako telefonoaren eta Instagram sare sozialaren bidez mehatxatu zuen gaztea.