Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe.

Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira.

Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe.

Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean.

Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte.

Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute.

Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira.

Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute.

NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen art...
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko

Horrez gain, ospakizunen egunetan etx...
1:07 min.

Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.

Audiorik gabe. Espainiako Gobernua eta erkidegoak adostasun batera iritsi dira Gabonetan koronabirusari aurre egiteko ezarri behar diren neurrien harira. Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra) posible izango da erkidegoen arteko mugikortasuna justifikatutako arrazoiengatik (senide edo lagunena joateko, jatorrizko bizitokira bueltatzeko...), eta egun seinalatuetan (abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1) etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira (haurrak barne, eta gehienez bi familia bizikide). Guztiz galarazita egongo da aisialdirako edo turismorako erkidegoen arteko mugikortasuna.

2020/12/03

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxega...
Etxebizitza eskaintzera behartzen duen etxegabetzeen aurkako dekretua onartuko dute

Espainiako Gobernuak onartuko duen ne...
1:00 min.

Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.

Audiorik gabe. Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean. Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte. Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.

2020/12/03

NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN berria digitala ere izango da eta telefon...
NAN berria digitala ere izango da eta telefonoan eraman ahal izango da

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko t...
1:16 min.

NAN 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoa nortasun digitalaren euskarri bihurtuko da. Nortasun digitalarekin herritarrek bere filiazioa, helbidea edota sinadura egiaztatu ahal izango dute.

Audiorik gabe. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo iragarri duenez, Espainiako Polizia nortasun agiri nazionalaren bertsio berria (NAN 4.0) prestatzen ari da. NAN berria digitala ere izango da eta eskuko telefonoan eraman ahal izango da. Gauzak horrela, herritarrek beren nortasuna egiaztatzea ez ezik, administrazioekin gestioak egiteko aukera izango dute. Grande-Marlaskaren hitzetan, eskuko telefonoa "ez da komunikaziorako bitarteko soila, herritarrak bere izapide gehienak egiteko erabiltzen duen tresna baizik". Hori dela eta, DNI 4.0 bertsio berriarekin, eskuko telefonoak nortasun digitalaren euskarri bihurtuko dira. Barne ministroak nabarmendu duenez, herritarrek beren filiazioa, helbidea, sinadura eta NANaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute. NAN 4.0 berriak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, Grande-Marklaskaren arabera: "ziberdelituen aurkako indargune gehiago izango ditu, merkataritza telematikoarentzat seguruagoa izango da eta administrazio publikoekiko eta erakunde pribatuekiko harremanetan arinagoa".

2020/12/03

Abendua 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Azaroa 2020
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2020-11-10ko bideoen artxiboa

Jaurlaritzak ostalaritzari 25 milioi gehiagorekin laguntzea onartuko du gaur

Jaurlaritzak ostalaritzari 25 milioi gehiagor...
Jaurlaritzak ostalaritzari 25 milioi gehiagorekin laguntzea onartuko du gaur

Gainera, 100 milioi euroko beste fina...
0:57 min.

Gainera, 100 milioi euroko beste finantzazio-lerro espezifiko bat prestatzen ari da Eusko Jaurlaritza.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak gaur, asteartea, onartuko ditu, Gobernu Kontseiluan, ostalaritza-sektoreari zuzendutako neurri espezifikoak, larunbatean pandemiaren kontra egiteko osasun-neurriek kaltetutako pertsonek eta enpresek presaz erabili ahal izateko. Helburua urte bukaera baino lehen eman ahal izatea da. Exekutiboak esan duenez, zuzeneko dirulaguntzak 45 milioi eurora artekoak izango dira. Izan ere, 25 milioi euro gehiago onartuko dituzte sektorearentzako lerro espezifikoetan. Lehen, 20 milioi euro ziren. Gainera, 100 milioi euroko beste finantzazio-lerro espezifiko bat prestatzen ari da, Elkargiren bitartez.

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:15 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Azken orduotako euriak ur putzuak sortu ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan

Azken orduotako euriak ur putzuak sortu ditu ...
Azken orduotako euriak ur putzuak sortu ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan

Errepide sare nagusia zabalik dago, b...
1:18 min.

Errepide sare nagusia zabalik dago, baina Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik arretaz gidatzeko gomendatzen dute.

Audiorik gabe. Azken orduetan izandako euriteek ur putzuak eragin dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan bereziki. Errekak gainezka egin du Berangon eta Gatikan, eta ura sartu da hainbat garajetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, errekak gainezka egin du Berangon eta Gatikan, eta, ondorioz, arazoak izan dira. Berangoko Bidebarri auzoan, esaterako, ura sartu da garaje batzuetan. Errepidean ere arazoak sortu ditu urak. Gatikan ere, errekak gainezka egin du, eta ura pilatu da errepidean. BI-2122 errepidean, Jataben, ur putzu handiak sortu dira. Gipuzkoan ere, ur putzak sortu dira, besteak beste, GI-636 errepidean, Oiartzun eta Irunparean.